Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatutako Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetarako irakasleei zuzenduriko Prest_Gara 16/17 programako eskaintzaren baitan 2. izen emate epea irekita dago irailaren 30a arte.
Hona hemen UEUk 2. deialdi honetan eskaintzen dituen ikastaroak.
2016ko azaroa eta 2017ko ekaina bitartean egingo diren ikastaroak
ON-LINE
- 017 Familiak non. Benetako eskola komunitateak?
- 021 Matematika eskuekin eta baliabideekin HHn
- 023 Nola gozatu haur literaturaz, liburu egokiak lagun
- 260 Audacity: musika gelarako baliabide didaktikoak
- 290 Portaera arazoak dituzten nerabeekin esku-hartzea
IKASGELAKOAK
- 104 Nire musika-tresna arakatzen (Donostia)
- 255 Ahozkotasuna hizkuntza geletan: Entzumena, mintzamena eta ahozko
- elkarreragina (Bilbo)
- 259 Arte Hezkuntza: musikaren baliabide tekniko eta espresiboak (Bilbo)
- 287 Mindfulness (arreta osoa) ikasgeletan (Eibar)
- 291 Portaera erregulatzeko arazoak dituzten ikasleekin esku-hartzea (Gasteiz)
- 302 Visual thinking ikasten ikasteko (Bilbo)
- 303 Visual thinking ikaten ikasteko (Eibar)
Izena emateko Hezkuntza Saileko aplikaziora jo behar da: IRAKASLEGUNE ataria.
Epea: 2016ko irailaren 30a arte
Eskuratu hemen ESKUORRIA
.