Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Ereserkiak

Ereserkiak

Mikel Lizarralde 2008/03/12 16:07

Pasa den asteburuan Eskoziak Ingalaterra menderatu zuen Murrayfield-en eta aurtengo 6 Nazioen txapelketako Calcuta kopa irabazi zuen. Youtuben salseatzen nebilen ea zerbait aurkitzen nuen, eta 1990. urteko bideo bat aurkitu dut.

 

Flower of Scotland, azken urteetako Eskoziako ereserki erdi ofiziala edo. Bannockburn-eko gudua oroitzen du abestiak.

Rugbyak duen gauza politenetako bat horixe da, haserako ereserkiak nola abesten dituzten ikustea. Emozionantea dela ezin da ukatu.

Beste ereserki eder bat Irlandako Rugby elkartearena da, Ireland's Call.
 

 

Ez da Irlandako errepublikaren ereserkia, hori The Soldier's song dugu eta ondorengo bideo honetan dagoen hiru ereserkietan bigarrena da. Bideo hau historikoa da, izan ere, lehen aldia zen kirol atzerritar bat Croke Park-en jolasten zela. Gainera betiko etsaiaren aurka, Ingalaterra. Bada esaera bat dioena Irlandarentzat Frantziari irabaztea plazer bat dela, baina Ingalaterrari irabaztea obligazioa. Irlandarren aurpegiak ikustea besterik ez dago hortaz jabetzeko. Haseran ikusten dena ingelesen God Save the Queen da.
 

 

Eta ondorengoa Galeskoa

:

 

Bukatzeko, ezin dut atzean utzi kirol munduan dagoen leku politenetako bat ez aipatzea, Anfield Road, eta bertan Liverpool FC-ko zaleek, eta bereziki The Kop-eko hintxek, abesten duten You'll never walk alone.

 

 

 

Oilo ipurdi azala jartzeko modukoa!

etiketak: ereserkiak
erral
erral dio:
2008/03/12 23:46

Aupa Mikel, hirugarren bideokoa ez da God Save de Queen, Hen Wlad Fy Nhadau baizik, Galesko ereserkia.

Mikel L.
Mikel L. dio:
2008/03/13 00:41

Arrazoi Mikel, leiho ugari irekita, ereserkien emozioa, ... azkenean nahastu!

Luistxo
Luistxo dio:
2008/03/13 11:08

Eskoziarren horren pareko musikalitatea eta errugbirako egokitasuna bilatu behar bagenu euskaldunok, Jeiki jeiki etxekoak behar genuke aukeratu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.