JOKO MATEMATIKOEN TXAPELKETA.

matelauaizeta 1456151310624 ...nola azalduko zenioke? | 2013-04-29 21:52

ARAUAK

1. Galdera, joko, ariketa, asmakizun...bakoitza erantzuteko zuen izena eta taldea jarri behar duzue. Emaila ez da beharrezkoa.

2. Ariketa bakoitza asmatzen duen lehenari puntu bat egokituko zaio.

3. Puntuak pilatzen joango dira eta sailkapena osatuko dugu.

4. Parte hartzea komenigarria izan arren ez da derrigorrezkoa.

5. Lehen txapelketa hau hirugarren ebaluazioarekin batera bukatuko da.

6. Sailkapenak notetan bere islada izango du.

7. Ariketak denetarik izango dira: logika jokoak, zenbaki jokoak, serieak, asmakizunak, oso errazak, zailagoak...

8. PED galderak: PED(Punturik Ez Dutenak) galderak oraindik punturik ez dutenek bakarrik egin ditzakete. 2PED: (2 puntu ez dutenek), 3PED: (3 puntu ez dutenek)...

ANIMO eta... PARTE HARTU!!