Mintzakide Mendi taldea. Adi aldaketei¡¡

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2011-12-07 12:17

Ederki doa gure Mintzakide Mendi Taldea. Egin ditugun txangoetara, Larrun, Artikutza, Kinto Real, Irulegi…,  lagun berri asko bildu dira taldea handituz eta egonkortuz. Zorionak eta esker mila guztioi. 

          

                                                                                   Berriz ere gonbitea luzatzen dizuegu gure ateraldietan parte hartzera. Txango politak eta erosoak, gure helburua Euskaraz Mintzatzea. Nagiak eta, etxean utzi eta zatoz gurekin hilean bitan antolatzen ditugun ateraldietara¡. Deitu (948 33 08 68) edo mezu bat bidali gure helbidera eta Mendi taldearen arduradunarekin harremanetan jarriko dizugu. Mintzakide(abildua)topagunea.com

Hutsen Zuzenketa.

 Egutegian,abenduko txangoen datak aldatuak argitaratu nituen.

Egutegia zuzenketarekin Inprimatu.

Abenduko datak. Zuzenketa.

11 – San Miguel de Aralar

18 – Baldorba

Adi neguko ordutegiari¡¡

Iragarri nizuen bezala neguko ordutegia egokitu dugu. Betiko hitzordua abenduan, urtarrilean eta  otsailean GOIZEKO 9.00etan Zezentegiko aparkalekuan (corralillos)izango da. Adi ordutegiari eta zintzo zintzo izan puntualitatearekin.  Laster arte, ederki pasa¡

Neguko ordutegia

ABENDUA

11

Aralarreko San Migel

 

Albaro. Iñaki

18

Baldorba

 

Alfontso

URTARRILA

15

Pagadi sorgindua

 

Arantza

29

Ingelesen Gaztelua

 

Eusebio

OTSAILA

12

Elurretara

 

Denok

26

Ihabar

 

Adelaida


 

 




Utzi iruzkina: