SUKALDARITZA SAIOA ERDIGUNEAN!!

Asteburu honetan San Andreseko jaiak izan direnez, erdiguneko gazte lekuan jende gutxiago egon da. Baina hala ere, ekintza desberdinak egiteko aukera izan dugu!

Ostiralean wii dancean ibili ginen, gorputzak musikarekin bat mugituz!! Gainera hankapalotan ere ibili ginen, gero eta oreka hobea lortuz!!

Larunbatean, berriz, asanbladan bildu eta sukaldaritza saioa egitea erabaki genuen. Errezeta begiratu, osagaien zerrenda egin, osagaiak erosi eta txokolatezko krepak sukaldatu genituen. Egundoko merienda izan genuen!!!

Igandean gazte txokoa itxita egon zen, langileen eguna izan baitzen.

Aste honetan ere gazte txokoan egongo gara! Animatu eta etorri parte hartzera!!

IMG_20160430_194327 IMG_20160430_195316 IMG_20160430_200637 IMG_20160430_200721

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude