The Ship Song

literartea 1456440692268 literartea | 2010-07-01 23:20

 

  

" titl">

 

Ekarri zure itsasontziak nire ingurura
Eta suntsitu zure zubiak
Istorio txikia sortuko dugu laztana

Etortzen zaren bakoitzean
Datozela zure txakurrak nigana jauzika
Har dezala haizeak zure ilea airean
Misterio txikia zara niretzat
Etortzen zaren bakoitzean
Horretaz egiten dugu berba gau osoan

Gure jarreraren zuzentasunaz
Baina zure besoetan erortzen naizenetan
Den oro amildu egiten da
Ekarri zure itsasontziak nire ingurura
Eta suntsitu zure zubiak
Istorio txikia sortuko dugu laztana
Etortzen zaren bakoitzean
Zurbil duzu aurpegia laztana
Ondo dakizu gauean
Hegoak ebaki behar dizkizudana
Eta zuk hegan saiatu behar duzu
Ekarri zure itsasontziak nire ingurura
Eta suntsitu zure zubiak
Istorio txikia sortuko dugu laztana
Etortzen zaren bakoitzean
Datozela zure txakurrak nigana jauzika
Har dezala haizeak zure ilea airean
Misterio txikia zara niretzat

Etortzen zaren bakoitzean

 

NICK CAVE & THE BAD SEEDS, 1990.