Ipar Irlandatik bueltatxo bat

Asteburu oso bat, denbora gutxi, informazio asko (gehiena lehen eskutik), sentimendu sakoneko bidaia, poza, barreak, baita zenbaitetan malkoak ere, gainera konpainia ederrean.

Mikeltxo bide da ‘erruduna’ eta haren Antzuola-ko taldea.

Berari esker, eta Joseba-ren laguntzaz Ipar Irlandara abiatu ginen.

Ekainaren 15ean Bilbotik Dublinera eta handik Hego Armagh-eko egoitzara, Ti Chulainn-era:

http://www.tichulainn.com/

Bertan Thomas M. agurtu, Lekeition ezagutu bainuen duela bi urte.

16an Belfast-era, Irati O. gidari aparta geneukala: West Belfast Muralak1, the Irish Republican History Museum2 delakoa, eta hildakoen aldeko omenaldi-oroigarriak, tartean eguraldi kaxkarra, euria eta eguzkia.

Baina eguraldiaren gainetik Irati-ren indarra, kemena eta jakinduria. Irati eta IRA-ko boluntarioak, gehi emakume bolondresak, noski3.

Our revenge will be the laughter of our children

Arratsaldean Sinn Fein4 sortu zuteneko 100. urteurrena ospatzeko mitin nagusira konbidatuak.

Bertan Palestinako ordezkariaren hitzaldi aparta, autodeterminazio-eskubidea aipatuz eta goratuz.

Geroago Ard Fheis Finale delakora, The Belfasters musika-taldearekin gaueko ordu batak arte, Guinness5 pinta batzuez gozatuz.

Egun ederra benetan!

17an ‘Gatazkaren ibilaldia’ Thomas M.-ren eskutik hasieran eta gero Paddy-rekin batera.

Thomas-ek zehaztasun pilo bat eman ditu, batzuetan lekuko, bestetan kideek kontatutakoak… Hainbat gauza ez dira azaltzen liburu eta dokumentaletan… Historiak bizirik dirau.

Ondoren, Paddy hasi da bere historia kontatzen, ikaragarria bezain hunkigarria…

Paddy nor den jakiteko, ikus Paddy Quinn (Irish republican) – Wikipedia.

Entzundakoa erabat zirraragarria izan da.

Gehigarriak:

1981 Irish hunger strike

GRCC Peace & Reconciliation Conference presents Paddy Quinn, speaking on Hunger Strikes of the early 1980’s6

Paddy Quinn Interview7

Asteburu sakona, emozioz beteta, hausnartzeko gauza pilo bat, … jendea apartekoa.


Irati-ri esan nion liburu bat idatzi behar zuela, euskaraz eta ingelesez. Gaia: Emakumezkoak eta the Irish Republican Army. Ea egia den!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude