“Hizkuntzaren lurralderatzea” mahai ingurua Eibarren

UEUk bultzatzen duen eta UPV/EHUren Berezko Titulua den Lurraldea eta Hizkuntza: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa graduondokoaren baitan antolatu dugu azaroaren 12an mahai inguru hau. Nahi duenarentzat irekia izango da.

892Hizkuntza-politiken eta lurralde-politiken artean dauden harremanetaz hausnartzea da mahai inguruaren helburu nagusia. Horretarako, hizkuntzaren lurralderatzea nolabait landu duten zenbait jarduera teoriko-praktiko aurkeztuko dira, eztabaidarako abiapuntu gisa: arnasguneen teoria, Ipar Euskal Herriko elkargo berriaren hizkuntza-aukerak, Nafarroa Garaiko zonifikazioa eta atzerriko zenbait esperientzia interesgarri.

Noiz: Azaroaren 12an 9:00etatik 14:30etara.
Non: UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoan.

  1. Iker Salaberria (Kontseilua): Arnasguneen teoria
  2. Eneritz Zabaleta (Maineko unibertsitatea): Ipar Euskal Herriko elkargo berriaren hizkuntza-aukerak
  3. Dabid Anaut (euskara teknikaria): Nafarroako zonifikazioa
  4. Paul Bilbao (Kontseilua): Nazioarteko esperientziak

Moderatzailea: Paul Bilbao.

Mahai inguruan izena emateko zein informazio gehaiago eskuratzeko, idatzi a.latatu@ueu.eus helbidera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude