Euskal Herriak autodeterminazioa

HESIAN, Sakanako taldea

https://eu.wikipedia.org/wiki/Hesian

www.hesian.net

2006: Urte amaieran “Euskal Herriak Autodeterminazioa” abestia grabatu genuen, izen bera zeraman kanpainarako.

2011: Euskal Herriak Autodeterminazioa – Hesian

(https://www.youtube.com/watch?time_continue=208&v=5iwI_Wg89gw)

2015: Euskal Herriak autodeterminazioa (HESIAN)

(https://www.youtube.com/watch?v=VHk-9-mNKOo)

Europa zaharreko herri zaharrena da.

Atturritik Ebrora, auzolana euskara.

Nahiz ta ez garen bizi lehengoen gisara,

atzo ziren, gaur gara, bihar izango dira.

Espainiar eta Frantziar estatutako putre

nazkagarriak sartu ziren botere truke.

Betirako daudenik ez dezatela uste,

etorri ziren baina alde egingo dute!

Herri honek izan du beti mila kolore,

sufrimendu, borroka, arantza eta lore.

Behar ditugulako oroimenean gorde,

dena eman dutenei agur eta ohore!

AITORTZA HERRIARI!

HERRIAK ERABAKI!

EUSKAL HERRIAK AUTODETERMINAZIOA!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude