BILDUREN URGENTZIAZKO ADIERAZPENA NAFARROAKO GOBERNUAK ERRAUSTEGIAREN INGURUAN HARTUTAKO ERABAKIAREN AURREAN.

irurtzunarakilgoahotsa 1456148031716 IRURTZUN-ARAKILGO AHOTSA | 2012-07-05 17:59

Interes orokor eta publikoen gainetik interes pribatuak jartzeak suposatzen duen erasoaren aurrean Nafarroako Arartekoarengana babes bila joan eta hurrengo egunean, Gobernuak, Olaztiko erraustegia PrSIS izendatu du. Sakana, Lizarraldea, Ameskoak, Arabako Lautadako edota Goierriko udaletxe gehienen iritzia aintzat hartu gabe eta autonomia munizipala zapuztuz. Gobernu berak onartutako PIGRIN planean ere sarrerarik ez daukan aktibitateari ateak zabaltzen dizkio erabaki honek, eskualde hauen biztanleen osasunaren eta bertako aktibitate ekonomikoen kaltetan. Nafarroako beste eskualde batzuetan, PSN eta UPNren babesarekin, atzera bota den erraustegia inposatu nahi digute Sakanan. Legeak eta arauak moldatu ditu Nafar Gobernuak, bere burua birmoldatzen eta berritzeko ahalegin eta inbertsiorik egin ez duen enpresa baten interes ekonomiko pribatuak babesteko, are gehiago, errauste berak ere ez duenean bermatzen lan postuen mantenimentua. Berriz, Sakanaren garapen ekonomikoaren sustatzaile izanen den Garapen Agentziaren langileen subentzioa ukatu digu, izan dezakeen potentzialitatea murriztuz. Eskualde honetan lan postuen defentsa lehentasuna da, baina eremu guztietan, hor ditugu Inasa eta Sunsundegi kinka larrian eta Nafar Gobernuaren aldetik ez dugu ikusi ahalegin seriorik lan postu horiek mantentzeko. Eskualde honetan badugu plana, eta Nafar Gobernuak babestu eta bultzatu egin beharko luke plan hori sabotai eta inposiziozko jarrerak alde batera utziz. Sakanko jendarteari argi adierazi nahi diogu, Bildu-tik, gure esku dagoen dena eginen dugula bailarako garapen orekatu eta iraunkor baten alde eta datorren 21ean Olaztin eginen den manifestazioan parte hartzera deitzen zaituztegu. Olaztin, 2012ko uztailaren 5ean


Utzi iruzkina: