Txabi Perez Zabala: “Ikastetxeen arteko kolaborazio eremuak sustatzeko ahalegintxo bat egin nahi dut”

Berritzegune Nagusiko Txabi Perez Zabalak ‘Moodle erabilera Hezkuntza Publikoan” izeneko komunikazioa aurkeztuko du datorren urriaren 20an UEUk antolatutako MoodleMoot Euskadi 2017 #mooteu17 jardunaldian

Zerk eraman zaitu aurtengo MoodleMoot Euskadin parte hartzera?
IKTak ikasketa prozesuetan erabiltzeko ikastetxeek egiten dituzten ahaleginak ikusten ditut eta haien arteko kolaborazio eremuak sustatzeko ahalegintxo bat egin nahi dut.

Zer da  aurkeztuko duzuna?
Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetarako hornitzen duen Moodle-n erabilerari begirada bat eman nahi diogu. Ikastetxe horien arteko kolaboraziorako gogoa eta bideak ireki aldera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude