solasean jolasean: hotza

Egun batetik bestera jaitsi dira tenperaturak. Udazkena arbuiatu eta neguari eman dio bide udak. Kalean izugarrizko hotza. Lehen dantzan genituen oinak izoztuta, eta dardarka kokotsa. Paralizatu egiten gaitu hotzak, eta negua infernu bat da berozaleontzat. Berozale ala hozbera? Ea non kokatzen den norbera… Nik behintzat gehiago dut bigarrenetik, batez ere uda berriez maitemindu nintzenetik.

Goizero jaiki eta dutxa beroa. Hotzaren beldurrak dakar zure erritmo geldoa. Hotza eta giro txarra kalerako. Badakizu ez zarela aterako. Telebista piztu eta ea zer dagoen lehen katean. Mantapean. Halaxe, goxo-goxo, inoiz ez bezain eroso, topatu duzu gustuko pelikula. Ohartu zara, ordea, hirugarrena duzula. Igandea joan denean ohartu zara inor ez duzula aldamenean. Igandea joan denean, berriz ere hotz.

 


Utzi iruzkina: