Chech eta Nech

literartea 1456440692268 literartea | 2011-03-31 23:45

IKASESTRATEGIAK 2: IKAS-PROZESUAREN HASIERAN INPUTAREN AURREAN, SARRI ETA EZINBESTEAN, HIPOTESI OKERRAK ERATZEN DITUGU, BAINA JARDUNAREN JARDUNEZ IKASTEA LORTZEN DUGU.

 

 

Hala, ez zen erraza. Fraidekide batek kontatzen zuen, txantxa-isekaz, Aita Sarrionandiari nahiko zaila egin zitzaiola amazigeraren nondik norakoak antzematea, batez ere hasieran:

“Zelan esaten duzu ‘ni’ arriferaz?” galdetu zuen, arabiera arruntez.

Chec”, erantzun zion bertakoak.

Halaxe apuntatu du.

“Eta zelan esaten da ba ‘zu’?” galdetu du orduan, eskua harengana luzatuz, hobeto entenditu dezan.

Nech”, dio moroak.

Eta halaxe apuntatu du berak, nech ‘zu’. Chec, berez, ‘zu’ dela eta nech ‘ni’ dela jakin gabe oraindik.

 

Joseba SARRIONANDIA, Moroak gara behelaino artean?, PAMIELA, 2010. 62. orr.