Herriko Etxeetan zuzenki: OSPITALE-PIA,ERRIBERRI,BASUSARRI,MILAFRANGA,ARBONA EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-09-22 09:49

Beste bost Herriko Etxe interpelatzera:

Ospitale-Piako Herriko Etxeak bere webgunea frantsesez, ingelesez eta espainolez du euskara baztertuz: www.hopital-saint-blaise.fr

Erriberrikoak osoki espainolez: www.olite.es

Basusarri,Milafranga eta Arbonakoek osoki frantsesez: www.bassussarry.fr , www.villefranque.fr , www.arbonne.fr

Kopiatu eta bidaltzea proposatzen dugu testua:

"Agur,Herriko Etxeko arduradunak:

Herriaren webgune ofiziala ezin da euskaraz ikusi.Arazoren bat duzue edo gure hizkuntza baztertu izana da arazoa? Webgunean eta arlo guzietan euskara erabiltzea galdeginez,milesker erantzuteagatik. "

Helarazteko: hopital-saint-blaise@wanadoo.fr , oficinaunica@olite.es , mairie@bassussarry.fr , mairie-villefranque@wanadoo.fr eta mairie@arbonne.fr .


Utzi iruzkina: