Martxoak 15: SAGARDOTEGIA!

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2014-03-07 11:18

2013/14 ikasturteko 2. SAIO OSAGARRIA – LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA
Martxoaren 15ean, larunbatarekin.
Solaslagunak Iruñerriko Mintzalagunekin batera ikasturte honetako 2. Saio Osagarria
antolatzen hasi gara:
Eskualdeko Solaslagunak, Iruñerriko Mintzalagunak, Izarbeibarko Mintzakideak,
Baztango AEK-k, Malerrekako IKA-k eta Bortzirietako IKA-k bertan parte hartuko dugu.
Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera,  harremanak lantzeko,
euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.
Autobusa Iruñeatik etorriko da, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta
Lesakarat abiatuko da. (Behar izanez gero Beratarrak ere bilduko ditu).

Hona hemen antolatutako egitaraua:

LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA
Martxoaren 15ean, larunbatarekin, bazkaria.

Sagardotegiko menua:
 Bakailao frijitua piperrekin
Bakailao tortilla
Txuleta (450 g. pertsonako)
Gasna, irasagarra eta intxaurra
Sagardoa eta ardoa aukeran
Prezioa: 26€
Kafea eta kopa aparte

Autobusez joateko:
Elizondoko plazan 13:30ean
Doneztebeko autobus geltokian 13:50ean
Autobusaren prezioa:  7€
Buelta 20:30ean Lesakako plazatik



ANIMATU!!!
Arras-hagitz ongi pasatuko dugu elkarrekin!!!

Oharra: Oroitu saio osagarri hauek denendako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia,
ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue.
  Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!


Utzi iruzkina: