OINARRIAK
Arrate Kultur Elkarteak, XIX. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen du. 2016an hemeretzigarren edizioa izango da. Lehiaketaren bidez, nolabait, aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin.
Lehiaketa "Aratusteak" (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean eta gai horrekin lotuta antolatzen da. Argazkiak ez dute zertan Eibarko aratuste edo Eguen Zurikoak izan behar.
Lehiaketa irekia da zaletu guztientzat.
Partehartzaile bakoitzak gehienez 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta argazkiak koloretan nahiz zuri beltzean aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a izan beharko du ( 40x50 zentimetro izango du).
Beste lehiaketetan saritutako lanak ere aurkeztu daitezke.
Argazkiak Arrate Kultur Elkartean -Zuloagatarren 3, Eibar-, lehen solairuko bulegoetan edota taberna- kafetegian jasoko dira. Barruan sobre batean, lanaren izena, egilearen izen- abizenak eta kontakturako telefonoa dituela.
Argazkiak entregatzeko AZKEN EGUNA, karnabaletako asteartea (otsailak 9) pasa eta 4 astera izango da, hau da, MARTXOAK 9, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan
Argazki sarituak elkartearen esku geratuko dira eta ez dira helburu komertzialekin erabiliko.
Epaimahaia Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza taldeko kide bik eta Arrate Kultur Elkarteko kide batek osatuko dute.
Sariak: Argazki onenari, 160 euroko saria; bigarrenari, 100 euroko saria, eta hirugarrenari, 60 euroko saria.
Sarien banaketa hamabost egun beranduago egingo da, lan guztiekin Topalekuan antolatuko den erakusketaren irekierarekin batera; martxoaren 23an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan.
Aurkeztutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai izango dira, martxoaren 23tik apirilaren 3ra.
Saritu gabeko lanak apirilaren 6tik apirilaren 20ra arte jaso ahal izango dira elkarteko bulegoan, astelehen, astearte eta ostegunetan goizeko 10,30etatik 12,30etara eta asteazkenetan arratsaldeko 17,00etatik-19,00etara.
Informazio gehiago: bulegoan, 943 20 22 99 ( utzi mezua erantzungailuan) edo arratekultu@gmail.com
BASES DEL CONCURSO
Arrate Kultur Elkartea organiza el XIX. concurso de fotografía Eguen Zuri:
-Concurso “Aratusteak”; será este el tema del concurso. No tienen por que ser fotografías sacadas en Eibar
El concurso será abierto para todas/os las/os interesadas/os.
Cada participante podrá presentar un máximo de cuatro trabajos. Y dichos trabajos podrán ser tanto en color como en blanco y negro. Se pedirá que tenga soporte o passpartout (será de 40 por 50 centímetros).
También se podrán presentar trabajos premiados en otros concursos.
Las fotografías se entregarán en los locales de Arrate Kultur Elkartea (Zuloagatarren 3, Eibar) o en el bar. Dentro, en un sobre, se especificará el nombre del trabajo, nombre y apellidos del autor y el número de teléfono
Último día para entregar los trabajos será el 9 de Marzo, miércoles, a las 19,00 horas.
Las fotografías premiadas quedarán en manos de Arrate Kultur Elkartea, pero no se utilizarán con fines comerciales.
El jurado lo compondrán dos personas del grupo de fotografía del Klub Deportibo de Eibar y una persona de Arrate Kultur Elkartea.
Premios: 160 euros para la mejor fotografía. 100 euros para el segundo. Y 60 euros para el tercero.
Los premios se repartirán el 23 de Marzo a las 19:00 horas, al inicio de la exposición que será exhibida en el Topaleku de Arrate Kultur Elkartea desde el 23 de marzo hasta el 3 de abril.
Las fotografías no premiadas se podrán recoger desde el 6 hasta el 20 de Abril en las oficinas de Arrate Kultur Elkartea; los lunes, martes y jueves de 10,30 a 12,30 y los miércoles de 17,00 a 19,00.
Para más información: 943-202299, arratekultu@gmail.com o en los locales en horario de oficina
Diaporamen laburpena eta informazioa.
Uztailak 6 asteartea gaueko 22:00etan. San Andres elizako klaustroan
Saharako basamortuan eta Mongoliako estepan eta taigan zehar.
Seguruenik bidaiatzeko modurik atsegingarriena, zaldi gainean naturarekin bat egitea da. Tamalez, asfaltoaren zibilizazioan, abenturarako hezi gabeko zaldi bideak nekez aurki daitezke.
Zorionez, planetan badira oraindik hezi eta mugarik gabeko lur-eremuak, Saharako basamortua eta Mongoliako estepa adibidez. Bertan nomadak baino ez dira bizi, zaldi gai...nean trostan nahiz trapaladan, begirada infinituan jarrita, Lawrence de Arabia eta Genghis Kan bailira, bidaiatzen dutelarik.
Ikus-entzunezko
honek zaldi gainean egindako bi bidai biltzen ditu: Bata, Sahara
basamortuaren iparraldean, Tunis herrialdean. Arabiar zaldi ederren
gainean, Nomada beduinoen bideak jarraikiz, harearen gozotasunaz eta
dunen itxura leunaz gozatuko dugu.
Bigarrena, Mongoliako lurraldetan. Bertako zaldi txiki baina indartsuen gainean, iparraldeko estepak eta taigak (baso boreala) zeharkatuz, elur-oreinen abeltzainak diren Tsaatan tribua ezagutuko dugu. Herrialdearen mendebaldean, zalditik jaitsi eta Altai mendietako Kazajoen lurraldean barneratuko gara oinez, arranoekin ehizan nola aritzen diren ezagutzeko eta Potani glaziarrean Malchin mendia (4037 m) igotzeko.
Uztailak 7 asteaztena gaueko 22:00etan. San Andres elizako klaustroan
Dolpoa, aparteko mundu bat.
Nepaleko ipar-mendebaldeko lurraldea da, Himalaiako mendi-kate altuan kokatua. Dolpoa
XIX. mendearen hasieratik Nepalen administraziopean dago, baina,
kulturari eta geografiari dagokionez, Tibeten zati banaezina da. Haren
hedadura 5.000 eta 7.000 kilometro koadro inguru da eta bertan 5.000
biztanle inguru bizi dira, 35 herrixka eta monasteriotan banatuta.
Nepaleko gobernuak itxita izan zuen leku hau 1956 arte, eta 1990 arte ez zuen utzi mendebaldeko inor han sartzerik, ordura arte toki iristen oso zaila izan zen, kanpoko ezerekin nahastu gabea. Geroztik ere, ez dira 500etik gora urtero Dolpoan sartzen direnak.
Han ez dago biderik, ez
telefonorik, ez telebisiorik, ezta argindarrik ere. Ez dago ospitalerik
ezta medikurik ere: jaio berrien ia erdiak hil egiten dira urtea
betetzerako.
Dolpoa “be-yül” bat da tibeteraz, eta lurralde ezkutua esan nahi du.
Jendea bizi den munduko goi-lautadarik altuenetako bat da, altuegia euri asko egiteko.
Lurralde
hau nazio hartako zabalena da lurretan eta jende gutxien duena.
Mendebaldean, Kanjiroba Himal-eko mendi-puxka du muga, eta Iparrean eta
Ekialdean Tibeteko goi mendateak, baina funtsezko muga Hegoaldean du:
Dhaulagiri, munduko seigarren mendi altuena, Dolpoaren hego-ekialdeko
ertza mugatzen duena eta lurralde osoaren talaia dena. Mendiaren
garaiera izugarriak ez die uzten eurite monzonikoei Dolpoko lurrak
bustitzen, eta arrazoi horregatik Nepaleko gainontzeko lurren paisaiaren
oso bestelakoa da Dolpokoa.
Han arroza ez da hazten, eta beste
laborantza batzuetan eta abelgintzan oso nekeza da ezer ekoiztea. Hango
landaretza eta fauna Txinakoa eta Errusiakoaren antzekoak dira, urki
txiki-txikien basoak eta artaldeentzako larreak. Ardi horiek elurretako
leopardoaren bazka izan ohi dira, felinoen arteko animaliarik exotikoena
eta iheskorrena.
Dhaulagiri eta inguruko mendiek ez dute klima
bakarrik baldintzatu, hango komunikabide errazena Tibetetik barrena
datorrena izatea ere horrexegatik da. Ondorioz, lurralde horrek harreman
estua du Iparraldeko auzokidearekin. Dolpoko biztanleek -Dolpo-pa
izenez ezagunak- tibetarrekin batera dituzte hainbat ezaugarri:
erlijioa, kultura eta dieta, hizkuntza ere askorena tibetera da edo
haren familiakoren bat (badira dialekto batzuk lurraldeko bizpahiru
herritan beste inon erabiltzen ez direnak).
Dolpoak ardatz
lana egiten du Tibet, India eta Nepalgo mendietako biztanleen artean;
hala ere, kultura horietatik guztietatik aparte gelditzen da. Lurralde
horren urruntasunak eta berezitasunak nortasun aparta eman diote , bere
baitara bildutako izaera, kanpoko munduaren ia batere ezagutzarik ez
duena. Hango uda garaia motza eta hotza izan ohi da, eta bertako
zelaietan eta mendi-hegaletan bildutako uztak sei hilabeterako bakarrik
asetzen ditu bertakoen premiak. Ekoizten dituzten garagarra, arto beltza
eta patatak ez dira iristen bizitzeko behar den gutxienekora ere;
yak-ek eta ahuntzek ere ez dute nahikoa larrerik hango negu luzeetan.
Horregatik, aro hotzean gizonak hegoaldera joan ohi dira beren
zamaketarako abereekin, eta komertzioa egiten dute ahal dutenarekin,
arroza eta bihia eskuratzeko, izan ere mendian ezin da arroza landatu,
Gizon batzuk Indiaraino ere iristen dira, nekazaritzan jarduteko, baina
gehienek komertzioa egiten dute, beren aita eta aitonekin aritu ziren
familia berberekin, beren yak abereak hango zelai jorietan bazkatzen
diren bitartean. Neguko hilabeteetan Dolpoan ia-ia emakumeak, , lamak
eta gaztetxoak bakarrik gelditzen dira. Gaztetxo hauen artean bada
bat neguko gau ilun eta luze hoietan mendi erraldoi eta tontor
zorrotz hoek igotzearekin amesten duenik eta hau Thilee da , gure
protagonista.
Thilee Dolpo barrenean dagoen Kakkot herrixka bateko mutiko bat da .
Aita
gazterik hil zitzaionez etxeko ardurak amarekin batera goiz
artu dituena. Hala ere ezindu kendi burutik eta bere begiradak
gain auskor hoei jarraitzen die ametsetako bide horri jarraitu
nahiean..
Lortuko du ametsa gauzatzea?
Dolpoaren
urruntasuna ez da mugatzen hango paisaiaren eta klimaren laztasunera.
Lurralde hartara iritsi diren bisitari bakanen artean badira ikerlari
batzuk, hango fauna, landaretza eta bertakoen kultura aztertzera joanak.
Gehienak liluratuta gelditu ziren, bizimodu zail horrek zirrara
ezurretaraino sentituz eta hala ere bertaratzen segitu zuten behin eta
berriz.
Lilura eta aldi berean sentitutako zirrara horixe bera da gu ere Dokumental honen proiektura ekarri gaituen
Uztailak 8 osteguna gaueko 22:00etan. San Andres elizako klaustroan
Dolomitak, gizadiaren ondare izendatu zituen UNESCOk 2009ko ekainaren 27an, hango aberastasuna, eta, flora eta fauna babesteko. Edertasun ezohikoa du erabat, erreka, laku, haran eta mendiek osatzen dutena. Historiak ere zeharkatzen ditu haran hauek, gudaldi gogor asko gertatu baitziren bertan Lehen Mundu Gerran.
Ez da harritzekoa gailurretan
hainbat monumentu esanguratsu eta gurutze ikustea, ezagun direnak via
ferrata ...entzutetsuei esker.
Babestutako
alde honek bederatzi mendi multzo dauzka, guztira 231.000 hektarea,
Trento, Bolzano, Belluno, Pordenone eta Udine probintzietan banatuta eta
gailur batzuk mitikoak dira, Lavaredoko hiru gailurrak 2998 m., Pelmo
3169 m. , Cimon della Pala 3184 m. , Civetta 3220 m. , eta La Marmolada
3343 m. , hauxe da Dolomitetako punturik altuena. Mendi arrosak izena
hartzen dute eta Deodat de Dolomeuk aurkitu zituen 1791n, eta honek eman
zion izena mendi horietako haitzari: Dolomia; mineral berezi honek
Dolomitetako haitzei ukitu gorrixka-arrosa ematen die, benetan
liluragarria, eta hala mendikate horiek nagusitasun eta edertasun
berdingabearen jabe dira.
Dolomitetan zehar ibiltzea egundoko
gozamena da, udazkena aukeratu genuen, urtaro horretan paisaiak argi eta
kolore berezia ematen duelako. Alpeak izan arren, oso desberdinak dira,
oso haran zabalak daude baso eta zelaiz jantziak eta bertatik gora
altxatzen dira ehunka metroko haitz zirraragarriak, ezerezetik abiatuta;
herriak granitozko hormatzarren mendean daudela dirudi; hain da
ikuskizun bizia, zail da bizipenak adierazten: gure asmoa bizi izan
dugun horren guztiaren parte bat irudi bidez erakustea da
Horrela, hurrengo egunetarako prestatutako egitaraua honako hau da:
Ekainak 15: Tabernaren irekiera eta tabernakoen eskutik ongietorria Eibartarrei eta Topalekuan Eguen zuri argazki lehiaketako argazkien erakusketa.
Ekainak 21: Tabernako
bertso saioa,
Ordua:19:30
Bertsolariak: Oier
Aizpurua, Manu Goiogana eta Mikel Arrillaga
Gai Jartzailea: Asier
Ibaibarriaga
Ekainak 22: Eibarko Kultur elkarteen arteko topaketa. Ordua:18:30
Ekainak 27: Ehe-ek landu duen dokumentalaren erakusketa, Ordua: 19:30. Gaia aurkezten: Igone Lamarain
Ekainak 28: Liburu eta diskoen truke azoka. Ordua: 18:30etatik aurrera
Ekainak 29: Mursegoren kontzertua (konfirmatu barik)
Ekainak 30: Elkartearen Batzarra eta elkartekide nagusiei ohorezko intsigniaren banaketa.
Uztailak 12: Iñaki Perurenaren Hitzaldia (ordua zehazkete)
Sorpresatxoren bat
Guztiok gonbidatuta zaudete.
Martxoan hasi genituen eraberritze lanak bukatu ondoren, bihar ekainak 15 asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Arrate Kultur Elkarteak berriro zabalduko ditu ateak.
Arrate Kultur Elkarteak bazkide, lagun eta orokorrean eibartar guztiak astezkeneko inauguraziora gonbidatu egiten ditu.
Ostegunetik aurrera, ekainak 16, martxan normalean.arituko dira elkartea eta taberna.
Era berean, elkartean eta antolatzen dituen aktibitate guztietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Azpian, zenbait argazki.
Eskerrik asko eta laster arte!
Taberna berrituta
Antzinako zinema aretoan zegoen zine-makina berrituta
Topaleku aretoa handituta eta berrituta
Maiatzak 23, ostiralean hasi eta Ekainak 1 igande arte luzatuko da aurtengo Euskal Jaia Eibarren, 43. edizioa.
Maiatzaren 25 arte, zapatu gauean, 30ean, Untzagako karpan egingo Kantu Afarirako eta domekan, ekainak 1, toki berean egingo den Herri Bazkarirako sarrerak salgai daude Kultu Tabernan eta Deportiboan.
Egitarau osoa (.pdf formatoan) eta informazio gehiago Deporren webgunean .
XI Eguen Zuri argazki lehiketara aurkeztutako argazki batzuk Kultu Tabernan daude zintzilika eta ikusgai Maiatza amaitu arte.
Goiean Fernando Retolaza argazkilariak Kezka Taldeak aratusteetan egin zuen koko-dantza ibilaldian ateratako argazki irabazlea "Batista kojua" da argazkian ageri den pertsonaia eta Altzubarrenen ateratako argazki dela esan digute.
Beste partaide eta irabazleen argazkiekin batera Kultu Tabernan dago ikusgai.
Jakitera eman dira XI Eguen Zuri argazki lehiaketaren saridunak:
XI. "EGUEN ZURI"
ARGAZKI LEHIAKETAren AKTA
2007.eko apirilaren 17an arratsaldeko 19:30etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren
egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean XI. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETAren
epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:
1) Lehiakide guztiei bere partaidetza eskertzea.
2) Aurkeztutako argazki guztien kalitatea azpimarratu
3) Sarien banaketa erabaki:
Lehen sariaren irabazlea: FERNANDO RETOLAZA, "Kokoak 2" argazkiarekin
Bigarren sariaren irabazlea:
JAVIER PEDRO FERNANDEZ FERRERAS "Argazkia 1" argazkiarekin
Hirugarren saria MAITE BEISTEGI, "Laukua" argazkiarekin
Epaimahai burua: Jose Valderrey
Eibarren, 2007.eko apirilaren 17an
Iñigo Manterola margolariaren erakusketa Arrate Kultur Elkarteko Topaleku aretoan apirilaren 18tik apirilaren 27ra.
Oñatin, Aizkorriko magalean, Arantzazuko Santutegiaren inguruan aurkitzen den Kastara, Arrikrutzeko kobetara txangoa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak datorren apirilaren 19rako.
Lur azpian espeleologi fenomeno, gune luze konplexuak eta kare harri ikusgarriak ezagutzeko aukera eskeiniko dizkigu 2007an, lau urte iraun zuten lanen ondoren, irekitako haitzulotik zehar burutuko dugun bisita gidatuak. 20ko talde bitan egingo dira ordubete inguru iraungo duten bisitak.
Arrazoi honek txangoaren parte hartzaile kopurua mugatzera garamatza, 40 lagunendako tokia egongo delarik. Bisita burutzeko oinetako egokiak eta hotzari aurre egiteko arropa aproposa eraman beharko dira ,
argibideak euskeraz eta gazteleraz jasotzeko aukera egongo da
Haitzulotik atera eta inguruko parajeez gozatu ondoren bazkaria burutuko dugu bertako jatetxe batetan. Ondoren Oñatira jetsiko ginateke, herria eta bertan kokatzen den unibertsitatea ezagutuz arratsaldea igarotzera iluntzerako Eibarrera bueltatuz.
Apirilaren 19an, zapatua, goizeko 9retan (karteletan gaizki dago) Ego Gain geltokitik aterako gara. Bidaia, bazkaria, sarrera eta bisitak 30 euro (27 bazkideentzat) kostatuko zaigu .
Txangorako izena emateko edo argibide gehiago jasotzeko :
- Arrate Kultur elkarteko bulegoan, ostegunetan 18:30etatik 20:30 etara
- edo elkarteko zenbakia erabiliz 943 20 22 99 edo 626 984 472.
Gaur arratsaldeko 19:15etatik aurrera emakume artisten erakusketa inauguratuko da elkartearen Topaleku aretoan, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Gonbidatuta zaudete.
Aurten Musika Eskolak parte hartuko du ganbara musikako zenbait gairekin.
Erakusketan ikusi ahalko diren artelanak eremu ezberdinekoak dira: margolaritza, zeramika, argazkilaritza, ...
Erakusketa martxoaren 16arte egongo da zabaldik, eta ohizkoa den bezala erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira: