BAGOAZ EMAKUME MARTXARA, ETORRI GUREKIN!!!

Kaixo Gaztiak,

Zer moduz hasi dugu astea? Dagoeneko asteburua ate joka dugu eta guk ostegunero lez aurreko asteko kronikaren eta asteburu honetako ekintzen berri emango dizuegu.

Aurreko asteburuan ederto ibili ginen Gaztelekuan. Ekintza desberdinak burutu genituen, horien artean, sukaldaritza, instan1an proiektuaren aurkezpena, Gaztelekuaren eraberritze proiektuari jarraipena eman genion …

Jarraian, Instan1an proiektuaren berri emango dizuegu. Instagrameko irudien lehiaketa da eta irudi baten bitartez, gure bizitzako instant bat azaltzea eta hainbat balore goraipatzea du helburu, horien artean, errespetua, pribatasuna, sexismo eza … Guk gure alea jarri dugu eta zuek ere laguntzea espero dugu.

IMG_20160310_172324

Bestalde, aurreko astean esan bezala Gaztelekuaren eraberritze proiektuari hasiera eman genion txoko desberdinak sortuz. Aurreko astean, txoko lasai aurkeztu genizuen eta gaurkoan beste sorpresa batekin gatoz. Oholtza handi bat egitea erabaki dugu gazteok eta hortan lanean dihardugu. Ederra izango da, bertan, kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, jolasak, bertsoak …. izango ditugu aurrerantzean. Gogoratu, horretarako zuen parte hartzea beharrezkoa dugula eta zuen iradokizunak gustora hartuko ditugula. Bota zeurea eta etorri Gaztelekura.

12814262_883830641734693_3887918117572528749_n

Amaitze aldera, Martxoak 8ko egunaren bueltan antolatu den emakumeen martxa dela eta, guk ere gure alea jarriko dugu. Horretarako, igande goizean Eskoriatzako Gaztelekuko lagunekin batera parte hartuko dugu eta ondoren bapo bazkalduko dugu Atxabaltako Gaztelekuan.

 

Animatu eta parte hartu, zuen zain egongo gara!!

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude