Mikel Aristik jasoko du egubakoitzean Herritarren Saria

Bukatu da Herritarren Sarirako proposamenak egiteko epea eta proposamen gehien Mikel Aristi txirrindulari bergararrak jaso ditu. Besteak beste, Gipuzkoako Itzulia eta Iruñerriko Itzulia irabazi zituen iaz Sumofic-Lokatza taldeko txirrindulariak, eta Espainiako selekzioarekin Europako txapelketa korritu zuen Italian.

Guztira 1.020 boto jaso ditugu aurten, iaz baino askoz gehiago (300 inguru jaso ziren iaz). Horietatik 463 izan dira Mikel Aristiren alde.

Herritarren Sarirako proposatutako kirolariak hauek izan dira:

  • Aitor Mendizabal, pilotaria (Antzuola)
  • Aitor Arregi, futbolaria (Bergara)
  • Alex Elortondo, karateka (Aretxabaleta)
  • Amaia Doyague, arraunlaria (Arrasate)
  • Ander Lasagabaster, eskalatzailea (Arrasate)
  • Ana Saenz de Galdeano, igerilaria (Oñati)
  • Antxintxika triatloi taldea (Debagoiena)
  • Asier Osinaga, korrikalaria (Oñati)
  • Asier Taboada, txirrindularia (Bergara)
  • Haritz Igartua, futbolaria (Aretxabaleta)
  • Iban Letamendi, eskiatzailea (Oñati)
  • Jesus Cantero, triatlolaria (Oñati)
  • Maialen Axpe, pertika jauzilaria (Arrasate)
  • Manex Azula, snow boardlaria (Bergara)
  • Manolo Muñoz, Eskoriatza K.E.-ko presidente izan zen (Eskoriatza)
  • Markel Irizar, txirrindularia (Oñati)
  • Mikel Aristi, txirrindularia (Bergara)
  • Mikel Gonzalez, futbolaria (Arrasate)
  • Mikel Mujika, duatloilaria (Bergara)
  • Oihana Kortazar, mendi lasterketalaria (Elgeta)
  • Xabier Luis, duatloilaria (Oñati)
  • Zuhaitz Ezpeleta, korrikalaria (Arrasate)

Egubakoitzean, 19:00etan banatuko dira Debagoieneko kirolari onenen sari guztiak Elgetako Espaloia kafe antzokian. 

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude