Aurten ere 36ko gerran fusilatutako busturiarrak izango dituzte gogoan

busturiaurrera_deialdiak 1456131781310 Busturiaurrera deialdiak | 2014-07-29 11:29

Azken urteetan legez, 36ko gerran fusilatutako busturiarrak omenduko dituzte aurten ere.Omenaldiak aurreko urteetako formatu bera izango du.

Alegia, 12:00etatik hasita, lore eskaintza, aurreskua, hitzaldia eta kantaldia egingo dituzte,  “Etxebeste eta Revuelta” kantari donostiarren eskutik.

Hain justu, Ispiluetan egingo dute omenaldi ekitaldia, hildakoen omenez han bertan dagoen monolitoaren aurrean.

Busturiko sei herritar fusilatu zituzten 1937ko abuztuaren 5ean, Derioko hilerrian. “Iraultzarekin bat egitea” egotzita, Andres Zearreta eta Doroteo Kaltzada zinegotziak, eta Demetrio Lekunberri, Florencio Bilbao, Roman Zearreta eta Hipolito Alvarez fusilatuta hil zituzten frankistek. Lehenago, Galiziako Ferrolen, itsasontzi bateko bidaiariak fusilatu zituzten, Santiago Gondra Zigorraga busturiarra tartean.