San Joxepe elkartearen argazki lehiaketa, 21. Kulturaldiaren barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko uzt. 17a, 11:58
San Joxepekoen 20. Kulturaldiako bazkaria, iaz.

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

Argazki lehiaketako oinarriak:

Partaideak: Parte hartu nahi duten 60 urtetik gorako zaleak.

Gaia: Librea.

Modalitatea: Argazkia zuri-beltzean edo koloretan. Edozein teknika edo prozedura onartuko da.   

Lan kopurua: Gehienez ere lau lan egileko.

Aurkezpena:   30x40 cm-ko kartulinaren gainean aurkeztu beharko dira.

Kristalik eta markorik gabe.

Argazki-paperaren eta irudiaren neurriak egileak aukeratuko ditu.

Lan bakoitzaren atzealdean argazkiaren izenburua eta egilearen datu pertsonalak jarriko dira: izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta NAN zenbakia.

Bidaltzea: Lanak honako helbide honetan entregatu beharko dira (edo postaz bidali):

                       SAN JOXEPE jubilatuen eta pentsionisten elkartea

                       Boni Laskurain, 9

                       20570 BERGARA

Aurkezteko epea: 2017/10/13 (ostirala).

Lehiaketaren epaia: 2017/10/19 (larunbata).

Elkarteak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da.

Erakusketa:Epaimahaiak 40 lan aukeratuko ditu eta ikusgai jarri Bergarako San Joxepe jubilatuen etxean, 2017-10-19tik 2017-10-28ra bitartean, jubilatuen etxea zabalik dagoen ordutegiaren barruan.

Sari-banaketa: 2017/10/28 (larunbata, 12:00etan, San Joxepe elkartearen lokaletan).

Sariak:    Lehenengo saria.... 200 euro

                Bigarren saria....... 170 euro

                Hirugarren saria.... 130 euro

Lanak itzultzea: Erakusketa amaitzen denetik hogeita hamar eguneko epean.

          Bulegoaren ordutegia: goizetan 11:00etatik 12:30era

          Postaz jasotako lanak egileei itzuliko zaizkie erakusketa bukatu eta hilabeteko epean.  

Oharrak:

        Saritutako lanak elkartearen esku geratuko dira eta honek lanak erreproduzitu ahal izango ditu, beti ere, egilearen izena zehaztuz.

        Elkartea ez da egingo gerta daitezkeen hondatze edo galtzeen arduradun.

        Lehiaketa honetan parte hartzen duenak oinarriak onartzen ditu.

        Oinarrietan aurreikusi ez diren ezusteko gertaerak elkarteak erabakiko ditu eta erabakia apelaezina izango da.

        Edozein zalantza argitzeko deitu 943 76 21 40 telefonora.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak