BADOA APIRILA AURRERA!!

Asteburu jendetsu eta bikaina izan dugu!! Ostiralean, atzeko gela osatzeko asmoz emausera joan ginen pare bat sofa erostera. Orain txoko berria daukagu gure artean barriketan, mahai jolasetan…ibiltzeko. Hankapalotan ere gero eta trebeagoak gara, horregatik, ostiralean taldetxo bat hankapaloetarako mozorroen bila joan zen eta oso gustora ibili ginen!!

Larunbatean, “bat irabazteko” jolasean aritu ginen gogotsu, proba desberdinak burutuz. Gainera atzeko gelan kontzertutxoa inprobisatu genuen.

Igandean, alde batetik, sexualitate tailerra izan genuen gazte nagusienekin. Sara etorri zen guregana eta oso giro ona sortu zen. Gustora egon ginen gai honen inguruan hitz egiten eta zalantzak argitzen. Eskerrik asko Sara!!

Bestetik, aurreko gelan pelikula ikustea erabaki zen eta “El barrio” ikusi genuen.

Gainera, asteburu guztian zehar betiko futbolin, pinpon eta wii dancean ere ibili gara.

Asteburu honetan ere ekintza desberdinak izango ditugu gazte lekuan, beraz, etorri eta parte hartu!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude