Erritmoa, emozioa, izerdia eta sentimendua

5 apirila, 2017

 2010.
urtean osatu zen taldea Tonky de la Peña erregaitzaren laguntzarekin, Leandro
Yanguasek (Ahotsa eta Gitarra) Boney Fields, Nico Wayne Toussaint eta Marcos
Coll bezalako musikariekin hamaika aldiz elkarlanean jardun eta gero bere
proiektuari heltzeko erabakia hartu zuenean. Horrenbestez, lan hau apailatu
zuen 2014ko abenduan, eta horretarako giro bertsutik zetozen Edu Olmedo (Bateria), Moisés Cerezo (Baxua), Álvaro Ponce (Teklak), Fede Fuster (Saxoa) eta Paquito Hickosky (Tronpeta) musikariak
izan zituen lagun. Azken horiek, Leandro bera bezala, saioko musikari gisa
zailduak dira Valentziako hiriburutik igaro diren lehen mailako artista asko
eta askoren zerbitzura lan egin ostean.

Octavio Hidalgok Onderocks estudioetan grabatua, maila bikaineko diskoa da
Time is gold” bai ekoizpen lanaren ikuspegitik bai
interpretazioaren ikuspegitik ere, lehenengo gaitik ezin hobe islatzen baitu
sortzaileak helarazi nahi duen kontzeptua. “Chicken Fat” gaiak
omenaldia egiten dio gaur-gaurko blues funkari, eta ondorioz, Hamilton Loomis
texastar gitarra jotzaileari, konpositoreari eta ekoizleari, jatorrizko gaiaren
funtsa bikain antzematen baitu. Jarraian, “If you love like you say”
gai klasikora egiten du, jatorrian hiru “bluesaren erregeetatik”
batek, Albert Collinsek, apailatu zuen gaira. Kool and the Gang bandaren
“Jungle Boogie” gaian abesti bikainak aukeratzeko eta, autentikotasuna
galdu gabe eta kalitate mailari eutsirik, are modu bikainagoan jotzeko
konplexurik bat ere ez duen taldearen aurrean egokitzen gara. Leandrok bidaia
eklektiko bat diseinatzen jarraitzen du: “If you be my baby” gaitik,
Peter Greenen eta hasierako Fleetwood Mac talde gogoangarriaren eskutik
bluesaren mundura itzultzen baikaitu atzera jatorrizko gaia eguneratuta,  betiereko Ray Charlesen R’N’B-ra eramaten
gaitu, bere “I Got a Woman” gai guztiz ezagunera, hortik Spike Lee
zinemagile ezagunaren aita Bill Lee baxu jotzaileak konposatutako “Mo´
Better Blues” zoragarrira jauzi egiteko eta Syl Johnson gitarra jotzaile
eta abeslari iparramerikarraren “Left love behind” gaiarekin
amaitzeko.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com