« Itzuli albistegira

Borgesen hitzaldi ineditoa hizpide Italiako Repubblica egunkarian

2014-12-19  ¦  Prentsa

Repubblica egunkariak artikulu zabala eskaini die Borgesen hitzaldi ineditoa jasotzen duen grabazio historikoari. Hitzaldi hori jasotzen duen zinta Atxagak utzi zuen orain urtebete Casa del Lector Fundazioaren esku.

Borgesen hitzaldi ineditoa hizpide Italiako Repubblica egunkarian

1965eko urrian Jorge Luis Borges idazle handiak hitzaldia eman zuen tangoaz Buenos Airesen. Han esandakoak haizeak eraman omen zituen; edo hori ematen zuen orain gutxira arte. Baina 2002. urtean ezustekoa jaso zuen Bernardo Atxagak. Lagun baten bidez grabazio bat jaso zuen, eta ezusteko handia: Borgesen ahotsa zen bertan zegoena. 1965eko hitzaldi hura zen.

Duela urtebete Casa del lector fundazioaren esku utzi zuen grabazioa Atxagak. El País egunkariak jaso zuen orduan albistea: El tango perdido de Borges, hitzaldiaren xehetasunak eta grabazioaren nondik norakoak azalduz.

Oraingoan, albistea Italia aldean zabaldu da, La Repubblica egunkariaren eskutik: Borges i el tango.

PDFan ere jaitsi dezakezue (zuzenean helbide honetan).