Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Liburuak

Liburuak

Jon Etxabe 2016/10/17 11:20
Liburuak1-V. Zenbait libururi buruz iruzkinak

Liburuak 1 – V.

Piztiaren izena. Anjel Lertxundi

Poema Antologia. Bukowski. Josu LatartegiPoema liburua

Poemak. W.H.Auden. Itzul.Juanjo Olasagarra. Poema liburua

Poliedroaren hostoak. Joan Mari Irigoien

Sakoneta. Juan Luis Zabala

San Pedro bezperaren ondokoak. Arantxa Urretabizkaia. Poema liburua.

Sugearen irailtza. Josu Naberan

Testamento de muertos.  Perales

Tigre ehizan. Aingeru Epaltza

Tortilla flat. John Steinbeck - Koro Navarrof

Tubabu. Jon Arretxe

Ukoreka. Patxi Zabaleta

Zapata-ren oihana. Iñigo Aranbarri

Zozoak beleari. Andoni Egaña - Jon Sarasua

 

Piztiaren izena. Anjel Lertxundi

Istorioak eta kontakizunak ezagun kutsua du. Kontaketa ordea mila ukituzko sentsibilitate eta irudimenez landutako artelan bitxia da.

Kontakizuna ez da berria, baina irudimenezko kontaketan bildu, txirikordatu eta gizentzen da, azpimarratuz, indartu eta mardulduz.

Bihotzetik sortutakoa ere badirudi askotan Anduren idazkerak eguneroko filosofia txikiak ere baititu 

kontakizunaren inguruan.

Irakurketa eskultura, pintura edo edozein artelan museo nahiz erakusketara bisitaren parekoa da, artea dastatuz gozamenerako parada.

Izugarri jatorra da esaldiak korapilatu eta lotzen.

Esaldi bakoitza maisuki burututako hitzen lotura.

Hitzak lotzeko abilezia gailenena erakusten du, hitzekin jolasteko trebezia aparta.

Esaldi bakoitzak zizelez landutako artelan bitxi perfektua dirudi.

Originala da Glosen planteamendua, originalaz gain aberatsa: zenbat iritzi ezberdin, zenbat ñabardura, zenbat zehaztasun, gai orokorra borobilduz, demoniologia testua osatuago geratzen da liburu bukaeran.

Aberatsa iritzi eta esanahia osatzen ikuspuntu ezberdinez edo izenlagun ugariz.

Eten gabe darabiltza konparaketak esandakoa osatu, argitu edo borobiltzeko.

Arruntak ez diren esaldiak, kontaera eta kontaketa ezberdinak darabiltza esanahia agertzeko.      f

Izugarri eta harrigarri aberatsa da, esaldiak esaldiaren ondoren datoz ipuinotan.

Irudi uholdea.

Izenordeen aberastasuna darabil egoeren xehetasunak eta pertsonen sentimenduak argitzeko.

Hitz batek hiruzpalau izenorde ditu delako zera ondo deskribatu, zehaztu eta mugatzeko.

Hitz askok du hiru adjektibo.

Deskribapen bizi, argitsu, zehatz, koloretsu, atsegin, erakargarriak.

Barrokoa da askotan, datu zehaztasunak gehituz, ideia eta esaldia loratuz, borobilduz, oparotuz, zehaztuz,

Barrokoa bainoago agian arabiar  ornamentazioa, edo inpresionisten koadroa.  

"Bildu", "txirikordatu", "sekulako", "bainago", ... baditu bere-bereak nabarmen errepikatzen dituen hitzak.

Baditu  esaldi luzeak, agian luzeegiak.

Batzuetan erdal hitza sartu ordez esaldi luze bat egiten du.

Ez da ekinaldi batetan irakurtzeko liburua: estiloa errepikagarria da eta hainbeste bitxikeriak atsedena eskatzen du.

Orijinala da izan, dotore idatzitako liburua, baina edukia  gai berdinaren inguruko ipuinak dira, iritzi zaparradan bukatuta.

Ez da nobela borobila bezala. Eduki berdineko ipuinak baizik.

 

Poema Antologia. Bukowski.  (Josu Latartegi). Poema-liburua

Begiak bizitzari so, barnera so ere, egunerokotasunaren muina, ia jabetu ere egin gabe bizi dituzun sentipenak,

Denok noizbait edo sarri bizi ditugun gertakizunak. Azaletik begiratzen diegunak sakon bizi arren. Horien hausnarketa.

Barne sentimenduak, bakardadea batez ere, paregabe azaleratzen ditu.

Eguneroko bizitzaren puzzlea da poema-gaia, irudien atzean dagoen errealitate ezinikusia, baina bizia eta erreala.

Kontakizun arrunt xeheak azalean, gertakizun ilunak agian, kontatzen ditu, baina kontakizunoi barruan daramaten eta duten indar eta esanahiaren indar bortitza lehentasuna damaie.

Tragikoa, ernegatua, mingotsa, lakarra.

Aldi berean bihozbera.

Ezberdina. Nolabait arraroa. Zuzen idazten du, ia irudirik gabe.

Hitz lauen bezala kontatzen ditu baina  ezberdinki, dioena poesia bihurtuzko ukitu bereziarekin.

Maila ezberdin batera jasotzen du kontaketa eta kontakizuna.

Mezua ez du hitzez aitatzen sarri, justizia, baina zapla jotzen zaitu.

Teknikaz ere poesia egiteko beste era bat darabil ad. esaldiak erdian zatituz munduko gerrarenanean kasu.

Irudiak badarabiltza, baina irudiak ez balira bezala, beraiez esan beharrekoa zuzen esango balu bezala.

Frogatzen du poesiak ez duela forma arauturik: sentipena eta estetika, bizipen apur bat.

Arazoa ez da ze ordenutan jarri hitzak, nola josi hitzok, barne ukitu eta lege harrapaezinean dago koska.

"Itsasneska", bizitzeko niretxoa, ze polita. Sakona, barneratzen dena.

 

Poemak. W.H. Auden. (Juanjo Olasagarre). Poema-liburua

Lehen zatia:

Arraroa, gogorra, erritmorik ere ez duela dirudi.

Egilea bera da zaila, agian itzulpenarena da errua, agian biena, zaila egiten da irakurketa.

Ez dut ulertzen.

2.zatia:

Oso intelektuala, pentsalaria, gauza asko esaten ditu.

Erreboltaria eta kritikoa.

Intelektual hutsa: denborari buruzkoa filosofia, ...

Zein iritzi interesgarri  irudi bere bereak botatzen dituen.

Aberats aparta irudiz, izugarri goxoa sentimenduz.

Etengabeko ideia jarioa, irudi iturri amaigabea.

Oso tristea da, etsipena dario; garratza ere bada: bizitza ere garratza da.

Ez dio ihes egiten ez bizitzari ez egunerokotasunari.

Zorrotza gizartearekiko, eztena beti du zorroztuta prest.

Apokaliptikoa ere bada batzuetan.

Gure miserien ispilu, irudikeria faltsuen kantore ordez.

Trinkoa, ez da poetakerietan galtzen.

Maitasuna du gai sarria.

Badirudi ez darabilela irudirik, ideiak giro berezi batetan jartzen dituela soilik.

Baina baditu irudiak ere, sendoak, ideiazkoak.

Ze ederrak, Nobelagilea, Konposagilea edo Tiranoaren ...

Errekarenean biziki jaisten da ezustez.

Irudiak, hitzak eta adjektiboak: imajinazioa, bitxia.

Barrokoa

Lekuz kanpo usten zaitu hainbat irudirekin, espero ez duzuna botatzen duelako.

Zailak egiten zaizkit hainbat poema, esanahiari, zertaz ari denari buruz, esaldiak banaka ulertzen baditut ere.

Gustura irakurtzen dut, ez dut bihurrikeri edo aldrebeskeriarik aurkitzen, baina ezin dut ezer esan itzulpenari buruz ezer jatorrizko idazkia ikusi gabe. Gustura irakurtzeak agian esan nahi du ondo itzuli duela.

Azken zatia:

Ulerterrazagoa da, baina idazkera eta ezaugarri berdinekin jarraitzen du.

Ulerterraza, baina agian misterio kutsua galtzen du.

Heriotza eta maitasunak diraute azken aldian ere.

Bukatzeko Herio, tragikoa: nahiago nukeen oraindik dirauen Bizia!.

 

Poliedroaren hostoak. Joan Maria Irigoien

Biluzik, ezinez, ezjakin, lotsaturik, inpotente sentitzen naiz irakurtzean.

Idazkera bitxiagoa, preziosistagoa gogoratzen nuen Irigoienena beste bere libururen batetik edo. Agian  nire memoria edo irudimen arazoak.

Ez da nobela borobila lehengo zatia bitxia bada ere. Ez da euskararen aldetik espero nuen bitxikeria, baina nobela interesgarria da bai gaiez bai darabilen euskararengatik.

Bada nobela hoberik baina baita makinatxo bat okerragorik ere.

Literatura aldetik ekarpen interesgarririk: hitzak, esaldiak, konplexurik eta beldurrik gabe hitzak konposatzea edo birmoldatzea esanahi zehatzago bat adierazteko.

Giro aparta sortzen du, irudimen handiz egoera bitxiak asmatuz.

Garcia Marquezen antza du egoera ezohizkoetan.

Hiztegi aberatsa.

Irudi eta esaldi oso politak darabiltza. Irudi asko darabil, irudimen handia du.

Hiztegi nahiko aberatsa.

2. kapituluak badu poesia kutsu eta giroa.

Euskaraz pentsatzen du soilik, ez dago gaztelerazko esaldi itzulirik.

Gustura irakurtzen da. Erritmoa lortzen du hiru kontaketa moduak erabiliz eta nahastuz.

2. liburua edo zatiak haria galtzen du, interesa ere bai. Darabiltzan filosofiakeria politak dira baina ez dute interes berezirik kontatuaren edo esanaren aldetik, kontaketaren aldetik, literatura aldetik bai. Irakurtzen da baina adabaki bat bezala, arterainoko historiarekin loturarik gabe.

Gerra garaiko iritzi eta jokabide politiko ezberdinak argitzeko balio du eta interesgarria da, baina historiaren haria galtzen da.

Lehen zatiko giro magikoa galtzen du bigarren zatian, interes gehiago irabazi gabe.

3. zatia aurrekoarekin loturarik badu ere, zerbait ezberdina da. Ez dute hiru zatiek lotura sakonik. Azkenak Lehenengo zatiaren erritmoa galtzen du hirugarrenean ere.

Zati honetan Ameriketakoa ipuin bat da liburuan, egilearen Ameriketako esperientzia aberatsa eta atsegina bada ere.     

 

Sakoneta. Juan Luis Zabala

20-30 urteen bitartean bizitzak ihes egiten dion obsesioa badu, zer esango 30a biderkatu dutenek.

Erroilu teoriko-moralak botatzen ditu noizbehinka.

38or. Oso gauza politak esaten ditu komuna eta mezaren inguruan

"Argazkitik kanpo" oso polita eta aberatsa da literaturaz eta iritziz.

"Gezur ederra": eritzi interesgarriak liburu, notizi eta egunkariei buruz.

"Mugagabe": tragikoa eta gogorra diona, zuzena eta argia kontaera.  Loturarik gabeko bizinahi hori zaila eta kontraesanezko bizi tza da edo izan daiteke.

"Poema baten atzetik": istorio xarmanta.

“Begi berrien bila": ez da sintetikoa, ez du laburtzen, eta ez  detaileak emanez  luzatzen edo osatzen duelako. Hitz gehituez baino gehiago esaldi erantziez. Bueltaka, errepikatuz, forzatuz ...  askotan.

"Ez du amaierarik": Mezu baikorra adinekoontzat, baina beti ez dago norberaren esku gai izatea, burua eta gorputza behar lukeenean irautea.

Ez da gehiegi konplikatzen, ez dago zergatik ere, idazterakoan: ez irudietan ez sintaxian ez hiztegian. Hori da lehen ustea baina irakurketa aurrena doan heinean alderantzizko sentipena jabetzen da irakurleaz.

 

San Pedro bezperaren ondokoakArantxa Urretavizkaia. Poema liburua.

Emakume geldiezin baten sasoi bateko olerkiak

Olerki giroko prosa, mamia eta oskolaren barne sinkroniaz luzera ezberdinetako lerrotan diseinatutako ordenu bisualean du grazia.

Gaiak ezer guti erakarri nau.

Atsegina, erraz eta gustura irakurtzeko jostailua.

 

Sugearen iraultza. Josu Naberan

Nolakoa izan zen antzinako gizartea Euskal Herrian zein Europan: teoria erabat ezberdina, zuzenagoa.

Oso baikorra: mundu ikuspen berria abian da. Agian bai, baina interesen arabera aldatuko dira ikuspuntuok, bakar batzuengan ezik. Agian luzarora bai, hala izanen da.

Gaurko ohitura, jokamolde, bilgune, gune, eta molde guztiei buruz iritzia eman  eta kritikatu ditugunak ikuspuntu eta interpretazio baikor eta positiboez aztertzen ditu, urrats berriak eskainiz oinarritzat.

Iragana eta oraina aztertu, geroa amestu egiten du.

Iraganaren azterketa, gaurkoaren kritika, etorkizunaren itxaropena, geroztikako ametsa.

Itxaropen mezua, aurreranzko eginkizuna, etorkizunerako zeregina.

Gizarte honi buruzko asaldura. Egungo txingarra piztu nahi du.

Baikortasuna dakar liburuak gutxienez: aldaketak etorriko dira.

Gizaki, gizarte, izen eta leku ezagunei buruzko irizpide eta ikuspuntu ezberdina eta oso interesgarria: berria.Biblia eta bestelako mitoen interpretazio berria.

Gizartearen bilakaeraren hainbat teorien gezurtatzea, edo bestelakoa.

Mila zehaztasun, uste edo amets gure aspaldiko gizartearenak, hor hainbat egoera, hondakin, irudi, ipuin, mito eta antzerakoan sakonean iraun dutenak.

Mito berria sortu behar delakoaren ideia polita da: nola nork sortu, hor dago koska.

Irtenbide eta zeregin zehatzak proposatzen ditu, ildo berrial goldatzen aurrerantz begira.

Artazuritze guneen ordezko elkargune berriak sortzeko ideia erakargarria  da.

Ardatz nagusitik at hainbat ideia, iritzi interesgarri botatzen ditu.

Kritikotasuna, betiko mitoez erne egoteko grina sortzen du.

Interesgarria gaiez eta idazkeraz.

Irakurterraza, irakurtzen jarraitzeko grina pizten du, geroaz ametzetan jartzen.

Abila eta zehatza da idazten: bai izenak bai adjektiboak bere esanahi propio eta zehatzean jartzen ditu. hainbat hitz ere sortzen ditu.

Elkarrizketa kutsua hartzen du tarteka idazkerak, irakurlearengana hareago hurbilduz edo.

Hiztegi aberatsa, esanahi zenbait asko zehaztu eta mugatuz.

 

Testamento de muertos.  Perales.

Sinplea baina polita, gazia du, sendoa da.

Irakurriz:

Atutxaren ahokadak aitortu nahi ez duen galtzeko beldurraren aurkako autodefentsa mekanismoa ote dira?

"Dos mundos imposibles de coexistir que necesitan matarse mutuamente". Gizarte egituran eta abertzalearen senean badago zerbait holakorik, gure artean ere.

 

Tigre ehizan. Aingeru Epaltza

Laburra da  historia, bai orriz,  baita kontakizunean ere; ez dut uste saria emateko adinakoa denik, nobela interesgarri bat izanen da, baina ez da literaturako historiara pasako.

Ipar Euskadin nazien okupazio garaian bizi zirenen egoera, baita Hego Amerikara alde egindakoena ere: nahiko gai berria, gutitan ukitua behintzat.

Oso xumea da gaia: gerrako, gerra garaiko, bai Iparraldeko, Hego Amerikara euskaldun atzerriratuen

ñabardurak kontatzeen ditu; egun haietako giroa sortu besterik ez du egiten; nahiko azalekoa gertatzen da.

Pertsonaiak ondo deskribatuta daude baina ez dira sendoak, ez du beraiengan sakontzen, azalean gelditzen da.

Gaztelerara jo gabeko esaldi euskaldun jatorrak darabiltza erruz esanahi antzerakoekin.

Bizkaiera aurkitzea ere gustagarria da, eta asko darabil Aingeruk.

Euskara sendoa du, ziurra, jatortasun edo zilegitasuna garantizatuta dituenaren bezalakoa, hainbat esalditan konplikatzen bada ere, esaldiak borobildu ahaleginak esanahia ilundu edo irakurketa zaildu egiten badu ere.

Esaldiak bihurritu gabe, ezberdinki baina argi azaltzen ditu ideiak.

Hainbat esaldi klonikoetatik ihes egiten du, beste bide batzuk hartuz.

Aberastasun ezberdina da bere erakarpena hitz eta esamoldeetan.

Laburtera, bizkaiera, batua, betikotik at, ezberdina.

Nahiko zaila gertatzen da batzuetan irakurketa, asko trabatzen baita esamolde, hitz eta euskalkiz.

Esaldi batzuk formalegiak dira, bortxatuak, landuegiak, pentsatuegiak.

Esanak esan, Aingeruk frogatu du zein ongi idazten duen.

 

Tortilla flat. John Steinbeck (Koro Navarro)

Giro eta pertsonaia bereziak deskribatzen ditu, beraien izaera eta sentimenduak.

Iparramerikan bada ametseko lurraldea dirudienik.

Steinbeckek imajinazio bizia, trebezia aparta, erakusten du, pertsonaiak,egoerak eta natura azaltzeko.

Deskribapen zuzenak, biziak eta argiak, esaldi laburrez.

Imajina eta esaldi zoragarriak ditu deskribapen horietan.

Pertsonaiak deskribapen zuzenetan baino,  beraiek esan eta egiten dutenaren bidez ezagutzen dira.

Ironia aparta.

Naturaren deskribapen motz baina apartak.

Ez zaio ia igarri ere egiten itzulpena denik.

Jatorrizko testuaz alderatu beharko litzake  jatorrizko giroa islatu eta errepikatzen duen jakiteko, baina itzulpena hitzetan aberatsa da, gustura irakurtzen da eta ez zaio arroztasunik nabari

 

Tubabu. Jon Arretxe

Algeria,  Mali zein Senegaleko bitxikeria kontatzen ditu, bizimolde datuak emanez. Afrikako herrion ezagutzarako merezi du irakurtzean, irakurketa atsegin batez jasotzen baitituzu hainbat datu.

Abenturazko bidaia nolakoa datekeen ikasteko ere oso baliagarria da. Tipo ausarten ibiliak.

Molde xaloa, apartekotasunik gabekoa bai hiztegian bai esamoldetan, baina jakin-mina bereganatzen duen liburua.

Xumea, xumeegia agian, baina beharrezkoenak zehatz kontatzen ditu, alferrikakoetan galdu gabe, interesgunea gordez.

Bere idazkera xumean badirudi ez duela ezer apartekorik esaten baina hainbat datu, informazio eta bizipen pilatzen dituen liburua da.

Bidaia bera euskaraz  kontatzean du ekarpen nagusia, euskararen aldetik halako beste aberasgarritasunik ez badu ere.

Kontaera xumea, lineala, inolako bihurgune eta zailtasunik gabea.

Badarabil hitz berezirik ere, "gizondade", hitz guti erabiliak, atzizki ezberdinez egileak edo hiztegigileak sortuak.

Esamolde batzuen jatortasunaz ezbaian geratu naiz, hitz batzuen zilegitasunaz ere ez naiz fida.

Gustura irakurtzeko liburua.

 

Ukoreka. Patxi Zabaleta

Leitzako aldi bateko nekazari giroa jasotzen du. Bertako lan motak. Baserriko bizitzaren ispilu da: lizar adar mozketa, beheko suaren erabilera, ...

Euskal Herriko historiaren zati bat, Nafarroarena, Iruinarena batez ere.

Euskal gizartearen zatia. Euskal izatearen ezaugarria. Nafarroaren zatia.

Giza sentimendu ezberdinetan sakontzen du. Gizakien eboluzioa, portaera, barne arazoak, erlijioaren jokabidea-eragina-inplantazioa.

Iritzi filosofikoak bizitzari, gizarteari eta gizakiari buruz.

Historia trukulentoa asmatu du, baina euskal gizartearen historia da hori ere.. Bere gizartearen historia, bere giza portaera askotan trukulentoa, gordina eta gogorra izan da. Jokabide anker asko du bere  urte zaharretan, kontatu .izan diguten jokamolde eta bizimolde bukoliko, mitiko, humano eta folklorikoaz gain historia orokortasunean osatzen dutenak.

364 or. Filosofia purua, hitz-joko politak. Gaur egun ez diot eragin praktikorik ikusten, gaztaroan bizitzaren giltzarria iruditzen bazitzaidan ere.

EPITAFIOA: Itxaropenezko mezua, hitz politez bildua.

Hapy end edo bukaera zoriontsurik ez du, baina urrutira argia ikusten den bukaera gazia eman dio. Polita.

Kontakizunaren bidez, pertsonaien bidez, jokabideen bidez azaltzen digu gehienean eleberriak bere esanahia, mamia edo mezua, panfleto edo erretolika zuzenik gabe.

Pozgarria eta polita da parra-parra gertaerak honela naturaltasun eta erraztasun osoz horrelako kontakizun eta pertsonaiak erabiltzea. Euskarak ere ahal du.

Hitz berri asko du. Ez dut askorik ezagutzen, baina nafarreratik hartutakoak direla esango nuke.

Hiztegi aberatsa, baserriko gaietan batez ere.

Aberatsa esaldi jatorretan. Leitza aldean jasotakoak edo.

Euskalki anitzen hitz antzerakotasun eta ezberdintasunak konpara daitezke: beraztu?, lixua, asteraun ...

Esaldi borobil, landu, adierazgarri ugari ditu: karobia, borobilean eraikitako orma ...

Muxarraren eta muskerraren irudia polita eta egoki aproposa da.

Ondo borobildu gabeko esaldiak ditu. "errepideko bazterreko hesiko..."

Esaldi bortxatuak ere baditu: "(danbolinari) itzuliak eragiten zizkioten ... zintzilik zegoen bitartean ..."

Esaldi batzuek esanahi iluna dute: aurreko eta ondorengoen lotura iluna da batzuetan.

Batzuetan barne erritmoa galtzen du, esaldien joskera, moldaera aldatuz, logika ezberdinez lotuz.

Elkarrizketa hika doala zukara aldatzen da inoiz.

Baditu borobildu gabeko zatiak, herren edo desorekatuta bezala, zerbait gaizki balegokeen sentsazioa utziz. Esaldi batzuetan aditza falta da orekatzeko, bestela bortxatuta bezala gelditzen da, berpentsatu egin behar da esaldia ulertzeko.

Menpekoa izan behar zuena beste esaldiak bezala, zuzena, nagusia bihurtzen da.

Esaldiaren konposaketa traketsa  batzuetan, armoniarik gabekoa.

3. kapitulua: denboraren joana, zer noiz, ez da batere argia, nahastua ...

110 or.: bukaera: zer lotura du alkimistarenak aurrekoarekin?.

"ko" atzizkia bi aldiz bata bestearen jarraiki: "itxitako armairuko bigarren mailako ezkerraldean ...".

Bukaera antzerakoak errepikatuta jarraikian: "hurrengo egunean goizean", "horrengatik guztiagatik" ...

Gurdiaren arotik  kotxearen arorako aldaketak ez du denboraren neurririk. Salto biziegia.

Esaldi batzuk zuzenak dira, baina arraroak egiten zaizkit: "norbaitek atean egindako hotsak kezkaturik

Gertaerak, egoerak nahastu egiten ditu aldiz. Denbora eta kronologia jarraitzea zaila da batzuetan, ulergaitz bihurtzen delarik, logikarik gabe bezala. Gai horretaz lehen ere idatzi duela edo gai hori eman duela ahaztu balitzaio bezala, berriz kontatzen du, testuinguru ezberdinean bai, baina ezer berririk gehitu gabe.

Esaldi arraroak ere baditu, bortxatuak, zentzurik gabekoak geldituz, presaka edo asko pentsatu gabe idatzitakoen itxura emanez, testuingurutik kanpo baleude bezala.

Gakotx eta Gakatzena, sarri errepikatzen du. berez polita dena, aspergarri ere egiten du azkenean.

Erropen aldaketa (292) bi aldiz kontatzen du.

Anarena, Beñatekikoa eta gainerakoa errepika eta errepika egiten du, ezer berririk gehitu gabe.

Iritziak ez ezik, esaldiak ere errepikatzen ditu: (308) "isila egin zen"

Inkongruentziak, ezinezkoak: Hildakoaren odola orduetara ere epel (308)

Garaiak, nahiko nahastuak daude: kotxea-gasa-elektrizitatea ... noiz-non-zer. Aldaketak eta  kokagune historikoak nahastuak, ilunak daude.

343: Kexuriko lurrak kandelan: baina denbora asko pasa dela dirudi!.

Ez du denboraren iraupena edo urteen aurreratzea ondo neurtzen. Denbora gaia ez du borobiltzen.

Esaldi ilunak noizbehinka: "esku guztiak zakurrek hozkatuekin ..."

Garai hartan gomatxoak erabiltzen zituzten paperak lotzeko?

393: Denboraren joatea ilun dago azken kapituluan ere. ez doa kontakizunarekin, historiarekin bat, saltoak ematen ditu arrazoirik gabe, historiatik at.

377:  Herri txiki batera joan zela D. Ximeno dio, baina Iruinean dago beti.

170: denborak nahastu egiten ditu, gaizki neurtuta daude.

Izen aldatzea: D. Ximeno, Txatxu, Benito, ... despistatu egiten du.

Laugarren kapituluko filosofia mintzaldi luzea ez dakit zertara datorren. Patxiren afizioren bat izango da. Gaztetako filosofia ikasketetako urteetara eraman nau.

Erramunen nahia, Kexuri baserriari eustea, asko errepikatzen du.

Petrolioarena zertara dator?. Ez da ezkontzen kontakizunarekin.

Usaiari buruzko buruzko filosofiak politak dira.

Gai batzuk errepikatuegiak daude. Nahastu egiten du irakurlea, osagarri baino errepikagarri direlako.

Ez da akaso eleberri borobila. Akatsak ditu, azken buelta bat behar zuen, sobra edo berresanda zeudenak, estiloz dudazkoak izan daitezkeenak borobiltzeko.

Baina,  lehen mailako nobela da. Geldituko den horietarikoa.

 

Zapata-ren ofihanaIñigo Aranbarri

Mila datu eta zehaztasun ereiten ditu, han-hemenka liburuan barreiatuta zapatismoari eta zapatistei, baita mexikarrei buruz.

Chiapaseko kontakizunez, zapatisten ideologiaz eta borrokaz gain hainbat gertakizun, filosofia txiki, eguneroko zertzeladen hausnarketa, sentipen, bizitzari buruzko printzipio botatzen ditu, politikaz, aberriaz, bizitzaz.

Ausarta dugu azkoitiarra.

Intsinuatu egiten ditu gauzak, hitz-erdika esaten ditu; ondorioak irakurleak berak atera behar ditu.

Ukituka eta zatika adierazten ditu gertaera eta egoerak, imajinazioari lekua emanez.

Oso iradokitzailea da, giro atseginean egiten ditu batez ere sarreretako euskal erreferentziak.

Idazkera poetikoa da aldi zarritan. Irudiak darabiltza, irudiz esaten du hainbat gauza: poeta sena.

Poesia giroak ezberdina egiten du kontakizuna.

Abila deskribapen biziak egiten, esan eta iradoki.

Aldiz batzuetan zurrunegia, hotzegia iruditzen zait bere idazkera.

Esamolde berezi edo ezberdin asko: aberatsa.

Aberatsa ez ezik jatorra ere bada esaldietan, herrikoiak, politak dira, jatorrak.

Gaztelera esaldi zenbait ere bada zuzuen euskaratua: "Galtzeko denak"- "todas las de perdeder"

Herri esaldi, esaera eta hitz ugari.

Ausartak dira esaldi batzuk, zilegi ote diren ere dudan jartzen naiz, herri hizkuntzan edo esaeretan oinarritutakoak ote diren ala gramatikatik eta burutapenetik zein logikatik ateratakoak ote diren.

Irtenbide jatorrak bilatzen dizkio hainbat korapilo literariori, ideiak azaltzeko zailtasunari.

Gustukoak ditu subjuntibo eta menpekoak.

Berez da bihurria edo nahastu egiten zaizkio garunetako hariak idazterakoan noizbehinka. Esaldi batzuk ilunak, zailak, konplikatuak, korapilatsuak, landuegiak bezala, pentsatuegiak, kostatakoak, ez zuzenekoa argiak, ateratzen zaizkio.

Hiztegia arrunta, egunerokoa, bitxikeriarik gabekoa, baina aberatsa.

Nola idatzi zuen tipo honek "Emon egin behar yako" aldrebeskeria hura. Bromaren bat agian. Edo auskalo ze esperimentu.

 

Zozoak beleari. Andoni Egaña - Jon Sarasua

Gauzak zalantzan jartzea: ariketa sanoa eta osasungarria.

Baina zalantza guti dago ideia gehienetan.

Bertsolaritzaz gain hainbat zertzelada ukitzen dituzte; interesgarria da liburua gaiez eta idatziaren dotoretasunagatik.

Ukitu berezia dute bai Andonik bai Jonek.

Pentsalariak biak, poeta bata zein bestea, abilak euskaraz.

Bertso kontu soilak direlakoan irakurtzeke utzi behar ez den liburua.

Gauzak esateko era jatorra: ez da gaztelania euskaratua, ez da poesia, baizik ideiak euskaraz pentsatu eta euskaraz botatzea.

Euskal esaldi jatorrak bata bestearen jarraian datoz.

Gustora irakurtzen da, gauza asko ukitzen da, tartean Euskara bera praktikan jarria.

 

           

 

 

 

etiketak: Liburuak1-V
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.