Poesiaz eta kantagintzaz haratago

Fidei defensor

Fedearen defendatzailea1.

Agnostikoa eta laikoa naizenez, fedea Diru Teoria Modernoan daukat, for the time being eta teoria hori okertuta dagoela frogatu arte.

Gainera, Arestirekin batera, hauxe esan behar2:

Gure diru teoria modernoa
defendituko dut…”

Orain birmoldatua:

Gure diru teoria modernoa
defendituko dut.
Orakuluen kontra,
austeritatearen kontra,
eurokeriaren kontra,
ortodoxiaren kontra,
defenditu
eginen dut
gure diru teoria modernoa.
Galduko ditut
liburuak,
idazkiak,
paperak;
galduko ditut
monetak,
diruak,
txanponak,
baina gure diru teoria modernoa defendituko dut.
Ordenagailuak kenduko dizkidate,
eta lumarekin defendituko dut
gure diru teoria modernoa;
lumak kenduko dizkidate,
eta hatzekin defendituko dut
gure diru teoria modernoa;
hatzik gabe,
eskurik gabe,
besorik gabe
utziko naute,
eta hatsarekin defendituko dut
diru teoria modernoa.
Ni desagertuko naiz,
nire hatsa galduko da,
nire ADN galduko da,
baina gure diru teoria modernoak
iraunen du
zutik.

Tartean eta oso noizean behin, poesiaz edo/eta kantagintzaz haratago joan behar da… Hona hemen etsenplu bat: Ez Dok Amairu


1 Ikus https://en.wikipedia.org/wiki/Fidei_defensor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude