Moneta modernoa gaztetxoei adierazia (laster Iruñeko www.elinberri.eus webgunean)

E-posten trukaketa

Nork:: erlantz urtasun antzano [mailto]
Bidaltze-data Enviado el: asteartea, 2017(e)ko azaroaren 14a 16:32
Nori:: erlantz urtasun antzano
Gaia: : Euskaldunondako albiste ona!

Kaixo!

Zer gisa?

Badakizu berrantolatu berri den www.elinberri.eus webgunea zer den?

Hastekotz, hauek bere egungo atalak dira:

http://www.elinberri.eus/category/albisteak/
http://www.elinberri.eus/category/artistak/
http://www.elinberri.eus/category/auzokideak/

http://www.elinberri.eus/category/elikadura/http://www.elinberri.eus/category/gogoeta/
http://www.elinberri.eus/category/historia/
http://www.elinberri.eus/category/hitz-solas/
http://www.elinberri.eus/category/amalurra/
http://www.elinberri.eus/category/lana/
http://www.elinberri.eus/category/osasungintza/
http://www.elinberri.eus/kontaktua/

www.elinberri.eus webguneko xedea

euskal argibidea eskaintzea da. Argibide hiria, euskaraz.

Iruñean sorturik,

webgune independientea da, auzolanean egiten ari gara, musutruk,

euskaldunok iraganean paperezko garestia zena

egun interneti esker aiseago egiten ahal dugulakoan,

facebooken ere, kasu, ari baikara,

hazi eta hazi, gero eta laguntzaile gehiago inguratuz,

duela denbora laburra soila zena atal bilduma bilakaraziz,

eta ahal bezain fite sakonago, txukunago, erakargarriako bihurtzekotz.

Hutsuneak betez, euskarari “lurra” eskainiz.

Izan ere, XX. mendearen hasieran gure bazterran argindarra hedatu zelarik

euskaldunok ez genuen hiririk.

Eta orain, ehun urte berantago, argindar berritze hau nagusi,

nolatan geurea umezurtz?

Nik historian eta bertze laguntzen dut.

Maiztasuna, aske.

Batzuek hamabortzean behin, bertze batzuek noizean behin…

Batek uneotan agiri bat igorri du, bertze batek jadanik hirurogei…

Agenda konturik bada, hori bai, denboraz igorri behar.

Balizko luzera, bidea ere, aske.

Txoko bat izaten ahal da, ala gehiagorik.

Erraterakotz, Xabier Soubelet lapurtar olerkaria eta margolaria

“artistak” nahiz “hitz solas” ataletan duzu.

Izenaz, goitizenaz janzten…

Banaka edota taldeka egiten ahal da…

Alderdi politika edota erlijio polemikarik

hemen tokirik ez dute, ezta hauteskundea delarik ere…

Bertzetik, hitz batez, mugarik ez dago.

Norberarenak baino ez.

Erramun Martikorenak errana, “bakoitzak bere gasna”.

Agiriak igorri ahala, txokoa(k) sortu eta karrikaratuko dira.

Horrela, edozein berri lehen orrialdean, “hasiera” atalean albiste gisa agertzen ohi da,

baita aipatu albisteari dagokion atalean ere.

www.elinberri.eus hazten ari baita.

Agur beroa jaso, eta laster arte!

Erlantz

Posdata:

Nahi duzularik zure ekarpena egiten ahal duzu.

Eutsi goiari!

Nork: . <josebafelix@outlook.es>
Bidaltze-data: osteguna, 2017(e)ko abenduaren 7a 09:25
Nori: erlantz urtasun antzano
Gaia: Kaixo eta mila esker!

Kaixo aspaldiko,

Mila esker bidalitako informazioagatik zuen webgune gaurkotua dela eta…

Zer moduz lantxo hau bertan argitaratzea?

Moneta modernoa gaztetxoei azaldua: https://es.scribd.com/document/366555113/Moneta-modernoa-gaztetxoei-azaldua

Itzulpena nahi dudan moduan erabiltzeko baimena daukat, autoreak berak emanda, baita liburu gisa publikatzeko ere!

Ez dut topatu orain arte bigarren aukera horretarako inolako editorialik. Pena!

Segi bizkor.

Ez adiorik

joseba

Nork: erlantz urtasun antzano <>
Bidaltze-data: osteguna, 2017(e)ko abenduaren 7a 11:51
Nori: .
Gaia: Re: Kaixo eta mila esker!

Kaixo Joseba!

Zer gisa?

Esker mila zuri, Joseba, egiten duzun lana dela eta.

Jadanik informatikariei igorri diet,

ahal bezain fite karrikara dezaten.

“Gogoeta” atalean zure izenean txoko bat sortuko dute.

Argitaratuko dutelarik mezua helaraziko dizut.

Edozein gauzatarakotz harremanetan jarri,

bertzerik ez duzu.

Agur beroa jaso, Joseba, eta sarri artio!

Erlantz

Nork: . <josebafelix@outlook.es>
Bidaltze-data: osteguna, 2017(e)ko abenduaren 7a 16:00
Nori: erlantz urtasun antzano
Gaia: ER: Kaixo eta mila esker!

Mila esker.

Aitzina independentzia lortu arte!

Ez adiorik.

joseba

Oharra:

Itzulpenaren orrazketa Castillo Suarez lagunak egin du. Mila esker, Castillo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude