MAHAI JOLASEKIN TOPERA JARRAITZEN DUGU!!

Aurtengo ikasturtean mahai jolasekin topera gabiltza gaztelekuan eta hauek ezagutzeko zer hobeto zuzenean erosi aurretik probatzea baino!! Hortarako, ostiralean Arrasateko Olgeta dendara gerturatu ginen,  bertako Itsasoren laguntzaz gazteekin jokoak probatu eta ezagutzeko asmoarekin.

unnamed

Momentu ezin hobea pasa genuen bertan, denetariko jolasak jolastu eta ezagutzeko aukera izan genuen eta noski etxerako bat hartzekoa ere bai.

IMG-20160304-WA0008 IMG-20160304-WA0010

Bide batez, eskerrik asko Olgeta dendako Itsasori jasotako harreragatik, eta gurekin izandako pazientziarekin!!

Arrasaten geundela aprobetxatuz, aukera aparta ikusi genuen Erdiguneko Gaztetxokoa ezagutzeko eta bertan ere eskuak zabalik hartu ziguten. Gaztetxokoa pixkat kuxkuxeatu ostean, Arkaitzen laguntzaz bertako mahai joku batzuk probatzen ere aritu ginen!!

IMG-20160304-WA0005

Asko esaten dugu Arrasateri buruz, gaizkiesaka ibiltzen gara, baina oraingoan, ezin kexatu!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude