150 kulturgilek GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Lurgorri konpartsari Bilbon ezarritako betoak salatu dituzte Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldian. Gutun bat sinatu dute “betoen kontra” eta konbidearen alde daudela adierazteko. Sinatzaileetako batzuk dira Fermin Muguruza, Eire, Amets Arzallus eta Olaia Inziarte.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240528_artisten_prentsaurrekoa.mp3 Deskargatu hemen.

Kurtso amaiera heltzear dago: ikasle askori azken hilabete falta zaie eskola orduak amaitu eta oporrak hartzeko. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleei hilabete eskas falta zaie ikasturtea amaitzeko. Gainera, euskaltegiak datorren astean, ekainean, emango die ongi etorria ikasle berriei, udako ikasleei. Isabel, Josune eta Andrea ikastaro trinkoko ikasleak Bakaikutik etorri berri dira […]

Olatz Gorrotxategirena da 43º23’44”N antzerkia eta bihar hasi eta igandean amaituko den Liburu Anarkistaren XVIII. azokan ikusteko aukera izango da. Antzerkia larunbatean iluntzeko 21:00etan egingo du Areatzan bertan izango den karpa batean. Olatzek azaldu digu antzerki dokumentalaren diziplinan sartu daitekeela antzerki hau. Gaineratu digu, aititeren anaiaren desagerpena izan zuela oinarri […]

Ostiraleko bezala Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gaurkoan Alde Zaharreko jaiak, antzerkia eta umorea, besteak beste.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240524_asteburuko_agenda_jonen_ikasleak.mp3 Deskargatu  hemen.

Elhuyar Zientzia hasi da eta larunbat arte izango da Bilboko Areatzan. Guztira 800 gazte eta 200 proiektu baino gehiago izango dira ikusgai lau egunotan. Zuzeneko saioa egin dugu guk, bertatik bertara, ikasleen proiektua ezagutzeko.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240523_12_elhuyar_saioa_osorik.mp3 Deskargatu hemen. Azokaren antolakuntzan dabiltza Elhuyarreko Aitziber Lasa eta Arantza Muguruza. Proiektuen aukera-prozesuez eta […]

Larunbatean, maiatzaren 25ean, Bilbon Harro Zoro Erradikalaren manifestazioa izango da. Heiko izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu digu manifestazioa biolentzia psikiatrikorik nahi ez dutela ozen aldarrikatzeko egiten dutela. Gaineratu du, egoera oso oinarrizkoa dela egungoa eta Giza Eskubideak errespetatzea nahi dutela. Manifestazioa Unamuno plazatik abiatuko da 12:00etan, Areatzako […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin batera. Azalean, Daniel Landart kulturgileari elkarrizketa. Ziburuko liburu eta disko azoka datorren astean egingo dute eta bertan omenaldia egingo diote. Bestalde, BBVAk Sabadell erosteko nahia dela eta gatazka sortu da eta Urko Apaolazak Net Hurbil atalean banku publikoak sortzearen aldeko mezua idatzi du. […]

Berriz ere airean da bertsoaren magia Bilbo Hiria irratian; beste POTTO bat. Santutxuko Udaberriko bertso-saioen aurreneko bala entzungai. Maiatzaren 4an, Karmelo plazan izan ziren kantuan Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra , Assa Intxausti eta Maialen Lujanbio, Irati Erkiziaren aginduetara. . Bertsoen aukeraketa diktatoriala, buru-belarrien gozagarri. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/240521_potto_santutxu.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko auzo elkarteen Federazioak manifestaziora deitu du gaur 19:00etan Zabalburuko plazatik. Fer Atxa Bilboko auzo elkarteen Federazioko mugikortasun arduradunak kontatu digu hiru arrazoi nagusi direla eta egingo dutela manifestazioa: lan gatazka konpontzeko, Bilbobuseko autobus zerbitzua berregituratzeko eta zerbitzuaren eredua aldatzeko. Gaineratu du manifestazioa Zabalburuko plazan hasi eta Udaletxean amaituko dela. […]