ASTEBURUA GELDITU BARIK!

Asteburu honetan ere gelditu barik ibili gara! Oso aktibo gabiltza erdigunean eta planak alde guztietatik sortzen zaizkigu!

Beti bezala mahai jolas, futbolin, pinpon, dantza eta hankapaloak arrakasta izugarria izan dute. Asteburuan gelditu barik ibili gara hauekin.

Tailer bat ere izan genuen, xaboigintza hain zuzen ere. Bakoitzak kolore, forma eta usaina aukeratu eta xaboiak sortzeko aukera izan genuen, gero etxera eraman ahal izateko. Asteburu guztian ibili gara gustura saltsan!

Gainera, domekan eski irteera izan genuen. Tlde polita bildu ginen goizean goiz Garibaiko autobus geltokian egina edurretan pasatzeko asmoz. Suerte handia izan genuen eta eguraldi paregabeak eguna borobildu zuen. Ederto pasa genuen lagun artean eskiatzen!

Asteburu honetan alanbregintza tailerra izango dugu, sormena erabiliz alanbreaz eginiko bitxiak sortzeko. Beraz, ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude