Tolosa, Tolosaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda tolosa
Saharar festa bihar Zerkausian
Bi hilabete gure artean igaro ostean, saharar gaztetxoei iritsi zaie Aljeriako Tinduf hiriaren ondoan kokaturiko errefuxiatuen kanpalekuetara itzultzeko garaia. Aurretik, ordea, eurei zuzendutako festa antolatu du Tolosaldea Sahararekin elkarteak biharko. Zerkausiak hartuko du agur festa 17:00etatik aurrera, eta gauera arte jokoak, ekitaldi politikoa, saharar afari ohikoa eta kontzertuaz gozatu ahalko da. Oporrak Bakean ekimenaren baitan uztaileko bigarren astean iritsi ziren eskualdera 19 haur sahararrak eta datorren ostegunean hartuko dute euren etxeetarako hegazkina. Familia hartzaileekin uda berezia igaro dute eta ekintza ugariz gozatzeko aukera izan dute. Horretaz gain, udan euren lurretan egiten duen bero handia ekidin ahal izan dute, mediku azterketak egin dizkiete eta ohi baino elikadura anitzagoaz baliatu ahal izan di-ra. ... 2010/09/01 - 23:20:02
Pasabanen erakusketa arratsaldetan zabalik
2010/09/01 - 23:20:02
Lehen argazkiak iritsi dira
Udako oporretan ateratako lehen argazkiak iritsi dira TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZA egunkariaren erredakziora. Lehiaketan parte hartzeko ordea, oraindik egun ugari gelditzen dira aurretik, epea hilaren 30ean amaituko baita. Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude: argazkiak@tolosaldekohitza.info helbide elektronikora igorriz edo Hitzaren egoitzara ekarriz, hau da, Tolosako Araba Etorbidea 5 behea helbidean aurkeztuz. Lehen hiru bozkatuenek sari ederrak lortuko dituztela esan beharrik ez dago. 2010/09/01 - 23:20:02
Tolosa CFn parte hartzeko aukera zabalik dago
2010/09/01 - 23:20:02
Eskualdeak ere izango du bere presentzia Kontxako Banderako sailkapen proban
Arraunaren bandera preziatuena lortzeko gaur 18:00etan ekingo diote 24 traineruk sailkapen probari Donostiako Kontxako Badian. Tolosaldeak itsasorik ez badu ere, eskualdeko hainbat arraunlari daude zenbait klubetan eta horietako batzuk parte hartuko dute Banderaren lehian. Getariako arraun elkartean Haritz Pagola, Iņigo Alustiza eta Miguel Anjel Ezeiza tolosarrak, eta Berrobiko Jon Alduntzin eta Jose Luis Zabala aritzen dira. San Pedroko traineruan Jon Ander Agirre tolosarra aritzen da. Astilleron Ugaitz Mendizabal anoetarra bigarren patroi bezala eta Anjel Larraņaga tolosarra bigarren entrenatzaile bezala aritzen dira. Zarautzen Elduako Iņaki Nazabalek parte hartzen du. Trintxerpen Mikel Larburu berastegiarrak eta Xabier Zabala adunarrak aritzen dira. Arraunlari horietatik batzuk ordezko bezala aritzen direnez, baliteke ez parte hartzea Kontxako Banderan. ... 2010/09/01 - 23:20:02
Udal Musika Eskolan izena eman daiteke
2010/09/01 - 23:20:02
Zeberio II.ak izarren arteko partida jokatuko du gaur Galarretan
Hernaniko Galarreta pilotalekuan erremonte partidak jokatuko dira gaur. Ohi bezala, ostegunetako jaialdian lau lehia ikusteko aukera egongo da. Jaialdia 16:00etan hasiko da Lehen partidan eskualdeko pilotari bat irtengo da kantxara, Gaztelu hain zuzen ere. Ikuskizun polit bat eskaintzeko asmoz, Urrutia II-Gaztelu bikoteak, Oņatz-Zubizarreta edukiko dituzte aurkari bezala. 35 tanto egiten dituen bikoteak irabaziko du norgehiagoka. Bigarren partida izango da jaialdiko estelarra. Goi mailako pilotarien artean, Zeberio II.a izango da gure ordezkaria. Elduaindarrak Badiolarekin osatuko du bikotea. Aurkariak ez dira xamurrak izango, jokoz gainezka dabilen Urrutia I.a hor egongo baita, Urtasunekin batera. Partida 40 tantora jokatuko da. ... 2010/09/01 - 23:20:02
Irailerako zine bonuak salgai igandetik aurrera
2010/09/01 - 23:20:02
Udaberri taldekoen haur ikastaroetan izen-ematea
2010/09/01 - 23:20:02
Uzturre taldearen bilera irekia hilaren 27an
2010/09/01 - 03:52:04
