The Cyborgs

8 martxoa, 2023

The Cyborgs bikote indartsua da, harritu eta liluratu
egiten gaitu lehen begiratuan, eta zozo zuria direla esan genezake
Italiako eta Europako jokalekuetan. Ez duzue aurkituko halako trebetasun,
pasio, dibertsio, energia eta ironia duen talderik, etorkizun suntsitzailearen
zain egon baino iraganaren sinpletasunera itzultzeko predikari. Senak, erraiak,
desmasiak, kezkak daramatzate The Cyborgs, eta, batez ere, zapart  egin
beharrak! 

Bere lehen disko ofizialak, The Cyborgs,
jatorrizko 12 abesti batzen ditu: Funk eta punk modernoaren jarrera duen
sustraiko bluesa. Alferrik da xehetasun handiagoz deskribatzea, hobe beren
musika entzun eta boogie Cyborg erritmoan dantzatzea!

Beren-beregi bereizten dituen emanaldi sutsuak
oparituz, Italiako blues jaialdi nagusi guztietan hartu dute parte albuma
argitaratu ondoren. Jeff Beck, Bruce Springsteen, Deep Purple edo Iggy and the
Stoogesekin ere partekatu dute agertokia beren herrialdean.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com