Ikergazte2017: NUPeko ikasleentzat prestatutako TAILERREN ESKAINTZA

logo01-100-2

IkerGazte 2017 ate joka dugu. Oraingoan Iruñean izango da IkerGazte, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) campusean maiatzaren 10etik 12ra.

Lehen kongresuan bezala, ikertzaile gazteak bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea izango da bigarren kongresuaren xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara; ikerketa lan baten egile zaren horri, tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresua.

Erronka honi eutsirik Nafarroako Unibertsitate Publikoan dabiltzaten ikasle euskaldunei ateak ireki nahi dizkiegu eta maiatzaren 11an sare horren parte izateko aukera izango dute.

Hori horrela, goizean bi tailerretan parte hartzeko aukera izango dute:

1. tailerra: EUSKARAZ IDAZTEAN ZALANTZAK DITUT: Hobeto idazteko tailerra

Irakaslea: Ander Altuna Gabiola (Euskal Filologian lizentziatua. UEUko argitalpenen hizkuntza-arduraduna).

Gehienezko ikasle kopurua: 15

Azalpena: Kalitatezko testuak sortzeko ez da nahikoa akats ortografikoak eta tipografikoak zuzentzea. Horrez gain, testuak hiru ezaugarri izan behar ditu: zuzena izan behar du (gramatika aldetik), dagokion esparrurako egokia izan behar du, eta komunikatiboa izan behar du. Euskarazko testuen hizkuntza-kalitatea hobetzeko pista batzuk emango ditugu tailer honetan.

Metodologia: Azalpenak eta adibideak tartekatuko dira. Zenbait gai sareko kontsulten bidez landuko edo azalduko dira zuzenean.

Ordutegia: 10:00-13:30

2. tailerra: NATIBO DIGITALA NI?: Zer dira gaitasun digitalak?

Irakasleak: Amaia Arroyo Sagasta (Hezkuntza Berezia Magisteritzan diplomaduna eta IKTak formazioan aplikatuta eta Komunikazioa eta Hezkuntza Sarean masterduna. Komunikazioa eta Hezkuntza ingurune birtualetan doktoregoa egiten ari da. IKT on hezkuntza-aholkularitzan arduradun pedagogikoa) eta Rakel Gamito Gomez (Informatikaria, Haur Hezkuntzan graduatua eta Psikodidaktikan aditua. Adingabeak, Interneteko arriskuak eta nortasun digitala arloan doktoregaia UPV/EHUn).

Gehienezko ikasle kopurua: 15

Azalpena: Egungo gizartea digitala dela esaten denean, gazteak natibo digitalak direla esan ohi dugu. Baina zer da natibo digitala izatea? Nola erabiltzen ditugu IKTak ikaskuntzan, lanean eta eguneroko bizitzan? Zer da gaitasun digitala? Zer gaitasun garatu behar ditugu IKTak modu eraginkorrean erabiltzeko?

Metodologia: Metodologiak izaera praktikoa izango du, lan kooperatiboa oinarri izanda eta hausnarketa pertsonala indartuz.

Ordutegia: 10:00-13:30

 

Ohar orokorrak:

  • Ikasleek kafe etena izango dute kongresuko beste kideekin batera (11:00-11:30)
  • Tailerra egiten duten ikasleei ziurtagiria egingo zaie
  • Izen ematea maiatzaren 5era arte zabalik egongo da
  • Zalantzarik edukitzekotan a.latatu@ueu.eus helbidera idatzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude