Errebantxa Kanpezun

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2011-05-03 16:51

Bertsozaleok!!
Printzipaleko finalaren ajea goxoa izan zela eta, berriro errepikatu nahi duzuela??
Leku dotoreegia iruditu zitzaizuen eta zerbait herrikoiagoa nahiago al duzue??
Tongoa egon zela uste duzue?? Zuek epailea izateanahi duzue??
Nola ez, bloga eguneratzen dugun bakoitzean, egunero 15 aldiz (GORA SARKASMOA!) zuen eskakizun denak betetzen ditugu!



2011-05-21 Kanpezu

Arabako Bertsolari Txapelketako Errebantxa

Lekua: Frontoia Ordua: 14:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Ander Solozabal.

Mendialdeko Euskal Jaiaren barruan kokatzen da saioa. Hau da egitaraua

maiatzak 21 mendialdeko euskararen eguna kanpezun

 

----------------------------------------------

 

egunean zehar jai giroa

 

zanpantzarrekin dianak

 

albokariak, batukada, txistulariak, txalaparta

 

goizean zehar

 

merkatua eta txozna kanpezuko plazan

 

11:30 herri kirolak umeentzako plazan

 

13:00 ortzadar abesbatza plazan

 

14:30 herri bazkaria kanpezuko frontoian

 

umeak 6€ nagusiak 15€

 

17:00 arabako bertsolari txapelketako errebantxa kanpezuko frontoian

 

18:00 zirko tailerra umeentzako plazan

 

20:00 dantza plaza plazan

 

taloak eta txozna

 

21:30 kontzertuak plazan

Beraz, zita jarrita daukagu lagunok!!!
Egin borobiltxo bat egutegian eta bertan ikusiko gara


Utzi iruzkina: