Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Liburuak

Liburuak

Jon Etxabe 2016/11/04 10:58
Aurreko bi emanaldiak akatsez beteta saretu dira, ordena okerren bat eman diot nonbait ordenagailuari edo blog orriari. 4 atal beratzen zaizkio oraindik Liburuak 3ri. Eten egiten dut arazoa konpondu arte. Liburuak 4 sareratuko dut ongi aterako den esperantzan. Liburuak 4. Zenbait libururi iruzkinak

Liburuak 4

Afrika express. Urtzi Urrutikoetxea

anarquistas y la guerra de Euskadi Los. La comuna de S.S. Manuel Ciapuso

Antologia Apetatsua. Julio Cortazar

Denak hasperenka. Gianni Celati

Dinosauruak horizontean. Joan Ziren: 1.a) Xabier Amuriza

Erlojuen mekanika. Jose Luis Otamendi. Poema-liburua

Ezkatak. Leire Bilbao. Poema-liburua

Infernuko hesteetan.  Charles Bukowski.Poema-liburua

Labartzari agur. Txillardegi

magodeOz El. Lyman Frank Baum

Oker ttiki garrantzigabeak.  Antonio Tabuchi

Picassoren zaldia. Asier Serrano. Poema-liburua

Riomundo. Jon Maia Soria

Sovenir. Poema-libura. Castillo Suarez

Tunela. Ernesto Sabato.

Zulo bat uretan. Iñigo Aranbarri

 

Afrika express. Urtzi Urrutikoetxea

Maroko, Mauritania, Mali eta Senegaletik bidaia.

Agian luzeegia kontakizun baterako.

Pasoko baten kontakizunak, bizipenak eta burutapenak.

Azaletik doaz deskribapenak eta hausnarketak.

Nahiz bakan eta labur, datu asko ematen ditu, ikusi herri eta lekuei buruz.

Idazle, liburu eta pertsonaia ugarien aipamenak dakartza dakusanaren inguruan.

Hausnarketarako hari-punta asko uzten ditu.

Kulturadun idazle baten itxura ematen du, edo bidaia sakon eta zabal prestatuta darama, hala aitortzen du berak ere pasarte batetan.

Izugarrizko errespetua erakuste du herriokiko.

Korapilatu gabeko, alferrikako dotoreziarik gabeko estiloa, xumea

Kontakizun erakargarria, eleberri baten suspense puntuarekin.

Galdu egiten zara hainbeste herri eta etnia izenekin.

Irakurleak ere herri eta etnien mapa zehatza beharko luke kontakizuna jarraitzeko.

 

anarquistas y la guerra de Euskadi Los. La comuna de S.S.. Manuel Ciapuso

Donostia gerra zibilaren hastapenetan, Altxamendutik frankistak sartu artekoa

Anarkista batek kontatua

Donostiako historiaren zati ezezagun edo ilun bat ezagutzeko aukera

Ikuspegi bakarra, edo ikuspegi bakarretik begiratutako gertaerak

Maingu eta herren gelditzen da historia

Beste alderdi eta taldeen jokabiderik ez da ia agertzen, kritikatzeko ez bada

Ez faxistei dagokienez, baita frontekoen alderdiari begira ere

Alderdikoia, faxisten aurkako artekoen artean ere beraiek dira onenak

Badirudi anarkistak soilik egin zutela dena Donostia defendatzen

Anarkisten apologia egiteko darabil liburua

Zuzenean egiten du apologia, ez da kontakizunetik ondorioztatzen

Panfletoa da orri gehienetan

Protagonisten elkarrizketak ez dira sinesgarriak literarioegiak edo artifizialak

Baina merezi du, interesgarria da

 

Antologia Apetatsua. Julio Cortazar

Zenbat hausnarketa gai eta egoera ezberdinen inguruan!

Ukitu finak han-hemenka kontakizuna borobilduz, osatuz

Ia ez du ezer kontatzen, kontagai sinpleak dira, itxuraz, baina zenbat gauza eta ze gauza esaten dituen

Hausnarketa interesgarri pila

Teknika ezberdin batez egina dago narrazio bakoitza

Esaldi luzeak egiten ditu. Bada dena jarraian eginiko narrazio bat, puntu eta apartekorik gabe, inolako tarterik gabe. Punturik gabeko esaldi pila daude, orrialde osoak sarri.

Biraka, kiribilduz, dabil sarri ia ezerezaren inguruak, zehaztasunak emanez, hausnarketak jalgiz

Irudiak,sinboloak, sartzen ditu tarteka,naturaltasunez

Estilo, idazkera erabat ezberdinen esperimentazioa da narrazio bakoitza

Narrazio berezia da bakoitza

Ez da erraz irakurtzen dena

Ez dira erraz saltzeko eginiko lanak

Bide berriak urratzen

1.- Etxe hartua

Ze gaitasun ia ezer esan gabe egoera bat deskribatzeko .Irudimen zoragarria behar da, edo lantze ahalegindua, hain istorio xumea asmatzeko, gaitasun handiagoa tentsio puntu hori emateko

Oso neurtuak dago kontakizuneko atal bakoitza, gradualki pausoak aurrera emanez.

Ez dago zergatik istorio harrigarriak, luzeak edo korapilotsuak asmatu beharrik, xumetasun horri sakontasuna ematean datza meritua.

2.- Amatxoren gutunak

Azaleko istorioak ez du ia ezer, pertsona bareko gorabeherak dira kontakizun: hausnarketa, kezka, bizipenek dute pisua eta indarra. Nola korapilatzen den Luisen barne pleguetan. Pertsonaien barnera bidaia da kontakizuna, nola korapilatzen eta luzatzen den pleguotan.

Intriga puntua hartzen du.

3.- Deabruaren lerdea

Argazki makinarekin kalera ateratzen denaren kontakizuna

Mutikoa,emakumea, gizona,eta argazkilaria

Izan dena eta izan zitekeena

Argazkilaritzaren ikuspegi baikorra, gaiaz hausnarketa berezia, ofizioa duintzen duena

Mutikoari buruzkoak, kontutan hartzekoak dira

Auto bat parkean, ingurua itxuratzen

Hari mehea kiribilduz soka potoloa lortzeko gaitasuna, abildadea, erakusten du

4.- Kirklades irletako idoloa

Trukulentoa, lazgarria, …

Ezusteko bukaera, zalantzazko amaiera

Literatur jolasa bat iruditu zait.

5.- Gaua ahoz gora

Istripu baten ondorengo sentsazioak, kolpatuak kontatuta

Ospitaleko bizipenak

Ametsak

Ezer gutxi eman eskaini dit narrazio honek, ez diot ezer erakargarririk aurkitu

Ezin uka kontakizun xumeari ateratzen dion etekina

6.- Bilera

Ez du istoriorik baina zenbat gauza kontatzen dituen

Kuba, Castro, Che, …nahiz zuzenki aipatzen ez dituen, , Che da kontalaria

Lurreratu den komando baten lehen orduen inguruan dabil

Kubako gerrillaren hastapenak, zergatiak, …

Lehen egunetako giroa, larritasunak, zailtasunak, sentipenak, …

Bizia da, bihotzez idatzia

Harrapatu egiten zaitu, zertaz ari den jabetuz zoazen heinean

7.- Gora andereñoa

Klinika bateko gaixo baten gorabeherak

Zehatz kontatzen ditu gertakizunak, gaixoaren bizipenak

Abilki nahastatzen ditu lehena eta oraina

Pertsonaia ezberdinak ere trebeziaz txirikordatzen ditu, bakoitzak bere kontatuz bezala: ama, semea, …

Esaldi berean egiten du sarri jauzia, semearena eta marena nahastuz

8.- Jarraibideak Jonh Howwellwnrzat

Antzezlan batetan inplikatu dute pertsona bat

Idazkera berezia, ez du puntuz bereizitako lerrorik.

Puntutik punturako esaldiak ere oso luzeak dira

Antzezlan baten egitura du edo jarraitzen du

Tentsio puntua du, nolabaiteko intriga

Literatur ariketa bat iruditzen zait

Bitxia

Literaturaz hausnartzeko hari punta

9.- Suak oro sua

Bi istorio paralelo, antzerakoak, bi gizon eta emakume bat, bi emakume eta gizon bat bakoitzean, bukaera berdinarekin

Narrio honetan ere, kontakizun ezberdinak tartekatu ez ezik, kontakizuneko zati bakoitzean esaldi eta pertsonaia ezberdinak nahastu korapilatzen ditu, maisuki, kontakizuneko haria eta interesgunea galdu gabe

Barne egiturak berak eragiten du idazkera, ez gramatika arauek

Barne bizipenak dira nagusi kontakizunean, idazkera bera bultzatuz

Xehetasunetan sakontzeko abilezia ikusgarria

Literatur ariketa da narrazio hau ere, bide berrien ikerketa

Hainbat hariko soka txirikordatua da kontakizuna, ezin estuago bihurtuta

10. Zinez maite dugu Glenda

Ez dit ezer berririk esan. Esamolde deigarri batzuk, ezer gutxi gehiago.

 

Denak hasperenka. Gianni Celati

Kritika zorrotzak egiten ditu

Gai asko ukitzen ditu

Hainbat hausnarketa mila gairi buruz

Baina denak lerro batetan, eztenkadak dira

Istorio xelebreak familia baten inguruan

Lizun puntua dute askok

Zabar ukitua ere ba

Baina oreka gordetzen du, neurrian dabil

Sarreran esaten du: denbora pasa, dibertitzeko eta lagunei barre eragiteko idatzitakoak dira

Errepikagarri samarra gertatzen da azkenerako

 

Dinosauruak horizontean. Xabier Amuriza

Biografia ba den ez den biografia

Bere barne munduan dabil Xabier, tarteka kanpora ere azalduz

Haurtzaroa, gaztaroa, seminarioa, baserria, herria, lagunak, apaizak, inguruko herriak, ...

Bizipenak eta burutapenak

Handik hona saltoka, bidea igartzea ere zaila dela, alboko bidezidor guztietatik alde egiten baitu

Xabierren mundu berezi, nolabait magikoa, tragikoa ere

Burutazioak, hausnarketak, bere filosofia naturala eta metafisikoa, ... ereinez doa kontakizunean

Munduari begiratzeko ikuspegi berezia

Humore puntua beti, aitaren arrastoa

Joicek Dublinen barrena bezala, Xabier bere barnean sartzen da, izana arakatuz

Joiceren Ulises liburuaren tankera hartzen diot, gaiaren trataeran eta idazkeran ere.

Ausarta egituretan, hitzak zein aditzak asmatuz, berrituz,  osatuz

Aditz sintetikoaren erabilera funtzional ezin aberatsagoa

Aditz sintetikoa esanahia zehaztu eta esaldia moztu aberasteko darabil, ez erabiltze alde

Aditz berriak sortzen ditu, hitzak konposatuz, baina esan beharraren arabera, ez manierismoz

Atzizkien erabilpen aparta, hitz berriak sortzeko, aztertzeko gaia da

Argi dirdaiak bezalako esaldiak, biziak, ezuste atsegin ederrak

Hitzak asmatzen ditu: urlu

Erdal hitzak, gaztelerakoak, lasai hartzen ditu, neurriz eta egoki, baina erreparorik gabe, funtzionaltasunari begira, esaldia luzatu edo korapilatu gabe

Aurrizkiak ere erruz sartzen ditu, erabiltzen

Hitz konposatu berriak, bi hitzekin esanahi berria sortzeko ahalmena du

Esaldi luze luzeak, ia amaierarik gabekoak, bikain trabatutako azpi esaldiz osatua: Joiceren antza.

Esaldi motzekin konbinatzen du: Joice berriro nire buruan

Burutapen xumeenak labur agertzeko ahalmena: belaun-bihur

Harrigarria burutapenak zehatz eta labur agertzeko ahalmena eta modua, hitzak moldatuz atzizkiz, aurrizkiz, konposatuz, ...

Nolako naturaltasunez sortzen dituen hitzak eta esaldiak kontakizuna erraztuz

Esanahi garbia dute hitzek, zehatza, inola ere ez anbiguoak, esanahi pluralekoak, esanahia zehazten die aurrezki atzizki konposatuz, ..

Baina sartzen ditu iz inork erabiltzen ez dituen hitzak ere, esanahi zehatzagoaren bila

Ohiko idazleen, gramatikako, edo akademien arau estu uniformatuegiei ihes egiteko askatasuna eta arnasa eskaintzen du

Kortse  estuegietatik askatzeko askatasuna erakusten du

Baina arau ofizial oso errespetatzen du   

Hitz-jokoak ugariak dira: zorabioak zoramen ... bahator ala ez hator, Banoa

Baina ez da liburu irakurterraza,

Kontakizunak baino kontaerak erakarriko ditu irakurlea

 

Erlojuen mekanika. Jose Luis Otamendi. Poema-liburua

BAT

Ez egituran, ez edukian, erritmorik hartu ezinik ibili naiz hasieran

Ezberdina eta korapilotsua egin zait, nahastua.

Baina hartu diot neurria azkenik

Hamargarrenez irakurriz, hartu ahal diozu esan nahi duela uste duzuna, orduan hartzen diozu barne erritmoa ere, orduan irakurtzen duzu zenbait eduki zeure kabuz asmatuz

Landua, hotza, pentsatuegia, zaila, konplikatuegia

Ulertu beharrak edo nahiak ez dizu pentsatzen uzten

Hieroglifikoa da poema bakoitza

Galduta zabiltza poemotan, eta irteera aurkitu duzula uste duzunean, nekatuta zaude

Bare eta denborarekin jarri behar zara irakurtzen

BI

Euskal Herriari buruz ari dela dirudi

Baina edozertarako balio dezaket poemok

Oso ezkor dago poeta, ez du bizipozik ereiten

Harritzen nau, luzatzeko, kiribiltzeko, azpimarratzeko, duen gaitasunak

Zergatik izan behar du hain bihurria poemak

HIRU

Iritzi eta deskribapen apartak

Poema kiribilduak, ulertu zailak

Kiribilean luze irabiatuz uste duzu ulertu dituzula

LAU

Ze konplikatua den gizon hau

Baina zenbat ideia eta iritzi lerro trinkootan

Gustura irakurri ditut, bizitzarekin lotu nau

Hausnarketarako bidea irekitzen dit

Asko iradokitzen du, pentsarazten

Badu traumaren bat dentistarekin

Patxadan irakurri beharrak erlaxatu egiten nau

Ze gaitasun gai batetaz luzatzeko, irudiak, iritziak, hausnarketak luze txirikordatzeko

Erritmoa, giroa, …

ABERIAZ ZELAN AHAZTU. Gehien gustatu zaidanetariko bat

 

Ezkatak. Leire Bilbao.  Poema-liburua

Bizitzaz ari da, baina bizitza bera bezain askatzeko zaila den mataza da poema bakoitza, hainbat aldiz irakurri behar dira, eta honek aspergarria eta zaila egiten du irakurketa, eta ez dakizu idazlearekin bat egiten duzun

Galdu egiten naiz poema gehienetan, noraezean, ez dakit nora doan poema.

Nire iritzia soilik ateratzeko ez dut poemarik behar, kontrastatu nahi dut.

Esaldi bereziak, landuak, erakargarriak, deigarriak egiten ditu, baina esanahiak ihes egiten dit

Bertso soilek badute esanahi garbia, baina osotasunean ez

Ukitu epela dute, samurrak dira, tristuran ere

Hausnarketarako bidea eskaintzen du, nahiz bidean galtzen naizen

Ezkorra da, bizitzaren ikuspegi hitsa eskaintzen du

Erritmoa eteten zaiola iruditzen zait zenbait poemari, erreten batetan katigatuta bezala geratzen naiz zenbait pasarteren bukaeran, / erritmoa hausten zaio tarteka,zintzilik bezala geratzen zaizuz bertso batzuk, lekuz kanpo bezala

Hitz-jolasen xarma dute zenbait poemek

Borobildu gabe daudela sentipena uzten didate poema batzuk, azken ukituaren faltan bezala

HORTIK HASI, gustukoa izan dut, esanahiaz gain, ulerterraza delako

Astuna egin zait, bukatzeko desioz, nahiz oso gutxika irakurri ditudan poemok.

 

Infernuko hesteetan.  Charles Bukowski. Poema-liburua

Bere baitan bizi den poeta da Bukowski

Bere pentsaera gordintasun osoan botatzen duena

Poema garratzak, gori-gori jartzen zaitu

Bizitzan txertatutako gaiak, berean zein gureetan

Bizitzaz ari da, bizitza zehatzaz

Ezusteko ikuspegi batez erakusten digu bizitza

Begi berri batzuen, gutxienez filtro berri batzuen oparia da poema bakoitza

Aurrez aurre heltzen dio bizitzari

Matxino erreboltaria da, lege hauslea,  arauz kanpo bizi dena

Berak bizi duen giroa, ez d ez edertzen ez estaltzen

Beheko basatzan dabiltza poemok, ez nirvanako ganduko ihesean

Etenik gabe datoz iritziak, kritikak, … poema bakoitzean, iheskor bezala, sarri, labain, txokoan dejada bezala, … baina garunak astinduaz

Ez du errukirik, ez ezertaz ez inorentzat, ezta berarentzat ere

Errukirik gabe, leungarririk gabe begiratzen du ingurua

Askea lotsarik gabe usten duena botatzeko

Erabat garratza eta ezkorra, ukitzen duen gai ororentzat

Poesia-mundu ezberdin bat da, nora inor gutxi heltzen den

Zenbat hausnarketa, …askotan pare bat hitz besterik ez, orri osoa mamitzen duen esaldi laburrak besterik ez.

Poema trinkoak

Kolokatu egiten zaitu, bere poemez mozkortu, menpeko hartu, irakurtzen jarraitzera bultzatu

Zirrara eragiten dute poemok

Barne barnetik astintzen du, hain latza da diona, baina halako freskotasun darie poemoi, askatasuna usaintzen duzu 

Eleberri bat bezala irakurtzen da

Suspense puntua ere badu, poemaz poema

Sekulakoa da, gaiez gain, egituraz, bukaerez, tartekako iritziz, …

Irudiak, konparazioak, …

Bitxia,ezberdina da poemon egituraketa bera ere

Ulerterraza, ez da irudi, sinbologia labirintuetan galdu kiribiltzen

 

Labartzari agur. Txillardegi.

Hainbat gai ukitzen doa kontakizunean zehar, erabat azaletik,

Gaia plazaratzen du eta kito, muina soilik

Azken ataletan sakontzen du gehiago borroka armatua versuz politika egitea

Azken atal horietan botatzen ditu hainbat iritzi nahiz eskematikoki

Panfleto itxura dute

2005ean idatzia, argitaratua. 2008an Jose Luisek dio borroka armatua utzi egin behar dela, politika dela egin behar dena!!!, Denbora gutxian ze aldaketa.

Badirudi bere umetako oroimenak azaleratu nahi dituela

Nolabaiteko autobiografiaren jitea hartzen diot

Herritxoari buruzkoek ez didate ezer esaten

Hotzegia aurkitzen dut, bai kontaera bai gaia

Molde batetan sartuta bezala, bortxatuegia bere idazkera, nahiz erabat zuzena izanen den

Freskotasuna falta zaio

Lexiko aberatsa

 

mago de Oz El. Lyman Frank Baum

Mila aldiz entzundako izenburua, baina  irakurri gabea

Eskura etorri eta irakurri dut

Umeentzako fantasiazko ipuina

Korapilatsua ez, erraza delako, baina bai mila hariz saretua

Irakurterraza eta atsegina

 

Oker ttiki garrantzigabeak.  Antonio Tabuchi

Ez da ezer nabarmenik istoriotan

Pertsonaien barnean dabil idazlaria gizakiaren barnean sartzen da, barne zirrikituen deskribapena dira istoriok, gizakiaren barne topografia

Ideia pila botatzen ditu kontakizunean zehar, filosofiaz beteta dago dena, bizitzari buruzko hausnarketaz

Zeharka bezala botatzen ditu iritziok, gutxika,iruzkin bezala, lerro erdian sarri

Badirudi ez duela ezer esaten, baina gauza pila botatzen ditu, eta zen sakon, azkarregi irakurtzeko arriskua du, hainbat burutapen galduz.

Kontakizun xumeak dirudite, baina sakon sartzen da gizakiaren barnean

Ez du ezer garrantzitsurik kontakizun bakoitzak, baina gizakiaren barne pleguak dira

Izugarrizko ahalmena du egunerokotasunean murgiltzeko

Sentsibilitate bizi erakuste du gauzez eta zehaztasunetaz jabetzeko edo irudikatzeko, aldi berean ahalmen berezia hori dena  hitzez azaltzeko

Deskribapen zehatzak eta hausnarketak lirateke muina

Giro berezia sortzen du

Zehaztasunez  darabiltza adjektiboak, aberatsa da

Perpausa luzeak egiten ditu zenbait kontakizunean

Suspense puntua du ia istorio denetan

Hizkera ezberdinak nahasten ditu, hitanoa batik bat, naturaltasun osoz, inolako bereizgarririk gabe,nahasian bezala, baina irakurleak erraz bereizteko bezala

Xumea dirudi kontakizun bakoitzak, baina izugarri aberatsak dira, zaila behar du horrela eta hori idaztea

Erraztasuna eta aberastasuna

Idazkera dotorea du, ukitu berezikoa

Aberats aparta deskribapenetan, baina aldi berean konzisoa,trinkoa

Itzulpena: Hitz berriak osatzen ditu, esaldia laburtuz, ideia laburbilduz eta argituz,

NEGUAREN ESPEROAN. Idazle baten hiletaren eguna. Alargunaren sentipen, bizipen, hausnarketak, …Ez da ezer gertatzen, emakumearen barne egoera da kontakizuna, eguneko eginbehar sotilak. Lurreko suan  joanen da erretzen idazlearen egunkari pertsonalaren orriak.

Ohi duenez, zehatza da idazkera, adjektiboen erabilpenean batik bat.Xumea eta erraza dirudi, baina landua behar du izan.

REBUS. Adar jotze txiki bat. Intriga duen istorioa, baina igarkizun bat dela aitzakiaz bukaerarik ematen ez dion kontakizuna. Abileziaz eramana. Egoki neurtua.

Mila hausnarketa, ideia ugariz zipriztinduta.

SORGINKERIAK. Mutil koskor bat da kontalaria, ukitu iheskor batez ematen du hori aditzera Bere adineko alaba gaixo, -sorgin?- bat duen osabaren den etxe batetara eraman dute uda-pasa.

Zuzenki kontatua, egoera ezberdinak, hizkera, pertsonaiak nahastuz, txirikordatuz doa. Ezusteak tarteka kontakizunean, pausoz pauso, istorioa osatzen doan arabera. Hika nahastatzen du zukarekin norekin hitz egiten duen arabera, .  bere buruari edo besteez.  Suspense puntua du, tragedia puntua ere. Ez dakigu zer gertatzen den, ez du inporta ere gehiegi, bizitza hartako sentipen eta zertzeladekin nahikoa da.

ANY WHERE OUR OF THE WORLD. Gizon bat, (hika egiten du bere buruaz) itsasertz baten barrena, tabernetan eta kaleetan. Egunkari bat aurkitzen du non ezustean aspaldiko beste inork ez dakien gertakizun bat dakarkion. Suspensea sartzen du, dosi txikietan, esaldi laburren bidez, azkenean nolabaiteko azalpena emateko. Puntu eta partekorik gabeko sailkapen bakarrean doa kontakizun osoa. Inguruaren  deskribapena, ohi duenez zehatz. Hitanoa sartzen du, nahasian, erraztasun eta naturaltasun osoz, aparteko ezaugarririk gabe.Elkarrizketak ere sartzen ditu narrazioan inolako ezaugarririk gabe. Erritmo bizia du.

GORROTO GORDEAK ETA HODEIAK. Mendekuen kontakizuna. Gizakiaren barnean ibilbidea. Istorio itxuraz xumea, nahiz giza edukiz sakona, besteak bezala. Estilo zuzena. Pertsonaiaren arabera hizkera ezberdina, hitanoa tarteko, itxuraz nahastuak, baina irakurleak erraz bereizten dituenak. Hausnarketak: poesia, literatura kritika, … Suspense puntua,esaldi labur tartekatuz sartua. Hausnarketa ezberdinak kontakizunaren harira: pentsamendua, irainak, mendekuak,

UHARTEAK. Preso bat daraman presozain baten burutapen eta bizipenak. Legea gaindituz, jubilatze egunean, azken bidaian, preso baten gutuna postontzian jarriko du, bidaiako pertsona eta lekuen deskribapena. Estilo ezberdina darabil,  atalka zatituta dator: gutun bat, ontziko kamarotea, ontzia, irla, … Ohizko osagai, baliabide  uneko aldagaiekin

MADRASERA DOAZEN TRENAK.  Gizon bat Madrasera doa trenean, bidaia-kide bat batuko zaio departamentuan. Bidaiako kontakizun eta elkarrizketak eta deskribapenak. Bidaiatzeari buruz, Indiari buruz, … hausnarketak. Aldika zatikatu du kontakizuna oraingoan. Ohiko osagaiak.

ESKU-ALDAKETA. Bitartekari batek diru kopuru bat pasa behar dio beste bati, operan izanen da eta kontaktua neska bat izanen da. Diruaren esku aldaketaren kontakizuna da istorioa. Hausnarketak: Ohitura, New York, hotel eta antzoki bateko giroa, antzokiko jendeari begirada zehatza, …  Pertsonaiak nahastuta datoz, gutxika, pausoka argitzen doa zein nor.  Puzzle bat da kontakizun osoa, zatitxo txiki-txikiko eta ugariko puzzlea. Idazkera, elkarrizketa ezberdinak, mila gairi buruzko iritzi labur labainak, kritika ukituak, zehetasun pila, bata besteren ondoren nahastuak baina osotasun batetan elkarri lotuak. Opera lanaren deskribapena eta bere zeregina eta ardura, dena doa ere nahastuta. Egilearen ohiko ezaugarriekin.

ZINEMA.Film bat errodatzen ari dira, aktoresa eta aktorearen harremanak.Teknika klasikoena, kontakizun guztien artean. Ez du beste kontakizunen xarmarik, berezia eta bitxia den arren.

 

Picassoren zaldia. Asier Serrano. Poema-liburua

Ze pena ematen didan Asierrek

Porrot pertsonal tristea aitortzen du poemotako hitz loratuetan

Agian amarru literarioa dela esanen du, ez dela bere pentsaera

Justifikatze pertsonal baten itxura hartzen diot

Arina edo azalekoa iruditzen zaizkit poemok;  ideia, aipamen, irudi, esaldi, … pila ezer ganorazkorik ez esateko, edo ideia sinple bakarra airean uzteko

Bertso bakoitza ulertzen dut, baina asmatu egin behar dut poema bakoitzak zer esan nahi duen.

Barrokoa iruditzen zait, hain kiribildua moldean eta edukian

Pinturako estilo puntilista bezalakoa,  hainbeste ukitu txiki, mota, esaldi mota, bertso,  bata bestearen ondoren, ideia bakar bat osatzeko

 

Riomundo. Jon Maia Soria

Nekazari familia pobre bateko giroa

Nekazari lurralde bateko giroa

Agian ez dio ekarpenik egingo literaturari, baina interesgarria da euskaraz Extremadura eta Gaztelako giro hura azaltzea

Ekarpen nagusia orduko etorkin batek hemen izan zuten giroa kontatzea, euskaldunei eta beraien portaerari buruzko iritzia, etorkin haien ikuspuntua euskaldunoi buruz,…beti guk hitz egin dugu beraietaz, eta gehienetan mesprezuz.

Beste ekarpen bat: etorkin haien bizimodua beraiek kontatuta, gure begien bestaldetik

Umea klanean hasten direnekoa, …

Patricio Etxeberriarena, norbaitek gogoratu behar zuen!.

Baditu eduki interesgarriak.

Bukaera egokia du, sinboloz betea.

Kontakizun maitagarria egiten da, batez ere lehen erdia

Istorioa bat kontatzen du soilik, ez da zeharkako hausnarketetan sartzen

Baina kontakizunak berak kritika sakona dakar: Patricio Etxeberria, …

Gerra garaikoak ez du indarrik, ez kontaeran ez gaian, ezagunak zaizkigun gauzak dira

Xumea da, kontakizuna eta estiloa

Bigarren erdiak ez du indarrik

Gutxienez duina da,edukiz eta euskaraz

Ukitu fin asko ditu:aitaren usain hezea, …

 

Sovenir. Castillo Suarez. Poema-liburua.

Era bat galdua ibili naiz poemotan

Itsaso zabalean murgiltzea bezalakoa izan da, zeru-marra soilik inguru guztian, ez kostarik, ez izarrik, ez arrainik, itsas mortuan nabigatzea bezala izan zait, uhinetan gora eta behera, noraezean

Zerbait esan nahiko du, baina denari irudi bat ezarri nahian, iritzi oro irudiz bildu behar horretan, udazkeneko orritzeak lurrean estalitako ezkur bila ibiltzea bezalakoa egin zait,mezua edo esanahi bila.

Esaldi bakoitzak, bertso bakoitzak, irudi bakoitzak, asko eta biziak, iradokitzaileak dira bakarka, baina ez  dut mezu nagusia, esanahi nagusia, asmatzen, jasotzen:agian ez du.

Agian ez dago mezurik, iradokitzea soilik da helburua

Gehiegi iradokitzen dutelako ez dute ezer iradokitzen

Beti zirkulu berean aurkitzen naiz poemotan, zurrunbilo berdinean harrapatuta, non nagoen ere ez dakidala, ez zaizkit hegoak poemok, arnasa ere ez, lurrera nakarte, eransten naute, airera jaso baino.

Ezin dut tximeletarik, erlearen miztoa soilik, tximeletaren koloreetan,apainduran gordeta.

Deseroso sentiarazten naute, ulertu ezinaren deserosotasunean

Esnob baten tankera hartzen diot Castillori

Irakurketa erabat librerako poemak

Sekulako irudimena erakusten du bai irudiak bai esamoldeak asmatzen

Arrainen irudia errepikatzen da usuen

Nekosoa, ezerosoa, ulergaitza egin zait

Neure interpretazioa soilik dut, poetaren esanahiarengandik auskalo non

Uzteko egon naizen liburu bakarrenetarikoa, diziplinagatik bukatu dut

Gaur egungo  Arteak, Modernoak alegia, sortarazten didan inpresio bera sortarazi didate poemok: esperimentazio bat bezala, moldeak apurtzea, ikusle, irakurle, xumeok, ulertzen ez dugun esanahia eman nahiz, artista eta oinezkoaren arteko tartea zabalduz

Latzak eta ezkorrak dira poemok, ez dute bizipozik

Ez dira gogoa asetzen, hausnarketara erakartzen nauten poemak

Labankada dira poema ez ezik,bertso bakoitza, zauria eragiten dute, baina ez dute barnea astintzen, ez naute inplikatzen

Hotzegiak dira, pentsatuegiak, laborategiko kumeak, maitasunaren arnasa falta zaie

Arnasa, lasaitasuna hartu dut bukatzean, astuna egin zait gozagarria, espero nuena

Aurreko liburuen gomuta baikorra nuen, Souvenir ez zait oroitzapen gozoa izanen

 

Tunela. Ernesto Sabato.

Hausnarketa etengabea lehen orritik, mila gogoeta bata bestearen ondoren

Kritikoa gizartearekiko

Ezkorra ia denarentzako eta denentzako

Pertsonaren barnera bidaia da atal bakoitza

Gizakiaren barneko hainbat sentipen sekretu azaleratzen ditu

Nola sartzen den barne korapiloetan, korapiloak askatzen ez baditu ere.

Atal bakoitzak hausnarketa propioa du,  kontakizunari lotuta

Saiakera laburtu bat da atal bakoitzak

Gai pila: banitatea, sektak, elkarteak, alderdika, itzulpenak, Cervantes, polizia eleberriak… hainbat eta hainbat

Itogarria da kontakizuna, andea-gizonaren elkarrizketak batez ere

Tipo konplikatua da pertsonaia nagusia, erreakzio ezustekoak ditu

 

Zulo bat uretan. Iñigo Aranbarri

Gai ezberdinei buruzko hausnarketa, batzuek sakon, besteak tartekako aukeran: kazetaritza, Itoitz,  Makiak, armada alemaneko soldaduen gertakariak, errepresioa eta tortura: hemengoa, Lasa eta Zabala eta Argentinakoa (zirraragarria da leotzetakoa eta torturarena), lagunartea, giza harremanak, egia-errealitatea, Argentinako historia eta geografia, pintura-artea, matea nola egin, herrimina, hiletak,

Puzzle baten antzera doa kontakizuna, tartekatuz doaz kontakizuneko atalak, pertsonaiak, atalez atal eta atal bakoitzaren barnean atalez atal eta atal bakoitzaren barnean, tarte motzetan sarri, ez da erraza haria hartzen zaion arte pieza bakoitzari lekua bilatzea,

Iradoki egiten du batez ere, irakurleak osatu behar du kontakizuna

Gizakiaren barnera sartzen da

Zeharkako kontakizunak dirudite hainbat gaik

Jardun edo  ariketa literarioa dirudi, bide berriak urratzea, esperimentu edo ikerketa  lan bat

Izugarri aberatsa da: esaldi, esamolde, hiztegi, jatortasuna, …Aldi berean kaleko jarduna dirudi herri-esaldiak darabiltzalako, baina dotore

Idazkera berezia du, zehazten zaila, baina bere berea

Era berezian darabiltza hainbat esaldi, modu propioan

Esamolde propioak ditu, ezberdinak

Irudiz azaltzen ditu ideiak, poesiak antzo, eguneroko bizitzako irudiak dira asko

Poesia dirudi askotan, erritmoz, giroz, irudiz, sentsazioz,

Ausarta da idazkeran,kontakizuna eraikitzean zein hizkuntzan

Bide berrien urratzailea

Hitano oparoa

Deskribapen zehatzak, tentuz, mimoz eta fin idatziak

Herri esaldi pila, bata bestearen atzetik

Ohikotik aurrerago doan liburua

 

Liburuak 5

Zenbait libururi buruzkoa iruzkinak

 

Liburuak 5

Alea. Beñat Sarasola

Amuko zubia. Imanol Elias

Aulki-jokoa. Uxue Alberdi

Erretzailearen eremua. Jon Alonso

Esperantza. Andrè Malraux

Gau ilunekoak. Joseba Sarrionandia

Golgota. Xabier Montoia.

Hutsik. Peru Magdalena. Poema-liburua

Judu-kale. Toti Martinez de Lezea

Katilinarenak. Amélie Nothomb

Labirintuaren orduak. Amaia Iturbide. Poema-liburua

Lubakia.  Andrei Platonov

Memorias de una GEISHA. Arthur Golden

Orain ezin naiz hil (2.a:Joan Ziren). Xabier Amuriza

Teilatuko lizarra. Koldi Izagirre. Poema-liburua

Udaberri alua. Patrick Modiano

Zazpi etxe Frantzian. Bernardo Atxaga

 

Alea. Beñat Sarasola

Beñatek berak jakinen du non den edo zein den poemen hezurdura,nik ez diot antzik ematen,eman beha bazaio

Ze logika ote poemok: agerikorik ez.

Poema bakoitzak du esaldi, gogoeta edo zerbait interesgarri eta zirikatzailea, baina zaila da ideia orokor bat jasotzea, halakorik badago.

Agian irakurleari pentsarazi nahi dio, baina nire kasuan ez du lortzen, urrutiegi geratzen  delako, poemaren bestaldean.

Lotzen duzu hitzekin, idatzitakoarekin ere, baina ez idazlearekin, deskonektatuta gelditzen zara.

Irudi subliminalen tankera hartzen diet poema barneko esaldiei, bota egiten ditu, soltean, aurreko eta ondorengoarekin ia loturarik gabe, irakurlearen kontzientziara egin duelakoan edo, eta agian egiten dute, hor gelditzen da ematen duen zartada.

Anbiguoegia da,desorekatuta uzten du irakurlea, poetak tranpa egiten baitu

Ez da gai korapilatsuetan sartzen, gehienetan, argi eta zuzen behintzat,nahiz edozein interpretaziorako aukera ematen duen.

Puzzleak gustatzen zaizkit, literaturan ere, baina nik ez du asmatzen ze irudi osatu beharko nukeen ere.

Mila zatitxorekin ibili naiz jolasean neure puzzle propioa egiten, hobeto: jatorrizko modeloarekin zerikusirik ez duen neure marrazkia marrazten

Nekatu egiten nau, aspertu ere,luzeegia egiten zait, zatika, ia banaka, eta tarteka irakurri baditut ere.Arnasa hartu ut bukatzean.

4. atala egin zait gustagarrienena. Poema bakoitzak eta poemako marra bakoitzak, pintzelada lez,  koadro oso bat osatzen dutelako. Nonbaiten aldi bateko bizipenak direla uste dut. Horrek niri jubilatuekin egonaldi bateko bizipenak kontatzera eraman nau.

Nolabait azken atal honek adiskidetu nau, erdizka, Beñatekin,

Agian ez dut jakin aurretikako atalak ere irakurtzen. 

Edo poesiari buruzko iritzi erabat ezberdinak ditugu

Irakurriz hartu nion nondik norakoa, nire uste apalean

1. Modan egon zen forma eten kiribildu tarte berezik sailkatuz  osatutako poemak

2. Nahasian ateratzen du kanpora Beñatek bere barneko kosmosa, etorri ahala bezala, barnean daramagun zurrunbiloaren irudiko

3. EGUZKI APALEAN. Ibilaldi bateko gomuta, bizipen pentsakizun eta ikusitakoak, Ideia erakargarria da. Ukitu xarmanta du kontaerak. Forma hor dago, ez diot zergatirik ikusten, baina hor dago. Kontatu egiten du beste bati bezala.

SANT GERVASIO ELIZA. Beste paseo aldi bat. Gogoeta berri laburrak . Lehen pertsonan ari da. Beretzat ari da. Kaleko ibiliari  dimentsio berri bat ematen dio: teknika bera.

 

Amuko zubia. Imanol Elias

Duela 200-300 urteko Urola bailarako herri-giroa

Jauntxoak, Eliza-apaizak, nekazariak, errenteroak, epaileak, udaletxeak, …

Apaiz batek idatzia dirudi, edo eliza giroan, gaiez ez ezik  idazkeraz ere

Istorio baten bidez kontatzen du

Hari-muturra jartzen dio hainbat gairi, baina ez du bertatik ia gehiago tiratzen, badirudi istorioak bide bat hartu behar duela eta bere horretan geratzen da jarraipenik gabe; agian egileak suspense puntua jarri nahi dio

Garai bateko idazkera gaurkoarekin alderatzeko baliagarria da: 1988an idatzia dago

“-ez gero, ezkero”ren erabilpenean  nabarmentzen da: berak “Ez gero” darabil,”ez” banatuta, “behar izan ez gero”, “bukaera ez geroztik”, …baina baita ere behin “honez gero” darabil

Ekarpen gutxi hiztegi aldetik

Gai asko errepikatzen ditu, batez ere istorioko hainbat zertzelada edo kontakizun

 

 

Aulki-jokoa. Uxue Alberdi

Kontakizun ezberdinak,loturarik gabe hasieran, bukaeran puzzlea osatzen dutenak

Arrantzale herri bateko giroa deskribatzen du

Antzinako giroa, garai bateko bizimoldea

Gerra zibileko zenbait gorabehera ere ageri da

Bizitza kontatzen du, izaera ezberdinak eta jokamoldeak deskribatuz

Txikitako garaietara narama

Kontakizun bitxiak dira, historia kitzikagarriak

Hasieran ezer gutxi esan dit, kontakizunetik kanpo ezer gutxi esaten zuelakoan

Aurrerago eta beteago utzi nau, bukaeran osoki harrapatuta

Ukitu politak ditu, xarmantak ere, burutapen atseginak, pila: zikina eta kafe-mantxaren desberdintasuna, …

Sentiberatasuna astintzen du

Hausnarketa laburrak, gogoeta pila, eten gabe, zer pentsa iradokiz

Gorraren atala aparta da, hiltzearen pasartea, Martiñarena, Eutimio, . .. eta hainbat

Xarma du

Ez da itxuraz filosofia edo hausnarketa sakonetan sartzen, baina gogoeta ederrak, eragingarriak dira bereak

Buruari eragiteko hari-punta eskaintzen du

Elkarrizketa gozagarriak, Xabierrenak gogarazten dizkidate,hitz-jolasak dirudite

Gustura irakurtzen da, bukaeran jakin-mina piztuz

Neska batek idatzitakoa izateko kontakizun tristea iruditzen zait

 

Erretzailearen eremua. Jon Alonso

Hamaika ipuin edo narrazioa

Gaiak oso motzak dira, xumeak,bi hitzetan laburtzekoak

Ez dago ia historiarik, burutapen eta hausnarketak baizik

Istorioak hausnarketarako aitzakia besterik ez dira, Ideia, iritzi, gogoetarako abiapuntuak, …pila  zuzenean boteaz edo kontakizunean bilduta

Gauzen edo jarreren ostean dagoena iradokitzen du

Hari muturrak eskaintzen ditu irakurleak bertatik tira egiteko

Istorioaren azpian dauden arazo eta korapiloak dira interesgarriak, zuzenean aipatu gabe agerian uzten ditu, hausnarketara bultzatuz.

Ardatz horren inguruak korapilatzen dituen gehigarriak egiten dute aberats

Amaigabeko gogoetak, iritziak, digresioak, mila burutapen ezberdinetan korapilatzen da

Sekulako gaitasuna du idazleak matazaren hariari noiz bukatuko den ez dakizula tiraka jarraitzeko

Zorrotza kritikoa

Ezkorra da gizarteari, gizakiari, politikari, … buruz, herriaz, etorkizunaz, …

Politika eta Administrazioa, mundu ofiziala, dago beti presente

Idazlearen frustrazioak nabari ditut sakonean, politikaz ari denean

Umore puntua, ez da garratza, oso garratzak badira ere zenbait azpi-mezu

Itxura batetan idazkera xumea edo erraza du

Hausnarketarako  gai iturri  agortezina

Baina egitura konplikatua dute: kontakizun bakoitzak du ekarpen ezberdin bat

Idazkera landuagoa edo korapilatsuagoa espero nuen: gustatu zait egin duena

Ez da konplikatzen esaldi dottoreak egiten, baina kontakizunaren osotasunean konplikatua da

Gerora jabetzen zara: ez dirudi baina izugarri landua du idazkera, esaldiak luzatzen ditu, gogoeta borobiltzen eta osatzen ,…

Egiturari begiratzen zaio batez ere, hitzekin jolasteari baino

Idazkera trabatuagoa espero nuen, hitz jokoen jolasa

Baditu, ugari, esaldi oso finak: “aleak  merezi zuen hainbeste lastu”.

Irudiak sartzen ditu, erruz, abilki, esan nahi duena azpimarratzeko

Esaldi, perpausa edo jardun oso luzeak egiten ditu istorio askotan, orrialde osoak punturik jarri gabe, komatxoz soilik banatuta esaldiak. Edo puntu eta komaz soilik.

Atal edo ipuin bakoitza esperimentu bat da

Ez da erraza irakurtzeko batez ere zati luze horietan nahasten denean

Oso zehatza da deskribapenetan, mila ukitu ezberdin emanen dizkio kontakizunari

Ustekabekoak, iritzietan eta osagaietan batez ere,  jarraian datoz

Gauzen ostean dagoena iradokitzen du

Ze gaitasun duen iritziak korapilatu, osatu, iradoki, deskribapenetan luzatu,  … gaitasun miresgarria du. Harrigarria da gai bati heldu eta berarekin luzatzeko duen abilezia, mila burutapen ezberdin harilkatzeko

Etxe erosia

Lagun talde bat elkartzen da auzolanean kartzelatik atera den bikote bati etxea berritzen laguntzeko.

Pertsonaia, izaera eta jarrera ezberdinen galeria

Sakonean kritika estalia, isila, bai ezkerreko jendeari, bai gizakiaren hainbat kontraesani

Hainbat burutazio eta ukitu humano zein psikologikoak, xumeak baina gure eguneroko errealitatean daudenak, agerian utziz

Ezkerreko jendeaz edo progreez ari da

Hainbat ukitu eder bai ideia aldetik bai idazkera aldetik

Esaldi luzeak egiten dit

Liderra

Ezkerreko jendeaz ari da, ezkerra kritikatzen du zorrotz, ezkerraren miseriak

Ezkerrari buruzko hausnarketa

Eskuinaren maltzurkeriak ere agerian uzten ditu

Politikaren ustela ere

Istorioa bera ez da ezer, -talde politiko batek lider berri bat behar du-, aitzakia bat besterik ez.

Artikulu ideologiko baten tankera du

Zamaria

Istorio sinple bat gai ezberdinei buruz aditzeko

Futbolari izandako bati elkarrizketa

Sinboloa da, aitzakia, bide bat

Ez da erraz argitzen zehazki zertaz ari den

Damutuak, talde politikoen arteko tirabirak, …

Hari muturrak eskaintzen ditu irakurleak bertatik tira egiteko

Hausnarketa gai ugari

Afera pertsonal bat

Lehenengoz erabaki pertsonal bat hartzera behartuta aurkitzen den baten egoera

Hemen ez da gai politikoa zuzenean

Ez dago historiarik, burutapen eta hausnarketak baizik

Hiltzera doan aberaskume baten bizipenak

Dena egina eman zaion baten hutsunea edo hustutasuna

Lehena eta oraina:  gaurkoa gerokoentzat lehengoa guretzat ez bezalakoa, ezberdina, izanen da: erabat ezberdina. Guk ikusten ditugun laino berak ikusi zituzten Aristotelesek eta Platonek: ze irudiz biltzen edo lotzen zituzten lainook, zer iradokitzen  zieten haiei. Guri bururatzen zaizkigunak ez nolanahi…. Oso gogoeta iradokitzaile dira.

Bakardadea konpartitu ezina

Hainbat burutapen erakargarri

Hil aurretik bizitzari buruzko hausnarketa.

Hainbat ikuspuntu eta sentipen

Non fida, han gal

Gizon bati eztarriko minbizia diagnostikatu diote eta puruak erretzen hastea erabakitzen du. Puru kaxa bat oparitzen diote, eta hortik kiribiltzen da dena.

Egoera honetako bizipen eta burutazioak

Pertsona ezberdinen jokamolde eta iritziak eta interesak

Baina batez ere gizakiaren barrunbetan sartzen da, bere barnean korapilatzen da idazlea.

Hari-punta bati heldu eta sekulako gakorratz lana egiten du idazleak, huskeria bat dotoretu eta osatzeko

Baina hori bera itxura besterik ez da, zeren kontakizunaren sakonean sekulako arazoak planteatzen ditu, psikologia emankizun bat. 

Izeba Matilde

Izeba Matildek gaitz sendaezina zuen

Gaitz sendaezina duten gaixoez ari da: beraien eta familiaren egoera deskribatzen du, sigi-saga doa egoeran sartzen azpi-gai ezberdinak kiribilduz

Mila zehaztasun ematen ditu

Eutanasia, …

Errealitate aldakorraren ezpalak

Goio langilea eta Armani sindikalistaren elkarrizketa

Sindikatuei kritika zorrotza

Langileen hainbat ezpal ateratzen dizkio gaiari

Goio azkenik kalean geratuko da

Dena laburduraz esanda, eskematikoki

Pentsarazten duena

Nahiko zaila irakurtzeko, patxadan eta astiro irakurtzekoa

Esaldi bakarrean eginiko 8 orrialdeko kontakizuna

Esperimentu bat

Nahasian datoz gai ezberdinak, elkarrekin korapilatuz, bata besteari lotuta

Le bon sauvage

Gizon Handia deitzen dio. Enpresa bateko aholkularia da, berdin izan daiteke  politika alderdi bat edo gobernu bat

Goi mailetako harremanez ari da

Gaiari dagozkion esparruez harago, gizakiaren barnean sartzen da

Itxurakeriak, kontraesanak, handi-mandi jarrerak,  …

Eta guztiarekin korapilatuta hainbat burutapen eta kritika

Esaldi luzeak, -batzuk orrialde osokoak- egiten ditu.

Oso trinkoa da, lasai eta astiro irakurri behar da

Eulia azaroan

Valentinak ohean datzan bere aitaginarreba zaharra zaintzen eta artatzen du

Sukaldean ere ari da.

Idazlea korapilatzen da zeregin guzti horietan

Zahartzaroko miseria eta ezinak, sukaldaritza eta beste hainbat gogoeta kilikagarri

Ohi bezala deskribapen zehatzak. (Jon ere sukaldean aritzen da nonbait, gaixoren bat ere izan du inguruan))

Mailakatuago, zatituago doa kontakizuna, irakur errazago

Euskara izan

Kontalaria atxilotu egiten dute, galdeketa egiten diote polizia-etxean, …

Aita preso zeneko garaiak gogoratzen ditu

Anekdotatik sakonago doa hausnarketa

Itaunketa ondorengo barne paisaia

Atxiloketa uneak gauzatzen duen barne errealitate latz ezezagun bat

Bi kontakizun paralelo eta koma-arteak.

Ez dira orrialde osoko esaldiak, zatituago

Gizona teilatu gainean

Adineko gizon bat bota nahi dioten bere etxeko teilatuko bizkar gainean eserita dago egun luzez salaketa gisa: herritar xumea da

Etxea bota nahi dion erakunde edo taldeko kide den anaia bisitan doakio egoerari amore eman eta gizartean mardultzen joan den gizakia da

Hainbat gogoeta, ziri, … eta giroa

Esaldi motz eta elkarrizketez osatuta

Hasperen lumatuak

Hilda agertuz doaz ardiak, ugaltzen doazen saiek hiltzen dituztela uste dute herritarrek. Administrazioaren ordezkari den teknikariak ez daki ze jarrera hartu: ekologista izan zen baina hauteskundeak datoz.

Xumea da berez  kontakizuna; istorioari korapilatzen zaizkion osagaiak eta gogoetak dira garrantzia dutenak.

Politikoen kritika,eta arazo baten aurkezpena

Esaldi eta perpausa motzetan egia, irakur errazagoa

Suhiltzaileak .EPILOGA.

Sutan dago argitaletxe bat, suhiltzaileak itzaltzen dute

Argitaletxeen arazoak

Hausnarketa ezberdinak

Ohi denez politikariei eztenkada zorrotzak

Ironia,

Errepika baten erabilera aringarria, erritmoa damaiona

 

Esperantza. Andrè Malraux

Lehenbiziko zatia: Ilusio lirikoa

I.Ilusio Lirikoa

Espainiako gerra zibilaz ari da

Gerra zibilaren ikuspegi hurbil hurbilekoa, hausnarketa interesgarriz zipriztinduta.

Testigantza zuzen zuzena da berea, gerran egon baitzen

Kontakizun, bataila ezberdinak

Ospitaletako giroa: atal zirraragarria da.

Hasieran ez diot interesgunerik aurkitzen, ez dit datu berririk ematen

Geroago harrapatu nau: gerra zibilari buruzko mila zehaztasun, datu pila, niretzat ezezagunak, gerra hura sakonago ezagutzeko gogoa pizten du

Gerra zibileko giroa erakusten du

Luze ari da Asturiasko gerrari buruz ere, zati honen azken aldera.

Gerra hasi berria: kontakizunean iritziak sartuz edo hausnarketaz eginez.

Ez dago sail osorik hausnarketarako, saiakera tankeran

Gerrari buruzko hausnarketa motz zorrotz sakonak

Mila gairi buruzko hausnarketak kontakizunaren harira: gerra, buruzagitza, eliza, artea,…

Irudiak sartzen ditu narrazioa argitzeko,azpimarratzeko

Poesia puntua ere ematen dio, gertakizun garratzak arren, poemak dirudite hainbat zatik

Koadro ezberdinak bezala dira, kontakizun eta gertaera ezberdinak atal ezberdinetan

Oso zehatza da tarteka deskribapenetan, koloreak, zehaztasun asko

Kontaera bizia,

Deskribapen bikainak

Indarra dute kontakizunok

II Apokalipsiaren ariketa

Toledoko Alkazarreko borrokara mugatzen da batez ere

Elkarrizketa luzeak sartzen ditu, teorizatzeko trikimailua: ideologia, portaerak, ezkerra, eskuina, komunistak, milizianoak,  anarkistak, buruzagi baten heziketa edo bilakaera, …

Hainbat zehetasun eta gogorapen eder eta maitagarriak

Egun haietako giroa, nahiak, ezinak, arazoak, gabeziak, …

Porrot baten, ezinaren kontakizun epikoa, tristea

Bigarren zatia: Manzanares

I.-Izan eta egin

Errepublikako ejertzitoaren gorabeherak eta gabeziak

Buruzagi baten jokabide eredugarria

Pilotuen istorio eredugarriak

Pilotuen giro etsi katramilatsua

Madril defentsa gertatzen

Madrileko “bosgarren zutabea”

Zati erabat ideologikoa da

Gerra giroan eginiko gogoetak

Eliza, fedea, heriotza, artea, …

Bizitzari buruzko hausnarketak.

II. “Ezkertiar odola”

Madril faxisten erasopean

Bonbardaketak, suteak, suhiltzaileak, frankotiratzaileak, faxista gordeak,

Troparen morala, …

Xehetasunez kontatutako egoera

Gerra giroa sortzen du

Mila gogoeta labur hemen ere, kontakizun barruan

Xehetasun bitxiak: ardiak hiri barruan, txakurrak, …

Hirugarren zatia: Esperantza

Andaluziako frontea-Malaga-:  Gerrako pasarteak, …

Guadalajara: italiarrak

Levanteko frentea, Teruel

Hegazkin eta baliabide eza beti dago presente.

Deskripzio bikainak, zehatzak, koloretsuak, aberatsak, ..

Terueleko bonbardaketak bizitasuna du

Eten gabeko gogoeta laburrak: intelektualak, etika, kontraesanak, buruzagiak, politika, gerra morala, buruzagitza, … hainbat gairen artean

Herria, Errepublikako anaitasuna, langileen portaera, alderi iraultzaileak, … guztientzako maitasun eta mirespena ageriko da liburu osoan zehar

Nekazarien lanaren goraipamenak

Boluntarioak, nazioarteko brigadak, …

Esaldi laburrez idazten du batez ere, bizitasuna emanez kontakizunari

Kontakizun epikoa da.

Guadalajarako garaipenaren ondoren bukatzen da, esperantza giro batetan.

Itzulpena:

Hiztegi aberatsa

Hainbat esaldi arraro samarrak egiten zaizkit, agian originalagatik da

Tarteka ez naiz eroso sentitu, euskara aldetik, ez dakit zergatik

 

Gau ilunekoak.  Joseba Sarrionandia

Beste zerbait espero nuen

Kontakizun eta kontaera itxura xume batekin aurkitu naiz

Giro maitagarria sortarazten du

Alegoria bat da dena, argi bila dabilen Euskal Herriaren alegoria

Izugarrizko karga kontzeptuala du

Esaldi bakoitzak du bere esanahi zehatza, errealitatearen zati bat erakutsiz

Hain xumea itxuraz, ezin trinkoagoa da edukian

Errazegi eta azkarregi irakurtzeko arriskua du

Bitxikeria bar da, xumea itxuraz, sekulakoa izatez

Izarkume zaharra

Herri zaharra gara, aspalditik eta urrutitik gatoz

Hainbat bertsio daude gutaz, topo egin dugun bakoitzak du bere bertsioa

I. Gau ilunekoa

Argirik ez zuen planetaren historia. Oraindik herri-kontzientziarik ez zuen herriarena

II. Izarkumeak

Argia bilatzea, argiaren bila joatea erabakitzen dute, loak hartutako planeta hartatik. Denbora luze doa, baina bilatze asmoak, argi-egarriak dirau. Gizaldiz gizaldi doa argi-mina, argi-esperantza beti geroratua. Agintariek eta apezek ez dute argirik ekartzerik nahi. Sasoi egokian pizten den de egarria, argidun sasoi berria ezagutuko ez zutela jakin arren. Bakanak dira argia bilatzera irteteko aukerak edo garaiak. Goazen argi bila esanen dute askenez. Gazteak eta umeak dira gero-luzera bilakatzeari ekingo diotenak.

III. Argi zatiak

Argi bila joan zirenen berririk ez. Mito bihurtu dira herrian. Joandakoen familien malko isilak. Argi izpi batzuk heltzen dira, ikuspegi berri bat sortzen da. Zerbait argitzen dute argi-izpiok, errealitate berri bat azaltzen da, herria ikusi ahal dute.

Zazpi lagun bueltatzen dira argia ekarriz. Herria pozten da. Agintari eta apezak ezik. Joan zirenetatik asko galdu da bidean. Herriak ikusten ikasten du, baina zein zaila den errealitateaz jabetzea.

IV. Zuriak eta beltzak

Argiak zatiketa ekarri zuen herrira. Herriko alde ezkor eta itsusiak agerian utzi zituen argiak. Batzuk, lotsatuta, ezkutatu egiten ziren, eta argiaren aurka jarri ziren. Beste batzuk argiaren alde zeuden, zatar edo gaizki zegoena konpondu eta txukundu egin behar zela zioten. Bitan zatitu zen gizartea. Gerra hazi zen.

V. Gerraondoa

Iluntzea etorri zen berriro. Argiaren kontrakoak gailendu ziren. Baina argi egarria pizten joan zen gazteengan

VI. Immigrazio bulegoa

Argi bila jarraitzen dute. Gazteak e z ezik, baita zaharrak ere.Jende xeheak sinesten du bila dabiltzanen borondate ona. Baina epaileek, botereak, ez du sinesteko borondaterik.

 

Golgota. Xabier Montoia

Eskertzean dioenez badirudi gertaera batetan oinarritzen dela

Komentu barnean, mojen ariman sartzen da

Frankismo garaian gorriei buruz mojek izan zuten jarrera eta pentsaera

Munduari eta gizarteari buruzko mojen pentsaera, Jainkoak biltzen duen bizimodua

Agian partzialegia da, baina kontatzen duena halakoa da ezagutzen dugunontzat

Baina bazen ordua norbaitek gai horri heltzeko: komentua-mojak, eta mojek nola jokatu zuten frankismo garaian:ia bide horri jarraitzen zaion

Kriston astindua damaio mundu horri: izugarri gogorra da komentuko portaera

Aita eta arreba falangistek hiltzen dioten neska baten historia: moja sartzen da, komentuz komentu darabilte,  beti Gorriaren alaba delako mendekua ezarriz, moja uztea erabaki eta bere kasa bizitzen jartzen den arte

Mojei buruz ez ezik gizarteari buruzko ikuspegi ezkor goibela

Mila gai ezberdin ukitzen ditu, gertakizunak batzuk hausnarketak besteak

Apaiz progresista samar batek idatzitakoa dirudi

Dena oso azaletik, hausnarketarako matazaren hari muturrak dira

Gai gehiegi daude,  eta sakoneko gai ia bakarrak indarra galtzen du

Oso liburu tristea da, etsipena dario

Liburua orokorrean oso gogorra da, baina orriz orri edo perpausaz perpausa oso biguna

Zartateko bat da liburua, baina hain luze eta geldo doa kontakizuna zartatekoa erabat leunduta gelditzen da: zati bakoitzari falta zaio indarra, ez dionagatik, esaldien tonuagatik baizik

Inozo sentipena ere sortarazten du tarteka egileak, baina mojaren giroa sortarazi nahi du

Une ezberdinak korapilatuz doa, gogoetak, oroitzapenak  eta narrazioa nahastuz

Perpausa oso motzekin idatzita dago, irakurketa errazten du

Ideia errepikakorrak, nolabait aspertu egiten du, agian sortu nahi duen giro goibel hori indartu nahi du, baina kontakizuna astun bihurtzen du 

Erraz irakurtzen den arren astuna eta aspergarria egin zait

Baina azkenean adiskidetu naiz

Ia jarraipenik duen gaiak

 

Hutsik. Peru Magdalena. Poema-liburua

Hitz gutxi eta esanahi handiko poemak

Gogoetara daramate

Naturaren zati sentiarazten dute

Iradokitzaileak dira

Amets eragiten du

Irakurterrazak: eskertzekoa

 

Judu-kale. Toti Martinez de Lezea

Judutarren bizimoldea Erdi Aroan, Gasteizen kokatua

Erlijioari, jaungoikoari, … buruz hausnarketak liburu osoan zehar

Kristau eta juduen arteko harremanak eta gorabeherak

Garai hartako euskaldunak, bizimoldea, …

Eliza, Inkisizioa, fraideak,

Bizente Ferrerren erretratua egiten du: niretzako liburuko ikaskizun nagusia

Parisko ikasleen bizimoldea

Ohitura zahar asko aipatzen ditu: S.Juan suak: hala izanen ziren?.

Niretzat oso ezaguna diren gauzak gehienak

Garai hartako gizarteari buruzko hausnarketa, bai euskaldunarena bai Espainiakoarena

Ez dakizu zer den historia zer asmatua

Juduen poemak sartzen ditu tarteka: eskertzen da

Argibide asko ematen ditu, asko luzatzen da kontakizunean , ..

Nabari da erraztasun handia duela idazteko

Betegarri asko du, errepikapenak ere,…

Nahiago dut gaiari buruzko zerbait historia dena irakurri.

Itzulketari buruz:

Nahiko estilo arraroa egiten zait sarri, bortxatua,naturaltasunik gabea,

Tarteka badira esaldi herrikoak, erakargarriak

Bi hitzez bakarra egiten du sarri,itzulpenak eragindako beharrez seguruenik

Atzizkiez hitz normalean erabiltzen ez ditugunak sortzen ditu

Ohikoan erabiltzen ez diren hitzak, asmatuak, osatuak, … Sarri ez dakit ondo dauden ala ez, … nolanahi ekarpen bar dira, egin beharrekoak aurreratzeko.

Esaldi niretzat arraro asko, “biribil bat eratu zen” “se formo un circulo” esateko seguruenik. Gramatikalki ez daude gaizki baina oso arraroak egiten zaizkit

Seguruenik azpian itzulpena nola egin eztabaida dago, ahalik literalkien,ala euskal jitea gordez, bien arteko oreka, …

 

Katilinarenak. Amélie Nothomb

Bakardadean bizi nahi duen bikoteari egunean bi orduz bisitari bat etortzen zaio egunero, ezin dute bota: jokabide horren bilakaera pausoka.

Drama umore puntuarekin

Nobela beltza, baita psikologia tratatu bat ere

Gizakiaren barne pleguetan sartzen da, kontraesanak agerian utziz

Arintasunez dena

Hainbat gai ezberdin bisitariari hizketan ari dela, ...: kategoriak, ongia eta gaizkia, ...

Buruan darabilzkigun eta jokabidekoen arteko kontraesanak, ...

Nolabait norberaren barne araketa eta ezagutza

Gai asko ukitzen ditu, baina oso azaletik

Azken zatiak ez du originaltasunik bakarrizketa  antzeko luzeak nolabait elkar lotuak.  

Nola bukatuko ote den suspense puntua sartzen du

Bukaerak ez du erakargarritasunik, ezer gutxi deigarririk

Ez da istorio sinesgarria, ezta logikoa ere

Hainbat esamolde eta hitz niretzat ezezagun eta berriak: “mukurra jo”, “mintsu”, buruhas”, ...

Arraroa egin zait tarteka itzulpena,  arraroak zenbait esamolde, gaztelerazko hitzez hitzezko itzulpena  ....

 

 

Labirintuaren orduak. Amaia Iturbide. Poema-liburua

Erosi nuenean besterik uste banuen ere, ezin katramilatsuagoak egin zaizkit poemok

Parnasoan dabil poeta, poetentzat idatziz

Irudimena du idazleak, irudimena behar du irakurleak ere

Buruko kiribiletan oratua, bizitzatik urrun edo lur arras bizi garenon gainetik

Irakurri,berrirakurri, …lan handia ematen dute poemok poetak zer esan nahi digun asmatzeko

Agian irakurleak deritzona asmatzeko bidea besterik ez dira poemok

Irudiak bata bestearen atzean kateatuta datoz,

Nire irudiz: poetan ideia, mezu edo bizipen bat du, horren inguruan irudi pila asmatzen ditu eta ideia hori biltzen, azkenik ahalik dotore eta erritmo onenez ordenatzen:mezua non da arazoa.

Irakurlean bilatu behar du altxorra irudion artean

Gozagarria da irudion mundua

Taupadak hor daude, baina bihotza non?

Poema irakurketa, ikerketa lana bihurtzen ari da azken aldian

Zaila da, baina emankorra

Oropelak ageriak daude, politak dira, dir-dir-en iturria aurkitzea da jokoa

Soneto edo antzerako egitura berdina darabilsarri: 4-4-3-3

Lexiko aberatsa, hitz niretzat ezezagun ugari

BEGITARTE AZKENDUA, ERROMESAREN BEGITARTEA, …eta izenburua jaso ez dieten zenbait egin zaizkit erakargarri, ukitu naute.

Ez nau bizitzara hurreratu,neu joan behar izan naiz bizi-taupaden bila

 

Lubakia.  Andrei Platonov

Iraultza ondorengo garaiaz ari da: sobietak, kolektibizazioa, inperialismoa deuseztatzea, eta horren inguruko guztia.

Kritika zorrotza egiten dio Errusiako iraultzari, batez ere aldaketa prozesuari

Iraultza haren kontraesanak, ezinak eta zailtasunak jartzen ditu agerian

Ez du zuzenean erasotzen, isilean bezala,kontakizunaren bidez eta pertsonaien esaldi eta jokabideen bidez

Ezagutu ahal da garai hura, idazlea garai hartakoa baita, lan publikoan ibilitakoa

Oso egoera hitsa marrazten du

Etorkizun beltza iragartzen du

Liburuarena ere ikuspegi eta iritzi partziala izango da, baina seguruenik egiaren edo errealitatearen zati bat

Burokrazia, inefikazia, ameskeria, teoria hutsalak, faltsukeria, gehiegikeriak,

Dotrina ofiziala, zuzendariak, aktibistak, gulak-ak, nekazariak, koljos-ak, …

Herria bera berezia da, ezberdina, gizarteak ez du zerikusik gure gizartearekin: bi mundu erabat ezberdinak, nekazarien ohitura, jokabide, aldarte, …

Jokamolde eta bizimolde bat aldatzeko zailtasunak, herriaren erresistentzia isila, …

Herria, ekonomia, mundu eta gizarte guretzat ezezagun bat

Garai hartako zuzendari eta buruzagien miseriak erakusten ditu

Barregarri uzten du prozesu osoa

Zaila da zenbait pertsonen sinbolismoa ulertzea: neska, elbarritua,

Irudien eta edukien sinbolismoa ulertzea ere ez da erraza

Pertsonaia ezberdinak daude, pertsonaia bakoitzak rol ezberdina betetzen du eta denen artean gizarte haren berri ematen

Benetan berezia

Liburu latsa, garratza, ez du inolako errukirik ezeri

Kontakizun trinkoa, hausnarketa eta iritziz, berezia idazkera ere

Erakusten duen giroa edo gizartea bera erabat ezberdina da, ulertzeko zaila

Ironia, sarkasmoa, mesprezu giroa, …

Oso astiro irakurri behar da

Pentsarazten du

Kontakizunaz ez ezik, esaldi eta hitz bakoitzaz arduratu behar zara

Zati bakoitza, elkarrizketa bakoitzak dinamita darama

Egonezina sortarazten du

Ez zaitu kontakizunak erakartzen, oldean datozen ideiek baizik

Ezustez ezuste zaramatza, iritzietan eta idazkeran

Kontaera ere bezeria, oso modu ezberdinean esaten ditu gauzak, ez da erraza igartzea zein den gure pentsaeran esaldion itzulpena, pentsamolde ezberdina du, ez soilik ideia ezberdinak, ideiak azaltzeko moldea baizik.

Logika erabat ezberdina darabil edo erakusten du, gauzak edo jokabidea edo egoeraz adierazteko.

 Zenbait ahapaldi luze samarrak eta ilunak suertatzen, zailak; esaldi luzeak ez dute zergatik nahastuak izan behar, korapilatsua edo iluna.

Azken zatia nahiko errepikagarria delako edo, ez da hain erakargarria, hausnarketa bera jaitsi egiten da, ez da hain aberatsa

Itzulpena: hitz berriak sortzen ditu, bi hitz lotuz edo ohiko ez den hitz edo aditzei atzizki edo osagaiak ezarriz, ez dakit berenez ala jatorriko testuak behartuta

 

Memorias de una GEISHA. Arthur Golden

Geishen mundua ezagutzeko tresna edo bide bat

Kultura ezberdin baten agiria

Japongo argazki partzial bat

Gerra eta krisia garaiko ezagupen bat, tartean

Hainbat gogoeta, hausnarketa eta filosofia ezberdin

Konparazioak irudiak,…guretzat nahiko bereziak, ez dakit japoniar kulturakoak ala egilearenak soilik

Interesgarria

Interesgunea sortarazten du, jakin-mina,…

Suspense puntua ere badu

 

Orain ezin naiz hil -(Joan ziren: 1.a). Xabier Amuriza

Dinosauroen jarraipena, bigarren atala

Ildo beretik jarraitzen du, oroitzapenak, garai baten kontakizuna eta kronika

Seminarioa, herriko gorabeherak, jaiotetxea, jaioterria, ... eta mila istorioa gehiago

Mila eta bi gogoeta, burutapen, hausnarketa, batzuetan luze hurrengo lerro batetan

Txikiak diruditen filosofia sakonak bizitzari buruzkoa gehienak

Kontakizunean eta oroitzapenetan kiribiltzen jarraitzen du

Kontakizunagatik baino kontaketagatik egin zait hau ere erabat erakargarria

Euskarari buruz Dinosauroak liburuari buruz esandakoak berresan beharko nituzke

Klasikoak bihurtuko diren pasarte eta esaldiak dira hainbat

Iraultza bat dakar euskararentzat, mamituta eta gauzatuta, demostratua

Eztabaida sakona ekarri beharko luke

Aldaketa bat suposatu behar luke idazle berriengan

Harrituta nago eztabaida hori kalera atera ez izana

Abentura sena, ausardia, Euskararen ezagutza sakona ere eskatzen du aldaketa horrek

Zaila denez, epe luzera eta oso astiro etorriko da lan hauen eragina

Lasi eta denbora hartuz irakurri behar den liburua

Askorentzat, niretzat, gozamena.

 

Teilatuko lizarra. Koldo Izagirre. Poema-liburua

Arinak dirudite baina bizitzaren erritmoa dute

Bizitzaren taupadak entzun ahal dira

Abesti-erritmoa dute

Barne lege bat dute, niretzat ezezaguna

Barne musika dute, barne bizitza

Ezberdinak egiten zaizkit

Barne arau horiek aurkitzen jolastu dut

Musikatuta entzunez irakurri nahi nituzke, disko batetan bilduko balituzke

Erraz eta gustura irakurtzekoak

 

Udaberri alua. Patrick Modiano

Argazkilari baten bizitzaz edo berekiko harremanez ari da.

Erreala izan zen pertsona dirudi baina agian fikzioa da

Trikimailu edo teknika kontutan hartzekoa

Ez du hausnarketa teorikorik egiten, ez du esaldi landu zizelaturik, epitafio baterakoak, Baina kontakizuna pertsonaiengan sartzen da, eta pertsonok zehatz marrazten ditu

Kontakizun xume bat dirudi, baina pertsonen analisia bat da

Abilezia du uneak eta tokiak deskribatzeko,ukitu poetikoak bezala emanez

Ukitu zehatzak ematen dio tarteka deskribapenari,liluragarriak batzuk nahiz itxuraz xumeak,

Errazegi irakurri dudan damu erru sentipena dut amaitzean,jaso dudana baino gehiago eskaintzen zidala sentipena.

Arin, agian arinegi,  irakurtzen den liburu sakona

 

Zazpi etxe Frantzian. Bernardo Atxaga

Kolonietako giroa: kolonizatzaileena, armadakoa, gehiegikeriak, ustelkeria,  . bai

Angola deskribatzen du, bertako jendea, zapalkuntza-egoera, ... geografikoki, fisikoki, ..

Hitz zuzenez ez bada ere, kolonialismoaren salaketa gogorra da

Belgikako erregetza, aberatsen bizimodua, esplotazioa, ...

Pertsonen baitan sartzen da

Teknika bereziak asmatzen ditu kontakizuna arintzeko: Cocoren buruko zati ezberdinak, Donatienen anaia arrebak, protagonistaren familia-apaiza, ...

Erraz eta gustura irakurtzen da

Zehaztasunak sartzen ditu kontakizunean, gertaerak edo pertsonaiak borobilduz: zintzurra gora eta behera, ... baina alferrikako ezer gabe, oso ondo neurtuta

Mila ukiturekin osatzen eta betetzen du kontakizuna

Suspense puntua du historia osoan zehar, areagotuz bukaeran, baina une batez jakin-mina lausotu egiten da, berriz eskuratzeko

Metaforak darabiltza, baina aditzera ematen du darabilela: kuriosoa

Poemak sartzen ditu, poemagintzari buruzko giroa, presente dago liburu osoan, ....

Irudi asko, grafikoki esanguratsuak: ibaiak  suge baten azal zapaldua dirudi, ...

Umore puntua du liburu osoan zehar: agian aurretikako ezaugarrietako bat: Palmondo Nagusia da erregea, ....

Ironia da agian umorearekin orekatu behar dena

Gauzak kontatzeko izugarrizko abilezia erakusten du, dotorezia berezi bat

Ez du hitz arraro edo erabiltzen ez denik, ez da hiztegirik behar

Ez da hitz jokoetan sartzen, hitzak asmatzen, ...

Txikitako hiruzpalau hitz sartzen ditu, ia entzuten ez direnak: zirrara eragin dit: txibista, antoxina,  ...

Tentsioa galtzen du azken aldera baina berriro berreskuratzen

Bikaina da, gustura irakurri dut, baina ez nau inola ere asebete. Askoz gehiago espero nuen. Betiko ildotik ikusi dut. Gaiaren kokaguneaz gain, beste zerbait espero nuen. Ez dakit aurrerapausorik eman duen, nik ez diot ikusten.

Batez ere bera elkarrizketetan hain burutsu, pentsalari eta aberats gogoratuz, uste nuen beste zerbait gehiago eskainiko zuela

Beste gaur egungo zenbait idazle askoz aberatsago eta gustukoago ditut.

Istorio politik bat, bikain kontatuta, sendoagoa espero nuen.

Hurrengoaren zain geratzen naiz.

 

 

Liburuak 6.

Zenbait libururi buruzko iruzkinak

 

 

Liburuak 6.

Liburuak Adlotse. Jokin Urain

Basamortua. J.M.G. Le Clézio

Eroriaren logika. Juanra Madariaga. Poema-liburua

Ez dago etxean. Jokin Urain

Ez obeditu inori.  Mikel Peruarena

Habitat. Katixa Agirre

Hamazazpikotan. Karlos Linazasoro. Poema-liburua

Huntza hezur berritan. Juan Ramon Makuso. Poema-liburua

Ipar gazi, hego geza.  Mikel Bringas

Itzarri nahi ez zuen printzesa. Felipe Juaristi

Jaiotze markak. Nancy Huston

Karabana. Fermin Etxegoien

Loiolako hegiak. Imanol Murua Uria

Nora ez dakizun hori. Irati Jimenez

Olatu bat kuartelen gainetik. Xabier Amuriza

Ospitalekoak. Mikel Antza

Xahmaran. Jon Arretxe

 

Adlotse. Jokin Urain

Parabola bat da, sinboloak dira istorioko egoera eta pertsonaiak

Gizartearen historia, politikoak, herria, … sakonean Euskal Herriari buruzko hausnarketa

Hausnarketarako bide asko zabaltzen ditu

Gizartea tematia da, lehenera bueltatzen da, protestan dirau

Politikoak bere dorrean bizi dira, bere interesei begira, herriaren mesedea ahotan

Inposaketa, legeak, zigorra

Gizartearen historia luzea da

Tarteka hausnarketa eta pentsakizun interesgarriak jartzen ditu pertsonaien ahoan

Baina batez ere historia kontatzen du, Adloste herriaren gorabeherak.

Kontakizuna da gehiena

Istorio fantastikoa

Denborak ez du neurririk

Asko errepikatzen da: kontakizuna bera, osagaiak, eta kontakizuneko xehetasunak

Ezer berririk eransten ez duen betekizun edo luzagarri asko, gehiegi: aspergarria ere bihurtzen da

Agian historia bera ere horrelakoa delako,nahiko errepikagarria orokorrean: politikoak agintzen, behekoak legeak pairatzen, zigorrak, …

Iratxoen istorioek ez dute indarri, ez erakargarritasunik

Euskara aldetik nahiko aberatsa da esaldi eta lexikoz

Duda asko utzi dizkit gramatika,aditzik, … urte asko pasa dira idatzi zuenetik

Kartzelan idatzitakoa izanik, baseko militante soil batek, izugarrizko meritua du

 

Basamortua. J.M.G. Le Clézio

Bi zati ditu bakoitzean bi pertsonaiaren inguruan doa kontakizuna

Liburu osoa da alegia bat, parabola, ...

Afrikako aro baten bukaera

I.

Bi kontakizun bi errealitate ezberdin: paralelo doaz biak

Badirudi ez dela ezer gertatzen, istorioa oso xumea baita,  baina gartaera eta egoera izugarri gogor eta gordinak azaltzen dira

Nur mutil koskorra da zati baten pertsonaia nagusia

Arabiar saldoa giristinoengandik ihesi lur berri baten bila, herria herrari.

Desertuan nomada bihurtu direnen ibilaldia: desertuaren gogorra, nekea, ...

Musulmanen ohiturak, batzarrak, sinesmena, otoitza, ... islatuta daude

Giristinoek basamortuko herriak eraso eta suntsitzen dituzte

Lilla neskatila da pertsonaia nagusia

Arabiar hiri bateko bizimodua: ohiturak,,  portaerak, pertsonaia ezberdinak, istorio zaharrak, ...

Ez ditu zuzenean deskribatzen, kontakizunean agertzen da

Itsasertzeko desertua, fauna flora, luze deskribatzen ditu

Natura eta pertsonen sinbiosia

Mezua ez dago esaldi solte zuzen biribiletan, kontakizunean, egoeretan, gertaeretan, deskribapenetan, ...  baizik

Arabiar mundua azaltzen da kontakizuna aurrea heinean

II.

Lalla Marsellan.

Etorkinen drama, hiri handietan daramaten bizimodua, etorkin baten bigiran ikusita

Hainbat pertsonaia eta egoera ezberdin

Bakardadea, pobrezia, eragozpenak, ...

Marseillaren deskribapena, hiria, auzoak,

Atal  honetan ez dago lehen zatiko ukitu goxori, dena da latza

Nur ihesean doan herri, buruzagi eta ejertzitoarekin

Basamortuko herri eta buruzagien dekadentzia

Europan Ipar Afrika konkistatu zuenekoa

Diruaren boterea, saldukeriak, ... gerra ororen azpi-mundu zikina

Ez da istorioaz gozatzekoa, pertsonez eta naturaz baizik

Deskribapen apartak, zehatzak biziak, argiak; xumeak dirudite baina konplikatuak dira

Maitasunez idazten du, fintasunez ere

Begirada mota oro, haize mota oro, ... dago deskribatuta

Bigarren zatiak kontaera bera ere austeroa da, biluzia egoeraren parekoa, hango ukitu goxorik

Zerbait berezia du bere baita, agian poesia ukitua

Irudiak, konparazioak, ...

Pertsonei buruzko ukitu kilikagarriak

Esaldi berezi ezberdin pila

Onomatopeia usu darabil

Ukitu berezia du itzulpenak ere, hitzak aukeratzekoan, hitzak aditz bihurtzerakoan, Iparraldeko euskararen eragina, .... hitzei ematen dien bustidura ezohiko bitxi berezia, hitz molde ezberdinak,

Presarik gabe irakurtzeko liburua, historiaren bila joan gabe, kontaeraz eta ñabardurez gozatuz, pertsona eta lurraldearen ñabardurez, baita idazkera eta itzulpenaren ñabardurez ere.

 

Eroriaren logika. Juanra Madariaga. Poema-liburua

Errazagoa izanen zen esperantzan erosi nuen

Baina azken aldiko poema liburuen ildotik doa

Irudiak, zeharkako esaldiak, metaforak, ...

Irakurleak asmatu beharko du berak zer esan nahi duen

Irakurleak nahi duena ikusi dezake

Idazleak zer esan nahi duen ez jakiteak herren uzten du poema, antzua

Nik neure ondorioak ateratzen ditut, neure iritziak

Agian egilearen asmoan ez zeudenak

Baina hausnarketa zenbait egiteko laguntzen du

Poesia mota hau talde murriztu gutxitu batentzat da

Ez da herriarentzat poesia

 

Ez dago etxean. Jokin Urain

Kartzelan egon diren idazleen sinopsia egiten du sarreran: bikaina,orain arte aurkitu ez dudana.

Harrigarria da zenbat idatzi den  kartzeletan: asko eta asko:horren berri ematen du, gogoetak eginez errealitate horri buruz.

Sinestezin aberatsa da presek eginiko literatura, edozein arlotan, narratiba, poesia, ipuina, itzulpenak, bertsoak,  …

Mundu ezezagun berri bat erakusten digu

Presoak idazteko duen premiaz ari da sarri: zergatia, zertarako, zertaz, …

Gai ezberdinen inguruan, atal laburretan kartzelako idatzi ezberdinak

Preso idazle ezberdinei buruzko hurbiltze  bat:idatzi dutena,eginiko ekarpenak, …

Preso eta kartzelei buruzko gai eta arazo ezberdin gehienei hurbiltze bat

Kartzela inguruko gai ezberdinak argiratu, hausnarketak egin…

Kartzelari buruzko gogoeta eta hausnarketak bata bestearen ostean

Kartzeletako zertzelada eta bizi-baldintzak, pasadizoak, ihesak, preso ohiak, …

Hainbat zehaztasun hunkigarri

Unairenak dira gogoeta asko eta asko, idazlanetan datozenak besteak

Maitagarriak dira kontaketak

Konparaketak, irudiak, …

Zirrara eragiten du

Dotorea da idazkeran,baina hausnarketak dira kitzikagarrienak

Poesia ukitua du

Azkenerako errepikagarria gertatzen da gai askotan, idazleak ezberdinak diren arren

Hainbat hitz berri sortzen ditu: trikutu, …

Hitz eta ideia joko erakargarri eta dotoreak tarteka, …

 

Ez obeditu inori.  Mikel Peruarena

Hainbat eta hainbat gai ezberdin ukitzen ditu

Kritikoa da, ukitu freskokoa

Iraultza eta borroka politikoaren aipamena sarria da, gizartea, mundua bera salbatu nahi duen taldea baita

Anarkismoa,

Borroka, borroka armatua, nahiz alegoriaz edo zeharka

Ideologia handi-mandien kritika

Politikak egin ohi duen herritar xehearen erabilpena

Borrokalarion miseriak, ezinak eta porrotak

Donostiako garai bateko giroa, Parisko Komuna, Angiolillo, ...

Kubako gerra presente dago kontakizun osoan

Bertsoez ari da luze hausnarketa kilikagarrietan

Euskaldunei buruz hainbat hausnarketa eta iritzi

Orri bat nola inprimatzen zen erakusten du: prozesu osoa

Letrei buruzko hausnarketa: hizkiak konbinatzearen miraria

Suspense puntua du ikusmina sortaraziz

Zatiak doa kontakizuna, atzera aurrera, atalka, apurka, puzzlea bailitzan, irakurleak ordenatu eta lotu behar ditu

Nahasiegia iruditu zait, ulerterrazagoa behar luke kontakizunak, irakurleari hainbeste lan eman gabe, batez ere irakurraldi batean irakurtzen ez bada.

Herri esaldiak, herri kutsua dutenak behintzat

Hiztegi aberatsa, edo gutxi erabili ohi diren hitz asko

Ironia eta umore puntua

Hainbat irudi darabil, kontaketa argitzeko baliabide bezala

Aditz trinkoa maiz darabil

Hainbat ukitu fin: palarena

Indarra galtzen du bukaeran, nahasiegia, pertsonai nagusietako bi ezabatu bezala egiten dira, galdu; ahula, ganduan estalia bukatzen da, ... beste zerbait espero nuen, inpaktanteagoa

Ezin uka Hohneraren bukaera polita dela, uste gabekoa, baina kontakizunean ez du izan indarrik edo eraginik, Hohnerra agertzen den arren, bigarren mailako osagaia izan da, eta ez du kontakizunaren erdigunetik jotzen amaierak. 

 

Habitat. Katixa Agirre

Sei kontakizun ditu:

Pijama festa

Bi neska, lagunak, afaltzeko elkartzen dira bietako baten etxean, lagun itxuraz minak. Asteburu horretako afari-afalostea da kontagaia. Arazo larriak dituzte biek. Minbizia du batak. Lagun minak ziruditen biak baina ez batak ez besteak ez dio besteari bere arazoez hitz egingo. Elkarrizketa antzuetan joango zaie gaua.

Biltzen ez den pertsonen arteko distantzia. Inkomunikazioa, deselkartzeen gaua. Kontu-kontari azalekoa, batak ere ez du barnea husten, sentipenei atea irekitzen, azaleko harremana, … Nabari da pertsonaien barnean sartu nahi duela idazleak, agian bakoitzaren barnean biltzea da muina, baina halaz ere azaleanegi geratzen da. Ez du jakin-minik pizten, baina gustura irakurtzen da. Esaldi laburreko kontakizuna, irakurketa erraztuz. Ez du ekarpenik ez kontaketan ez hizkuntza ezagupenerako.

Guy Fawkes-en traizioa

Emazteak beste emakume batekin harrapatzen du ohean senarra. Bainugela eta logela bakarra duen neska berriaren etxera aldatzen da senarra. Neska honek kontatzen du historia. Egun batetan mutilaren semearekin geratu behar du neskak.

Etxe txiki baten arazoak, harremanen zailtasunak, Guy Fawkes-en historia, ingelesei buruzko burutapenak, hain zuzen Ingalaterran oso bertako den Guy Fawkes-en egun ospetsuan. Gai honetaz ariko da bigarren erdia.  Umore puntua. Esaldi luze zein laburrez -tarteka bi hitzezko motzez- doa kontakizuna. Neskaren bizipen eta burutazioak dira, . Bere barnean sartu nahi du baina azalean geratzen da. Bizitzaren hainbat zertzelada  mahairatzen ditu. Arina, gustura irakurtzen da.

Jaun eta jabe.

Bikote batek etxea erosten du herritxo galdu batetan. Aita-alabak dira herrian bizi diren beste bi biztanle bakarrak. Neska gaztetxoa hasiko zaie etxera sartzen. Etxe aldaketaren gorabeherak, auzokideak, bikotearen  arazoak eta tirabirak, lana, beka, itoginak, umeak bai?, ... Festa bat ematen dute. Elurte batetan senarra etxean bakarrik geratzen da, herriko neskatoa etortzen zaio eta kamera lapurtzen. Badirudi suspenseak zerbait ekarri behar duela baina bertan behera geratzen da  afera eta kontakizuna, jakin-mina zapuztuz.Bikote baten gorabeherak berriz ere. Ohiko arazoak. Bikotearen harremana, koadrilako giroa, neskatoak sortaraziko dien egoera berezia, ... harremanei buruzko hausnarketa. Piper puntua falta zaio. Aurrekoen estiloa darabil, ez dago ekarpen edo aldaketarik  ipuin bakoitzean, gaiak dakarrena ezik.

Bere loa arina da

Neska bat bakarrik bizitzen jartzen da pisu txiki batean. Segurtasun Konpainia batean lan egiten du. Lapurretan egingo diote gauean. Amonaren etxean babestuko da. Amona zaharrentzako programa berezi batean dago. Lankide baten bortizkeria baten lekuko izango da, ...

Amona zaharrarekiko eta gurasoekiko harremanak,  lapurretaren ondorioak, kezkak, segurtasun konpainiakoen presioa gezurrezko testigantza eman dezan, ...

Hosting

Euskaldun gazte batek Madrilen egiten du lan. Informatika enpresa batean. Pisu batean bizi da. Berarekin arazoak izan zituen lagun bat agertzen zaio pisuan. Barajaseko aireportuan bonba batek eztanda egiten du, ...

Informatikako bulegoko giroa, euskal arazoari buruzko zenbait burutapen, ETAren ekintzari buruzko hausnarketa, bulegoko giroa, ...

Feng Shui-aren errua

Etxe bat saldu nahi du Anak urbanizazio batean. Balizko  erosleak biguntzeko etxeko giroa antzeztuko duten hiru pertsona kontratatzen ditu. Diego da bat, altzairu-denda bat du eta arazo ekonomiko larriak ditu familian eragina dutenak. Anak alaba bat eta istorio korapilatsua du...

Bikoteen zailtasunak, banatutakoen zailtasunak, pertsonen jokabide berezi sarritan zailak, etxe baten garrantzia bikotean, ...  

* Esaldi laburrez kontatzen ditu istoriok. Eskematikoegia, kolpeka bezala sarri.

Elkarrizketa behartuegiak, ez dute normaltasunik, klisheak, artifizialak, arinegiak, ... agian errealitatea horrelakoa da eta ez dut nik ezagutzen, tristea iruditzen zait

Lehorra, hotza aurkitzen dut

Kontakizun soilak dira, ia ez dago digresiorik, ez dago hausnarketarik

Kontakizunak erakusten du esan nahi duena

Baina ez dio ematen irakurleari hausnarketarako bideri

Azalegi doa, azkarregi egiten du jauzia gai batetik bestera, intsinuatu soilik egiten du

Ironia puntua du, umore ukitua ere, azkenengoan erabatekoa.

Kontakizun xumea, edukian baino kontakizunean

Ez du ekarpenik literatura aldetik, gauzak xume kontatzea ez bada

Ez dit ezer eskaini, orokorrean: gazteen giroa ezagutzea, bikoteen zailtasunak, ... ezer gutxi berririk

Heldutasun falta ikusten diot, batez ere kontaeran

Agian bizitza den bezala erakusten du eta nik ez dut ezagutzen hain kaskarra

Ez naiz jokoan sartu, ez nau erakarri, ez nau harrapatu, oso urrun geratu zaizkit historiok

Behartutako esaldia dira asko, gaztelerakoak, beste itzulpen bat beharko luketenak,

Jauzika bezala doa kontakizuna

Gaiak lardaskatu egiten ditu, borobildu gabe, ...

Azkenengoa gustatu zait gehien: egituraz, umorearengatik, harremanengatik, ...

Agian nik neu ez naiz gai duen meritu eta dohainez jabetzeko.

Ezkorregia da nire iritzia, baina ez nau asebete.

 

Hamazazpikotan. Karlos Linazasoro. Poema-liburua

5-7-5: hori da hamazazpi silabako egitura

Poematxo nanoak, ezin laburragoak

Hitz gutxitan, mami trinkoa

Kontraste zirikatzaileak

Hausnarketarako tranpolina

Zer pentsa ematen dute askok

Igarkizuna dirudite beste batzuk

Ukitu poetikoa dute gehienek

Jolas erakargarri eta eragilea da, liburukoen harira berriak asmatzea

 

Huntza hezur berritan. Juan Ramon Makuso. Poema-liburua

Nik ez dudan gaitasuna behar da poemok ulertzeko

Baina hitz jokoez, irudiez, labirintoaren bihurgunez, ... gozatzeko aukera damai

Hausnarketarako bidea zabaltzen zu, nik nire bidezidorretik hartzen badut ere

Poema bakoitza ez ezik, lerro edo esaldi bakoitza da hausnarketarako bide, ate eta hari mutur

Biluzik uzten naute poemok, hustu ere egiten naute, jantzi ere, dionarengatik eta formagatik

Zizelkada bat dirudi lerro bakoitzak, kolpez kolpe forma ematen dio harriari, edo barneko sekretuak azaleratzen

Zirujaua dirudi bisturiarekin bizitzaren erraiak analizatzen

Eguneroko hausnarketarako tresna baliagarria litzake poema-liburu hau

Batez ere 2. zatian adiskidetu naiz poemokin

Lehen begiradan ez dirudien arren, argitzen zaila arren, barne lotura bat du poema bakoitzak, esanahian ez ezik hitzen edo esaldien errepikapen edo antzerakotasunaren bidez.

10.a aipatzeko: irudiz hitz egiten du baina ulerterraz.

 

Ipar gazi, hego geza.  Mikel Bringas

Bikote batek bi seme alaba txikirekin Europan zehar bizikletaz egiten duen bidaiaren kontakizuna.

Bidaiatzeri buruzko filosofia eta hausnarketak, …

Bidaiatzeko modu ezberdin bat erakusten du

Bidaia egunak, aurreko prestakizunak, … gogarazten dizkit

Bidaiatzeari buruz eta bidaiei buruz zerbait berri ikasiko nuen esperantzan erosi nuen

Baina ez dit ezer berririk erakutsi

Informazio bat ematen du,nahitaez azalekoa, lekuez baino aterpetxe, hotel, trenetako bizikletentzako erosotasunak, …

Denbora pasarako atsegina da

Gu ibilitako hainbat bazter gogarazi dit eta bizipenak eta oroimenak ahaztu egiten direla erakutsi

Atsegina da, erraz irakurtzen da

Euskara erraza du, ez da esaldiak biribiltzen konplikatzen

Zenbait esaldi nahiko ilunak, traketsak edo gutxienez bortxatuak iruditzen zaizkit

Monotono samarra egin zait, errepikakorra ere

Euskarazko hitzak soilik darabiltza,  askotan euskara bortxatua, iluna edo arraroaren itxura damaio: “ardo kutxak”, “argibide bulegoa”, “argibide esparrua”, “erretirodunak”, eta abar.

 

Itzarri nahi ez zuen printzesa. Felipe Juaristi

Hainbat istorio biltzen dituen istorioa

Printzesa bat lo dago, esnatzen duena berarekin ezkonduko da, printzeak ipuin baten bidez esnatzen ahalegintzen dira, herriko bikote baten maitasun istorioa ere hor dago, errege izan nahi duen alkatearena ere bai.

Errepublika eta Erreinua ere hor daude, kontrajarriak eta talka eginez

Hainbat herri ezberdinetako giroa eta jokamoldea ere bat.

Borroka eta odola, bortxakeria eta menpekotasuna dago istorio guztietan, brezkoa balitz bezala onartua.

Pare bat aldiz behintzat Euskal Herria eta euskaldunak dakartza ipuinetan

Elkarrekin lotura gutxi, ahula  edo bortxatuegia dute istorio ezberdinek, banaka bitxiak, aberasgarria eta gozagarriak diren arren, bakoitzak eduki ezberdina ekarriz

Gaiez eta kontaeraz aspaldietako giroan kokatutako istorioa

Gaiz kanpoko giroa sortarazten du

Poesia giroan bilduta dago,  beste maila ezberdin batean behintzat dago, ohikoen kontakizunetik koska bat gorago  jartzen zaitu.

Irudiak darabiltza, esamolde ezberdinak, hitzak eurak, hitzen joskera eta errepikapena, ...

Ez dago, edo ez hain ugari, Felipek erabili ohi dituen filosofia edo bizitzari buruzko hausnarketak

Baina hor dago bere idazkera aparta

Gozamena da irakurtzea

Gaztetxoentzat idatzia agian, edonorentzat da gozagarria, plazera

Irudiz hitz egiten du

Koloreak darabiltza sentipen, egoera, giro ... ezberdinak deskribatzeko

Hitzak, esaldiak, ... bikoiztu edo errepikatzen ditu, erritmo berezi bat emateko

Giro aparta sortzen du

Kontrasteak sortzen ditu adjektibo kontrajarrien bidez, erritmo bat ezarriz kontakizunari

Ipuinari buruzko hausnarketa kilikagarria da (139or), ametsa – ipuina

Binaka doaz sarri adjektiboak, musikaltasuna eta giro berezi bat sortuz

gizabete, hitz motza, esanahi borobilekoa, horrelako hainbat aurki ahal da

sagar aurkiak, handi aurkiak, euri ziria, ... eta hainbat: txikitan edo gaztetan egunerokoak ziren hitz eta esamoldeak, gaur egun entzuten ez direnak

min sor:  adjektibo bezala ibili ohi genuen guk eta hitz bakar bezala ahoskatuz, minsor

 

Jaiotze markak. Nancy Huston

Lau ataletan banatuta dago liburua

Sol, Randal, Sadie eta Erra: leinu bereko lau belaunaldi jarraiko umeak bakoitza bere bizipenak kontatzen

Laurek dute leinuko marka edo zigilu bat azalean: orezta bat

Bakoitzaren kontakizunak osatzen du istorioa, leinuaren historia

Umeen begiradaz kontatua, ume baten ikuspuntutik begiratzen dio inguruari

Gai ezberdin pila, sarri eta ikuspegi ezberdinetik aitatuz azkenerako nahiko sakonduak

Barnera bidaia, norberaren ezagutzarako ikastaro bat

Umeen barne mundua, nagusiontzako ezezaguna.

Bikote eta familia barneko mila zertzelada ezkutu isilak, harreman korapilatsuak, zurikeriak, historiako hainbat gauza, …

Umeak nola tratatuzko saiakera bat bezalakoa ere bada

Umearen barnean sartzen da, umeez ari da

Umeen ikuspunturik kontatua, baina agerikoa da nagusi batek idazten duela, helduaren begirada da umeena baino, paradoxa leuntzeko lau umeak oso inteligenteak dira

Pertsona ezberdinen jarrera eta jokabideak, galeria zabala

Erlijioa,

Israel, juduak, palestinarrak, …

Alemania, naziak, ume –lapurreta okupatutako herrialdeetan …

Irak, AEBko lehendakari, politikari eta politika, …

Gizartearen iritzi eta jarrera ezberdinak datoz umeon ahotan

Hizkuntza berri bat ikastearen prozesua edo metodoa ere badago

Xehetasun pila

Salaketa,tarteka zeharka, ironiaz,

Ironia puntua, kontaera fina

Umore punttua

Gizartearekiko kritikotasuna, zeharka bezala gehienetan, aieruz,zeharka,hitzerdika, …

Garratza tarteka, kontakizun gordina dira asko

Itzulpenak hainbat hitz berri egiten ditu,nahiz ez asko lexiko ez hain ezaguna darabil,

Oso erraz irakurtzen da

 

Karabana. Fermin Etxegoien

A.

Gai pila ukitzen ditu

Gai nagusiak:

- Kooperatiba et bere barneko giroa, azpilanak, ... oso kritiko eta salatzaile, agian erdiguneko gai nagusia; horrelako labankadak, azpijokoak, azpikeria eta zerrikeriak gertatzen dira kooperatibetan?: agian bai;  badirudi burutxoek lan gutxi egiten dutela;

- Euskara; aipamen ugari kontaketa osoan; erroilu formala botatzen du azken aldera elkarrizketa itxuran; ez zait gustatu hautatu duen era: bla bla bla hitzaldi baten gisan, baina ados nator dioen gehienarekin. Baina erreta bezala botatzen du dena, frustraziotik, mingots, ... Pertsonaiak (autoreak?) aitortzen du fobiak eta fantasiak dituela euskararekiko.

- Abertzaletasuna: euskaltasuna, euskaldun jatorrak, iraultza,  Euskal ohiturak: Korpusa, ETE-dei faltsuak: ze sigla hautatze susmagarria: fobiak?; ondo-biziak; ondo-biziak eta abertzaletasuna; kritiko agertzen da DV eta antzerako egunkariei buruz, baina prentsa iraultzailera egiten du berehala jauzia; euskal musika zein musika-taldeak; terrorista hitza botatzen du etakideei buruz, zaila igartzea benetan ala ironiaz dioen; oso  kritikoa da euskaldunen zenbait portaera eta jokabidez;

Bihotzerreaz ari denean sinbolismoz ari dela iruditzen zait, baina ez dit balio hipotesi hutsa litzakeelako nire interpretazioa..

- sexua: obsesiboa du protagonistak, paranoia ere; agian hori da gehienon errealitatea aipatzen ez badugu ere, , internet batez ere pornografiarako bidea besterik ez da?; maitasunik gabeko sexua; maitasunik eza: bikote denak daude kili-kolo; alaba bera maite du protagonistak?, sakonean bigarren mailan geratzen zaio hautaketa orduan; bikoteen harreman azalekoak; 

Bigarren mailakoak:

zigarroaren menpekotasuna, ezkontza, ikastetxeak, bakardadea: bakardadean bizi dira pertsona gehienak; gizartearen sakontasunik gabeko bizitza: taberna, elurretakoa, ...; etsipenduta, ilusiorik gabe, egoistak, ...

Gai pila gehiago ateratzen da: borroka armatua, Bilbo, ikastetxeak, etorkinak, boterea, homosexualak, janzkera, eskia,  etxegintza, garraio publikoa, iraultza eta iraultzaileak: halako destainez aipatzen ditu; lesbianak: emakume bertsolariekin aipamena mingarria eta lotsagabea da.

Ezin uka oso errealista dela.

Gizarte erabat tristea marrazten du

Egi borobilak botatzen ditu, baina petralduta, eta horrek sinesgarritasuna kentzen dio

B.

Pijo bat iruditzen zait tarteka pertsonaia nagusia eta bere kontakizuna

Euskara erdizka dakien euskalduna da protagonista

Beti bere burua eta besteak engainatu nahian dabil protagonista.

Beti zerbaiten edo norbaiten menpe

Bere berea du ironia, batez ere euskal arazo edo gaiez ari denean, agian ez da ironia, pentsaera zuzena baizik

D.

Oso lineala da kontaera, -aspergarria ere egin zait-, monotonoegia, atalka doan arren, esaldi laburrez irakurketa erraztuz, sailkatuz

Etengabeko hitz-jarioa, egoeraz egoera, historiaz historia, gaia aldatuz edo gehituz

Agian larregi luzatzen da erretolika idatzia, saltoka bezala doa haria, luzeegi, haria etenez bestelako azalpenekin, kontakizuna geldotuz

Ez du bizitasunik, errepikagarria da estiloa eta edukia, aspergarria ere, inola ere pizgarria

Mila ukitu ezberdin, baina betegarriak egin zaizkit gehienak, arrunkeriak, interesik sortzen ez dutenak, ...

Pentsakizunak, eguneroko zertzeladak, ... betegarriak iruditzen zaizkit, ez didate ezer esaten ez ezer berririk eskaintzen, arruntak

Egia da pertsonen barnean sartzen dela, izaten ditugun mila burutazio ezkutu azaleratzen dituela, ... eta hori gustatzen zait
Mila zehaztasun: korridoreko isiltasuna, ... gustatzen zait arestian esandakoarekin kontraesanean badirudi ere

Azkenengo orrietan lortzen du suspense eta jakin-min puntua

Bukaera oso polita du

Estilo bizia, erakargarria, irakur erraza, harrapatzen zaituena

Esaldi motzeko idazkera, hitz gutxi eta bakaneko lerro asko. Arindu egiten du irakurketa, baina aldi berean eduki edo esanahiaren oso azalean gelditzen da, intsinuatu besterik ez ditu egiten gai asko,  buruarinaren erretolikaren zantzua utziz.

Zer  den edo zergatik den ez dakidan sentipen arraro bat sortarazten dit idazkerak

Naturaltasun falta bezala sumatzen diot, zerbait hotza, bihotzen edo etorriz baino, garunei eraginez eta mahai baten biluztasunean idatzita bailego, artifiziala, urrunegia,

Formalegia den sentipena

Ekarpen bat da.

Elkarrizketa-esaldiak sartzen ditu inolako bereizgarririk gabe, kontaketa eten eta bizitasuna emanez narrazioari: erraz bereizten dira elkarrizketa osagaiok, elkarrizketa eta narrazioa kiribilduta: gustatzen zait, ekarpen bat da

Parentesi arteko ia denak sobra daude niretzat, umekeria edo arinkeria iruditzen zaizkit.

g-k hizkiekin badu  arazo edo esperientziaren bat, agian umore puntua besterik ez da

Irudi eta konparaketa pila, ia erreskadan

Hitz-joko abilak tarteka

Arraroak egiten zaizkit hainbat esaldi eta esamolde, gaztelera esaldien zantzua darie

Zenbait esaldi gustatzen zait nola konpondu duten: “ezin izan dut ez begiratu”

Hainbat esaldik min egiten dit belarrian, edo gutxienez arraroak egiten zaizkit: “sekulako hautsa bota:echar un polvo”,  etenda nago, laztanak egin, bihotz suntsigarria, ...

Beste hainbat esaldi ez dakit hala diren, zuzenak diren, ...

E.

Teorizatu egiten du, iritzi orokorrak ateratzen, ideiara jauzia; zuzen, tinko eta motz botatzen ditu iritziak

Izen ezagunen aipamenak, musikari zein bestelako, Coelho, ... sasijakintsu edo pedantea iruditzen zait.

Deseroso sentitu naiz, bukatzeko gogoz, inola ere jakin-minak eraginda

Agian irakurlearen aldartean dago liburuarekiko juzkua, eta ez naiz objektiboa, nire aurreiritziak direlako iragazki

Ausarta da egilea, autoestimu handia du,

Telebistako elkarrizketa batean ezagutu nuen autorea, gustatu egin zitzaidan, liburua irakurtzeko irrika sortarazi, baina irakurtzea ezuste ezkorra izan da.

Eskarmentu gutxiko baten liburua iruditzen zait, hasberri batena

Ez da liburu heldu bat

Guztiz erreta dago abertzaleekin ez ezik bizitzarekin ere, obsesionatuta sexu eta abertzaleekin

Tipo konplikatua iruditzen zait, bai idazkeragatik, batez ere idatzitakoagatik

Partziala da oso, amorruz idatziko balu bezala, frustratu baten lana.

Oreka eta patxada ezaren ondorioz irakurlea ere jarrera hartzera eramaten du, lasaitasuna galarazten dio.

Agian identifikatu egiten dut egilea eta protagonista. Agian autoreak irakurlea probokatu besterik ez du egin nahi. Guzti horrek desoreka bat sortarazten du irakurlearengan, protagonistaren bidez egilearen aurka edo alde jartzen da. Ni aurka jarri naiz, zintzo ez balebil bezala, ezkutuka, harria bota eta besoa ezkutatu, konpromisorik hartuko ez balu bezala.

Ez naiz harritzen saria jasoa eta euskal telebistan lana izatea

Ez dut gustukoa izan baina ez nau ezaxola utzi, nire iruzkin edo ohar guzti hauek lekuko

Ze globo eta ze gezurrez puztuak?: Egilearen gezurrez ere?, eleberriko gezurrez ere puztutako globoa da eleberria eta bizitza bera?: eztabaidarako gai bat

 

Loiolako hegiak. Imanol Murua Uria

Oso liburu tristea, kontakizuna hala da eta

Ez dit ezer berririk erakutsi, azaleko ñabarduraren bada ez bada

Nituen dudak ez dizkit argitu

Gertatutakoaren kronika , dokumentu eta  iritzi zuzenak liburu batean bilduta edukitzea garrantzitsua zait.

Gertatutakoaren ziurtapen edo ziurtagiri bat da

Eskertu beharreko lana

* Erraz irakurtzen da, lortu u  astuna litzakeena irakurterraza egitea

Euskara zuzena, filigranarik gabeko

Ez du literatura lan zail dottore bat egin

Gorde behar den liburu bat

 

Nora ez dakizun hori. Irati Jimenez

Burutapen ezberdinak  tarteka: argazkiena, ... baina azaletik, motz eta ez gehiegi. Gogokoagoak ditut hausnarketak erruz dituzten lanak.

Kontakizuna da batez ere nobela honen altxorra

Egiari buruzko hausnarketak, ...

Bilbo deskribatzen du sarri, egon diren aldaketak, kritika puntu batez, ez zorrotzegi, intsinuatuz.

Argazkiei begiratzen erakusten du, nola baloratu argazkiak, zertan jarri arreta, ...

Ipuinei buruzko hausnarketa sorta ere bada

Erdira aurretik harrapatu egiten zaitu kontakizunak

Ukitu zehatz bereziak ematen dizkie pertsonaiei, beraien izaera borobilduz

NORA pertsonaiaren izenarekin batera “nora” kontzeptuarekin jolasean dabil.

Ukitu sentibera asko, agian kontakizun sentiberegia atera zaio

Gehiegi luzatzen du azken zatia, irakurleak asmatua du amaiera, kontatzen duena jada ezaguna da, kontatuta dago, luzatu egiten da eta jakin-mina ahultzen da, indarra galduz. Bukaera motzagoa, zuzenagoa, interesgunea urtuko ez zaiona behar zuen.

Artifizialegia iruditu zait likantropoarena, ipuina da, baina berez erreala izan daiteken istorioa mamiagatik.

Puskaka sartzen doa kontakizuneko osagai, gorabehera, zertzelada, ... dosifikatuta, tartekatuz, ... puzzleko zati bezala, irakurleak lotu, bildu eta ordenatu ditzan. Abilki.

Aurrera eta atzera dabil denboran, jauzika. Abilki.

Atal bakoitzeko zati bakoitza hasteko modu berezia du, sarrera edo  lotura gisa, aditzik gabeko esaldi motz bakarrarekin.

Hizki etzaneko esaldi laburrak sartzen ditu kontakizunean, pertsonaiaren barnera jauzia eginaz, egoki eta argi, burutapenak edo elkarrizketak txertatuz.

Kontakizun maitagarria suertatzen da, pertsonaiak eurak ere, Rosa, Elias, ...

Idazkera landua, ia “preziosista” batzuetan.

Artifizial tankera hartzen diot tarteka idazkerari, gustagarria, atsegina, ia artelana, baina urrutitxo geratzen zaizuna.

Zuzenean ordez gaiari heldu gabe bailebil dirudi sarri, gaiari heldu gabe, zeharka, itzulinguruan, dotore esatez arduratuta, ...

Poesia ukitua du, sugeritu egiten du, irudiz hitz egin, ...: “eskukada bete hitz”, “Brandergurgo, bi munduren ateko atea”, eta horrelakoz josia kontakizun dena.

Magia du, agian poesia kutsuagatik.

Suspense puntua du

Abila da deskribapenetan

Ez du ekarpenik hiztegi, morfologia, esamolde, ... aldetik

Idazkera zaindu landua du erakargarritasun nagusia, eta kontakizunaren ederra.

Heldutasuna falta zaio, bera baino idazle zaharrago askok baino handiagoa erakusten badu ere.

 

Olatu bat kuartelen gainetik. Xabier Amuriza

Aurreko bi liburuen ildotik doa idazkeran

Elizaren eta apaizen trantsizio garaiak, frankismo egun haietan

Beregan zentratuegia ikusten dut tarteka,  biografia dirudi, mezuari indarra kentzen diola uste dut

Ateraldi bikaina, zeharkako hausnarketa esanguratsuak, …elkarrizketa eta narrazioetan

Katramila teoriko kilikagarriak

Elkarrizketa zorrotzak, umoretsuak, …

Umore puntu etengabea batez ere elkarrizketetan

Ateraldi  kilikagarriak

Beste bi liburuei buruz esandakoek balio dute hemen ere

Irtenbide bikainak esanahia agertzeko edo esateko zaila edo korapilatsua dena argi azaltzeko

Hitz jokoak, hitzekin jolasean

Izugarrizko segurtasuna erakusten du, erabakikortasuna hitzak eta esaldiak gauzatzerakoan

Hainbat hitz asmatzen ditu

Atzizkien erabilpen abila

Sintetikoaren erailera harrigarria

Errazago irakurtzen da aurreko biak baino, sailkatu eta banatuago dago, letra etxanak, …

 

Ospitalekoak. Mikel Antza

Gutxienezko ardatza duen kontakizun ezberdineko istorioa

Gertakizun bakanak kontatzen ditu, lotura minimo baten inguruan

Atal motzetan egituratuta dago, irakurketa erraztuz

Gai ezberdinei buruzkoa gogoeta luze eta sakona da atal bakoitza

Gai ezberdinak ditu, zuzenean edo trabeska

Kartzela, kartzelako ospitalea, presoen bizi-baldintzak, sufrimendua, herrira bueltatzean barkamenaz, euskal presoak amore ez emateaz, hezurrak non lurperatu, …

Idaztea eta idaztearen zergatiak leku berezia dute

Hainbat hausnarketa interesgarri: emakumeen kartzela, …

Erabakitzeko ahalmena badugula dio

Filosofia kutsua ere badu, pentsalariarena behintzat

Kontakizunaz harago, goragoko maila batetik begiratzen die istorio zehatz konkretuei, teorizatu.

Tarteka zenbait atal luzeagoa da gaiak hala eskatuta:Dimitri hiltzailea, Xabier gudaria, Fred garbitzailea, Veronika garbitzailea, aita kartzelan zegoenekoa, ikastola,…

Barnera bidaia bat

Pintzelada ezberdinez doa marrazten kartzelako errealitatea

Azken aldera, kartzelako gaietatik nolabait aldendu eta burutapen nahiko arruntetan korapilatzen da: indarra galtzen du

Egitura berezia du: atal bakoitza neskalagunari noka hasten zaio narra-bide ohikoan jarraitzeko

Erruz eta egoki darabiltza aditz trinkoak, esaldi peto herritarrak ere

Erraz eta gustura irakurtzen den testigantza garratza

 

Xahmaran. Jon Arretxe

Istanbulen eta Munichen kokatutako narrazioa

Traizio, azpilan, politika eta azpilan, polizien lan zikinaren istorioa

Bukaera trukulentoa, latza, duen kontakizuna

Bukaeran dator ezustekoa, baina ez hainbesterainokoa, errazegia

Bi hirietako giroa kontatzen du, batez ere Munichen etorkinen egoera eta bizimodua

Kurduen arazoa ere hor dago

Aipuak besterik ez dira, azaleko azalpenak

Ez ditu arazook zuzenki kontatzen, narrazioaren barnean doaz azalduz, egoera eta gertakizunen harira.

Ez du gaiez hausnarketa zuzenik egiten, zeharka edo baizik, irakurleak ikusi behar ditu arazook

Ez da esaldi korapilatsu eta bitxietan nahasten, ezta esaldi susmagarriak edo eztabaidagarriak egiten, baina zuzen eta egoki idazten du.

Lexiko normala du, ez da hiztegira jotzen ibili beharrik

Badirudi ez duela burua askorik nekatu narrazioa korapilatu, hausnarketetan nahastu, edo esaldi berezirik bilatzen

Ofizioz idatzitako istorio bat

Huts, motel edo arin samarra iruditu zait, zerbait landu eta oparoagoa espero nuen, ideietan eta idazkeran.

Sendoagoa espero nuen, ezer gutxi berri erakutsi dit

Xumea, baina balio dezake entretenitzeko

Nik gehiago eskatzen diot izena duen idazle baten eleberriari

Ematen duen informazioa azalekoa eta ezaguna da

 

 

Liburuak 7.

Zenbait libururi buruzko iruzkinak

 

Liburuak 7

Autopsiarako frogak.  Koldo Izagirre. Poema-liburua

Eromenaren mendietan. Howard Phillips Lvecraft

Gizajendearen ahitzea. Pablo Sastre

Goizuetan bada gizon bat. Patziku Perurena

Hatsaren kulunka. Herta Müller

Moroak gara behelaino artean?. Joseba Sarrionandia

Nemesis. Philips Roth

Rimel. Koldo Izagirre.Poema-liburua

Ulises. James Joyce

Zamaontzia. Iñigo Aranbarri

Zazpi orduak. Miren Agur Meabe

Zer barkaturik ez. Alberto Ladron Arana

Zubi bat Drinaren gainean. Andritx Ivo

 

Autopsiarako frogak.  Koldo Izagirre. Poema- liburua

1.- Eskoletako eraztuna. Euskara pertsegitua, gutxietsia

2.- Agintarien jokabidea

3.- Euskara, mendeko, bigarren mailakoa

4.- Euskararen lurraldea, lurraldedun, lurraldekotasuna

5.- Elebitasuna, diglosia

6.- Mundukoak gara

7.- Politika eta politikariak, boterea, beraien lehen aukera

8.- Maketoak: hiztunak behar ditu hizkuntzak

9.- Menderatzaileen kultura, ezarritako bideak

10.- Ukoa eragile, zapaltzailearen dialektika:

11.- Geneak:Euskara da euskaldunen identitatea

Gordina, errukirik gabea, bisturia zirritu guztietara sartzen du

Euskarak pairatu dituen erasoen etsenpluak eta iritzi oker, eta azpi-esanahiko jarrerak erreskadan

Kontaketa bera nahikoa da berez, berez dator hausnarketa, baina Koldoren gogoetak ere bisturi baten ebakerak dira

Hainbat mito eta teoria oker deuseztatzen ditu, maketoena etab, sarri lerro batez.

Ezezaguna zaizkigun zenbait zirrikitu, ahazten zaizkigun zenbait  ikuspegi,

Euskararen historiako zertzeladak, batzuk miragarriak, besteak deitoragarriak

Elizak mugatu eta zedarritu du luzez euskararen eremua

Euskaradunak ez gara erakargarriak, nortasuna ukatu diote euskarari, gazteleraren inposatze bat egon da

Ezagutzen ez diren testu eta pertsonaia ezagunen zenbait iritzi eta jarrera uzten ditu agerian

Gertaera, zita, eta pertsona ezagunak dira gehienak, baina beraienganako kritika, oso zorrotza

Ezuste erakusketa bat da liburua, ideietan, hitzetan, egituran, ...ç

Zertzelada berriak testuinguru ezagunean

Golpe apartak ditu

Uholdean, trumilka, baina zehatz eta dotore,  datoz iritziak, irakurlearen hausnarketarako hari muturrak eskaintzen ditu, norberak tiratu dezan bertatik

Kritika ezin zorrotzagoa, hitz gogor zuzenik ez badarabil ere gehienetan

Ironia, azpi intentzio bat dago edonon

Zenbait leihatila zabaltzen ditu irakurlearen ikuspegia zabalduz, finkatuz edo zuzenduz, 

Ateak irekitzen ditu bideari ekiteko

Ikuspegi berriak, aldi berean zorrotzak

Gizakidun hizkuntza behar du izan euskarak, lurraldeduna, lurraldetasun betekizuna-eskubidea,

Harrigarria, edukietan eta forman, liburuaren egituran ere berezia

Esaldi zizelatuak, soberarik edo betegarririk ez dutenak, ingudean mailukadak lez

Poesia ukitu nabarmena, irudietan, giroan, hitzetan, ...

Idazkera, hizkuntza,  ... eta abar asko zehatz zehaztutako hitzez

Kontzeptu berriak, hitz berriak sortuz, hala doa atal bakoitza

Ukitu berezia damaio idazkerari, zer den definitzeko zaila, baina aberasgarria, pauso bat aurrera, giro bat eta eskola bat sortuz

Herritar ukitua du bere idazkerak hainbat esamoldetan

Hitz ezezagunak: herrije, ... eta hainbat

Hainbat hitz forma literario ezberdin, agian herritik jasotako esaldiak dira

 “Tasun” atzizkia darabil sarri, kontzeptua sortu edo hitz bakarren argitu-finkatzeko

Hitz berri ugari sortzen ditu, hitzok bilduaz edo atzizkiak erabiliz

Pausoka, gutxika irakurri behar da digeritzeko, taldeko hausnarketarako ezinbestekoa.  hobe.
Behin eta berriro irakurri behar da, barneratu nahi bada

Gehienek ez dute irakurriko, irakurri behar luketenek bereziki

Irakurri dugunok ez dugu eguneroko  irakurgai hartuko, ez dugu gau-mahaian jarriko, ahaztuko zaigu irakurritakoa, baina norbaitengan erneko da lora berri bat

Arantza hor utzi digu

Erradikalegia dela ere eragotziko diote bere lotsa eta hutsikeria estali nahi dutenek, batez ere.

 

Eromenaren mendietan. Howard Phillips Lvecraft

Fikzioa. Nobela fantastikoa

Gaur egun Artikora egindako espedizio batetako aurkikuntza eta gertakizunak

Duela milioika urte, glaziazioen aurretik, izan ziren hiri erraldoien eta mundu guztira zabaldu zen zibilizazioen deskribapena: ideia kilikagarria da

Duela milioika bizi izan zen izaki edo nolabaiteko adimendunen fantasia

Istorioak baino deskribapenak dute funtsa

Orduan ere gerrak daude, borrokak, …

Narrazioak ez du sare zabalik

Deskribapen luzeak egiten ditu, bidaia, paisaia, ibilera, ibilbide eta gertakizunei buruz.

Geologia aurkikuntzen deskribapen zehatz luzeak dira deskribapenok, baina ez dakizu ze oinarri zientifiko duten, baduten ere, ala fikzio hutsa besterik ez diren

Aspergarriak egin zaizkit deskribapenok, batez ere gertakizunekin lotura esturik ez dutenak eta zientziarekin loturaren duda duzunean. Aspergarri samarra dena delako deskribapen fantastikoa

Baina mantentzen du intriga puntua,zer gertatuko, ia nola bukatuko,baina deskribapenak jaten diote lekua gertakizunei

Lehen atalek ez dute erakargarritasun handirik, erditik aurrera pizten dizu jakin-mina

Irudimena lantzeko balio dezake, irakurlearen fikzio ahalmena lantzeko

Ezer gutxi esan, iradoki edo erakutsi dit

Ez zait erakargarria egin

Ez zait horrorezkoa iruditu, ez dit beldurrik harrotu, artifizialegia da

Esaldi luze korapilatsu asko: interesgarriak deritzet  hizkuntza aldetik

Ez da batere erraza irakurtzeko

Interesgarria euskara aldetik, astiro eta pentsatuz irakurri behar duzulako

 

Gizajendearen ahitzea. Pablo Sastre

Hainbat eta hainbat ideia bikain, kontzientzia aktiboan gorde ezinaren pena uzten dizute Iritzi eta hausnarketa interesgarri eta erakargarri asko, ezohikoak ere

Ez dago iritzi polemikorik, eztabaidagarriak edo zehaztu beharrekoak arren zenbait

Non bizi gara, etorkin edonon, lekuz kanpo bizi direnak, erbesteratzea, atzerriratuak, …

Emakumeak, umeak, lana, izaerak, mina,

Medikuak, ospitaleak, heriotza,…

Ume abandonatuak, karitatea, laguntza, …

Beldurra, gorrotoa, maitasuna, …

Errealitatea, irudiak, fotoak,

Makinak, internet, medikuntza, sentimenduak, …

Zentzuzko hausnarketa pila, pentsarazten dutenak

Ze ahal ideia interesgarriak etenik gabeko jarraian botatzeko

Ilun samarra da, agian bere euskara idazkera eta estiloagatik da

Estilo, idazkera, zaila, nahasi samarra, bortxatu tankerakoa,  baina ez barrokoa ez korapilatsua edo dotoretasunaren bila doanarena

Zailak dira ulertzen hainbat esaldi, zenbait hitz ere

Estilo horrekin agian irakurlea sakonago irakurtzera bultzatu nahi da

Egian bere idazkera besterik ez da

Euskaldun berri baten jitea dirudi

Bi hitzez bakarra sortu, maiz darabil modan edo indarrean jarri den teknika eraginkorra

Aldaketa bat nabari da idazkeran 

Arraroak egiten zaizkit hainbat esaldi, zuzenak ote zalantza utziz

Zuzenak izanen dira zenbait esaldi, berritzaileak agian, baina ezohikoak egiten zaizkit

 

Goizuetan bada gizon bat. Patziku Perurena

Garai bateko hainbat kontu eta zehaztasun abestiaren inguruan

Trabuko deituaren abesti inguru osoa aztertzen du

Ohiturak, …. Botatako zuhaitz bakoitzeko bi birlandatu behar, meatzetan seinale bat utzi behar eskubideak  ez galtzeko (gureetan basoko erleekin bezala)

Metz inguruko mila kontu

Legeak, ohituak, kartzelak, atxiloketak, pobreak kartzelatik libratzea, …

Ahuntzen arazoak, ahuntzei hortzak moztea zuhaitzak jan ez zezaten, …

Ezkontza doteak, …

Orreagako monasterioaren garro luzeak, …

Neurri eta izen teknikoak, …

Moral kontuak harreman sexualei buruz: ezkontza hitza eman ezkero oheratzea bazegoen, …

Diru ezberdinak, faltsuak, akastunak,  iruzurrak, …

Urdeen kontuak, … lapurretak, saltzeak, zigorrak, …

Abizen eta leku-izen deigarriak …. 

Elizan lur  ematea

Badu ukitu kilikagarria, gaian eta idazkeran

Esaldi berezi herrikoi asko

Herri estilo hurbila darabil

Idazkera bitxia du

Toki eta bestelako hitzak lotuz  hitz berriak lortzen ditu, orain arte idazleek ez bezala: irinzakua, zorkontua,   

Errepikagarria suertatzen da

 

Hatsaren kulunka. Herta Müller

Errumanian bada alemanera nagusitzen den herrialde bat, garai bateko etorkinek sortua.

Nazien alde jarri ziren asko. Naziak bota ondoren Errusiara eraman zituzten asko, errepresaliatu bezala, lan-eremuetara.

Lan-eremu bateko kontakizuna da liburua, nola ez, latza, erabat gogorra

Errumaniatik Errusiara bidaia: laztasun krudela, une hunkigarriak ditu.

Lan-eremuko bizi-baldintza eta gertakizunen kontaketa

Tarteka atzera jauzien bidez Errumaniako bizimolde eta giroa

Kanporako ametsak azken aldian, irteten denerako burutapenak, kontrastea bost urteko errutina eta kanpokoa kontrastatuz

Errumaniara itzulera, bizimolde berria, eremu-mina, oroitzapenak, lana, 

Azken atalean, HITZATZEAN, argitzen du lan eremuen zergatia

Lan eremuko Errusiarren kritika darama barnean, edo zuzenean

Tarteka filosofatu ere egiten du gai ezberdinei buruz, labur, ia esaldi bakarrez

Hasieran herriko giroa azalduko du, atzera jauziak egiten ditu tarteka, eta Errumaniako bizimoldea ere agertzen da, batez ere nazien aurkako iritziekin, baina baita hango mendien deskribapena,

Hainbat iritzi, burutapen eta hausnarketa ereiten ditu kontakizunen harira, motzak baina zorrotzak

Kritika zorrotza da; salaketa zuzenez baino, kontakizunaren bidez azaltzen du salaketa hori.

Kontakizun oro dator kritika giroan bilduta.

Ironia nagusitzen da sarri

Gosea: gosea objektu bihurtzen denekoa, bera da protagonista nagusia.

Porlana: pertsonaia bihurtzen da, bizitza propioa du. Porlanaren inguruan eremuko hainbat zertzelada, berri, ...

Zorriak, zimitzak: tarte handia dute

Kare andreak, gizarte sudurluzea, zapiak, saguak,  bihotz-pala, zepelina, kukua, beste lan-esparru ezberdinak, ... asperdura, errutina, ihesa-bertako sentitzea, .. gai bat bihurtzen da atal bakoitzeko erdigune, eta bere inguruan etorriko dira hainbat zertzelada berri.

Kapitulu edo atal laburretan egituratua dago liburua. Atal bakoitza gai baten inguruko kontakizuna da, denen artean osatzen dute eremuko errealitatea, gogorra, latza, hainbat zertzelada makabroak dira, baina errealak.

Zenbat gai errepikatu egiten dira.

Hainbat egoera zirraragarriak dira, denak bereziak: bildotsarena, lapurrarena, ...

Pertsonaia ezberdinen galeria bat da ere: nortasun ezberdinen azalpena, edo erakusleihoa.

Pertsonen barne sentimenduak, kontraesanak, eremuak nola bultzatzen dituen mutur-muturreko a egoera eta jokabideetara, ...

Gizakien portaera ezberdinak

Etxera itzuli ondorengo garaia, egokitu ezina, gogapenak, kontraesanak,

Kapitulu edo atal laburretan egituratua dago liburua. Atal bakoitza gai baten inguruko kontakizuna da, denen artean osatzen dute eremuko errealitatea, gogorra, latza

Ez du trama bat, kontakizun korapilatua, esparruko gorabeherak kontatzen ditu, banaka.

Pertsonaia baka nagusiak, kontatzaileak, ematen dio batasuna kontakizunari

Ikuspuntu berezitik tarteka kontatzen ditu istoriook, tarteka objektuak eurak dira bizitza hartzen dutenak, hitz eginez bezala

Gauzak kontatzeko era berezia du

Irudimen aberatsa du, ideia, irudi, egoera edo kontakizun baten inguruan korapilatzen da luze mataza bat eginez.

Poesia ukitua du bere giro latz tragikoan ere: irudiak darabiltza iritziak eta egoerak azaldu eta deskribatzeko, giro berezia sortarazten du, zeharka bezala esanda uzten ditu hainbat egoera, intsinuatuz bezala, ... zenbait forma ere ez da narrazio arruntekoa, ...: “enarak gosearen atzetik hegan”...

Batez ere azken ataletan modu sinbolokoa darabil, irudiz eta alegoriaz adierazten du

Zehatza da deskribapenetan, pausoz pauso kontatzen ditu ekintza edo gertakizunak

Asko luzatzen da deskribapenetan: kapitulu bakoitza da ekintza baten deskribapen luzea

Erakargarriak dira hainbat zehaztasun, batzuk ustekabeak dira, bitxiak, bihozkadak bezala, ...

Hitz berri eta zehatzak dakartza, niretzat berriak: zurdakia, alun, galtzazpi, ... Batez ere gai zehatzen inguruan: belarra, animaliak, lan-tresnak,

 Ez dakit itzultzailearen aburuz ala jatorriko testuak hala eskatuta.

Zenbait hitz orokorregiak dira: “tapakia” kazola tapa da

Hainbat hitz-joko.

Hitz konposatu asko sortzen ditu itzultzaileak

Garbizale itxura du sarri itzulpenak, badirudi ez dituela gogoko erdarako maileguak, gaztelaniazko itzulpen zuzenak egiten ditu bi hitz elkartuz: disko-jogailua, ...

 

Moroak gara behelaino artean?. Joseba Sarrionandia

Sarrionandia abizeneko fraide bat du ardatz, Afrikako -Arrifea eta Amazigera batez ere- hizkuntzetan aditua bera

700 orrialdeko liburu mardula da, bitan banatuta: testu nagusia da bat eta 1387 ohar dituen gehigarria jarraian bestea

Utzi daitezke irakurtzeke oharrok erraztasunez, baina merezi dute irakurtzea, datu, argipen eta hausnarketa interesgarriak baitakartza.

Saioa izaki, mila eta bat ideia, iritzi, datu eta hausnarketa eskaintzen ditu, gai ezberdin askori buruz

daude, hausnarketari gorputz bat ematen die, eta euskara dotore eta jantzian gainera

Mila eta bat zertzeladen berri eskaintzen du

Ideia argi eta ikuspuntu asko dago, baita baita hausnarketa eta iritzi berri asko ere

Historia eta istorioak

Hausnarketa interesgarriak eta datu pila kontakizunaren harira

Hausnarketarako bideak irekitzen ditu

XVIII. mendeko euskaldunen berri: bizi-baldintzak, ohiturak, … jada hain ezagunak ez zaizkigunak

Misioak: fede emigrazioa / apaizak politikoen besoa herrietan

Marokori buruzkoa mila eta bi gai ezberdin: historia, etniak, hizkuntza, espainolak, frantsesak, ...

Hizkuntzen izenen zergatia: hausnarketa interesgarriak, …

Kolonialismoa, herrien zapalkuntza

Politikaren ustela

Herri txiki batek aurre egin ahal diezaioke potentzia handi bati

Kolonialismoa: kanpoko gerra: estatuaren barne politikarako arma

Gerra: dirua

720 oharra: bekatuari buruzko gogoeta aparta da

Datuak ahaztuko ditu irakurleak, hainbat esaldi eta testu interesgarri ere bai, baina sakoneko ikasgaia ez, kolonialismoaren eta politikaren gehiegikeriak ez

Hizkuntzei buruz hausnarketa: Amazigera, bere historia eta literatura

Amaziga-Euskara: ardatza

Euskaldunak - arrifeak

Euskara eta bere iturri-senideak: ze anabasa

Euskara eta ahaideak: auzotasuna

Hizkuntza ezberdinen egoera, ofizialtasuna, kopuruak, …

Hizkuntzen kokapena zeren arabera

Hizkuntza politika

Hizkuntzen erabilpen politikoa

Literatura: handiak eta txikiak, ezagunak, herriarenak, itzulpenak, …

Herrien askapen borroka ezberdinak

Frantziako Iraultza eta Euskal Herria

Nazioa, euskara, aberria, demokrazia, nazionalismoa, autodeterminazioa, …

Emigrazioa – integrazioa

Biktimak, biktimakeria

Espainiari salaketa bat da, kolonizazioa eta kolonizatzaileena

Marokoz ari denean Espainiaz ere ari da

Frantzia, Ingalaterra, … parekoak dira koloniari buruzkoan

Moroei buruz iritzi erdeinuzkoak dira  espainiarren testu gehienetan

Konkistatzaileen betiko harrotasuna, harrokeria eta zapalduekiko mesprezua

Iberismoa:  teoria orokin kontuz ibili behar dela ikasi dut

Miterrand eta hainbat pertsona ezagunen errealitate gordin ustela

Politikoen betiko jokabide maltzur interesatua

Hainbat zertzelada ezezagun: Nabarra- Albret

Irakurterraza, oso sailkatuta baitago, tarteka irakurri daiteke.

Lexiko eta egitura erraza darabiltza, orokorrean

Han-hemenka, ugari, hitz konposatu, berri, sortuak

Esamolde deigarriak, oso herrikoak,

Hitz berri esanguratsuak sortzen ditu atzizkiekin, edo bi hitz elkartu edo bilduz

Kontaezin gai, iritzi, … aurkibidea begiratu eta berriro ekin daiteke edozein ataletan

Ohar asko jaso dut, ezinezkoa da bururatzen zaizun eta ekartzen dizun burutapen guztiak idaztea

Pena ematen du hainbat iritzi eta hausnarketa ezin gordea, ohar idatziz hastea buka ezineko lana litzake

Frustratu egiten nau, hainbeste iritzi, gai, kontu, notizia, datu, … ezin denak jaso, ezin denak gogoratu, ezin ordenatu, … nahi egin nahi nukeen, nire erabilpenerako, hain da aberasgarria, baina ezinezkoa egiten zait, beraz irakurriz gozatu eta jitohainbeste iritzi, ideia, ataka, hausnarketarako iturri, … esku hutsik bezala sentitu naiz, aldi berean aske, nire kasa hasteko, dena bainuke egiteko, ase eta hutsik, biak batera.

Ez du gauza berri askorik esaten, jakinak edo ezagunak dira hainbat, baina berriro irakurtzea oso aberasgarria da,gogarazi egiten ditu, ukitu berezia dute eta testuinguru eraginkorriak daude esanda, ordenatuak

Aparta

 

Nemesis. Philips Roth

Protagonista kirol arduraduna da ikastetxe batetan polio izurriteak jotzen duenean herrialdea eta batez ere juduen auzoa.Munduko gerra garaia da eta gazte asko gerran dira:gerrari buruzko ikuspegia.

Istorio trinkoa

Udaleku batean hartzen du lan berria, Polioa heltzen da

Protagonista gaixotu eta elbarritzen da:polioaren ondorioak eta gaixotuen jarrera ezberdinak,

Ez du amaiera biguntzen, gaia bere gordintasunean uzten du, jarrera ordezkorik bada ere

Polio gaixotasunaren inguruan doa kontakizun osoa,polioari buruzko txosten baten antza du, nondik norakoak, sendabideak, eramailea nor, …

Gaixotasunaren nondik norakoak, kutsadura nola nondik, sendabideak, …

Ameriketan agian benetan gertatu zen izurrite baten inguruan

Maitasun istorio bat dago tartean,maitasuna baldintza zailetan, heriotzaren aurrean jarrera ezberdinak, izurritearen aurrean ditugun jarrera ezberdinak, jainkoa:justua da - gaitzen errudun?, gaitzaren aurrean jarrera ezberdinak, …

Pertsonaien argazki zehatza

Judutar auzo bateko eta judutarren bizimolde eta harremanak ere

Kontakizunak berak ez du erakargarritasun handirik, ia ez dago istoriorik, oso lerro gutxitan kontatzekoa da,  pertsonen barne egoera da muina,

Pertsonen barnera sartzen da, barne sentipenak dira gai nagusia

Giro astuna sortarazten du

Sakona eta luzea da pertsonen bizipenei dagokionari

Zail samarra da irakurtzeko, patxaran hartu behar da estilora ohitu arte batez ere

Deskribapenak nagusitzen dira, jendea,auzoa, gertakizunak, polioak sortarazitako giro berezia, …. zehatz azaltzen ditu inguruak, pertsonak eta  jokabideak

Deskribapenok aspergarriak ere egiten dira tarteka,n behar da esan nahia:  literatur lanari begiratzen bazaio du interesgune nagusia

Hitz asko asmatzen ditu, edo eraldatuz erabilgarritasun berri bat eman, euskarara jotzen du erdarazko hitzen ekarpena baztertuz gehienetan, …: laukoztatu, …pentsatu egin behar esan nahia: hartzen ditu zenbait hitz, gutxi: “emozional”, …

Esaldi edo perpausa luzeak egiten ditu

Berrirakurri behar dituzu hainbat perpausa eta esaldien ordenu zuzenaz jabetzeko

 

Rimel. Koldo Izagirre. Poesia-liburua

Jaioberriari egiten dio jarraipena poemaz poema lehen atalean

Alabatxo  jaioberriaren inguruan

Alabatxoari testamentua edo nagusi denerako oroigarri bat bezala da

Errealitateari lotuta doaz poemok, egunerokoaren gainetik hegan, behera begira

Herri  esamolde, herri mintzaera, herri ohiturak…

Irudiak, hitz jokoak, …, izugarri aberatsa da

Irudi eta sinboloak naturalagoak dira, logikoagoak

Ez dira poema bortxatuak, pentsatu eta landuegiak, lotura zailekoak

Ipuin baten jitea dute zenbait poemak, ipuin sintetizatuak, zuk ibiltzeko ildoak

Umore puntua da osagaietako bat

Ohiko poetenak baino ulergarriagoak

Asmamen dohain aparta erakusten du, hori da ahala eta irudimena, eta hitzekin jolasteko ahalmena.

Poema bakoitza da ezuste bat

Jolas bat da poemon irakurketa

Hitz joko luze erakargarriak, hitz korapilo zoragarriak

Egitura zehar berdina dute zenbait poemetako zati ezberdinek, hitz-jolas bikaina

Bitxikeria dira zenbait poema, zizel-lanak

Poema gozagarriak

 

Ulises. James Joyce

Boon jauna da kontakizuneko pertsonaia nagusia, berari jarraiki doa istorioa

Etxera doa, kalera, hiletak, egunkariko erredakzioan, eroak, ospitaleko gorabeherak, amatasuna, literatura-idaleak-liburutegia, autoreak, politika, emagalduak, erlijioa, apaizak, gotzainak, Emakumeei buruzkoak, ezkontza, …

Dublingo kaleak, giroa, pertsonaiak, historia, pasadizoak, gertakizunak doaz azaltzen

Irlandako herri askoren aipamena, historiako zein kulturako gertakizunak,

Gertaera, jokabide eta sentipenen kronika da

Eztenkari da sarri, errukirik gabekoa

Kritika soziala beti dago presente

Sexu kontuak etengabekoak dira, gordinak, lotsagabeak,

Antzerki antzerakoa da atal bat: pertsonaien galeria eta egoera bitxien leihoa

Galderak egin eta erantzunez osatzen du azken aurreko kontakizuna

Bloom eta Estebanen arteko pasadizo luzea, itsasgizonei buruz, …

Hiruzpalau puntu soilik, inolako komarik gabe, besterik ez du azken atal luzeak: harrigarria da, hitz batek edo egoera batek beste egoera edo burutapen batetara eramaten du

Gibraltarren kokatzen du azken zati hau

Hotza da, urrutitik bezala ikusi eta kontatzen ditu gauzak

Burutapen labur eta zehatzak

Etengabeko gogapen eta iritziak,  ezin laburrago

Mundu osoa ukitzen du, dela pertsona motak dela herriak, dela geografia, dela historia

Munduko osagai guztiei buruz ari da

Kultura handia erakusten du

Pertsonen barnean sartzen da

Pentsamenduen osinean dabil

Pertsona batek buruan erabili ohi duen zurrunbilo etengabea

Irudipen harrigarria erakusten du

Ez da erraza kontakizuna jarraitzen, bestelakoetan galtzen zara, hariaren ingurukoetan,

Liburu osoak dirudi digresio bat

Ezin eskematikoagoa izan deskribapenetan, lakonikoa, laburra nahiz esaldi luzea izan

Oso zehatza da hainbat zertzeladetan: pertsonaien adina, lekua, ardoa, etxeko osagaiak,

Xehetasunak bi hitzetan, intsinuatuz sarri

Irakurleak osatu behar du, borobildu, eduki osoa

Esaldi erabat motzak asko,  sarri, eta paragrafo luzeetan ere esaldi bakoitza motza sarri

Hitz bakarra sarri, bi edo bizpahiru, baina dena esanda eta deskribatuta dago

Esaldi luze baten adina balio duten esaldi laburrak

Errefrau zaharrak diruditen esaldiak asko

Iradoki egiten du, bukatu gabe utziz esaldiak, dena esaten duten bukatu gabekoak

Hitz-joko abilak

Hitz pare bat soilik esaldiaren ordez: agian ahozko hizkuntzaren isla da

Kontakizun edo paragrafo  oso luzeak tarteka, hausnarketa eta egoera bitxiekin

Zehaztasunen beterik deskribapenetan, kontakizunean, adjektiboetan, …

Geratu bezala egiten da ingurua miatzeko

Barrokoa da, edo rococo, irudiz, iritziz, ateraldiz,

Adjektiboak jartzeko abilezi eta zehaztasuna

Esaldi osoa edo bizpahiru hitz  izen bihurtzen ditu

Ezusteko adjektiboak sarri, ezohikoak

Hitz ezezagun bitxi pila: hitz berezien hiztegi sendo bat egin daiteke beraiekin: ez dakit bere meritua den, itzultzailearena, biena, … Hego Ameriketako hitzen kutsua dute, edo herri-herrikoak, hiztegi normaletan jaso gabeak

Sekulako ahalmena behar du 700 orrialde horrela betetzeko, ezer errepikatu gabe

Txundigarria

Kontrazaleko iruzkina da liburuari buruzko argipen zuzenena

Hirugarrenez irakurriko dudan liburua, agian tarteka, zatika, ….

 

Zamaontzia. Iñigo Aranbarri

Itsas bazterrean bizi den familia baten historia

Aitona, iloba, ilobaren ama, beti presente baina ageri ez den aita, …

Bilboko Abran zamaontzi bat, itsasgizonak, bereziki bat, …

Amaren gaixotasuna, …

Giza harremana, herri txiki bateko giroa, …

Bi kontakizun paralelo batasun batean

Nobela laburra da, baina trinkoa, tartekako hausnarketekin, zeintzuk hurrengo kontakizunaren sarrera bezala,

Batez ere idarokitzen duena da garrantzitsuena, hitzen azpian datzana, tolesduretan gordetzen duena

Kontakizunaren harira hainbat gogoeta eta hari-mutur hausnarketarako kilikagarriak

Hainbat hari-mutur geratzen dira airean, irakurleak lotu edo irudikatu beharko dituenak

Ez da kontakizun zuzen borobil horietakoa, ataltxo asko eta nahastuetan banatuta dator, puzzle bat bezala da, dosi txikietan ematen ditu aztarna ezberdinak

tarteka lotzen nahiko zaila

Egitura berezia du, marratxo batez istorio paralelo bat sartuz doa, istorio nagusia osatuz

Tarteka lotzen nahiko zaila

Prezisioz idazten du, zehatz

Idazkera zail samarra du, pentsatu edo landuegia bezala tarteka

Hurrengo, aldiz, herrikoi petoaren antza du

Esaldi ezohiko, edo gutxienez ez arruntak darabiltza, herritik hartutako kutsua darie

Esaldi herritar peto asko, txikitakoen antzerako edo berdinak

Asmatuak baina egokiak dira hainbat esaldi, niretzat berriak

Modu ezberdinean botatzen ditu hainbat ideia: “arinago zeraman aspaldian urratsak”

Astiro irakurri behar da, ohiko esaldi eta idazkera ez direlako: itzali= “bonbillari haria eten”

Segurtasuna dario idazkerari

Adjektibo zehatz eta adierazgarriak, ez ohiko normalak, baina oso egoki eta argitzaileak   jartzen ditu

Izen gehienei jartzen die adjektiboren bat

Irudiez azaltzen ditu iritziak eta egoerak,irudien uholde bat bezala da

Konparaketak, irudiak, … poesia kutsua edo ukitua du

Ez da hitz borobil ezezagunetan tematzen, ezohiko hitzak dakartza tarteka-tarteka

Banaka-banaka herritik jasoak  diruditen hitz asko  sartzen ditu, niretzat ezezagunak, gaur egun ezezagunak baina garai batean herri herrikoak izanak diruditenak

Herriko hitz asko berreskuratzen ditu

Hainbat hitzen aldagai asko

Aberatsa irudietan, aberatsa idazkeran, esaldietan, aberatsa hiztegian

Batez ere aberatsa ideietan

 

Zazpi orduak. Miren Agur Meabe

Ipuin eta bertso ezberdinen sorta bat, bilbe xume batetan txirikordatuta, bakoitzari halako sarrera bat bezalakoa egiten diola

Istorio sinple baten inguruan txirikordatutako kontakizun ezberdinak

Dena kontakizunari txertatutako marrazki onirikoz girotua, itxura irrealeko irudietan,, ipuinei lotuak.

Azken orrietan liburuaren nondik norakoaren zertzeladak kontatzen ditu, argibideak ematen: deigarria da, nahiz ez duen ezer berririk eskaintzen, memoria lantzeko ariketarako aukera ez bada, edo irakurritakoa sakonago ulertzeko, irakurritakoaz hausnarketa egiteko,  batez ere egilearen hautaketak nondik joan diren jakiteko

Ipuin sinpleak eta motzak dira, baina kilikagarriak eta atseginak

Logikaz kanpoko ipuinak dira, irrealak, mitologiari lotuak bezala. mitologia zipriztinez buztiak

Zazpia da han-hemenka sarri errepikatzen duen zenbaki misteriotsua: azken orrietako azalpenetan dator zergatia

Bertso eta kopla sorta aberatsa, kontakizunekin tartekatuta: alaiak dira gehienak, biziak, koloretsuak ere

Irudimen bizia darie ipuinoi

Irudiak darabiltza usu, poesia giroan

Originaltasuna ezin uka liburuari

Poesia kutsua du, liburu poetiko bat da izan, giro berezi bat sortzen du

Idazlearen jolas bat bezala da

Artisau lana dirudi, idatzi lan oro artisau lana bada ere

Errefrauak diruditen esaldi sarriak

Herriko esamolde ugari

Kandentzia bat dute ipuinok, musikaltasun bat ere, erritmo bat, erritmo berean irakurtzera bultzatzen zaituena

Ez du monotoniarik sortarazten, egoerak berritzen dituelako ipuin bakoitzerako

Animaliak hizketan

Sarrera diren kontakizuneko zatiak nahiko arruntak dira, grazia puntua falta zaie, ipuinek duten ukitu hori berezirik

Hiztegi aberatsa, batez ere animalia, hegazti, arrain, lora, landare, … gaietan

Hitz ezezagun ugari: sorkia, naba, …

Hitz, irudi eta iritzi joko xarmantak, egiten ditu sarri

 

Zer barkaturik ez. Alberto Ladron Arana

Polizia nobela

Makiak, kontrabandistak, … Nafarroako iparreko mugetan, …

Dena oso gainetik horrelako lan batetan ohi denez

Naziak, judutarrak, …

Naziek judutarrei lagundu izana ingelesen aurka, bitxia da, eta berria

Zenbait unetan lortzen du interesa sortaraztea, batez ere hasieran

Betegarri asko du, kontakizun alfer pila, soberakin gehiegi

Hainbat adjektibo ez dira egokiak, eta ugariak dira kasuak

Hainbat esaldik ere zalantza sortarazten dit, ondo ote dauden, gutxienez ezohikoak dira

Hainbat euskal hitzek esanahi ezberdinak eduki dezake, anbiguoegiak dira:lerratu, bermatu, plastikozko zerrendak, zain txarra, gurpila ordezkatu,  ospitaleko laguntzailea, …  eta hainbat

Erdal hitzak erabiltzea saihesten du

Fidatzen ez naizen esaldi pila

Ez da nire gustuko generoa, dena iruditzen zait artifiziala

 

Zubi bat Drinaren gainean.  Ivo Andritx

Balkanetako herrien historia eta bizimodua gizaldietan zehar, XVI. mendetik XX.erako kronika

Zubia egin zenetik zubia suntsitzen den arte, zubia ardatz kontatutako historia

Hiru komunitate ezberdin hiri berean, gehi okupatzaileak, …

Elezaharren kultura Balkanen lurraldean

Balkanetako etniak, herriak, erlijioak, ohiturak, …

Herri eta gizaki ezberdinen arteko harreman korapilatsua

Herriotako bizimodua, kultura, …mendeetan zehar

Giroa, giza harrerak, pertsonen jitea, …

Izaera, alderi ezberdin,jite eta jarrera ezberdinak daude islatuta kontakizunean

Gerrak, zonaldeko gerra ezberdinak, … Turkia, Serbia, Bosnia, Herzegovina, Hungaria,  …

Gerrari eta erresistentziari buruzko hausnarketa zentzudunak

Kristau eta turkoen arteko gorabeherak, elkarbizitza eta ezinikusiak,

Badirudi ez dela ezer gertatzen, huskeriak direla, bizitzako gorabehera xalo apalak direla, baina sakoneko kontakizunak dira, errealitate trinkoak datoz bata bestearen jarraian

Pertsonen jarrera gehienetan xumeak, eguneroko portaerak, …

Pertsona ezberdinen galeria amaiezina.

Gizaki ezberdinak, bere portaerak, …

Ia jabetzen ez garen gizakiaren barne tolesduraz argitzen ditu

Zehaztasun handiz deskribatzen ditu pertsonen inguruak, pertsonak eurak, fisikoki nolakoak eta barnea edo izaera

Herri filosofia

Politika ezberdinak, politikoen jarrerak, herriaren erantzuna,

Gizarteko hainbat arazo: ekonomia, krisiak, garestitzeak, esplotazioa, jauntxokeria, … gaur egun errepikatu egiten direla dirudi, edo gaur egungo esperientzia eta iritzietatik begiratzen die

Iritzi ezberdin pila, han-hemenka, denean, gai ezberdinei buruz

Hausnarketa, ikusmolde ezberdinak, bereziak, …

Gaurko Balkanetako egoera eta gertatu diren gatazkak ulertzeko baliagarria da

Halakoak baziren egoerak eta portaerak, gaindiezinak dirudite, sakonean, errepikatu egin dira eta egiten dira

14 gerraren ondoren Mundu gerra etorri zen,Tito, Balkanetako gerra, hain odoltsua, gaur egungo konponezinak, ahanzturarik ez dago, memoriak dirau, gizaldietako,…tristea da irakurketa 

- Kapitulu edo atal bakoitzak istorio bat edo gehiago ditu, zubia da ia duten lotura bakarra, zenbait pertsonen erreferentzia agertzen bada ere

Kapitulu bakoitza ia independentea da besteengandik giro, herri eta zubi beraren inguruan izan

Bigarren zatiko hainbat kapituluk ez dute istorioak kontatzen dituen kapituluen grazia edo erakargarritasunik, teoria edo ideien mailan dabil, nahiko roilo, iritzi ezagunak, lehorragoa,

Deskribapen apartak, luzeak, zehatzak,

Uholdearen deskribapena aparta da.

Punturik gabeko sail luzeak

Estilo zuzena eta austeroa, irudi eta politokerietan galdu gabe

Baina izugarri aberatsa deskribapenetan,mila ukitu ezberdin emanez

Mila zehaztasun apartak dakartza edozein gai edo kontakizun dela ere

- Jatorrizko bertsioa ez dakit nolakoa den, itzulpena aparta da, aberatsa, zehatza, …

Bi hitz ezberdinekin hitz bakarra sortzen du sarri, esanahi zehatzagoa edo berria emanez

Aberasgarria hitzetan, esaldietan, egituretan, azpi esaldietan,

Erregistro literario ezberdinak darabiltza: elkarrizketak, lehen pertsonako kontakizunak, perpausa berean nork kontatu edo nor hiztun aldatuz,…

 

Liburuak 8.

Zenbait libururi buruzko iruzkinak

 

Liburuak 8

Ametsen txokoan bizi naiz. Ibon Muñoa. Bertso eta poemak

Azken bilkura. Uhlman Fred

Barkamena, kondena, tortura. Joxe Azurmendi. Saiakera  

Denbora galduaren bila. Marcel Proust

Egarri egunak portualdean. Koldo Izagirre

Fikzioaren izterrak. Ur Apalategi. Ipuinak

Hamabost egun Urgainen.  Jose Antonio Loidi

Hamaika pauso. Ramon Saizarbitoria

Han goitik itsasoa ikusten da.Julen Gabiria

Herbesteratua. Pio Berasategi

hombre que amaba a los perros El. Leonardo Padura

Konzezio ermita. Etxarri Aranatz. Miguel Sagaseta

Legez kanpo. Laura Mintegi

Neure buruaren alde. Koldo Zuazo

Patuaren pasadizoak. Isak Dinensen

Twist. Harkaitz Cano

Zaharrak ez zuen hil nahi. Gaizka Zabarte

Zu zara orain txoria. Mikel Etxaburu. Poesia-liburua

Zwei Frauen (bi emakume). Joxean Agirre

 

Ametsen txokoan bizi naiz . Ibon Muñoa

Bertsoak, poemak, … kartzelan idatziak.

Kartzelako bizi-baldintzei aurre egiteko tresna bezala heldu dion zeregina da Ibonentzat idaztea.

Aldi berean zenbait gairi buruz hausnarketa egiteko bidea.

Gai ezberdin pila darabil, balekoa da azken aldian Euskal Herrian, Espainian eta munduan izan diren hainbat arazoei errepasoa egiteko.

Ez dira .bertso eta lan borobilak, baina bai oso duinak.

Poemei irudi gehiago falta zaio, edo zer den ez dakidan ukitu bat.  

Neurri ezberdineko bertsoak dira, ze neurri den esaten du eta bakoitzari ze doinu dakion, aditua ez denari lagunduko dio bertsotarako metrika eta doinu ezberdinen jantziago bilakatzen.   

 

Azken bilkura. Uhlman Fred

Bi  ikasle gazteen harremanak: judua familiaz bata, filo-nazi familiakoa bestea

Nazien aurreko Alemaniako giroa

Naziak, juduak, sionismoa, ikastetxeko giroa, jainkoa, Alemaniako gizartea, etxeko hezkuntza,

Gainetik bezala, pintzelada batzuk ematen ditu

Baina sentipen oso sakona uzten du

Amaiera gogorra, gertaeren neurrikoa

Gureetatik giro erabat ezberdina

Protagonistetako bat da narratzailea

Estilo zuzena,  narrazio lineala, jauzirik gabe

Itzulpen erakargarria: Ez dakit Berrizbeitia hau Iparraldekoa izanen den, baina hango euskararen ganduaz bilduta dago lana. Agian jatorrizko idazkerak behartzen du itzulpena horrela bideratzera

Esaldi bereziak egiten ditu, ohiz kanpokoak

Tarteka bada perpausa luze ulerzailen bat

Deskribapen luzeak, pertsonenak baina batez ere naturarenak

Erraz irakurtzen da

Aberasgarria

Plazer bat da irakurtzea

 

Barkamena, kondena, tortura. Joxe Azurmendi. Saiakera

3 hitzaldi edo saio ezberdin dira, enkarguzkoak,

Ideia nahiko ezagunak, esaten eta idazten ditugunak, sakabanatuta daudenak,  baina bildu, taxuz ordenatu, testuinguru zabalago batean kokatu; dotore esanda indar gehiago hartzen dutenak

Bada ideia berri  interesgarririk ere, bata besteari jarraiki

Normalak diren ideia eta hausnarketa logiko pila, baina egunerokoan ezohikoak

Filosofia ezberdinen testuinguruan kokatzen du gaurko pentsaera eta praktika

Beste mundu intelektual bat erakusten du, gizarteari begiratzeko eta gizartea bizitzeko   ikuspegi ezberdin bat

Pentsaera arras ezberdinen bidean jartzen gaitu

Mundua eta gizartea ikusteko eta ulertzeko begirada ezberdin bat, mundu berri bat sortzen duena, intelektuala bada ere

Zentzu komun, arrunteko, autu eta iritziak dira asko eta asko, sarriegi ahazten dituguna

Egia borobilak, erantzik gabeko hausnarketak, batak besteari jarraiki

1.-

Kristautasunak erabat kutsatu du Mendebaleko pentsaera eta portaera

Ideien diktadura nabarmentzen da, ideologia ezberdinen eragina

Erantzukizuna, erantzunbeharra, errua: bereizketa beharrezkoak

Testuen erabilpen iruzurtia agertzen da, jatorrizko testuak ez  ezagutzea zehaztasun osoan

Inoren testuak manipulatzeko joera lotsagabea, ahuldade ideologikoa erakusten du horrek,

Bortxaren erabilpenari buruzko jarrera eta iritzi kontrajarriak

Helburua eta helbidea nola konjugatu, ... ez dago konklusiorik

Geroak juzgatuko du gaurko bortxa: merezi izan du, ez, ...

Bakea da orain arrazoitu behar duguna, zentsu kutsatu, interesatu, politizatuaz  garbituz

Biktimak: zeintzuk dira, zor zaien memoria, .... zer egin

Tortura: arautegia eta errealitatea, ... Estatua eta bortxakeria, ...

Trantsizioa, ...

2.-

Demokraziaren tirania, gizaki librearen menpekotasuna, ...

Kondenamania: ezkondenaren kondena

Moralki gaitzesgarria eta politikoki gaitzesgarria, ....

Kondena soila?

Bakebideak jorratu

Bortxaren zergatiak aztertu

Kondena moralak ez du deus konpontzen, egite politikoa behar da

3.-

Tortura

Torturatuen testigantza

Tortura eta torturatuari buruz diona hala da, hala sentitzen zara une hartan, baina bizitzaren zurrunbiloan galtzen joaten zaizkizu orbana zein zauriak eta orbainak besterik ez dira gelditzen, eta oroitzapen finkoagoren bat

Informazioa jasotzea baino atxilotua suntsitzea da torturaren lehen helburu nagusia

Frogagaitza da tortura, baina aldi berean uka ezina, denek dakitena

Erantzuleak ditu torturak: mota eta maila askotakoak

Zigorgabetasuna, erantzuleak, indultatuak, sarituak, ...

Justifikazioak

Kultura beten barruan kokatzen da: tortura, bere inguru guztiarekin

Euskara duina eta dotorea, baina naturaltasunez bitxikeriarik gabe

Atzizkia erabiliz hainbat hitz eta aditz esanahiez aldatu edo areagotzen ditu

 

Denbora galduaren bila. Marcel Proust

Hiru zati ditu

Lehenengoa Combray deitzen duen herrialdean kokatzen da, Frantzia Iparraldean, nekazari giroko herrialdea, Paristik datoz udatiar eta bisitariak, hauen inguruan doa kontakizuna.

Bigarrena Parisen kokatzen da, bertako aristokrazia du gai nagusia

Hirugarrena Parisen ere, baina kontatzailea umea zeneko gorabeheren inguruan dabil

Swann deituriko gizon bat da hiru zatietan agertzen den pertsonaia, baina bigarrenean da pertsonaia zentrala

Aristokraziaren argazki zehatza, pintzelada argiko koadro bat bezala

Ez du istorio soka luzerik, liburu mardula arren

Ez dago esaldi soil borobilik, gizaki-marrazki baten inguruko gogoetak dira

Irakurleak berak ondorioztatu behar ditu ideien laburpen edo sintesia,

Berak botatzen du hazia, erne edo ez irakurlearen sentiberatasun eta aroan dago

Mila istorio txiki, sentipen, burutapen eta hausnarketetan korapilatzen da istorioaren soka

Pertsonaien barnean dabil uneoro, sentimendu eta pentsaera gordeenak azaleratzen ditu

Pertsona mota ezberdinen deskribapen zehatza

Gizakiaren barnean sartzen da tartek gezi zorrotz  batez bezala

Sentimendu, sentsazio eta pentsamenduak sakon zehazten ditu

Maitasuna: luze hiru zatietan

Musika,: emanaldi baten deskribapena, sortarazten dituen sentimenduak, ...

Artea, pintura, ...

Lurralde ezberdinetara jauziak eta bertako deskribapenak, ...

Nolako prezisioa sentimenduak azaleratzen eta hauek zehazten

Tartekako hausnarketa motz baina barneragarriak, ziztadak

Batzuetan esaldi edo mezu zuzenengatik dator hausnarketarako hari muturra, gehienetan baina, egoera, deskribapenek, edo istorio ezberdinek ematen digute gogoeta bidea

Zurrutada bati edo ezki-infusioari sekulako etekina ateratzen dio,

Deskribapenak: pertsonenak, egoerenak, ekintzenak,...

Zoragarriak dira deskribapenak: euriarena, ...

Idazkera erabat ezohiko eta berria

Orriak beteko perpausak

Lerro etengabeetan luzatzen diren puntu arteko fraseak

Adjektiboen erabilera emankorra, beraiekin ideiak labur eta argi azaltzen ditu

Adjektiboekin erabat zehazten ditu esanahiak, edo deskribapenak

Parentesi eta marratxo arteko digresio luzeak, sekulakoak dira.

Edozein gaiez idatzi ahal daitekeela nabarmentzen da itzulpenean, edozein gairi ekiteko bezainbat aberats dela

Atzizkien erabilpen aparta hitzei sentsu berri osoago bat emateko

Izenak eta hitzak aditz bihurtzeko gaitasun eta bide aparta erakusten du

Tarteka badaude idazkera teknikak: Itzultzailearen grazia

Egilearen idazkerak  eta itzulpenaren ederrak ez ezik, tarteka gaiak berak ere harrapatzen zaitu, ia nola bukatzen diren istorio ezberdinak, baina gertakizunei ez die garrantzirik ematen autoren bertako giro eta pertsonaietan sakontzeko ez bada

Astiro eta zatika irakurri behar da, liburuaz gozatu nahi bada

Hausnarketa etengabekoetarako hari eta hari-muturrak eskaintzen ditu ezinezkoa da dena jasotzea.

Literaturako liburu sakratua dirudi, hainbatek exegesia ere egiten diote

Seguruenik literaturako oinarrizko zedarria, bide erabat berria markatu zuena

 

Egarri egunak portualdean. Koldo Izagirre

Idazlearen gaztaroko giro batez ere politikoa kontatzen du

Zenbait atal edo tarte errenkada luze bat da, garaiko gaien saltsa, ia testu ulertezina

70 inguruko hamarkadako giroa erakusten du, gaurko gazteek ez dute ulertuko.

Sindikatu, asanbladak, alderdiak, ... gaur egungo gaiak ere dira, baina beste testuinguru eta une ezberdinean, sortu ziren unean, ...

Feminismoaren gaiari hari luzerako muturra jartzen dio

Kritiko ageri da ezkerreko, zein abertzaleen pentsaera eta jokabideaz

Troskistei buruzko iritzi ezkorra, baina ez du onartzen beraien lantegietako lan eskerga

Panfleto gehienak gaztelaniaz, abertzaleenak ere sarri hala ziren

Aparteko hausnarketak tarteka, kontakizunaren harira, , poesia kutsuz ere

Portuaren enamoratua da, erreferentzia eten gabeak

Deskribapen apartak tarteka, laburrak, hitz gutxikoak baina distiratsuak

Puzzle bat bezala da, argazki baten pixelak ematea bezala argazkia osatzeko

Pinturan puntilista bezala irudikatzen dut, puntu solte asko, distiratsuak gehienak, osotasun ederra lortzeko

Esperimentu bat dela iruditzen zait, ez ote ere, hizkuntzaren laborategi bat bezala, Aranbarriren “emon egin behar yako” haren antzerakoa, idazkera berri bat entseatu nahi duela dirudi, esperimentatzen ari dela

Euskara landua, burdina gorituari emaniko mailukada bat bezala da pasadizo edo azpi-atal bakoitza

Baina bortxatu itxura hartzen diot, akademikoegia, hotza, pentsatuegia.

Elkarrizketa zenbaitek teorikoegi kutsua du, linealegia, hotzegia, ideien edo printzipioen zerrenda kateatua,

Irudiak barra-barra, sinboloak, metaforak, .. ideia  zehaztuz

Esaldi bikain apartak, ohi duenez

Esaldi, paragrafo edo punturik gabeko sail asko, Proust, Hoyce, ... Amurizaren estilora, modan jarri da nonbait eta idazle orok nahi du badela gai horrela idazteko

Esaldi motzak darabiltza gehien bat, tarteka luze horiek, ...

Esaldiak, hitzak, hitz konposatuak, , ... aurrerapausoak dira, berrikuntzak, zundaketak

Ideia asko ez ditu osatzen edo borobiltzen, intsinuatu besterik ez, baina irakurleak jasotzen du mezua, osatzen esanahian esaldia, bi hitz dira sarri, besterik ez, aditzik gabe esaldi osoaren laburpen aurrekoaren harira

Poesia ukitua du zenbait harremanen kontaketa edo deskribapenak

Tempus eta egoera ez berdinak sartzen ditu paragrafo berean, egoki, jator eta ulerterraz

Ez dut ulertu zenbait esaldiren esanahia

Atzizkien erabilpen sarria, hitzari zentzu zabal unibertsalagoa emanez, konkretua ideia bihurtuz: “tasun”, ... eta hainbat

Zenbait aditz joko ez ditut ulertzen, gaizki eginiko kutsua hartzen diet, hartuko nuke zenbait egitura eta formen zergatia nire burua argitzeko

Anbiguotasuna nabari zaio, irakurlearen karietara uzten du esan nahia,  agian sinbologiaren erabilpenagatik, ...

Hori guztia hala, ez nau inola ere ase oraingoan Koldok, sentipen gazi-gozoa utzi dit,

 

Fikzioaren izterrak. Ur Apalategi. Ipuinak

7 ipuin

Azken fandangoa Buenos Airesen

Idazle talde bat Argentinan

Taldekideen bizipen ezberdinak

Idazleen, idaztearen, literaturaren mundua

Idazle eta literaturan alde humanora begirada

Dibortzioaren gaia ere nahiko muinean dago

Gutun bi posteritateari (Literatura eta Historia)

Idazle frakasatu baten istorioa: bere nobelarako gai bezala gutun-bonba bat jarriko dio Jaurlaritzako Sailburuari

Idazteko behar diren baldintzak

Ordenagailua

Fartsa ukitua eta umore beltza duen ipuin arraroa

Epaimahaia

Literatura lehiaketen azpimundua, suspense eta guzti

Ze interes gurutzatzen diren irabazlea aukeratzerakoan

Ergatibu

Bikote baten arazoak, euskara harremanetarako arazo bihurtzen denean

Beste bizitza

Bukaera dramatiko aduen bikote baten istorioa

Egoera bakoitzean  “Hau ez dut merezi” dioen neskaren istorio idatzia, ni darabilena gu ordez

Zerbait ezkutua gordetzen duen giroa du kontakizun guztiak, azkenean argitzen den arte

Urrezko vespa

Bikotea eta hirugarren neska Erroman vespan eraman zuena

Bartzelonako idazleen kongresu bat

Bernardo eta Ramon

Emakume heldu bat eta gazte ez hain gazte baten harremanak

Idazleak biak, Literatura Kongresu batel bildu dituenak

Lan bat argitaratzeko zailtasuna, baldintzak, pausoak, ...

 

Ez dira ohiko ipuinak, batez ere egiturarengatik

Literatura mundua dago ipuin guztietan, idazlea, besterik ezean aipamen bat

Idazle egin kontsakratu bat, ospetsua edo bere ustez zerbait dena edo nahi izan duena , agertzen da ipuin guztietan

Hainbat gai intsinuatzen ditu, motz eta arin, baina sakonak dira eta hor daude

Bikote bat, hirugarren bat,  eta harreman korapilatsuak, daude ipuin guztietan,

Errealitate ezberdinak nahasi eta txirikordatzen ditu

Irudimena eta arreta jarri behar da gai, une eta gertakizun ezberdinak lotzeko

Kontakizunean gelditzen da. Ez du hausnarketa zuzenik ia egiten, hausnarketarako atakak irekitzen ditu,

Ipuin oso teorikoak, asmatuak, iruditzen zaizkit, zerbait erakusteko idatziak, hotzegiak agian

Hitz eta gai  askoren muturra jartzen du, azaletik, gainukitu bat

Irakurterraza, idazkeragatik, hiztegiagatik, gaiarengatik, suspense eta azken sorpresarengatik, ...

Ez da korapilatzen esaldi luze, landuegi, dotore, edo kultuetan

Umore puntua ipuin denetan

Orijinala da, bitxia, hasieratik zein izango amaiera ezustekoarekin ipuin denak

Erreferentzia eta zehaztasun asko ematen ditu, pertsonei, egoerei, gauzei, ... buruz

Autobiografikotik asko duen susmoa geratzen zaio irakurleari

Baina denbora-pasa bat

Ez dit askorik eskaini

Gustura irakurtzen da

Atal laburretan banatzen du ipuin bakoitza

 

Hamabost egun Urgainen.  Jose Antonio Loidi

Polizia istorio bat, intriga suspensea, ...

Bizi idatzia

Irakurterraza

Erretolika amaigabea dirudi, betegarri askorekin, luzatu eta luzatu, ...pertsona berritsu baten jitea du. Ahozko kontakizuna dirudi, ez literarioa

Esaldi edo errefrau asko, pila, izugarri aberatsa da alde horretatik

Ortografia gaurkotua, ez dakit ze urtetako argitaraldian egina izanen den,55ekoa ezin izan

Esaldi motzak

Elkarrizketa asko

Onomatopeia edo antzerako hitz asko

Elkar osatuz, edo borobilduz, azalpen edo osagaiak datoz sarri bata besteren segidan

Hitz piloa asmatzen ditu, bi hitz elkartuz, atzizkia erabiliz, ...

Garbizalea, ez darabil erdal hitzik, zenbait hitz asmatu egiten ditu baina  ez dute sentsu zehatz garbirik, orokorregiak dira, tarteka esaldi bat egiten du erdal hitz ezagun batekin esan daiteke hitzak asmatu edo sentsu berria ematerakoan.

Iruditzen zait aurrera pauso handiak eman zituela, gaur egungo joera zenbait hemen daude jada

Aurrera pauso handia behar zuen izan  polizia eleberri bat garai hartan idaztea

Entretenimendurako liburu atsegina

 

Hamaika pauso.  Ramon Saizarbitoria

Hainbat pertsonaien aurkezpena egiten du ATARIKOAn, filosofatuz eta heriotzari buruzko hausnarketak, ...

Iñaki Abaitua pertsonaiaren harira doa kiribiltzen kontakizuna

Fusilamendua, (Txikirena?-ez du izenik ematen), Puig Anticheren hilketa: datu berri ez oso ezagunak, fusilatu aurreko orduak, gazte abertzale talde bat: borrokan era ezberdinez nahastua, gizatalde bat Euskal Herriko giroa borroka armatuaren aurrean (sasi kultuak, ondo-biziak eta herri xehera), talde armatuaren azpi-jokamoldea: klandestinoak etxean gordetzea, iheslariak Iparraldean, ETAri buruzko iritzi eta sentipen ezberdinak,  tortura, ...

Kontakizunari korapilatuta eta aurreko gaiei lotuta  etengabeko gai pila, idazlea, idaztea, hiztegia, euskaldunen izaera, suizidioa, heriotza, beldurra, maitasuna, hiztegi baten sorkuntza, klandestinitatea, frankismoa, koldarkeria, izua, beldurra, atxiloketak, sormenaren –idaztearen- arazoak eta zirrikituak, Fikzioa eta literatura ere ukitzen ditu

Egia eta fikzioa korapilatuta doaz, pertsona eta kontakizun zenbait errealak dira, hala izan ziren,  fikzioak ere errealitatearekin lotura handia du...

Sexua presente dago, gordin askotan,  

Ideologikoa da, etenik gabeko hausnarketa ezberdinetan doa kontakizuna

Pertsona, jokabideen, egoeren xehetasun asko ematen ditu,

Pertsonaia zenbait izen erreal propioekin datoz, Bandres, Zigor, Ramon Etxezarreta, ...

Zigor mito bat zen bere garaian: emakume konkistatzaile agertzen da, baina ez dira bere poliziarekiko gorabeherak agertzen, tiroka atera zenekoak, ...

Mila irudi, gogoeta, burutazio, ... kontakizunaren inguruan edo harira

Haria erabat luzatzen zaio, matazak bukaerarik ez balu bezala,

Drama giroa dario fusilatu aurreko kontakizunari

Puzzle erraldoi bat da liburua, irakurleak joan  behar du txatal bakoitza bere lekuan jartzen

Hirugarren pertsona kontatuta dago, kontatzaile batek kontatzen du, alegia, baina lehen pertsonan hitz egiten dute askok elkarrizketetan,  Pertsonaien barnean sartzen da

Hoyceren  Ulisesen edo Prousten ukitu nabarmena du, imitatu nahi dituela dirudi, nahiz haien mailara ez iritzi:  pertsonaia berezien inguruan beti, barnea arakatuz barne plegu eta pentsamenduetan sartuz, kontakizunetik atera eta beste zerbaitetan korapilatuz, esaldiak luzatuz, jauziak egin, atzera-aurrera, pertsonaien barnera beti, giza sentimendu eta portaerak, harian korapilatzea, marra eta kako artean iritzi edo kontakizun berriak sartzea, adjektiboen erabilera eraginkorra, maitasunaren itsukeria (Proust) ...

Denbora edo une ezberdinetako egoerak nahastuz doa, jauzika, atzera eta aurrera: zaildu egiten du irakurketa, irakurlea egiten du kontakizunaren protagonista uneok lotu beharrez,

Izen eta egoera ezberdin asko nahastuta, honek ere zaildu egiten du irakurketa

Eruditu kutsua du egileak, zitak, latina, liburuak, autoreak, frantses esaldiak nahiz logikoak, ,  ...

Gertaera beraren bertsio edo ikuspegi ezberdinak, ...

Pertsonaien burutapen eta bizipenak sartzen ditu takian-potian

Idazkera korapilatsua, inola ere ez naturala, literarioa baizik.

Ukitu poetikoa, batez ere deskribapenetan, irudiak erabiliz egoera edo ideia  argiagotzeko, ...

Irudiak, deskribapenak eta jokamoldeak zehaztu eta argituz

Leku zein giza deskribapen asko eta zehatzak

Perpausa luzeak egiten ditu sarri.

Elkarrizketak txertatzen ditu narrazio eta deskribapenetan, komatxo artean. Marrtxoen bidez edo inolako bereizketarik gabe

Atzizkiak maisuki darabiltza, esanahia zehatzagoa eginez eta esaldia laburtu eta argituz,

Sintetikoa usu darabil, esaldiak laburtuz eta esanahia zehaztuz, funtzionalki

Adjektiboak usu darabiltza esanahia argitu eta zehaztuz

Hitz berri egoki asko sortzen ditu atzizkien bidez

Bitxia: idazten ari den nobela “hamaika pauso”, idatzita bezala agertzen da kontakizunean

Hainbat gertaera eta egoera bizpahiru aldiz kontatzen ditu, batzuk ia hitzez hitz errepikatuz: ez diot helburu edo eragin nabaririk ikusten.

Fitxa ugariz eta oparoz baliatuz idatzitakoaren itxura du, hotzegia edo artifizial tankera du tarteka, idazlea irakurlearen gaindik urrunduz bezala, ....

Badu horrelako kontraesan moduko bat: lasai eta tarte lasaiak eskainiz irakurri behar da liburua gozatzeko, baina aldi berean hainbeste pertsonaia, egoera,  hainbeste jauzi atzera eta aurrera, hainbeste errepikamen, hainbeste izen, ... erdi galdua geratzen zara berriro liburua hartzean, nahiz azkenerako  kokatzen zaran kontaketan eta pertsonaietan

Zaharrontzat ez dago agian frankismo garaiko egoera errepresibo, borroka eta politikoaren  aldetik ezer berririk eskaintzen, gazteagoentzat dudarik gabe bai. Nolanahi ongi dago idatzita gera daitezen beste behin eta nobela giza, baita ere gai nahiko tabu horietaz idaztea

Idazlan edo nobela erabat landu eta borobila da, maisulan tankera du kontakizunagatik eta kontamoduarengatik.

 

Han goitik itsasoa ikusten da. Julen Gabiria

Gerra garaiko gaiak lehen zatiak, umeak barkuan eraman zituztenekoak, Gernika, Unzeta arma-fabrika, ez dakit hainbat egoera xelebrek esanahia duten ala kontakizuna erakargarriagoa egiteko diren

Aspaldiko txirrindularitza eta txirrindulariak dakartza

Txirrindularitza eta txirrindulariak desmitifikatzen ditu, beste askorem mitoa sendotu

Hainbat gai larri eta gogoeta serio eta tristeak, baina umorezko estiloan bilduak, nire ustez indarra kentzen diote gaiari, dramatismoa apaltzen

Bigarren zatiak Italian dabil, Toscanan, Mussoliniren denboran: orduko eta hango zehaztasun ugari

Estilo berean jarraitzen du, idazkeran eta umore ukituan

Gernikatik eraman zuten ume haietako bat dabil Italian, nonbait finkatu nahian

Juduen gaia, ezkutatu eta salbatze lanak

Herriari eman behar zaio hitza, bakoitzaren ekarpen txikiez ere egiten da iraultza, jente ezberdinak bakoitzak bere erara, entziklopedietan agertzen ez diren pertsonen zertzelada ezkutuak, jendeak zer pentsatzen duen jakiteko erreferendumaren beharra,

Txirrindularitzak jarraitzen du izaten kontakizunaren lotura edo hari nagusia. Gino Bartali batez ere, txirrindularitza munduko zehaztasun pila

Italiako, Toscanako,  herri giroa

Bartaliri buruzko ia dena

Mussolini, Atorra beltzak, ... faxismoaren azken egunak, portaera  eta krimenak

Gar egungo Euskal herriko historia kontatzen ari dela dirudi

Azken zatian ez dago umorerik, baina mantentzen du bere estilo bizia

Fantastikoa da, edukian eta kontaeran, errealitateak lurrera ekartzen duen arren

Gai pila dituen mosaiko bat bezala da, txataltxo pila nahasian, irakurlean ordenatu beharrekoak

Puzzle bat da, beti ere bizikleta bat tartean

142 orrialdetik aurrerakoak mezu aparta du, serioago ari da, borobildu egiten zaio lana

Errepikakorra bihurtzen da, baina azkenean erabat harrapatzen zaitu, gaiez batez ere

Egoera irrealak, pila, ia jarraian

Data asko eskaintzen du, berriak, ezezagunak

Gogoeta interesgarriak han-hemenka

Esaldi jator eta erakargarriak tarteka

Umore ukitua uneoro

Hotzegia iruditu zait tarteka, mahai batean eseri eta premiaz, sentitu gabe idatzita  bezala, berotasunik transmititu gabe

Betegarri asko duela iruditu zait tarteka, ezer gutxi eskaintzen duten pasarte

Idazkera gramatikaz eta hiztegiz xumea, baina idazkera aldetik berezia

Bizkaiera darabil elkarrizketetan, aberasgarria da

 

Erbesteratua. Pio Berasategi

1982an argitaratutako liburua da, funtsezko datua liburua irakurtzeko

Ia ez dago kontakizun edo istoriorik, iritzi eta hausnarketen jarioa besterik ez

Euskal gazte baten bizitzako aldi bat: Madrilera joan da, non bizi den, Euskal herrira itzultzen da, Hego Euskal herriko lau probintziak bisitatzen ditu.

Hari mehe horren inguruan zintzilikatzen ditu gai ezberdinak, Euskal Herriari buruz hausnarketa edo bizimoldearen errepasoa, lehengo gauzen nostalgia eta gaur egungo egoeraren kritika batez ere

Kristau ikusmolde moralista, moralkeriaz betea, tradizionala, nabari zaio

Garai bateko apaizen sermoietako giroa du, lexikoa ere, sexu kontuetan batez ere: likitsa, ... Apaiza edo fraidea izan daiteken susmoa ere sortu zait

Harremanen giroa ez da inola ere normala, faltsua da

Gazteei buruzko jarrera erabat ezkorra, mesprezuzkoa, inozoa ere

Orokorrean da ezkorra, ia ez dago ezer onik gaur egun Euskal Herrian

Liburu nostalgikoa da, nostalgiatik idatzia, herri idiliko bat du buruan

GAROAren kopia txar bat dela esango nuke

Elizgizonaren tankera hartzen diot egileari

Sinesgarritasuna galtzen du

Baina dena oso azaletik, aipamen bat besterik ez gehienetan, intsinuatu egiten ditu gai gehienak, 

Euskarari, abertzaletasunari, eta ia denari buruzko ideiak sinpleak dira, topikoak, ..

Batez ere euskara dago presente liburu osoan, euskara galdu eta ez erabiltzearen kritika

Madrileko giroa, zine mundua, burokrazia, inefikazia,  Telefonica, Iberduero, frankismoko giroa, euskaldunei eta ETAri buruzko iritziak Madrilen,  ...

Euskal Herrian: bertako giroa, giro erdalduna batez ere, gazteen jokabidea eta bizimoldea, euskara baztertua, irratia, pinudiak, basomutil jatorrak, politika, hauteskundeak, elkartasuna, euskarak batzen gaitu, garai bateko bizimoldea, kutsadura, gaurko egoera politikoa,  ETA, iheslariak, Amerikara lan bila joandakoak, ......

Gazteen giroa, herrian, bordan zein ostatuan, gazteen portaera baino gaztetxo inozoena dirudi

Filosofia gustukoa duela dirudi zenbait pasartetan, gizakiari, munduari, jainkoari buruz ari denean

Aurreiritziekin idazten du

Ohiko hausnarketa eta ideia arruntak dira gehienak, erabiliegiak, gazteria, harreman  eta sexuari buruzkoa, ...

Oso ezkorra da, ia ez dago alde onik Madrilen, euskal gaztedia likitsa, .... Madrilekoaren parekoa da, da, gurasoei buruzko iritzia erabat ezkorra da basoko edo mendiko, edo antzinako, edo nagusiak, ... familiak ezik, ...

Zitalduta bezala idazten du

Bi ataletan banatzen du liburua, Madrileko pasarteak eta Euskal Herrikoak

Atal bakoitza zati laburretan banatuta dago, bakoitzak gai ezberdinaz ari da, nahiz sarri antzerakoa, edo gai beraren ikuspuntu edo gehigarri berri bat  adierazten du, baina ez beti, horrek irakurketa arintzen du

Garbizalearen itxura du, ahalegintzen da erdal hitzik ez erabiltzen, hitzak elkartuz moldatzen da egoera giroa edo gauzak zehazteko, ... ez du ia erdal hitzik euskaratzen, ...

Baina horrekin batera erdal hitz zenbait badarabiltza, agian gaur egun bere ordezko euskaldun petoa dutenak, ...  oso arraroa egiten dena erdal hitzon erabilpena, gaztelerazkoak alegia, ...: suntsiketa, onarpena, perfekzio, gehiegikeria, ...

Esaldi propio ezberdin pila, asko pentsatutako hitzak dirudite, landutakoak,

Gaur egungoak ez diren esamoldeak

Forma bereziak: egin beharta, beltzaka (Inprenta akatsak ote diren ere …)

Zaila egiten da irakurtzeko, konplikatua, ulerzaila, zurruna, gozakaitza, ... darabiltzan esamoldeengatik zein lexikoagatik, estilo guztiagatik

Ohiko idazkerengatik urrun edo kanpo dabil

Nortasuna du bere idazkera landu propioa

Atzizkiekin osatzen ditu hainbat hitz eta esanahi, baina hitzok ez dute indarrik ez dute errorik, gandupean bezala geratzen dira

Ez dakit asmatu egiten dituen, nonbaiten hala esaten den, ala garaiko joera bat den: ilunera

Bokal aldaketa antzerakoak daude, hainbatetan pentsarazten du moldiztegiko akatsak direla, ... hala ez?

Aberatsa eta baliagarria dela uste dut

Hainbat esapide, forma, hitzak sortu edo esanahia zehazteko, hitzak elkartu edo atzizkia erabilizko joera baliagarri adela uste dut, baina izugarrizko zalantzak sortzen dizkit hainbat eta hainbat kasutan: partitiboa nola darabilen batzuetan, ...

Egiten dituen hitz elkartu, konposatu, deribatu, ... asko esanahi orokorregia dute sarri, eta ez dakizu zehatz zer esan nahi duen

Batzuetan atzizkiez hitzak moldatzen horrek behartuegia dirudi, eta indarra galtzen du hitzak, faltsua dirudi

Oso korapilatsu behar zuen izan egileak bere garunak eta barnea, hain trabatuta, eta zailtasunez idazteko

Euskara fosilizatua dirudi, inola ere bizia eta erakargarria

Euskara zaharrago batera  eraman nahi gaitu edo euskalkiren bat jarraitzen du

Onartzekoa da euskara soilaz baliatzeko ahalegina, baina muturrera eramaten du joera hori

Liburua noizkoa den jakinda, idazkerak egin duen aldaketaz jabetzeko ariketa ezin hobea da irakurketa

Gaur egun gorpuzten ari diren hainbat joera presente daude idazkeran: atzizkien erabilpena erdal hitza bere horretan erabili ordez

Literatura aldetik du interesa, lexikoa, esaldiak, atzizkien erabilpena, ...

Kontakizun aldetik ez du inolako interes edo jakin-min suspenserik, ....

Nire iritzi hauek ez dute balore handirik liburua idatzi zenetik 30 urte pasa direlako, eta gaurko ikuspuntutik ematen ditudalako

 

hombre que amaba a los perros El. Leonardo Padura

Zehaztasun zenbait ez, baina orokorrean eta funtsezkoenetan, dena jakina zaidanez, ez du interesik askorentzat

Nolanahi gogarazteko balio du liburuak

Trotski eta Mercaderren historiak korapilatzen ditu, eta tartean idazlearenak ere, hiruren iritzia nahastuz doa kontakizuna

Ez dago proportziorik Trotskiri batez ere jada erbestean idazleak ematen dion eraginaren artean: azken kapituluan jartzen du bere lekuan zuen indarra zein ahula zen jada

Errusia, Iraultza, Iraultzako pertsonaia mitiko ezagunak, Hitler eta nazismoa, Espainiako Errepublika eta gerra Zibila, ALDERI Komunista, IV Internazionalaren sorrera eta beraren ahulezia, Kuba: gehiegikeriak, egoera eta ezinak, idazteko oztopoak, , ... Anarkistak, troskistak, Bartzelona. Madril, Munduko Gerra eta jarrera politiko ezberdinak, Mexiko, ... eta askoz gehiago, puzzle zabaleko zatiak elkar lotuz, bakoitza bere leku bila,

Stalinen kritika gordina

Iraultza eta iraultzarik gabeko garaipena, ...

Indarraren erabilpena, barne borroka politikan, purgak, ...

Errepresioari buruzko iritzi ezberdinak, bortxori buruzko balorapen ezberdinak,

Beldurra arma bezala

Arrazoi politikoak eta moralak indarkeria erabiltzerakoan, ...

Bartzelona gerra garaian:  Anarkismoaren aurako biszerala da egilea

Troski eta troskismoari buruz ari da eten gabean, baina ez dio ezer zer den troskismoa, zerk bereizten duen, ekarpenik egin zuen, erabat zatituta eta ahul jaio zela ez bada, ... Irakurleak ez du ezer ganorazkorik jakingo talde politiko hori buruz, azaleko zerbait baino. Berdin Errusiako Iraultzari buruz, ... Zerk bereizten zuen leninismoa, Stalinismoak zertan aldatu zuen 17ko Iraultza, ... Boltxebismoari kritika: baina zer zen boltxebismoa?, ez dakigu. Zer zen marxismoa eta zer aldatu zuen: ez dio ezer Akats larria deritzot, arina eta azalekoa dela liburua, denbora guztian gai horrekin ibilita.

Azken zatian egiten ditu hausnarketa interesgarriak sozialismoari eta marxismoari buruz.

Praga-Rusia ... laburbildu egiten du oso ondo azkenaldi hartako historia

Espainol  errefuxiatu eta iheslariak Moskun: ekarpena niretzat, historia berria, Dolores Ibarruri, Carrillo, ...

Azken atala laburpena da, latza, itzela, garratza: gauza, datu, berriak ematen ditu

Hausnarketa zorrotz biziak egiten ditu tarteka

Oso ezagunak dira dioen gertakizun eta iritzi asko eta asko,  “de libro” esan ohi den bezala

Agian askorentzat mundu berri bat da

Kubari kritika zorrotza, negatiboa, ezkorra: ez da ezer onik han. Alde txarrak  soilik aipatzea, susmagarria egiten du.

Mercader Errusian hiltzaile bezala trebatzen: inozokeria dirudi denak, nahikoa zen orrialde bat

Espainia besterik ez dago, ez dago beste herririk edo nazionalitaterik Espainian

“Engendro del delirio de Gaudi” deitzen dio BartzelonakoLa Pedrerai, “... retrogrado catalanismo”, “lamentable revelación de la homoxesualidad de mi hermano”, ... eta antzerako perla asko

Diego Ribera pintorea: gizena, mozkorra, zinikoa, gezurtia, ... politikaria, ... berria zait

Dena da kritika ezkorra, ... ez ote zegoen ezer onik?

Izugarri gogorra da iraultzaren izenean egindako ankerkeria eta izugarrikeriak, ezagunak arren zirrara eragiten dute, zehaztasunez harago sakoneko ebidentziak uzten ditu agerian

Sentipenen gorabehera asko sartarazten ditu irakurketan irakurlearengan, tarteka egilearen aurka jartzen zara alderdikeriengatik, idazkera eta egiturarengatik ere, baina tarteka erakarri egiten zaitu dionarengatik eta idazkerarengatik ere

Politika eta politikagintza kaka hutsa bezala geratzen da, batzuek etekina ateratzen dioten basatza

Propaganda, terrorea sortaraztea, azpilanak, herria engainatzea, ...

Politikak erabili egiten ditu pertsonak, ...

Artea  eta iraultza: askatasuna eta menpekotasuna, ...

Idaztea, idazlea, zergatiak, ...

Erreta dagoen kubatar “gusano” bat iruditu zait egilea, idatziz erredimitu nahi duena

Sakonagoa espero nuen, gertakizunak kontatzen ditu batez ere, azalean geratzen da

Pertsonaien ahoan uzten ditu iritziak, irakurleak berea osatu dezan

Historia nobelatua, ez dakizu zer den erreala zer asmatua: erdibidean eta dudan jartzen du irakurlea

Zein da egia?, zalantzazko teknika iruditzen zait egia edo historia kontatzeko, irakurlea beti geratuko da dudan zer den egia zer asmatua

Nahiago dut saio historikoa historiagile batek egina

Giro bat eta ideia nagusi batzuk mahai gainean eta argi uzten ditu

Azkenengo amaren kontakizun batzuk tragikomikoak irudi tu zaizkit, bere gordintasun eta gogortasunean

Lehenengo ondo dokumentatu eta jarraian ia mekanikoki idatzi egiten duela dirudi

Betegarri gehiegi, luzapen eta errepikagarri gehiegi, heren bat kendu dakioke

Roilotxo edo erretolika pila

Gizaldi aldaketarena lelokeria bat iruditu zait

Arrunta iruditu zait, ezaguna, esaldi landuekin dotoretuta

Ukitu bereziak ditu dionean eta dioenaz

Zirraragarria da Trotskiren amoreak kontatzen dituen atala,

Hitlerren gorakadaren ingurukoa ere azpimarratzekoa da

Errepikatu egiten ditu ia berdin zenbat gai eta gertakizun

Errazegia da egituraz, sailkatze ezagunegia, azkenean aldatzen da

Idazkera zaindua, landua, ahalegin berezia egiten duela dirudi, tarteka artifizial kutsua damaio

Ez du indarrik, intrigarik, aspertu ere egin nau, inola ere erakarri, azkenera arte eta orduan ere tarteka. Tarteka lortzen du jakin mina lortzea, istorioagatik eta edukiarengatik,  baina gorabehera askorekin doa,

Hainbat pasarte eta orri gainetik pasa ditu ezer ez ziotelako edo zioena oso ezaguna zitzaidalako,

Autoatsegina,  autoasebetetze, autopropaganda, ....zilborrera begira bezala idazten du, agian egituraren akatsa edo ondorioa da

 

Konzezio ermita. Etxarri Aranatz. Miguel Sagaseta

Etxarriko Kontzesio ermitari buruz liburua

Ermitaz harago, Etxarriri buruz zerbait ikasteko bide bat

Etxarriko auzoak eta kokapena, letania eta prozesioak, Kofradien mundua, zenbait abizenen zerrenda, hildakoen inguruko kultura,

Hainbat zertzelada interesgarri

“Auzatea” = auzo edatea,  “Auzaratea” ere esaten zen nonbait

Uxuala, 0rujoa, edaten zen hiletetan

Afaria egiten zuten burutxo eta apaizek, familien kontura, noski.

Liburu xumea da, laburra

Euskarak ez du apartekorik, xumea baina zuzena

 

Legez kanpo. Laura Mintegi

Bi kontakizun paralelo, ia loturarik gabekoak

Abokatu eta epaiketen inguruan dabil kontaketa bat

Polizia lanez ari da bestea

Abokatu batek defenda dezake defendatua erruduna dela jakinda, eta gainera gezurrak erabiliz?

Torturaren gaia azaltzen da liburu osoan, luze eta sakon, torturatzailea versus torturatua,

Justizia versus legea

Gizarteko hainbat gai doaz azaltzen: ezkontza, bikotea, guardia zibilen indarkeria, justizia, lapurrak nor, kondenatuak errudun?, epaiketak nolakoak,

Beste hainbat zertzelada ere bai: agurra, ... aireportuei buruzko gogoeta

Gai nagusiak kontakizunean baino pertsonaien erretoliketan azaltzen dira, zuzenean botatzen dira, teorikoa da

Xumea, idazkeran, egituran , hiztegian eta kontaeran

Bi kontakizunen lotura oso arrunta da, inolako originaltasunik ez du: gai nagusiko kapitulu bakoitzaren  bukaeran beste kontakizunaren entrega bat iragartzen du.

Kontaketa nagusiko atalak luzeagoak dira, polizia narrazioarenak motzak

Lortzen du kontakizun nagusiaren irakurketa erraztea atsedena emanez

Hika darabil nagusiki elkarrizketetan, oso aberatsa da alde horretatik

Sintetikoa ere asko darabil, aberasgarria

Betelan asko du.

Ez du askorik balio, Lauraren hasierako lana seguruenik

 

Neure buruaren alde. Koldo Zuazo

Amerikako Konkistako eta orduko Euskal Herriko hainbat eta hainbat zertzelada, Gaztelako bizimodua eta bizimaila,  eta izaera, euskaldunenganako jarrera, euskara-gaztelania: elkarrekiko lotura,

Hizkuntzari, Euskarari, buruzko gogoetak

Unibertsitateko katedra lan edo klase bat dirudi, edo testu-liburu bat

Esan nahi dituen gai zerrenda egin du eta gero istorio bat asmatuz hor txirikordatu ditu

Agian niretzat gai ezaguna delako ez zait erakargarria egiten

“Basoko egitura”. Atal horretako egitura egin zait ezezagun edo berri, deigarri, erakargarri

Eduki gehiena da ezaguna niretzat, baina ondo dator gogoratzea, eta ezagutzen ez dutenei azaltzea.

Etnologia lan bat ere bada, Euskal herriari, Ameriketako Konkistari, eta indigenei buruzkoa

Gaurko egoeraren oihartzuna nabari da kontakizun osoan, paralelismo bat dago, esaterako emakume indigena gerrariei buruzko gogoetetan

Koldo ezagututa, dioen dena, asmatuak asmatu, eduki dokumentatuaren bermea ematen du

Egitura orekatua du, pausoka doa, egoera eta gertaerak txirikordatuz, interesa ere sortzen du

Hotzegia, zerbaiten ukitua falta zaio

Min edo tentsio puntua falta zaio

Elkarrizketek ez dute edukiaren gordintasun edo pisurik, edo horren erreflexurik

Artifizialegiak dira elkarrizketok, teknikoak, formalak

Monotonoa, batez ere lehen zatian, grazia falta zaio

Ezer gutxi erakutsi dit euskara aldetik, agian bukaeran datozen ekarpenak ezik, agian jada esaldi eta idazkera eta gainerakoetara ohituta nagoelako, ez zaizkit ekarpen berri egiten

Hitanoa darabil usu elkarrizketetan: oso aberasgarria izan zait

Batua darabil, baina bizkaiera ere sartzen du, batuak onartuak edo onartu beharrekoak

Ekarpen nabarmenak niretzat:

Onguramine: antojo, capricho: Urdiainen

Apukadu: gertatu: Otxandio

Hiketan egin - ez tok eta bai dok: Hika: Otxandio

Araña: amarratza –marasma: miarma: gureetan: armiarma

Suetea: sukaldea

Judegua- judutarra

Iraztu, iñaztu: tximista

Ezkarar, gazkarar: txingor

Zipia: benenoa: Gamarra

Udamina: kalentura

Errexala: arbola: Otxandio

Gorputzeko lau haragiak. Bizpahiru aldiz errepikatzen duen esaldia

 

Patuaren pasadizoak. Isak Dinensen

4 ipuin edo istorio

Garai hartako Danimarka, Norvegian, ... girotua

Beste mundu eta aldi batera jauzia

Antzinatean kokatzen ditu bere kontakizunak, duela bizpahiru  mendean

Bere pentsaera eta ideiak jalgitzen doa kontakizunen harira

Gizakia du gogoeten ardatz, zuzen edo zeharka

Erlijio kutsu  izugarria du, jainkoaren aipamena eten gabea da, Danimarkako erlijio giroa

Jainkoa dago beti presente

Gogoeta xumeak egiten ditu, ez filosofo handi-mandiaren hausnarketa handitsuak

Gogoetok ez dira luzeak, filosofikoak, motzak kontaketaren harira, edo istorioari darienak

Laño, arin samarra iruditzen zait tarteka, dioenean eta esateko estilo edo moduan

Gustura eta erraz irakurtzen da

Ironia eta umore puntua ere badu

92eko argitalpena da, urte asko pasa dira euskararentzat ere

Ez darabil ia erdarazko hitzik, euskaratuta ere

Garbizaleen joera du hitzen, izenen, erabileran, euskaraz soilik baliatzekoa, hitz berriak sortua beste bi elkartuz: lohi-burdina, diru-txartela, zapalmakina, , ...

Bi hitzekin berri bat egiten du sarri, hitzak edo gauzen izenak aditz bihurtzen, ... deigarria bihurtzen da

Jatorrian ala ote dira hitzok, bere teknika edo amarrua da jatorrizko esanahia zehatzago agertzeko ala jatorrizko testuak berak behartzen du horretara?

Itzulpena ez luzatzeko bide bat da, sintetikoki edo labur kontakizuna emateko, hitz bakar batez laburrago emateko, ...

Arruntegiak dira zenbait esaldi: “konfidantzaz ohoretua”, ...

Hotzegiak dira hainbat esaldi, artifizial kutsua darie, itzultzailearen estiloa ala jatorrizko testuaren eragina, beharra, ...

 

URPEKARIA

Aingeruez liluratuta hasieran eta urpekari bihurtu zen ikaslearen istorioa

Korana du ziten iturburu istorio honetan

Arrainei buruzko jardunaldi eta pentsaera bitxia

Itxaropenari buruzko hausnarketa

Oso ezkor ageri da gizakiari buruz

BABETTEREN OTURUNTZA

Sekta beteko dean eta profeta baten bi alaba eta hauek etxean jaso  zuten emakumearen istorioa

Jainkoaz eta erlijioaz  benetan ari da ala ironia eta kritikotasun punttuaz?

Soldaduskako matxismoa, sekta baten izaera eta jokamoldea, garaiko giroa, ...

Bizitzari buruzko hausnarketa: zerk merezi du?.

Jainkoari buruz ari da, Biblia du batez ere ziten iturri

EKAITZARI BURUZKO AMETSAK

Marinel baten alabaren istorioa, antzezle konpainia bateko partaide, hondoratze baten ondoren armadore aberats  baten etxean bukatuko du non bertako semerekin maiteminduko den

Tarteka infantila, xumea eta apala bihurtzen da kontakizuna

Antzerkia eta bere ingurua

Poesia edo lar errimatuei buruzko gogoetak

Liburu sakratu ezberdinen edo lan literarioan zitak sarriak dira, batez ere Shakespearenak

ISTORIO ILESKORRA

Txinan kokatzen du istorio hau

Cantonen bizi den merkatari aberatsenak, denak menean dituena, errealitate bihurtu nahi du sekula benetan gauzatu ez den marinelen istorioa bat

Gizartearekiko iritzi ezkorra, inpotentzia sentipena datza kontakizunaren azpian

Jainkoa presente, Isaias du orain zita-iturri, baina zita gutxi dago, Bibliarenak.

Historia, istorioak, errealitatea, ilusioa, komedia, drama, ...ri buruzko hausnarketak

Negozioak, tratuak, merkataritza, ... diruaren boterea

Gizartearen diru-jabeentzako menpekotasuna, norberekoitasuna, menpekotasuna, ...

Aberastasunaren sorrera, honen diktadura, inoren izerdia, ...

Patua presente dago

ERAZTUNA

Oso motza

Danimarkan kokatzen du kontakizuna

Ez dago zitarik, ...

Senar-emazte ezkonberriak ardiengana doaz, lapurreta, emazteak lapurrarekin topo egiten du, eraztuna galtzen da, ...

Ipuin arraroa, ia ez zaio helburu edo eduki garbirik ikusten

Agian giza harremanez ari da

Lekuz kanpo uzten zaitu

 

Twist. Harkaitz Cano

Frankismo ondorengo garaian dago kokatua, ETA, Barrionuevo, Danborenea, gerra zikina, ...

Lasa eta zabalaren inguruan doa kontakizuna: tortura, hilketa, karez lurreratzea, ... Ez da inola ere horretara mugatzen, ez du zehaztasunez kontatzen, baina hor dago beti azpian, argi eta garbi. Azken atala bi gazteak nolakoak ziren kontatzen du, tarte hunkigarriak ditu

Gai pila doa ukitzen: Bortxakeria, hilketa: dela handia edo txikia, han edo hemen izan / loraldi kultural antzua / polizia / gisa-harremana etetearen edo lausotzearen deskribapen mingots gordina: ezkorra da baina erreala / kidetasunari kantua / geuretasuna / tortura / pertsonaien barne egoeraren deskribapena / mehatxupean bizi direnen bizipenak / alderi politikoak zer diren, politika, politikoak / moldiztegietako kontuak / medioak: irratia, kazetaritza / garai bateko militantzia / egindakoen ze erantzukizun du bakoitzak? / artea, artelanak eta artistak / antzerki mundua / Beuys, Txekhov, .../ aitak emazte-semea utzi zituenekoa / sexu kontuak eta deskribapen sarriak / zahartzea / suizidioa / erakunde armatua / ... eta hainbat eta hainbat gehiago

Nobela baino saiakera lana dirudi sarri

Bigarren mundu edo gizarte bat doa azaltzen narrazioaren  azpian edo baitan

Lasai irakurri behar da, gaia, kontaketa, kontaera  eta hausnarketengatik

Astiro irakurtzekoa, mantso, gozatuz, eduki osoa jasoz, zer pentsatu asko ematen du

Zaila da irakurtzeko tarteka, korapilatuegia gogoetetan

Kritikoa batzuekin eta besteekin: politika, indarkeria, bahiketa, tortura, ... erdibidean geratuz

Zentzuz dio dioena

Deskribapen luzeak, zehatzak, dotore.

Iradoki egiten du batez ere, bigarren esanahi edo edukia dute sarri esaldiek

Oso gutxika sartzen ditu kontakizunaren osagaiak

Zortzi ataletan banatuta: atal bakoitza azpi-atal laburrez osatuta: asko errazten du irakurketa

Zenbait atal eta azpiatal, ez dute loturarik kontakizunarekin, pertsonaien aipamena ez bada; aitzakia dira bere hausnarketak sartzeko, paralelo sartzen dituen gaiak, plazaratu nahi dituen hausnarketak. Trenbideko errail paraleloak bezala dira, trabesen loturarekin

Artifizialegia egiten da azkenerako istorioa, hainbeste kontakizunetik irtetearekin, gaia interesgarria izanik, kontakizunarekiko jakin-mina edo irrika lausotu egiten da,

Hausnarketek dute interes gehiago kontakizunak baino

Estilo ezberdin asko sartzen ditu: esaldi  eta baita perpausa luzeak, motzak, elkarrizketa, orrialde osoak puntu eta apartekorik gabe 

Hainbat esaldi propio, ezberdin,asmatuak: babesena eta segurutik izan

Irudi asko darabil

Poesia ukitua dute hainbat pasarte, tokien edo pertsonen deskribapenetan batez ere

Umore puntua sarri

Hitanoa erruz

Sintetikoa sarri

Idaztearen plazerez ari dela dirudi batzuetan

Pertsona ilustratuaren itxura eman nahi duela dirudi tarteka, hainbeste izen, ... fitxategi on baten ezagugarria soilik ez bada ere sarri.

 

Zaharrak ez zuen hil nahi. Gaizka Zabarte

Gazte bati ehorzleak azaltzen dio bere aita ez dagoela hilobiratutako katabutean, eta semeak ikerketa hasten du

Leku, jite, portaera, pertsonaia, izaera, eta jarrera ezberdinak  deskribatzen ditu, zehaztasunak emanez

Gizakiei buruzko ukitu bipilak ematen ditu

Une eta aldi ezberdinak korapilatze ditu, idazkera eta aditz erabilera ezberdinak nahastuz

Mila gai ezberdin ukitzen ditu kontakizunean: Zer da idaztea, zergatik idazten du idazleak, duelua, arrazoia eta zergatia, ezagutza, hileta zerbitzuak, bikotearen banaketa, ...

Autore eta literaturari buruzko aipamenak ere badira tarteka,

Abila da pertsonaiak deskribatzen, batez ere Setien pertsonaia bikain marraztuta dago

Pertsona gehienek dute nortasuna, xehetasunez marraztuta

Ez du egiten filosofatze luzerik, baina gogoeta motz interesgarriz zipriztinduta dago liburu osoa

Erraz galtzen da burutapenetan, erraz luzatzen zaio kontakizunaren haria hausnarketa paraleloetan

Erdialdeko atalean digresio luzeak egiten ditu, ekarpen berezi interesgarririk gehitu gabe gaiari, alderantziz, gaiari buruzko jakin-mina desbideratu eta atzeratu egiten du

Intriga puntua du, sortarazten du jakin-mina, baina ez zaitu erabat harrapatzen

Ikusminak indarra galtzen du azken ataletan, disolbatu egiten da gehitu beharrean, ez da ezer berririk gertatzen eta interesa galdu egiten da

Ezertara ez datorren alferrikako betegarri asko du

Idazleak erraztasuna du gai kolateraletan galtzeko, agian ideia horiek sartu nahi dituelako, horietaz hitz egin nahi duelako, ...

Amaierak ez du inolako piperrik, gatzik gabe bukatzen da, indarra galdu zaion xanpain botila

Amaiera logikoa du, baina erabat galtzen du sortarazi duen intriga, ganorarik gabe eta ilun bukatzen da, indarge

Azken atalekoa azken aurrekoa behar luke izan, azkena kontakizun nagusiarena behar luke izan ez bigarren mailako gai kolateral batena, nahiz umore puntuaz amaitzen duen

Pertsonaia asko daude, gehiegi hain kontakizun laburrerako, pertsonaia solteak dira, eta solte geratzen dira, agertu eta desagertu agerraldi oso laburretan, ... agian horrek pisua kentzen dio kontakizunari, arinegia bihurtuz

Atal laburretan banatuta dago kontakizuna, irakurketa erabat erraza eginez

Zatitxoka doa kontakizun azaldu eta askatzen

Aditz sintetikoa darabil erruz

Aditzaren forma korapilatsuak ere sarriak dira

Trebeziaz nahasten ditu hitanoa eta zukakoa

Idazkera nahiko lagunartekoa darabil, hurbila

Esaldi motzez idazten du

Kutsu arraro bat dute elkarrizketek, normalak izanik normaltasuna falta zaie,

Umore puntua du kontaketa osoan, irriñoa sortaraziz irakurlearengan

Hasi berri baten lana iruditu zait, planteamendu interesgarria, baina indarrik gabea

Gaitxo asko ukitzen ditu, burutapen interesgarriak iradoki eta mahairatzen ditu, baina erabat azalean geratzen da

Heldu gabeko lana

 

Zu zara orain txoria. Mikel Etxaburu. Poesia-liburua

Kartzelara barneratzen gaitu modu berezian

Goragoko plano edo ikuspegitik erakusten du kartzela

Biluztu egiten du kartzela

Gatibu, ziegan bakartuta dagoenaren gabeziak, ezinak, ametsak, maitasuna, oroitzapenak, itsas giroa, itsasoa presente dago, herria, ...

Izugarri errealista eta dramatikoa da kartzelari buruz, zuzeneko zartailurik ez badarabil ere

Erruz darabiltza irudiak, baina naturalki, ulerterraz

Alegoriaz, irudiz, ari da kartzelaz, kartzela aipatu gabe

Irudiek beti esanahi bat iradokitzen dute

Irudiak, ideia sublimatuak, baina izugarri errealak

Irudiz osatutako poema errealistak, ulerterrazak

Maitagarriak dira poema batzuk: “Sagu txiki”, ...

Zirrara eragiten dute poema batzuk: “Dunatik dunara”

Akitua uzten naute poemok, oharrak hartzeko ere indarge

Behin eta berriz irakurri ditudan poemak

Esaldi baten errepikapenaz baliatzen da ideia berri bat azpimarratzeko

Erritmoa falta zaien zenbait poemei, etena bezala dute, amaiera bera ahula da, ulerzaila ere: “Salbu nago hemen

Lehen ataleko azkenek ez dute lehenengoen indarrik, zuzenagoak dira, , irudirik gabe, ez dute begirada zabalago bat, ez dute hainbeste kitzikatzen, , ez dute lortzen kadentziarik

 

Zwei Frauen (bi emakume). Joxean Agirre

Eleberriaren titulua, protagonista idazlea idazten ari den eleberriaren titulua bera da

Bi emakumerekin harremanak dituen idazle baten istorioa

Istorio barruan bigarren istorio bat txertatzen du azken zatian

Azkenean hirugarren istorio bat ere sartzen edo agertzen da

Azkenean bina gizonezkorekin geratzen dira kontalariak zituen bi emakumeetako bakoitza

Nahasian doaz bi kontakizunok, Historia nagusikoak eta protagonista idazten ari dena

Ia ez du argumenturik: Prousten antza, gero aipatuko eta osatuko dena

Garbi geratzen da idazleek asko imitatzen dituztela beste idazle batzuk, baita erdi-kopiatu ere,

Garbi dago nobelak FRISEH idazlearen lanaren jarraipen hertsia dela, estiloan gutxienez, irakurleak Friseh delakoa ezagutzen ez badu ere, intentzio hori duela behintzat egileak, nolabait intentzio hori justifikatuz dabil behintzat

Hainbat gogoeta zehatz egoki, ustekabean harrapatzen zaituztena: zahartzaroaren atarikoak, ...

Bikoteen arteko harremanen xehetasunak, banatzerako zergatiak eta giroa, ...

Zer da artea, zergatik egiten da artea, ...

Idazteari buruzko gogoetak ugariak, ia etengabeak dira lan osoan zehar, ....krisialdiak, inspirazioa, ...

Tabakoa eta idazkera, idazlea, ...

Kopiatzea, faltsutzea, non dago egia, ....

Faltsutzaile ezagunei buruz ari da

Lehen zatiko faltsutze gai honek hirugarren atal nagusia prestatzen du, han du azken zerikusia

Hirugarren atalean. nobela bat prestatzen du neskak adarrak jarri dizkion gazteak

Hainbat burutapen irakurleak berekiko egiten direnak dira, baina idazleak esaten e dituenak, probokatzen dituenak: horrek erakargarriagoa egiten du kontakizuna: 90. orrialdean burutu gabekoak irudimenaren bidez gertakari bihurtzen direnak.

Maitasuna, emakumea, sexu jokoen deskribapenak, bikoteen arteko harremanak eta giro ezberdinak,  ... adin handikoei buruzko hainbat burutazio eta azalpen maitasun eta sexuaren inguruan.

Oso fin ari da sexuari buruzko gorabeheretan, dena esaten du, baina gordintasunik gabe, baina isildu egiten diren sexu harremanetako hainbat zertzelada emanez baino intsinuatu edo irudikaraziz

Entsegu baten jite edo antza gehiago du eleberri batena baino, kontakizunak baino luzeago direlako  iritzi, gogoeta eta ziten esparrua. Gogoeta berezi bat litzake, batez ere

Originala da trama, hari ezberdin ugarien saretzea

Gogoeta pila, batzuetan ohar iheskorrak besterik ez dira, zehaztasun labur bat besterik ez

Aberatsa edukian, eduki zuzenean, eta intsinuatutako gaietan

Kulturadun idazlearen itxura ematen du, hainbeste autore, lan eta zita pilatuz, agian fitxategi urteetan ondo organizatu baten uzta besterik ez da.

Zehatz kontatzen ditu pertsonaien burutapenak, jokabideak, pausoak, ... luze, kontakizuna zertzeladetan luzatuz, ... Zertzelada asko emanez idazten du. Horretan behintzat badu Prousten ukitu bat. Imitatzen ari dela dirudi, edo beraren eraginpean

Umore ukitua du lan osoak

Ibiliak mina eramangarriagoa egiten duela-eta, panpanoaren  hosto eroriak lurrean, ... bitan darabil irudi bera

Zaharkinen denda, “anticuario” itzultzeko aukera bikaina eskaini dit

Ukitu erakargarriak neon argiarena, aurpegiko kolorea aldatuz doala autoan

 

 

Liburuak  9.

Zenbait libururi buruzko iruzkinak

 

Liburuak  9.

Antzararen bidea. Jokin Muñoz

Atzerri. Mikel Antza

Bekatuaren itzala. Xabier Mendiguren Elizegi - Joxe Azurmendi. Nobela – Saiakera

Besteen ametsak. John Irving. Narrazioak

Bilbo Samurai. Fernando Morillo

Consejos de guerra contra el clero vasco (1936-1944). Anxo Ferreiro Curràs

Egia esan. Peru Magdalena

Hau mundu arrano hau. J.B. Bilbao “Batxi”

Homo faber. Max Frisch (JoxeAustin Arrieta)

Ikerketa. Philippe Claudel

Ispiluak, mundu ia ororen historia. Eduardo Galeano. Saiakera?

Narrazio guztiak (1979-1990). Joseba Sarrionandia. Narrazioak

No lloreis, lo que teneis que hacer es no olvidarnos-Saturraran. Maria GonzalezGorosarri-Eduardo Barinaga. Saiakera histrorikoa

Paperezko hegazkinak. Lutxo Egia

Urtebetetze festa. Castillo Suarez. Poema-liburua

Zazpi ebidentzia birjaiotzarako. Xabier Amuriza. Saiakera

 

Antzararen bidea. Jokin Muñoz

Ikusi IRAKURLE/Liburu karpeta

Erriberako Errepublika denborako giro soziala eta Gerrako hilketak.

Donostiako gaur egungo giza erradiografia eta deskribapena

Gazte bat bonba batez hiltzen da, ama obsesionatuta dago heriotza horrekin, zahar baten etxera doa  zainketa lanetara, zaharrak loturak ekarrizko dizkio Erriberako gertakariekin, hara joanen da, ...

Oso ikuspegi interesatu partziala, idazleak ezker abertzalearekin eta gazteekin obsesionatuta dirudi, trauma edo frustrazioren bat du, ...

Agian hausnarketa bat probokarazi nahi du egoerak eta iritziak muturreraino eramanda

Ez digu zaharroi ezer berririk eskaintzen, dion dena jakina da

Gazteen, abertzaleen, errepublikanoen, Donostiako, .... argazki ezkor, negatibo gordina....

Besterik ez du aipatzen, oso gizarte mugatua, hertsia marrazten du

Idazkera berezi bat du, zehazten ez dakidana, baina bere estilo propio bat nabari zaio

Elkarrizketa eta deskripzio laburrak tartekatuz doa ia liburu osoa, irakurketa arinduz

Tarteka deskripzio labur bat sartuko du eztenkada bat ziztatzeko soilik

Errepikakorra egin zait, ondorioz aspergarria tarteka

Aberatsa esaldietan, esamoldeetan, ...

Suspense edo jakin-min puntua sortarazten du tarteka

Hiztegi gutxi erabili batzuk berreskuratzen ditu

 

Atzerri. Mikel Antza

Erakundeko kide baten ibilbide eta gorabeherak, hasieratik kartzelatu arte

Kartzela, Euskal Herriko tartea, ihesa, atzerria, errefuxiatu egoera, Iparraldea, Paris, Mexiko, sasian, klandestinitatea, segurtasun neurriak, urduritasunak, arriskuak, zailtasunak, egoera ezberdinak, maitasuna klandestinitatean, bakardadea, harremanik eta kontakturik eza, estradizioa, erorketak eta ondorioak, militante ezberdinen nortasuna, ...     

Bizimolde erabat zaila eta latza, hori litzake eduki nagusia eta hori bai azpimarratuta geratzen da.

Bi bizimodu kontrajarriak: Mexikokoa, itxuraz erraza,  eta sasian

Literatura, zer den, zertako eta zergatik idatzi, ... interesgarriak dira idazteari buruzko hausnarketak, baina barreiatuta daude eta batzuetan perpausa nahasi horietan galduta

Borroka uneko bizipen edo barne bultzada batengatik aukeratzen du, egia da aurreko protagonistaren historia guztia dagoela

Gauza sakon gutxi dago zehatz kontatuta, orokorrean du esanahi sakona

Zuzen diona adinakoa edo gehiago da iradokitzen duena

Askorentzat aro eta mundu ezezagun berri bat izanen da, beste askorentzat gauza oso ezagunak dira

Kartzelako kontakizunak dira indar gehien dutenak, nahiz berez sasikoak diren gogorrenak

Sasiko eskapadak ere indarra dute

EBATONDOA ataleko lehen zatia da hausnarketa benetan kilikagarria: beldurra, oztopoak, klandestino erabakiaren zergatiak, ...

Entxupanatutako, ezkutatutako, pasarteak ere indarra du

Galderak dira nagusi, galderak uzten ditu han hemen denean, berak ez du erantzunik ematen, bere iritzirik ere ez, berak kontatu egiten ditu soilik gauzak

Tarteka iritziak ere badaude, baina pasadan bezala, oso labur

Adineko irakurlearentzat ez dute erakargarritasunik

Pertsonaien baitan sartu nahi du, nire ustez azalean gelditzen da

Hainbat pasarte eta tarte betegarriak dira

Azaleko kontakizunak iruditzen zaizkit, egia den arren azpian dagoen errealitate gordina adierazten duela

Idazle eta liburu asko aipatzen ditu

Azken atala gehigarria iruditu zait, gaian sakontzen du baina esandakoaren baieztapena besterik ez da

Ez du tentsiorik, edo suspenserik, edo interesa sortuko duen hari iraunkorrik, tarteka soilik, batez ere poliziaren jarraipenari buruzkoek

Lehen pertsona kontatzen du historia

Horrez gain autobiografikoa dirudi, literatura erreferentzia eta autoreari buruzko aipamenengatik

Erabat pertsonalizatzen du pasarte askotako kontakizuna, eta ez dut nik gustuko.

Autoatseginezkoegia deritzot

Tempus ezberdinak nahastuta datoz, atal ezberdinak atzera aurrera egiten dute

Idazkera erraza eta irakurterraza

Esaldi bitxi esanguratsu asko,lerro bakar edo motzeko perpausak, ...

Irakurleari ematen dio betekizuna, gai ezberdinak lotu, osatu eta asmatu, ...  

Kontakizuna bere horretan uzten du, amaiera eman gabe, esan beharrekoa, edukia,  esanda baitu; baina kartzelako ihesa ez argitzeak sinesgarritasuna kentzen dio inguruko kontakizunari, ez da posible,  asmakizun hutsa dela kartzelakoa.

Oso bila da idazten

Estilo ezberdinak sartzen ditu: puntu eta komarik gabeko perpausa luzeak, gaia ezberdinak nahastuzko esaldiak edo perpausak. Gai asko sartzen ditu eta horrek gaien sailkatze lana zailtzen dio irakurleari, baina egia da pertsonaiaren barne mundua edo garunetako errota adierazi nahi duela, eta hori lortzen da. Proust, Xabier, ... eta enparauen eragina.

Asko luzatzen ditu zenbait egoera ezer deigarri, edo berririk esan gabe

Literatura egiten duen zailak gustatu zaizkit gutxien, badirudi estetikan jartzen duela interesa une horietan, eta irakurlearen interesa desbideratzen edo moteltzen du, ideiekin, hausnarketekin oratua joan behar du literatura fintasunak

Niri ez dit gauza berririk esan, ezta bizipen berezirik sortarazi ere, baina liburu aberatsa da bai edukiz bai formaz

 

Bekatuaren itzala. Xabier Mendiguren Elizegi- Joxe Azurmendi. Nobela-Saiakera

Nobela motza. Prologoa  eta Epilogoa nobela bezain luzeak dira, baina osagaion bai egileak bai edukiak egiten du interesgarria liburua.

NOBELA: hemendik hasi dut irakurketa, inolako aurrikuspen eta baldintzarik gabe egiteko irakurketa

Jo eta pasan bezala irakurri dut: narrazioaren ardatzean izan dut interesa, bestelako erretolika elizkoia betegarria iruditu zait.

Herrira heldu den apaiz berriak alargun bat hartzen du bere serora bezala, serorak alaba gazte bat du

Apaiza eta bi emakumeen arteko harremanak

Apaizaren sexu obsesioak, ideaia iltzatuak, …

Apaiza gaixo jartzen deneko atalak grazia du

Zelibatoa dago sakonean, eta kontzientzia arazoak

Apaizen kontraesanak maitasun eta sexu kontuetan

Zalantzak fedean eta moralean

Ez du herri horretako arazoen inolako erreferentziarik

Erlijio giroa bete betan

Ezagutu genuen giroa islatzen du

Hausnarketa eta ideia arruntak, betikoak dira, zaharkituak jada, kristau giro eta moral aldetik jaulkiak, istoriotik at datozena, edo istorioaren inguruan

Ez dago inolako teorizaziorik, inolako intelektual arrastorik,

Ez du bukaera argirik, suspensea uzten du

Oso istorio tristea da, latza, gordina

Barre, irri behintzat, egiten du apaizen kontura, nahiz draman bukatuko den

Apaizen karikatura bat da

Txantxa bat, arazo erreal baten inguruan

Agian txantxa giroa aukeratu du gaia ukitzeko forma eramangarri bat bezala

Gizarte isolatu edo herritik kanpoko giroan bizi den taldetxoa da

Txantxetan idatzitako istorioa dirudi lehen zatian, gerora drama bihurtzen da

Umore giroa, baina inozoa da bai giroan bai tonuan

Txikikeriez osatutako gutunak, baina sakonean drama bat gordetzen du

Emakume eta sexu gaian zentratzen da

Dena oso azaletik, ez du indarrik

Nobela  laburra, baina betegarriak kenduta hutsean gelditzen da tamainari dagokionean

Apaiz baten gutunak bere lagun bati: hori da erabili duen teknika edo forma

Jolas polita da

Suspense puntua du kontakizun guztian: ia oheratuko den, norekin eta noiz

Perpausa luzeak egiten ditu, tarteka oso luzeak

Ez du merezi

PROLOGOA: Joxe Azurmendi

Benetan interesgarria, errealitatea argituz

Euskal herria integrista izan da, PNV nagusiki.

Gai asko: Apaizak eta eliza literaturan, / Liberala keta karlistak, / emakumea kultura grekoan;  ezereza da, / Gizakiaren bilakaera, / Gizakiaren bilakaera, errepresioa, / Gizona-emakumea, harremanen bilakaera, / Emakumea kultura klasikoan bereziki, / Emakumea Erdi Aroan, Errenazimenduan, idealizatzea, kontrarreforma, arte lan eta literaturan,

Idealizatu gabeko emakumea, behe-mailakoak: arriskutsuak, deabruzkoak, txarrak ... dira

Harrigarria nola zehazten dituen artelanen esanahi isil edo ezkutukoak

Intelektual ikusmoldetik aztertzen ditu literaturako eta arte lanak, interpretatu egiten ditu.

Gazte mundu bat dager, intelektuala,

Gainbegiratu ematen die gaiei

Ideia interesgarri pila,

Antzinako zita deigarri pila

Azkenik nobelari buruzko hausnarketa, araketa, sakon , intelektuala: merezi zuen aurrez irakurtzea nobela, gero norberaren iritzia kontrastatzeko, irakurritakoa osoago ulertzeko: deigarria da nire iritzi xume, apala, bertatik bertakoa, boteprontokoa, azalekoa, etab eraren sakona, osatua, ... lotsatu ere egiten da bat.

EPILOGOA

Nobela hobeto ulertzeko jarraibide ematen ditu, literatura orokorrean kokatuz

Nobela,  psikologia ikuspuntutik

Bukaerarekin luzatzen da, beste bukaera batzuekin alderatuz.

Izpirituaz zer den: bikain

Anima=gaixotasuna

Euskal Herriko analisia eta kritika garratza, latza, gupidagabea

* Interesgarria bilakatzen du nobela, irakurtzeko grina eta jai-mina ere sortarazten du, baina errealitatea bestelakoa da, esaten duen den ahala izanda ere, betegarri asko du, eta ez du interesgunerik sortarazten historiak berak ezik, betegarri lelo asko du

 

Besteen ametsak. John Irving. Narrazioak

Piggy Sneed salbatu nahian

Piggy txerri hazlea eta zabor biltzailea da: bere historia da kontakizuna

Zabor biltzailearen deskribapena eta kale giroa

Herri giroa, Iparramerikako lurralde batekoa

Idazle baten sorrera

Idazten den oro ez da egi osoa,

Fikzioa, egia?

Barne espazioa

Bi auzokidek intxaurrondoa dute jabetza bien erdian

Bata urologoa da: ospitaleko giroa eta zenbait gorabehera

Espazioari buruzko hausnarketa, auzokoen arazoa keta beraiekiko harremanak, giza portaerak, gonorrea-gonokozia dela-eta, neska baten mendekua, ...

Hainbat esaldi okerrak iruditzen zaizkit, zalantzazkoak behintzat

Hainbat esaldi ulerzailak, ez dit jatorriz diren horrela ala itzulpen arazoa den

Umore puntua esaldietan edo egoeretan

Perpausa motzak

Kasik Iowan

Gidariaren bidaia, Iowara asmoz, Missisipi ibai ertzeraino: herriz herri, istripu bat eta kito

Azken zatian jakinen dugu ezkondua dela eta alde egin duela.

Gidaria eta Volvoa dira protagonista, gidariak autoari hitz egiten dio

Bitxia egoera eta bi protagonisten erlazioa

Bidaiako herri, hiri eta lurraldearen deskribapena eta zertzeladak, nahiz eskematikoki

Atalka idazten du, egoera edo kontakizunaren zati ezberdinak banatuz, bideko tarteen arabera

Elkarrizketa asko, autoari zuzenduak, erraztu egiten du irakurketa

Erresuma nekatua

Ikastetxe baten barnetegiko arduradun bat da protagonista

Nesken apopilo-etxe baten jitea eta bertako giroa

Ikastetxeko giro lasaian katramilak sortuko dira zeloak eta maitemintzeak direla eta.

Perpausa luzeak eginez idazten du narrazioa hau

Ia ez dago elkarrizketarik

Perpausak jarraian datoz, egoera ezberdinak sailkatu gabe

Azken zatian, aldiz, elkarrizketak nagusitzen dira

Brennbarren arrandia

Lagun koadrila, bizitzako zertzeladak, eguneroko gaiez,  kontatzen ari dira jatetxe batean

Tertulia bat, taberna batean

Gai ezberdinak azaletik aipatuta

Diskriminazio mota ezberdinak, arrazakeria, ...

Kontalari zuzena dago, baina kontalaria ez da pertsonaia zentrala, bat gehiago baizik

Zaila egin zait zentratzea, kontakizunean sartzea

Besteen ametsak

Urtero maitemintzen zen gizona da protagonista, emazteagandik banatua. Berak amets propiorik ez du, baina, lo egiten duen ohean  aurrekoek bertan eginiko ametsak egiten ditu eta beraien bizipenak jaso.

Hainbat amets ezberdin, hainbat pertsona ezberdin, hainbat egoera ezberdin

Grillparzer pentsioa

Turismo Bulegoko behatzaile bat hotelik hotel dabil hauek ikertzen, familiak laguntzen dio

Grillparzer pentsioan, luzatzen da eta zentratzen kontakizuna. Vienan gertatzen da. Hainbat pertsonaia bitxi dago bertan. Esperientzia bitxiak

Elkarrizketek osatzen dute kontakizuna, tartean perpausa bakarreko bi zatitan datorren saila ezik

.......................

Ipuin edo narrazio edo kontakizun bereziak, ohikotik ezberdinak

Istorio xumeak dirudite, baina sakon sartzen da pertsonaiengan

Badirudi ez duela ezer esaten, baina pertsonaien barne izaerara  sartzen zaitu

Kilikagarriak dira

Suspense puntua dute

Protagonista bakar nagusirik ez dago, nahiz ardatza edo haria batek daraman

Argazkiak bezalako deskribapenak dira, flashak bezala

Ametsak aipatzen ditu, darabiltza, azken kontakizunetan

Amaiera tristeak goibelak dituzte denek

Deskribapen laburrak, baina zorrotzak

 

Bilbo Samurai.  Fernando Morillo

Hondamendi baten ostean kokatutako istorioa, aldi beranduago batean. Dena da hondatua, dena da kaosa, gosea, ezereza, hotzaldia, kulturak ez du lekurik, talde batzuen indarkeria nagusitzen da, bada oasiren bat ere, .... Eraldaketak gertatzen ari dira bai naturan bai gizakietan, pizti eraldatzen dira zenbait gizaki, ...

Bilbo borrokan trebatuta dagoen samurai tankerako bat da, anaia hil zioten lau zaldun erraldoi eta heriotza hura mendekatu nahi du, bide batez bere lagun baten semearen ardura hartuko du, hau piztia da, ... errari ibiliko dira biak, ...

Ez du sakontzen, oso azaletik doa kontakizuna, ez du pertsonaietan sakontzen, ...

Ez dit hausnarketarako bide askorik eman

Lau zatitan banatuta dago eta zati bakoitza atal motzetan, bakoitza bere izenburuarekin: irakurketa errazen du eta liburua potolotu.

Kontakizun sinplea da, edukiz, kontaeraz eta euskareraz.

Elkarrizketa eta narrazio motzak nahastuz, irakurketa errazten du

Esaldi motzetan idatzita, horrek ere irakurketa errazten du

Bakuna dirudi idazkerak baina landuta dago

Hiztegi erraza, hitz zail, bilatu, aukeratu edo sortutakorik gabe

Ez du hitz konposatu edo berririk sortzen

Esaldi peto ugari

Idazkera xumea, argia, ulerterraza

Dena da xumea, elkarrizketak inozo tankerakoak dira

Deskribapen poetiko kutsukoak noizbehinka: basoa, ...

Badaude bi atal non kontakizun paraleloa daraman, egoitzakoa eta basokoa, interesgunea edo suspense puntua sortaraziz, zer gertatuko basoan

Betegarri asko du, ezer berririk esaten ez den tarteak

Luzagarritik asko dute elkarrizketek

Aro berezi horrelako bat irudikatu izana du erakargarritasun deigarriena.

 

Consejos de guerra contra el clero vasco (1936-1944). Anxo Ferreiro Curràs

Gailego batek egin du ikerketa lanik zabalena, Ferroleko Ejertzitoaren artxibategian aurkitutako materialari esker.

Ezagutzen ez nituen datu pila

Ezagutzen ditugun gertaera, izen eta gorabeherak gogora ekartzea

Genekiena ziurtatzea

Gogoratze3n nau neu ere, bisitan etorri omen zitzaidan Miraclera Coucerekin. Gogoan dut bisita.

Sekulako altxorra

 

Egia esan. Peru Magdalena

Aita-semeen historia edo bidaia.

Pertsonaien aurkezpenaren ondoren, semeak aitak eginiko bidea bera egiten du, hark utzitako koaderno beltzekoak jarraituz

Aitzakia bat da bidaia, idazlea bere gogoetetan murgiltzeko

Egilearen beraren “barruko polifonia heterodoxoa azaleratu “ egiten duela dirudi

Autorearen utopiak dira hausnarketa asko edo gehienak, bere ariketa filosofikoa bizitzari eta gizarteari buruz.

Azkenean badirudi aurrez esaniko ia dena ezbaian edo dudan jartzen duela

146. orrialdean dago liburuaren zergatia

Puzzle bat da, kontakizun ezberdinez osaturiko kontakizuna

Gogoeta kilikagarriak, eten gabea ia orriz orri, egunerokoari, bizitzari, lotuak

Kontaezin gai ukitzen ditu gogoetetan:  beldurra, denok daramagun edo osagarri zaigun bigarren nortasuna, maitasuna, artea, idaztea, denbora, mina, ehorzketa, barnea, aukeramena, egia, denbora, maitasuna egitean, israeldarrak, homosexualitatea, argia, turistak, patua, bidaiatzea, sinesmena, literatura, argazkia, ...

HOBETO filosofian luzatzen da azken zatian

Ezohiko nobela

Autoreak berak ematen du nobela edo idazteari buruzko iritzi propioa

Aitaren, pertsonaia guztien, barrenera sartzen da

Pertsonaien, idazlearen beraren, barnera bidaiatuz idazten du

Pertsonaion deskripzio interesgarria egiten du, hitz gutxitan gehienetan

Interesgunea sortarazten du

Giro berezi bat sortzen du

Poesia kutsua du

Oso hurreko idazkera, lagunarteko kontaera

Baina hein berean dotorea

Estilo edo idazkera propio berezia du, berea, azkarra, hurbila, bizia, arina, erraza,  ...

Atal laburretan banatuz idazten du, irakurterraza bilakatuz liburua

Idazlea bera, bere aita, eta tarteka besteren bat ere bada kontatzaile, beste pertsona bat sartzen du, mako artean edo besterik gabe

Baliabide asko darabil: aurreko baten egunkaria, poemak, abestiak,

Hiztegi erraza du, hitz potolo, borobil eta hautatuetan sartu gabe

Zenbait hitz interesgarri ere sortzen ditu: “hemendu”, ...

Esaldi motzak ia denak, tarteka hitz bakarrak, baina esaldi osoa laburbildu edo iradokitzen duten hitz bakarrak.

Gaur egungo tentazioari jarraiki, modari edo, badu orrialde  osoko perpausa luzeak ere

Ez da politokerietan galtzen

Baina zenbait zati idazlearen ariketa literarioa ere badirudi

Irakurterraza

Oso gogokoak ditu hitz-jokoak

Bukaerako ezustea ere ez zaio falta

 

Hau mundu arrano hau. J.B. Bilbao “Batxi”

Iñigo Aranbarri keta Koldo Izagirrek zuzenduriko edizioa

J.B. Bilbao Batxi, itsasgizonak Euzkadi aldizkarirako Kirikiñori bidalitako 1914 eta 1915ean bidaietako kronikak

Nolabait gaur egungo irakurlearentzat moldatutako lana

Irakurri behar da sarrera

Interesgarria da joan den gizaldik hasierako testigantzak gaurko errealitatearekin alderatzeko

Zenbait gai gaur egungo eztabaidako gaiak dirudite

Orduko eta gaurko jeltzaleak alderatzeko gai asko

Bitxikeria pila, orduko gizarte eta pentsaerari buruz

Kirikiñori buruzko aipamenak

Egilearen pentsaera kontserbadorea, jeltzale petoa

Bera ondo-bizia da

Grebari buruzko iritzi ezkorrak

Espainolei buruzko iritzi arrazistak

Europako gerra eta gerra giroa: Italia, Ingalaterra, Frantzia, ...

Topiko pila, gaur egun oraindik dirautenak asko

Bizkaierako esaldi eta gramatika forma pila

 

Homo faber. Max Frisch (Joxe Austin Arrieta)

Sakonean maitasun bitxi baten istorioa da

Bi pertsonen harremanen bilakaera

Pertsonen eta portaeren zertzeladak

Giza harreman ezberdinak, zuzenean edo zeharka azalduak

Gai ezberdinak jorratuz doa, zuzenean, teorizatuz:  Halabeharra, bizipenak, betierekotasuna, juduak nazismoan, informazioa, mekanika, zibernetika, bidaiatzea, haurdunaldia etetea,  ezkongabezia, bakartasuna, oraina-geroa, gizonezko-emakumezkoa, isilgordeak, teknika, Kuba, iparramerikarrak, adin ezberdinen arteko gatazka eta ulertzeko zailtasunak: gazteak,  ...

Ipar Amerikarekiko arbuioa eta Kubarekiko miresmena  deskribapen sutsu apartekin azpimarratzekoak dira

Matxista samarra agertzen da sarri

Giza portaerak, batez ere jarrera ezberdinak eta aitortzen ez direnak azaleratzen ditu; gizakiaren barnea kanporatzen du, isil gorde ohi dugun hori dena

Beste  gai asko narrazioaren barnean doaz, ia konturatu ere egin gabe azaltzen dira, portaeretan, esanetan, ...

Ivy, neskalagunarekin harremanen kontaketa mikatza da, tristea

Bere emaztegai izaniko Hannarekiko harremanak

Pertsonaren baitan sartzen da,  zertzelada xumeak azpimarratuz

Ukitu eta idei berezi pila, iritzi labur bat, gogoeta, irudi, deskribapen: goi-mendietako mendizaleek ezin gozatu ahal dute han goitikako arratseko ikuspegia jaitsi behar dutelako heriotza truk.

Nahiko soberakoa deritzot azken atalari, hainbat iritzi eta datu argigarri  osagarri dakartza baina funtsezko istorioa, erakartzen duena kontatuta dago.

Geroa iragartzen du tarteka, ikusmina sortaraziz bezala, edo irakurlea prestatuz, edo jakin-mina sortaraziz

Deskribapenek eta idazkerak egiten dute istorioa erakargarri

Deskribapen gozagarriok egiten dute erakargarria irakurketa

Bidaien deskribapenak ugariak dira, baina bere horrekin, ia jabetu ere gabe, pertsonaiaren baitan sartzen du irakurlea

Deskribapen xumea dirudi, baina oso landua behar du izan

Suspense puntua uneoro

Idazkera mota ezberdinak nahasten ditu, tarte bikoitza utziz gehienetan

Lerro motzeko esaldi bakanduak etenik gabe: indarra ematen diote aurrekoei, laburbildu ere bat eta irakurketa erraztu, gainera, perpausa luze batek baino gehiago esaten dute sarri..

Perpausa luzeak, bizpahiru orrikoak, tarteka

Berezia da perpausen ebakera

Maisuki darabil aditz sintetikoa itzultzaileak

 

Ikerketa. Philippe Claudel

Ikertzaile bat herri batean agertzen da ikerketa lan bat burutzeko fabrika batean: han gertatuko zaizkion gorabehera bereziak kontatzen ditu

Gizartearen kritika, historia, kontaera eta modu berezian emana

Gizartearen irudi iluna, iritzi ezkorra, argazki latz beltz gordina

Muturreraino eramanez, gizartea deskribatzen du, gizarte zuzendua, morroitua, ezarritako arauen esklabo edo robota.

Gizakiari buruzko parabola bat bezalakoa da kontakizun osoa,

“Errealitatearen parodia” litzake liburua

Ia atal bakoitzean, batez ere azken zatian, gai berri ezberdin bat sartzen du, gogoeta interesgarriren bat.

Zer egiten dugu mundu honetan, ... gero zer dago, ... Deus ez

Beste norbaiten agindupean bizi gara, gehienetan beste hori ezezagun anonimoa da, ez dakigu aginduak nork hartu edo ematen dituen

Gizarteak erabat astindu, kolpatu eta zorabiatu egiten du gizakia

Gizakia izaki galdua, erabilia, norakorik gabea, helburu irrealekin bizi dena,

Gizakia preso eta oihuka bizi da

Gizakia, gizartea, mundua bera engainu bat da

Taldean bizi gara, gizatalde bat gara, taldekoiak, artaldekoak, ordenapean beti

Polizia, bere portaera, eragina, ...

Lasaigarriak hartzen ditugu, beti gidatuak, idatzien ezereza, zaharren funtzioa, tortura, tortura mota ezberdinen zerrenda luzea,gizakia gizakiarentzat otso, Zaborrak, zaborren zerrenda luzea, ..

Dirua, dirua aurreztea zertarako, ...

Egiten gaituenak definitzen gaitu, ez izenak

Funtzioengatik, karguen edo eginbeharren arabera, baloratzen ditugu pertsonak

Industria enpresa batek herriaren bizitza osoa, gizarte osoa, biltzen eta baldintzatzen du, hirigintza, biziera, ... gorputz bakar bat bezala osatzen du inguru guztiarekin

Norbanakoaren ezereza, ekonomia munduak harrapatuta

Dena irudiz, parabolaz emana dago, modu berezian

Atal laburretan banatuta, erraztu egiten du irakurketa

Erraz irakurtzen da

Areagotuz doa jakin mina lehen ataletik, suspense puntua ez du galtzen lehen zatian

Estiloz, kontaeraz eta giroz errepikakorra eta monotonoa bihurtzen da aurrera doan heinean, eta nolabait indarra galtzen du, nola bukatuko den kuriositatea gehitzen den arren

Idazkera berezia, ezohikoa: jatorriz ala itzulketaren eragina?

Esan beharrekoa azaltzeko modu berezia du sarri, ez dakit jatorrizkoa den ala itzultzailearen eragina

Umore ukitua du lan guztian, umore fina

Irudi asko esanahia azpimarratu edo argitzeko

Maiuskula da hitz askoren lehen hizkia, pertsona edo Lanbideena batez ere, nolabait pertsonai edo partehartzaileen eragina edo presentzia edo nortasuna azpimarratzeko: berria egin zait:

Esaldi luzeagotan esan ohi direnak hitz bakarrean laburtzen ahalegintzen da: orrikatu, ...

Euskara erraza bai lexikoan, bai egituretan: ez dakit ze neurritan den egilearen edo itzultzailearen itzultzeko edo kontatzeko modua

Erdaratik jasotzen ditu prestamuak, jada ohikoak diren hitzak gehien bat, baina saiatzen da euskarazko hitzak osatzen, berriak orain arteko erabilpenetan: aire-hargune, ...

Esaldi berezi arraro asko: errebolberraren ipurtaldea (culata), ...

 

Ispiluak, mundu ia ororen historia. Eduardo Galeano. Saiakera?

Gizartearen, gizakiaren, nazioen, herrien, ... historia tragikoa, tantoka emana

Aro, herri eta kultura oro eta ezberdinetako gertakizunak eta beraiei buruzko gogoetak

Antzinatetik hasi eta gaur arteraino

Mitologia, pertsonaia

Historia, kontaketa, gertakizun eta gogoeta bereziak denak, bitxiak asko

Adan eta Ebagandik hasita

Historiari errepaso berezia

Gogoetak eraginarazi ere egiten du irakurleari

Gai ezberdinak ezker ikuspuntutik emanak:

Kontakizun edo gogoeta laburrak

Parabola bezalakoak dira, bakoitzak du bere mezua

Gizaki eta herrien zapalkuntza, kapitalismoa, sozialismoa, marxismoa, eliza, ...

Emakumeak, pobreak, ...

Gezurrak, jarrera bikoitzak, kontraesanak, iruzurrak, gehiegikeriak, ...

Ideia ezagunak datu eta gertakizun ezagunez azpimarratuta

Liburu tragikoa da, gizartearen historia tragikoa.

Kritika zorrotza, kritika isila, ...

Logikoa eta zentzuduna bere gogoetetan, buru aske batenak, zintzoak, ...

Gai denak dira ezagunak, asko eta askotan aipatu eta erabilitakoak

Gertakizun asko ere ezagunak dira, zenbait ez hainbeste

Bilketa edo sailkatze bat litzake liburuaren ekarpen eta meritu nagusia

Zaila edo korapilatsua dira hainbat esaldi, dudan geratzen zait jatorrian ere hala den, itzulpenaren arazoa, zailtasunak eraginda, ...

Jatorrizkoa edukitzeko gogoa uzten dizu, alderatzeko itzulpena eta jatorrizkoa

Esaldi ezohiko asko dago, niretzat dudakoak forma aldetik

Hitz-joko eta jolas asko egiten ditu

Partitiboa modu ezberdin edo berrian darabil, edo ez ohikoan

Hitz berriak, bi hitzez osatuak, ... aberatsa da alde horretatik

Hitz gutxirekin asko iradokitzen du , ez dakit egilearen ala itzultzailearen ekarpena den

 

Narrazio guztiak (1979-1990). Joseba Sarrionandia. Narrazioak

HASIERAK lehen saila: narrazio triste eta ilunak: harritu egin naute

Narrazio oso motzak dira

Arraroak egiten zaizkit, gaiez eta idazkeraz, ez nituen horrelakoak espero geroagoko liburuak irakurri ondoren

Narrazio estrainioak, ezustean harrapatzen zaituzte

Poesia ukitua, ez dira ohiko narrazioak

Beste giro eta mundu bateko gaiak dira: agian orduko literaturari buruzko teorizazioen ondorioz

Ukitu berezia dute narraziook, ustekabeko ukitua

Idaztearen inguruan  dabil narrazio gehienetan

Ez du ezertaz teorizatzen zuzenean, baina ideia hor dago

Tarteka ideia eta iritzi zehatzak botatzen ditu

“zehar-esanetan” esaten du dionena gehienetan

Narrazio historikoak dira batzuk, oinarrian behintzat: Matalas

Esaldi eta ideia bikain asko eta asko

Gai bat hartu, dokumentatu, edo ezaguna den gai baten inguruan istprio bat muntatu: lemming

Pertsonaia da erdigunea; hurrengo, gaia

Errealistak dira, baina aldi berean maila goragoko batean jartzen zaituzte

Intsinuatu bezala egiten du gaia,  itxuraz ez du borobiltzen, baina borobil gelditzen da

Zer esan nahi du?: ez dakizu baina konbentzitu egiten zaitu

Bitxikeria berezirik gabe, baina dotore, apartekotasunez idatzita

Irudi asko darabil, poesia giroa manez

Konparazio asko, 

Deskribapenak, zehaztasunak emanez leku eta pertsonei buruz

Deskribapen motzak baina zehatzak eta koloretsuak

Adjektibo esanahi zehatzekoak darabiltza usu

Erritmo aparta dute zenbait esaldi eta paragrafok

Hitz-jokoak ere badirudite zenbait esaldik, sentimendu eta ideien jokoak ere

Etengabe darabil sintetikoa, oso egoki

“Itzalarekin solasa”: idaztearen zergatia

“Atabala eta euria”, ze tristea

“Hondartzan zure pausoak”, zirraragarria edukiz eta kontaeraz

Arthur erregearen deskribapenak

“Disiecti membra poetae”, gehiago da hainbat gai ukitzen dituen saiakera bikain bat

Iparraldeko euskararen giroa, bertako kontakizunetan

Aldi eta aro ezberdinak nahastuz edo kiribilduz osatzen dituen narrazioak

 

No lloreis, lo que teneis que hacer es no olvidarnos-Saturraran. Maria GonzalezGorosarri-Eduardo Barinaga. Saiakera historikoa

Saturrarango emakumeen kartzelaren inguruan

Emakumeen aurkako mota ezberdineko errepresioei begirada orokor bat ematen dio

Emakumeen egoera eta eskubideei errepaso bat

Errepublika garaia, faxista gobernu ezberdinak: Alemania, Italia, Frankismo garaia, ...

Gerra garaiko eta gerra osteko jazarpena emakumeen kontra

Emakumeen kontzentrazio eremuak eta kartzelak

Emakumeak kartzela ezberdinetan, Espainian ez ezik, beste hainbat herrialdeetan

Emakumeak gerra ostean

Emakume ahaztuak, ....

Argazkiak

4 testigantza zuzenak

Filmari buruzko zenbait ohar eta zertzeladak

Oso interesgarria ikuspegi orokor bat edukitzeko

Interesgarria gaiaz jarraitzeko abiapuntu bezala

Bibliografia ugaria gaiaz jarraitu nahi duenarentzat

Irakurketa zirraragarria da

 

Paperezko hegazkinak. Lutxo Egia

Londresen bizi den gazte euskaldun batek eguneroko gorabeherak kontatzen ditu batez ere Euskal Herriari begira, gerra zibileko euskal errefuxiatu bat ere bertan da

Ez da hasera eta bukaera bat duen kontakizun bat

Espainiako gerra zibilaren inguruan dabil

Durango, Gernika, Bilbo, bonbardaketak, burdinazko hesia edo gerrikoa, ...

Euskal gatazkako hainbat datu eta gertakizun, politikoak, errepresioa, eta hainbat

Mila zertzelada ukitzen ditu, egunkariak, telebista,

Gauza historiko gehienak ezagunak dira gerrako gehienak, ez du ezer berririk, ekarpenik, adinekoontzat, gazteentzat agian bai, baina gaiaz ez dakienarentzat  albainduta soilik geratzen dira, gandupean bezala

Argazki bat bezalakoa egiten du, edo pultsu hartze bat lehengo eta oraingo euskal gizarteari

Kritikotasun kutsua du, kritika fina, zeharkakoa, transbertsala, ..

Baina ez du bere iritzi zuzenik ematen, ikusten zaion arren bere pentsaera edo jarrera

ETA garaiko giroa, zenbait ekintza eta gertaera tarteka-marteka sartuaz

Gerra zibileko zertzelada ugari

Kazetariak eta egunkariak  gerra zibilean eta gerrari buruz, batez ere atzerrikoak

Gerra garaiko iheslariak eta gaur egungo gazte emigranteak Londresen

Londresetik kontatzen du gerra zibileko hainbat gertakizun, ...

Londres deskribatzen du

Londresko atzerritarren giroa, errefuxiatuak Londresen, ...

Iritzi eta gogoeta kilikagarri eta pentsarazleak dakartza

Heriotza, bizitza

Ez ditu ideiak borobiltzen edo osoki garatzen, iradoki egiten ditu, gogoetei abiapuntua eman irakurleak osatu ditzan

Puzzle bat bezala da, txataltxoak ematen doa, irakurleak jarri beharko ditu bere tokian eta koadro osoa eraiki

Gogoeta kilikagarriak egiten ditu dionez eta dioeneraz

Ez da ohiko nobela edo narrazioa bat

Kontaera du berezia, bitxia, ezberdina, ezohikoa, hori litzake liburuaren ekaprpen nagusia

Idazkerak eta kontaerak erakartzen zaitu, istorioak eta kontakizunak baino

Erreferentzia eta une eta aro ezberdinak nahastuz doa kontakizuna

Logika gabe bezala nahastuz doa egoerak, gertakizunak, tempusak, ...

Pintoreak pintzeladak ematen dituen antzera idazten du, azkenean irakurleak osatu behar du koadro osoa

Ez da beti erraza irakurleak pertsonaiak eta uneak kokatze lan hau

Komaz berezi gabe botatzen ditu zenbait esaldi eta hitz edo izen esanahi antzerako eta elkarren osagaiak: sarri egiten du hau

Sinonimoak edo esanahi antzerakoak, esanahi hurbilekoak jartzen ditu jarraian esaldi berean: sarri egiten du hau

Esaldia bera ere irakurleak berak osatu beharko du, elipsi bat bezalakoa delako

Ingeles ukitua, esaldi osoak edo hitzak tartekatuz, beti logika baten barruan, Londreseko giroa emanez

Dotore idazten du

Esaldi motzez idazten du

Bizitasuna du kontaketak edo deskribapenak, idazkeragatik batez ere

Erraz irakurtzen da

Bizkaiera sartzen du zenbait elkarrizketetan

 

Urtebetetze festa. Castillo Suarez. Poema-liburua

Esaldiei lotura bila hasi naiz, baina ezinezkoa egin zait

Ez da erraza esaldi, pasarte edo perpausa zenbaiten zergatia asmatzea

Ez ibili esanahi eta esaldien lotura bila

Lekua bilatzen ez diozun zatia dirudi lerro bakoitza

Baina esaldi bakoitza mailukada bat bezala da, edo eztenkada zorrotz bat

Barnetik astintzen du zenbait poemak

Tiro bat bezala dira hainbat esaldi, barnean lehertzen zaizu dakarren bala

Gogoetarako ataka zabaltzen du

Gozagarria

Bizpahiru aldiz irakurri, eta barne sentimenduei azaleratzen utzi

Eragin egiten dute

Sentipenak harrotu eta hausnarketa eragiten dute

Bakoitzak osatu behar du bere barnean puzzlea

Gustagarriak dira, tarteka zirraragarriak

Patxadan, denbora emanaz, eta girotuz irakurri behar dira

Utopia, maitasuna, bakardadea, harremanak, ...

Gozagarria da bizitzaz gogoeta,

Bikiniaren markak, Nire logelaren sabaia, Leku gehiegi, ... azpimarratu ditut, hainbat gehiago ere

Gizaki askoren kezkak, (nire asko), ingurukoenak, arazo ezberdinak, ... berak azaltzen ditu modu bikainean, irtenbidea emanez barruan daramanari

Eztenkada bat da poema asko, dianan jotzen du, barnea astinduz

Irudi askok talka egiten du irakurlearen logikarekin, agian horregatik pentsarazten dute

Txunditu egiten nau hain irudi pilo ezberdinak bururatzeko ahalmenak

 

Zazpi ebidentzia birjaiotzarako. Xabier Amuriza. Saiakera

Xabier beraren “Euskara  batuaren bigarren jaiotza” saiakeraren jarraipena edo osagarria

Sail bakoitzean: ideiak, proposamenak lehenengo eta ondoren adibide zerrenda luzea, eta bukatzeko irakurgaiak.

Liburu eztabaidatua izan behar luke, seinale txarra hala ez bada

Planteamendu berriak eta ausartak egiten ditu aurreko liburukoen harira

Funtsean saiakera hartako  puntuak argitu edo osatzen ditu

Kontutan hartzekoak, hizkuntza eguneratu eta lehiakorra egiteko beharrezkoak

Euskararen soroa goldatzen du ildo berriak lerratuz

Zehatz horrela ez, baina bide berri horiek berritu eta egokitzen lagunduko dute

Idazleei pentsarazteko ideiak dira

Denbora beharko dute ideiok fruitua ematen hasteko

Zenbait proposamen oso zailak izanen dira: objektu plurala aditzetik kanpora, esaterako

Datiboa, ezan-ein, ... nahiko arlo berriak dira, nahiko ezezagunak

Trinkoarena aberatsa da, batez ere dakartzan forma pilarengatik

Ariketa intelektualak egiteko ere baliagarria da

Garunei eragiteko irakurketa apartak, ez irakurgaiagatik soilik, baita azalpen teorikoengatik ere.

Irakurgaietan hainbat ideia eta hausnarketa aurkitu daitezke, nahiz hausnarketol bere beste liburuetan aurkitu daitezken

Ez da liburu erraza, baina merezi du

 

Liburuak 10.

Zenbait libururi buruzko iruzkinak

 

Liburuak 10.

14. Jean Echenoz

Abisalia. Asier Serrano

Adiskide bat nuen. Joxean Arregi

Agurra eta ohorea. Jokin Urain

Aiako. Edu Zabala

Alkasoroko benta. Mikel Taberna

Anarkia hutsa. Woody Allen

Apirila. Iñigo Aranbarri

Borroka Kluba. Chuck Palahniuk

Damutzen ez direnak. Itxaso Araque Barriuso

Don ibaiko ipuinak. Mikhail  Sholokhov

Enarak herrira itzuliko dira. Ibon Muñoa

Erraiak. Danele Sarriugarte

Etxekalte. Harkaitz Zubiri

Gauaren sakonean. Haruki Murakami

Gauzen ordena naturala. Antonio Lobo Antunes

Gerra txikia- Lander Garro

Gizon bat lotan. Georges Perec

Hamar. Andrej Longo

Hori da umorea, maisu. Mao Yan

Intemperies (babes bila). Lourdes Oñederra

1812 isilpeko mezua.  Benjamin Aurrekoetxea

Jesusen haurtzaroa. J.M. Coetzee

Meaulnes handia. Alain Fournier

Mussche. Kirmen Uribe

4x4 operazioa. Xabier Amuriza

Parisen bizi naiz. Koldo Izagirre. Poema-liburua

Rasputin eta San Petesburgoko gauak. Joxemari Iturralde

Sirena-hotsak. Xabier Etxaniz Rojo

Sukkawan irla. David Vann

Txartel bat (des)herrira. Garazi Goia

Villa triste. Patrick Modiano

Zaindari Ikusezina. Dolores Redondo

 

14. Jean Echenoz

Lehen munduko gerra, 14koa, 5  urte iraun zuena.

Haserako giroa: gerra laburra izanen zen ustea-euforia, soldaduen mobilizazioa, frontera bidea, fronteko lehen egunak, hornidura, martxak, trenez eta oinez leku aldaketak eta uneko baldintzak, adiskidetasuna,lubakiak:egoera-giroa-baldintzak-gosea-gaixotasunak:intsektua, zorriak, arratoiak, -hornikuntza, …, lubaki gerra, artilleria, bonbak, obusak, baioneta, lehen borrokak: soldaduen bizipen eta sentimenduak, bonbardaketak, erasoak, gasa, gerra-hegazkinen hastapenak, gerra luzatzen da, frentea egonkortzen da, soldaduen bukaera: presoak, hildakoak-zaurituak-desertoreak-fusilatzeak, gerra bukatu ondorengo soldatu elbarrituen egoera, arazo psikologikoak,  herriko giroa, gerra garaiko azpijokoa, hornitzaileen eta politikoan iruzurrak, … .

Zirraragarriak dira zenbait deskribapen: lubakietakoa, …. Eta hainbat gai

Neska bat ere tartean da, haurra izanen du frontean hilko den protagonista baten bikotea litekeena: osagilea, abortuaren aipamen isila,

Giro eta pentsaera liberala da erakusten duena

Ukitu kritikoa gerrari buruz, baina ez aurkako esaldi gotor zehatzik, osotasunean da angerraren aurkakoa, sortarazten duen giroan.  

Istorioak ez du korapilo handirik, beren inguruan doa xehetasunak txirikordatzen

10 atal motz, narrazio motza bakoitza, bakoitzean gai bat edo pertsonai baten inguruan

Umore puntua, ukitu bat besterik ez, estalia bezala, kritika mingotsa daramana

Paisaiak eta pertsonaien ingurua deskribatzen du, sintetikoki eta dotore, baina betegarri edo luzamendu itxura du, nahiz kokatzen duen istorioa bere inguru naturalean

Idazkera zail samarra du, gauzak esateko modu bitxiagatik batez ere, zeharka bezala esaten ditu, intsinuatuz bezala,

Esaldi edo paragrafo luzeak egiten ditu, nahiko korapilatsuak, baina ez orrialde oso edo erdiko tamainakoak,

Sintesian bezala idazten du, nahiz deskribapenetan luzatzen den, koma arteko esaldi laburretan zehaztasun eta osagaiak sartuz

Ia ez du hitz berri edo ezezagunik

Bada gauzak esateko modu berezia, ez dakit itzultzailearen eragina den ala jatorrizko testuak hala behartuta

Ez dago elkarrizketa sail berezitu edo sailkaturik

Elkarrizketa paragrafo bakoitzaren barnean sartzen ditu, inola ezaugarri edo ikurrik gabe, naturaltasun eta erraztasun osoz irakurtzen dira.

Itzultzailea ahalegintzen da erdal hitzik ez erabiltzen eta euskal hitzekin moldatzen, baina ez da garbizalea, logika dute hitzon erabilera

Hiztegi aberatsa du, gerra gaietako izendegian batez ere, agian jarrera eztabaidagarria, euskarazko hitzekin konposatzen ditu normalean gazteleraz edo erdaraz ezagutzen ditugun hitzak

Izenak aditz bihurtzen ditu, oso sarri, joera bat du, esaldia laburtuz, berenez edo jatorrizko testuak eskatuta

Zenbait hitzen esanahi zehatza asmatu egin behar du, orokorregia dirudielako

Nahiz jatorrizko testua ez ezagutu, itzulpen bikainaren sentipena uzten du.

Laburra da, baina eduko sakonekoa

 

Abisalia. Asier Serrano

Abisalia hiriaren inguruan dabil, alegiazko hiria, baina erreala, Eibar izan daiteke

Narrazio motz pilo batez osaturiko puzzlea, bakoitza bera dirudite sarri baina azkenerako nolabaiteko lotura dute, edukiaz harago kontakizunean ere

Bizitzari eta gizarteari lotutako gaien inguruan dabil , nahiz sarri ez dakizun zein  den gaia mezua edo zertaz ari den

Gai ezberdinei buruz aritzeko edo hausnartzeko bide ezberdin bat da; ez dira lerro neurtuak, ez da prosa soila, bai da poesia ipuin edo narrazio formazkoak

Mosaiko erraldoia, hobe ez hazi lauki bakoitzari bere tokia bilatzen, osotasun sentipenarekin geratu eta kito

Tarteka kontakizun garratzak, bizitza bezala

Irudi eta alegoriak korapilatuz datoz kontakizunoz: poesi liburu ezberdin bat da

Ideia nahasien jolas bat dirudi tarteka, baina harago doa, hitz eta ideien irabiatze bat, eduki eta mezu batzuk zabaltzeko

Oso gaurkoa da, gaiez, irudiz eta konparaketetan

Alegia bat da liburu osoa eta tal bakoitza

Kritika puntua beti

Egoera absurdoak, sentipen eta burutapen kontrajarriak, kontraesanezko egoerak, erreakzio ilogikoak, …

Azpi-esanahiak, baina gehienetan irakurlek asmatu edo irudikatyu behar ditu

Irakurleak hobe du esanahiak, edo azpi mezuak asmatzen ez hasi, irakurketaz gozatu eta kito

Poesia liburua narrazio kutsuz egitaratua

Atal edo kontakizun bakoitza da poema antzerako idazki bat, sinbolikoak, irakurleak eman diezaioke uste duen edukia edo esanahia

Esaldi borobilak egiten ditu, egituraz baino parabolazko esaldiak lotuaz

Irudimena dantzan: atal eta ataltxo bakoitza da istorio ezberdin bat, eta bakoitzaren baitan osagai ezberdinak etengabe datoz, del edukia, direla irudiak, adjektiboak berezi ezohikoak sarri,  …

Jolas literario baten kutsua hartzen zaio

Egilearen entretenimendu jostagarri atsegin bat dirudi

Umore puntua beti

Ez du jasotzeko edo hausnarketarako esaldi borobil askorik, atal bakoitza bere osotasunean da gogoetarako abiapuntua hainbat esaldi eta egitura zehatzez lagunduta

Oso zehatza da zenbait deskribapenetan, adjektiboak erabiliaz.

Ez da galtzen hitz sinonimo edo ezezagunetan

Zenbait esaldi errepikatu egiten ditu hainbat kontakizunetan,, esanahia azpimarratu edo kadentzia emanez.

Egiten ditu hitz jokoak tarteka

Gozamena izan da irakurketa, azkenerago eta pozgarriagoa

 

Adiskide bat nuen. Joxean Arregi

Garibaldiren azken hegaldiarekin hasten da, ordezkoa da, alaba bat ere badu, Veneziara eginen du bisita kontalariak benetako Garibaldiren alabarekin aita ikusteko, eta bitartean mila istorio kontakizun nagusiari lotuta baino, aitzakia horretaz baliatuz albo kontakizun bezala

Garibaldi talde armatuan ibilitakoa da, ez du ETA. Zuzenean aipatzen.

Istorioak ez du interes handirik, suspense puntua duen arren, beste gogoetarako aitzakia besterik ez da, kontaera da deigarria eta ukitzen dituen gai eta gaitxoak, eta tartekatutako izpiak

Bada istorio paralelo bat, gaizki ulertze batengatik ezagutzen duen neskarena, Sagueseko neska, beste zenbait ere bai, idazteko aitzakia hutsa direnak, eta tarteka erreferentziak azalduko direnak, helduleku bezala  idazlearentzat idazten jarraitzeko

Egoera eta elkarrizketa kitzikagarriak dira, albokook, banaka hartu beharrekoak, istorio nagusiarekin loturarik gabe

Pertsonaien barne zirrikituetan sartzen da

Historiaren atzetik doana aspertu eginen da

Mila egoera eta gai ezberdin: hiletak, hilketak, iraultza, jardun edo bide  armatua, sexua, muga, jatetxeak, besteen ezagupena, gorrotoa, polizia lana,  hizkerak, lotsa, erakundeak eta beraien jokamoldeak, etakideak, klandestinitatea, lotsatia (kapitulu osoa du), Venezia, margolan faltsuak, artea, sexua: emakume batek kontatuta, literatura zer da?,  ...

Euskal herriaren iraupen borrokak leku zabala du azken zatian iritzi argigarri asko botatzen ditu, borrokan hildakoak eta borrokak hildakoak, albo-kalteak, borrokaren zilegitasuna, utopia,

Azaletik ukitu besterik ez ditu egiten ia gai denok, zenbait gai delikatu edo labain kanpotik begiratuta bezala aztertzen ditu, gaitzetsi gabe baina kritika kutsuarekin, zuzenean jo gabe, ...

Egoera ezberdinak kontatuz korapilatzen da, kontakizuna luzatuz, bere ideiok harilkatzeko, ...

Ametsak eta irudipenak sartzen ditu bere gogoetak egiteko

Bitxikeriak botatzen ditu tarteka kontakizunean zehar, aurkikuntza bezalakoak dira irakurlearentzat

Ondo antolatutako fitxategi oparoa behar du eduki, badirudi erregistro bat ireki eta edukia

iraultzen duela,

Albo-istorioek ez dute indarrik kontakizun bezala, gai bezala soilik, literarioki ere ahulagoa dira

Hasierako distira galdu egiten du, tarteka berreskuratzen, berriz galtzeko, irakurlearen gozamena ere jauzika doa

Istorioari buruz luzapen hutsalak dira zenbait kapitulu, gai ezberdinak ukitzeko aitzakia dira, badirudi gozatu egiten duela idazten literarioki ere, ametsok digresiook ez dute askorik gehitzen kontakizunari, galdu bezala egiten da historia albo kontakizunotan

Badirudi historiatxo pila asmatzen dituela idazte-gozamenerako, idaztea inporta zaio, edo gaiok azaleratzea .

Atzera-jauziak eta elkarrizketak ugariak dira

Filosofatzeko darabiltza elkarrizketak

Deskribapen zehatzak, pertsonaren barnera jauzia eginez, egoerarenak, inguruarenak, ...

Ez darabil esaldi kiribildu edo bost duroko hitzik, baina zein dotore idazten duen

Gozamena da nola eta zein dotore  kiribiltzen den jardunean, kontakizuna loratuz, ekintza edo pertsonaian barneratuz, hainbat perla utziz, ...

Poesia kutsua ere badu bere idazkerak tarteka, deskribapenetan

Umore puntua du, umore fina, etengabea da umore ukitua: hildakoei buruz: hildakoa zerraldoan ukabilkadak jotzen, ...

Tarteka egiten ditu perpausa luzeak, Joyce eta Proust ere aipatzen dituenez, ...

Adjektibo parea ezartzen die sarri hitzei, esanahia zehaztu edo osatzeko

Esaldiak eurak ere errepikatzen ditu, nahiz hitz eta aditz ezberdinekin, baina gauza bera esanez, azpimarratzeko edo idaztearen plazerez

Irudi ugari: budistak otoitzaren gurpilari biraka, txilenarena, ...

Zitaz, konparazioz eta irudiz beteta

Autore ezberdin zitatzen doa, esnob samarra iruditzen zait

Azkenerako errepikagarri samarra gertatzen da, estilo antzerakoa, ideien zurrunbilo antzerakoa, istorioa eten gabe eteten da, ...

 

Agurra eta ohorea. Jokin Urain

Ez naiz liburu sarreren irakurri zale, baina liburuaren aurkezpenean Jokini entzundakoak zirikatu nau sarrera irakurtzera. Oso balekoa deritzot, datorrenaren laburpen edo hausnarketarako ardatz: hilobiak, memoria, agurra, politikoen jarreren zergatia, hiletak, eskubideak, ...

Hil eta eraildako etakideen heriotza eta hileten inguruko familiartekoan testigantzak

Kronika liburu antzerakoa espero nuen, baina saiakera bat ere bada

Hil eta eraildakoen familiakoen testigantza zuzenak, idatziak, dira

Ahaztuak ditugun borrokalariak dira asko, bere bizitza herriagatik eman zutenak denak

Atzerrian, sasian, deportatuak, ... izan direnei buruz ere ari dira kontakizunak

Hildakoei, atxilotuei, ... zor zaien EGIA

Familiarteko bakoitzak nola bizi duen bakardadea, solidaritatea, errepresioa, irainak, ... sentipen eta bizipenak partekatu beharra, ...

Presoen sentipen eta bizipenak bere kide bat hiltzean, batez ere modulu bereko kideena

Ekarpen asko, gogoeta anitz, ... memoriarako ezinbestekoak.

Datu berri, ezezagun interesgarri pila, heriotza eta hiletei buruz

Memoriarako ekarpenaz harago, heriotzari buruzko datu eta gogoeta pilaketa oparoa egien da

Hildakoen familiartekoengan eragina, gutxieneko eskubideen ukazioa, oroitzapenen euskarriak, boterearen zinismoa, ...

Hildakoei eta hiletei buruzko guzti horrek oraindik ankerragoa egiten du hiletetako poliziaren errepresioa

Hilen kulturari buruzko gogoetak, Urainek berak, hil eta eraildakoen familiartekoek eginak, eta autore ezberdinen ekarpenak, ...

Lurperatu anonimoei buruzko tratu labur bat ere bada

Hainbat hausnarketa interesgarri egiten ditu testigantzen inguruan, irakurleari berari ere sortzen zaizkionak, baina gogoetarako hari muturra eskaintzen dutenak dira beste hainbat.

Tesi, ikerketa edo estudio sakona egin ahal izateko material ugari oparoa dago

Politikoen hizkera agerian geratzen da, interpretazio ezberdinerako zentzu anitzekoa, gezurra diren egiak, ...

Homo Sapiens-Homo Sepeliens: gogoeta eta errealitatea:hautsak barreiatzea ere ehorzketa bat da

Ehorzketa mota ezberdinak, ehorztearen  kultura: gaiaren osagai baliagarri eta interesgarria

Oso gogoko egin zait Greziara jauzia, borobildu egiten du hemengoaren kontakizuna

Gaiaz beraz sentibera denari eginen zaio interesgarria liburua, baita heriotza eta inguratzen duen zertzeladaz jakin-mina dunarentzat ere, antropologia aldetik.

Euskal arazoaz interes minimo bat duenak irakurriko du.

Agian errepikagarriak dira hainbat gertakizun eta kontakizun: ehorzten ez uztea, errepresioa hiletetan, ... baina bakoitzak du interesgune kilikagarri eta zirraragarri bat, batzuk gehiago, denak zirraragarriak, eta errepresio horien errepikatzeak larritasuna eransten dio

Historia ezagunak zaizkigu hainbat, Lasa eta Zabalarena kasu, tarteka-marteka gogoratzen direnak zenbait urtebetetze eta medioetan, agian zenbait kasuk ez du erakargarritasun berezirik, ezagunak direlako, errepikagarriak ere badira zenbait gai edo kontakizun, antzerakoak, alegia. Kontalaria gertaerak hain biziki jasan zituenak kontatzeak ematen dio indarra eta erakargarritasuna.

Nolanahi memorian gertakizunok kokatzeko izugarri balio dute

Hiletak eta ehorzteak  erasoz, senide eta lagunak, herria bera ere, mindu eta iraindu nahi ditu botereak

Hileta eta hilobien funtzioa eta esanahia

Salaketa zuzenak daude, testigantza egiten dutenen aldetik, zein egilearen aldetik

Izugarrizko balorea du heriotzak, beraien zehaztasunak eta testigantzak jasotzeak

Zehaztasun asko eta asko: familia nola enteratu zen, txakurren portaerak, oztopoak, ...

Alderdi politiko ezberdinen jarrerak, urteetan zehar hileten inguruan

Polizia ezberdinen, Ertzaintza ere, jarrera bortitzak geratzen dira aberian, agian zenbaitek ahaztuta dituenak aspaldikoak direlako: memoria gaurkotzen dute.

Gogarazi didate  Gabirondoren ehortzea: okupazioa okupazio, jendetza bildu ginela, Aitxola aldetik sartu ahal izan genuenekoa, Isidroren “zin dagit” hura, ...  hilobi aurrean,

Hausnarketarako hari-muturrak luzatzen  ditu

 Memoriaren osagai nahitaezkoa, ahalik-eta memoria osoena gera dadin; gaurkorako ere beharrezkoa,  gertaera jakinak arren, lausotuta ditugulako.

KIRRULI: Atal osoa da zirraragarria, indarra du. Kontatzen den kartzelaren bilakaera edo historia, dokumentu bat ere bada.. Utopia da gaur egun, Kirruliri eta beste orduko zenbaiti kartzelan egin zitzaien agurra. Kanpoko hileta eta hobiratze errepresioak, ostera, antzekoa dirau.

ETXERA BEHAR. Ezin egokiago datoz bertsoak

Tartekatuta daude ETAko ekintzaileen hilketak, kartzelakoak, iheslarienak, deportatuenak, ... aldaketa horiek erraztu egiten du irakurketa, nolabait  bizitasuna edo hurrengoa zer jakin-mina sortaraziz, jarduera bera etenez.

HILETAK ANTZINAKO GERRAN: zirraragarria. Soberan dago azken paragrafoa, irakurleak atera du jadanik ondorio edo juzku hori.

EZ GARA ALFERRIK PASAKO. Aparta, nahiz uste dudan une laburrerako arnasa zaigula sentipen hori.

TXIKI ETA OTAEGI: ezaguna arren, zirraragarria, zenbait zehaztasun ez hain ezagunak.

EGOITZ GURRUTXAGA: Xehetasunak dira azpimarratzekoak, idatzita geratzen dira, ahanzturak hartu ez ditzan

IÑAKI OJEDA: testigantza ikaragarria da, astindu egiten zaitu

OIHANE ERRAZKIN: gai sakona eta bizia mahaigaineratzen du amak: nork kendu behar ditu oroitarriak , amore ematea da kentzea, ... hutsunea.

JOSE MANUEL BUSTINZA: beste gai bat: elizkizunak bai, ez, hildakoak ezetza erakutsi duenean, .....

BIXENTE PERURENA: landuegia sentitu dut, politikoa oso, osatuegia. Kontrastea egiten du besteenarekin. Tratatu bat bezala da, ez luzeragatik, edukiagatik baizik. Agian Argi bera, kartzelako hausnarketa eta eztabaiden ondoren, oso jantzia dagoelako, beste maila teoriko batean dagoelako.  Izugarri aberatsa da, zirraragarria tarteka, baina beste gehienekin alderatuz ez da hain hurbil sentitzen.

CAMPILLO: garaiko giroa eta gazte haien idealismoa eta entrega. Biktimen familiak ez dituzte zapaldu ez umiliatu. Bakoitzak du ezberdintasun propioa, bakoitza besteentzako aberasgarria eta osagarria

MATALAS: lapurpen oso egokia bukatzeko

 

Egoki trabatutako kontakizunak

Kasu bakoitza bera denez, bakoitzak sortarazten du jakin-min berri ezberdina monotonia hautsiz, bizitasuna emanez

Egilearen komentarioak eta testigantzak korapilatzeak  osagai bakoitza indartzen du , aldi berean irakurketa errazten.

Idazkera landua da Jokinena, baina dotoreziakerietan  korapilatu gabe.

Literatura aldetik ez du ekarpen berezirik, kontakizun gehiena ez da, nolanahi, berea, hildakoen senideena baizik, berak testigantzen bilduma ahalbideratu du, iruzkin batzuk gehituz.

Ez da literatura lan bat, literaturagatik soilik irakurriko dena

Duintasuna du idazkerak, estilo zuzena, hitzak eta esaldiak egoki aukeratuak

Ez nuke esango maisulan bat denik, baina bai maisuki idatzita dagoela.

Tarteka bada esaldi dotore, kilikagarririk literarioki ere: “lurpe ezjakinetara eta oroitzapenik ezera”, “hildakoei buruzko isiltasuna”, ...

Bada irudi argigarririk ere: “huntza baino bareago eta itogarriago”

Robert Laxalte testua ederra eta barneragarria da

Badakit gaia edo helburua ez zela hori baina faltan bota dut hildako bakoitzari buruzko datu biografiko gutxieneko sintetiko bat ez jartzea. Herren bezala geratu zait, bakoitzari buruz zerbait jakiteko gogoa.

Bukaera edo hasieran atal edo kapitulu bakoitzaren aurkibidea botatzen dut faltan

 

Aiako. Edu Zabala

Fantasiaz oraturiko fantasia

Gaia ezagutzen ez duen batentzat izan daiteke interesa sortarazteko irakurketa

Sarrera epikoa, liburuaren giroa markatzen duena

Harri, Brontze, Burdin Aroak,

Aiako eta Amalur aurrez aurre, koba eta basoa

Euskal jeinu eta mitoen zerrenda

Antzinako herri euskaldun edo aurrekoen bizimodua: erritoak, ehorzketak: cromlech- trikuharriak,  armak, herri-hirien egitura, boterea, politikaren hastapenak: nork nola lortuta, buruzagiak, kobetako marrazkiak eta bere esanahia, ehiza, hirigintza, ejertzitoa, bi kultura ezberdin: euskaldunak eta zeltak, bien elkarrezina, emakume eta gizonezkoen rol ezberdinak ia gaurkoak,  ...

Herriaren  zatiketa: mendian gelditzen direnak, lautadara jaisten direnak, zeltak,

Gaur egungo egoera islatzen du, gaurkoen ikuspuntutik idatzita dago: indarra, azpilana, interes pertsonalak, botere gosea, klanak eta familia, indarra, armen eragina, bahiketak, herritarren zatiketa eta interes ezberdinak,

Gaur egungo gizarte sistemaren hastapenak?: gaur egungo produkzio mota antzerakoa: bakoitzak beretzat egiten du,  soberakinak saltzen ditu, ......

Badirudi gai kilikagarriak direla, baina gaiok intsinuatu soilik egiten ditu,  aipatu, ezerezean gelditzen dira, biluzik bezala, ze oinarri duten ez dakizula,

Irakurleak ez daki ze oinarri zientifiko duten osagaiok: zer den asmatua, zer erreala, ...

Dotore idatzi nahi du, eta lortzen du

Irakurterraza da, baina aldi berean astun samarra egiten da, batez ere deskribapenek ez dutelako erakargarritasunik

Naturaltasuna falta zaio, agian epikotasun horrengatik

Elkarrizketa sinpleegiak dira, ez dute indarrik

Lexikoak ez du aberastasunik, edo ekarpenik

Nik nahiago dut saiakera edo zientzi liburu bat irakurri gaiari buruz

Agian horregatik oso gainetik, ia jauzika, istorioa jarraituz, irakurri dut, literatura alderdiari ahalegin handirik harri gabe, ez bainau erakarri

 

Alkasoroko benta. Mikel Taberna

Bera inguruko iragan hurbileko bizimodua kontatzen du

Gazteak bizitzara esnatzen eta egokitzen da kontakizunaren ardatza,

Lehen zatian herriko bizimodu arrunta, bigarren erdian gai sozial eta politikoak gehitzen dizkio

Herria deskribatzen du, bizimoldea, ohiturak, neskak, jolasak, gay-ak,

Kontrabandistak, Guardia Zibilak, arrantza ibaian, pelukeroa, lehen jaunartzea, jauntxoen gehiegikeriak: harrobia-etxerik gabe utzi, atxiloketak, pasaportea, institutua, gazteen denbora-pasak,  Unibertsitatea, klandestinitatea, hilketak, hiletak, kale borrokak, manifak, ikurrina, …

Istorio gozagarriak kontatzen ditu

Azken zatiko gorabeherak, unibertsitateko, nahiz politiko eta sozialak, ezagunak dira nagusiontzat eta ez zait erakargarria egin.

Ulerterraza

Esaldi erakargarriak egiten ditu, herri esamolde kutsukoak, agian herriagandik jasoak

Bera lurraldeetakoa izan daitekeen hiztegi aberatsa

Inguru hartako euskaraz elkarrizketak eta esamoldeak

Esaldi herrikoi erakargarriak

Humore puntua, giro gustagarria sortzen du gustura irakurtzen da

Azken zatian kontakizuna moteldu egiten da, ez du bizitasunik, ez graziarik, baita esamolde eta hiztegian ere.

 

Anarkia hutsa. Woody Allen

Zine munduan, bere igo nahian,  izar uste zuena morroi eta ezerezean gelditzen da

Zine munduko tiraniak eta monopolioak

Postontzian azaldutako propaganda bera da Iparramerikako ispilua

Lurrin eta ahalbide bereziko jantziak egiten zituen jostuna

Filma arrakastatsuei nobela forma emateko negozioa eta jarduera: zine munduko toles ezkutuak

“Giharketa …”, eskutitz trukaketa zine munduaren inguruan: ume batek eginiko film batez ari da

Umezaina zuen bikotea: Ipar Amerikako gizartearen kritika eta parodia

Ez dakit ze gizarte nahi duen marratu, edo zein mezu zabaldu

Enkante bitxien inguruan dabil kontakizunetariko bat

Gidoi bat, ekoizle-zuzendarien mundua, … giro irrigarrian

Eskolaurreko porrotaren eragina: gizartearen kritika irritsua

Ipuinok Iparramerikako gisa-sail  baten erakusleihoa dira

Ipar Amerikako gizartearen kritika umoretsua

Kultura munduko erreferentzia pila: literatura, erakusketak, museoak, zinea, …

Arte munduko mila katramila eta esamesa

Zientziari buruzko atala, aparta da

Umore sen aparta erakusten du dietez ari denean

Eztenkada pila, osagile, armei, … eta abar luzeari buruz

Hitz judutar eta izen jidish asko dakartza

Umore berezia du, baina ez du algararik sortarazten, irri ukitu bat soilik

Ezohiko giroan doaz narrazio denak, irrealtasunean bezala

Narrazio motzak dira

Hitz-puzzle bat dirudite ipuinok

Fantasia hutsa dira aldi berean

Agian bere jolas literario bat besterik e z dira, barretxo bat ezpainetan jartzea gizarte korapilatsua honetan

Badaude esaldi luzeak, irakurtzeko korapilatsuak, perpausa luze eta kiribilduak sarri irakurtzailak

Konparaketa pila, zine munduari lotuak, gehienak

Bitxia eta orijinala da konparaketa eta erreferentziak asmatzen eta aurkitzen

Ipar Ameriketako argot erreferentzia asko ingelesez emanak itzulpenean ere, bereziak direlako nonbait

Esaldi edo paragrafo batzuk zailak dira, berrirakurri behar dituzu argitzeko

 

Apirila. Iñigo Aranbarri

Paroan dagoen azkoitiar bat, paroa bailaran, Atenasen bere burua erre zuen langabetuaren sinbolismoa, lana galtzea, paroa, giroa: taberna, familia, …, zaborra, artea, . Atzera jauzia egiten du:  Urola bailaran izan zen matxinada 1976k0 apirila: zergatia, bilakaera, herriaren jarrera, errepresioa, jauntxoen jarrera; garaiko ohitura, egitura eta agintari politikoen estruktura eta pentsaera, garai hartako herria, herri giroa, arazoak, ofizioak, bizimoldea, izainak, nafarreria, artea, jauntxoak: Peñafloridako kondea eta bere kultura jarrera, justizia eta errepresioa, diputatuak, korrejidorea, idazkariak, soldaduak, eskribaua,  sindikoa, markesa, kondea, alearen garrantzia, ale neurrien iruzurra, … Garai bietan, orduan eta gaur ez dira gauzak eta jarrerak asko aldatu sakonean, jokamoldean ere ez, politikoan aldarte eta arrazoiak, polizia, herriaren esplotazioa eta haserrea, herri engainatua, .

Mila ideia, gogoeta, … txiki iheskor baina esanguratsu

Intsinuatu, limurtu egiten du asko.

Atzera aurrera jauzika doa kontakizuna, aldika, baita aldi bereko egoera ezberdinetan ere, plano eta une ezberdinak nahastu eta korapilatuz.

Kontakizuna zatitxoa osatzen doa

Esperimentu kutsua hartzen diot

Izugarri aberatsa esamoldeetan

Deskribapen luzeak eta zehatzak, lekuei zein pertsonei, zein gertakizunei buruz: anestesiatik esnatzea,  

Irudiz aberatsa: ametsak desegin egiten dira, ez dira tximeleta hegalen baino sendoagoak, argia lihozko izara bat bezain gozo zabaldu, …

Nekazari giroko irudi eta konparaketak: erbiak larrepetik baino errazago, …Era ezberdin bat du kontaketa,  deskribapen, … gauzak esateko, estilo ezberdina da berea.

Xehetasun aunitz: jantzi usain ahaztezina, 

Herri hizkeraren molde edo kutsua du, baina era landuan esanda

Aditz gabeko esaldiak, koma artean, egoera azaldu edo osatuz

Irudiak erruz darabiltza

Hainbat esaldi arraroak egiten dira, ezohikoak, ez dakit berritzaileak izan nahi duten, arau berriei erantzuten dien, herri hizkera erakutsi nahi duen, inprenta akatsak ote diren: ”justiziaren aldi da”

Hiztegia ere aberatsa da

 

Borroka Kluba. Chuck Palahniuk

Tyler da borroka kluben asmatzaile eta dinamizatzailea, hondamendiaren filosofiaren berri ematen duena. Paulson lantegi bateko bulegaria da. Nortasun bikoitza duen pertsonaia bakarra da.Biak pertsona bera dira, Paulson lo dagoenean Tyler jartzen da lanean, baina Paulsonek ez du Tyler-en berri azkenera arte. Jabetzea Tyler desegiten saiatuko da, Marlak lagunduko dio. Tylerrek bere buruaz beste egingo du, eta bi pertsonaiak desegingo dira

Marla: maitasun berezi baten historiaren ardatza, bi pertsonaiak  ezagutzen ditu baina ez daki bi direnik

Borroka Kluben sorrera helburua eta hedatzea: filosofia akrata edo nihilismoa muturreraino eramanda: hondoa jo behar da dagoena desegin mundu berri bat eraikitzeko / mundua suntsitu egin behar da salbatzeko / gu ez gara gure itxaropena, ez gara gure adina, ez gara gure arazoak, … gu geu gara soilik, denaz biluztu ondoren geratzen dena / dena galdu behar dugu / heriotza ez da garrantzitsua /  espirituaren gerra, kulturaren aurkako iraultza, krisia gara, / zibilizazioarekin amaitu behar da zerbait hobea lortzeko, …

Haluzinazio bat bezala da

Ez lege ez arau, baina dena goitik behera araututa dago, Tyler-ek inposatzen du dena, beste denak esklaboak dira, menpekoak

Hainbat talde sortuko dira nobelan:, “Triskantza proiektua” da nagusiena

Hitz-atzean borroka klub edo antzerakoen berri ematen du, asko izan dira: gaiaz idatzi duten liburuen berri ere ematen du

Gorputz odolduak / harreman ulergaitzak / mina sadismoa. Goraipamena, minaz gozatzea, sufrimenduaren balioa / perfekzioa non eta nola / anonimatua / antolakuntza / beldurraren eta sabotajeen erabilera / heriotza: muturreraino heriotzaren aurrean jartzen dira pertsonaiak hondoa jo asmoz / esklabotasunaren bidez ikasten da askatasuna zer den /

Hainbat egoera eta gai ezberdin bitxi harrigarri bereziak muturreraino eramanak, beraien   deskribapen eta hausnarketa: terapia talde ezberdin bereziak: karikatura bat marrazten du / insomnioa / hegazkinez bidaiatzea  atzea / film proiektoreak: manipulazioak / hotel eta mahai zerbitzariak: janariei sabotaje / xaboi fabrikatzea / lehergai eta bonben fabrikazioa /  zenbait konpainien iruzurra / leherketa apartamentuan /

Bortitza, odoltsua: borrokak zehaztasunez deskribatzen ditu

Kritikoa gizarteari buruz: aberatsak, osagileak, segurtasun soziala, ospitaleak, gizartearen eta langileriaren karikatura erabat mingotsa, gizartearen ikuspegi ezkorra ez ezik beltza, marketina: behar ez ditugun gauzen erabilpen ezarria, 

Konparaketa eta irudiak, erruz, etengabean

Ironia, satira, eta umore punttua lan guztian

Teoriok ikasgai bat bezala botatzen ditu, testu idatzi bat bezala pertsonaia ezberdinen ahotan

Ez du naturarik deskribatzen gizartea, jokabideak eta jokabideak baizik, errepikapenekin egoeren deskribapenetan luzatzen da, azpimarratuz, indartuz

Estilo berezia du, tenpusak aldatzen ditu, elkarrizketen forma era ezberdina da: pertsonaia nagusiarenak marratxorik gabe datoz / esaldi labur asko eta asko egiten ditu hitz solteak lerro jarraietan, esaldi laburren errepikapena irakurketa arinduz

Zuka, hika, hirugarren pertsona, …

Itzulpenean ez dago hitz berri berezirik zenbait hitz teknikotik aparte, ez dago esaldi deigarririk baina bai kontutan hartzeko zenbait esaldi mota eta hitz aditz bihurtuak

Liburu zaila, orri orotan datorren filosofia gaurko pentsamoldearekin talka egiten duelako uneoro.

 

Damutzen ez direnak. Itxaso Araque Barriuso

Elkarrekin loturarik ez duten hiru istorio paralelo, hiru bikoteren gorabeherak

Berlinen, Londresen eta hirugarrena Bartzelona-Donostia-Milanen kokatuta

Klase ertaineko jendea da dena

Bere bizitza kokatu nahian dabiltzan hiru gazte, bi mutik eta neska bat batez ere, bere bikotekideekin

Gai pila ukitzen ditu, oso gainetik, hausnarketarako hari muturra eskainiz bezala, flahs bat bezala botatzen doa, …

Gazte giroa, bikoteak, sexu harreman erraz libreak, infideltasuna-fideltasuna, Donostiari kritika, gazte giroa, negozioen mundua-langile giro zitala, Londresko talde sekretuak,  artea, arkitektura-eraikuntza, bizitzaren aurreko jarrera, ikasleak, Berlingo hiriaren bilakaera, okupak, hipotekak, memoria, hileta elizkizunak, finantza-banka mundua-negozioak, hegazkinak, memoriaren lausotzea, psikoanalisia, etorkinak Londresen, liburuak-filmak, politika-alderdiak-politikariak, lana-bikotea tentsioa, amets eta printzipio  zapuztuak, diru beltza, …        

Bartzelonakoa lehen pertsonan kontatuta dago, hirugarren pertsonan Berlingoa, zuka norbaiti ari da Londreskoan

Kapitulu bakoitzean istorio bakoitzeko zati bat idazten du, ondo berezituta, kapitulo bakoitzeko hasera aurreko zatiaren jarraipena da eta horrela ez du ordena fijorik kapitulu bakoitzeko istprio zati bakoitzak

Teknika ezberdinak darabiltza liburua eta istoriook saretzeko: interesgarria eta aberatza, baina eragin handirik gabekoa

Esaldi motzez idazten du. Perpausak ere motzak dira, azken zatian ezik, sarri bi hitz soilik lerro batean, … esan gabe, asko iradokitzen du esaldi laburrokin.

Mobilaren ordularia eta ordu zehatzez tenpusa markatzen du zenbait pasartetan, baina ez dio berebiziko indarrik ematen, betegarri bat dirudi, polita egiteko zerbait

Ez du esaldi biribilik egiten, ez du esaldi bitxirik sortzen, xume baina txukun idazten du, ulerterraza da,

Lexikoa ere ez du konplikatzen

Gaurko komunikabideko tresnen hitz teknikoa asko, gaztedian erabiliak

Ingeles esaldia eta hitzak sartzen ditu ugari baina ez ulertzeak ez dakar ulertze galerarik

Liburu eta filmen tituluak botatzen ditu, pedante kutsua ematen dio, …

Ez du naturaltasunik, batez ere azken zatian prestatutako gaiak bota nahi dituela dirudi: arrafo luzeetan doan, zerbait gertatutakoa bezala, hotza,

Zerbait falta zaio, grazia puntua, ez du arimarik, ez du tentsiorik, ez du jakin-minik sortarazten, ez zaitu betetzen baina ez zara damutzen ere.

 

Don ibaiko ipuinak. Mikhail  Sholokhov

Narrazio laburrak

Kosako herriaren krisia iraultzaren ondoren

Kosako herriaren eta kosakoen deskribapena: jarrerak, jokamoldeak, janzkera, izaera, ...

Boltxebikeak, Lenin, 17ko iraultza, iraultza ondorengo giroa, ondorengo gerra zibila, ...

Jabeen eta desjabetuen arteko lehia

Aberastasunaren sozializatzea,...

Estatuak egiten duen nekazarien uztaren bahiketa, urterakoa soilik utzik

Jauntxoen gehiegikeriak, gizartearen banaketa: lurjabeak eta ia esklabo diren nekazari txiroak, ...

Giro eta gizarte  izugarri gogorra deskribatzen du

Narrazio  latzak, gordinak, beltzak, ...

Drama sakon bat da narrazio bakoitza

Nekazari giroa

Kosakoak ezagutzeko balio du

Kosako herriak izan behar du beste alde humanoagoa, gizatiarragoa, sentimendu alaiagokoa, ...

Emakumearen papera erabat menpekoarena da, izan behar du beste aurpegi edo alde gizatiar normalagoa

Deskribapen zehatz, labur kilikagarriak, pertsonei, naturari, zin gertakizunei buruz

Poesia giroa du deskribapen askotan: sasiartean katigatzen da eguzkia, ...

Hitz berriak sortzen ditu bi hitz ezagun elkartuz

Hitz bereziak sortzen ditu esamoldea edo esaldia edo esanahia laburtuz, laburbilduz,  sintetizatuz, ...

Asko zehazten ditu izenak adjektiboen bidez: isats koipeztatua, ...

Hitzon sorketa eta erabilpenagatik soilik ere merezi du irakurketa, hitzon esanahia asmatzea bera ere jolas bihurtzen da

Ez dute arrotza edo behartutako itxurarik ematen

Ez du erdarazko hitzik erabiltzen, oso bakan batzuk soilik, eta ez dira faltan botatzen

Asmatu egiten ditu hitzok, baina logika dute eta ulerterrazak dira, edo pentsatu egin behar duzu ulertzeko, eta hori aberasgarri bihurtzen da

Oso aberatsa da hitzon batuketa joera hori

Ez dakit zer esan nahi duten hainbat hitzek

Asko zehatzen du hitzen esanahia atzizkien edo hitz atxikien bidez

Ukitu berezia ematen die hitzei: muinkatu

Agian jatorrizko testuak behartzen du itzultzailea  hitz konposatuok egitera

Irudiak erruz darabiltza, ingurua, pertsonak, ... zehatzago deskribatzeko: estepa larru soil bat

Irudiok egoera, kontakizuna edo hitza bera osatu eta edertu egiten dute

Nekazari  giroko irudiak dira

Azkenerako errepikakor bihurtzen da, gaiaz, egoerez, istorioez, giroaz, kontaera beraz ere.

 Hikako elkarrizketa asko: aberatsa hitanoa ezagutzeko

 

Enarak herrira itzuliko dira. Ibon Muñoa

Ibon Muñoak bere estiloan eta gaiekin emankor jarraitzen du

 

Erraiak. Danele Sarriugarte

Ia ez du argumenturik, uzten duen maitale batekin hasten da eta hainbat maitaleen istorioekin jarraitzen du, eta horren inguruan mila hausnarketa eta gogapen egiten ditu, mutil izaera ezberdinekiko harremanak, gehienetan sexuan bukatzen direnak

Sexua  uneoro presente, sexu munduan dabil, zuzen eta gordin. Baina ez da inola ere erotikoa

Tabernetako gaueko giroa, masturbazioa, bikoteen harreman ezberdinak harremanen apurketa, eta abar luzea, …

Monologue interieur, berak dion bezala, hori da kontakizun osoa

Benetan giza erraietan dabil

Gai pila doa ukitzen, txinparta bezala botata, sakondu gabe, hausnarketarako bezala: bihotzari buruzkoak, mila gai dantzatzen ditu mila ezten sartzen

Etenik gabe, zertzelada, burutapen, iradokizun, … bitxiak, bristada argitsuak bezala, estonagarriak ere, zirikatzaileak

Inork sekula literaturan aipatzen dituen gaiak: uzkerra, kaka (luze ikuspuntu ezberdinetatik begiratuta: erotikoa, artistikoa, kaka egin ondorengo lasaitasuna, kontzertuak, koadrilak, mozkorra,

Ukitu kritiko asko,  zorrotzak, sarri hitz bat, adjektibo bat, esaldi bakarra, … besterik ez baina ziri edo eztenkada zorrotza aldi berean

Bere burua ere kritikatzen du

Kritika erreak dira gehienak

Ezker eskuma, abertzaletasunekoak barne, astintzen ditu, familia, abertzaletasuna, unibertsitatea, gaupasak, biharamunak, lagunen etxeak eta funtzionamendua, droga, harremanak, monogamia,

Gizonezkoan mundua da batez ere, emakume baten begiez begiratuta

Gizakiok ia aipatu ere egiten ez ditugun gaiak mila katramila, pentsamendu eta sentsazio azaleratzen ditu.

Gordina gaian, kontaeran, hitzetan … baina ez da erotikoa

Oso korapilatsua jartzen du gizaki emakumeen arteko harremana

Musika, musika mota, musikagile, … pedante samarra ere bai batzuetan, agian hori ere kritika bat da

Idazle liburu asko ezberdinen aipamenak, zitak, …

Erabat landutako idazkera

Ekarpen asko egiten ditu idazkerari buruz: teknika, baliabide,  ezberdin pila nahasten eta erabiltzen ditu.

Ez dio ia  ezer kontakizunak, baina mila gauza daude kontakizunean

Ekarpen asko hitzak sortzean, batez ere izenak aditz bihurtzean, edo aditzari zehaztasun ezberdinak emanaz

Erabat luzatzen da, behin gai bati haria hartzen dionean, …

Perpausa luzeak gehienak, puntutik puntutako ekinaldi oso luzeak, Tartea, esaldi laburrak, hitz solteak, …

Adjektibo zehatzak, baina sarri arraroak hitz horri lotuak, sinboliko antzerakoak: eztul zekena, entzungailu belakitsua (beltza dela esateko?), …

Adjektiboak, irudiak, gaur egungo kulturakoak dira, ez du nekazari  kulturarekin inolako usainik ere, erabat urbanoa da

Zehatz deskribatzen ditu egoerak, gertaera txikiak, lekuak, enkontruak, tabernak, …

Parentesi pila, sarri luzeak.Paragrafo hasierak batzuetan maiuskulaz, bestetan minuskulaz, … gehienetan edukiaren arabera, talde berdinean edo berrian sartuz bezala

Izenik ez du jartzen pertsonaiei, Hizki bakarra maiuskulaz soilik, bia irakurleak identifikatzen ditu

Ohar-zenbaki pila ditu baina ez dago oharrik, z dut horren esan nahirik aurkitu, agian oharrei kritika bat da

Ez du hiztegi korapilatsu edo arraroa, baina bai hitz ezagunei esanahi zehatzagoa ematen

Ingeles zita-esaldi asko, oso ulerterrazak, …

Poesia ere sartzen du

Lasai eta bare, denbora emanaz irakurtzeko liburua

Irakurtzeko plazeragatik irakurtzen duzu batez ere, gaiaz baino.

 

Etxekalte. Harkaitz Zubiri

Lantoki batek amiantoa erabili du, hainbat gaixotu eta hil dira, langile batek ikerketa bat hasi du, pertsonaia ezberdinak, ugazaba eta semeak, gaixoak jotakoak eta familiak, borroka bati hasera eman nahi zaio, asanbladak, sindikatuak eta beraien saldukeriak, langileak eta beraien jarrera epela, ugazabak, trikimailuak, amarruak, saldukeriak, … azkenez enpresak irabazten du eta lehenean jarraituko du egoerak.

Enpresa krisian dago, enpresaren azpilanak, kaleratzeak, …

Amiantoa da gai nagusia, ardatza: kalteak, enpresen jokaera, legeak, .

Enpresa osatzen duten pertsonaia ezberdinen jarrera eta jokabidea.

Zuzenean esaten ez badu ere, hausnarketarako hari muturrak eskaintzen ditu, egoerak azaleratzen ditu, irakurlea pentsaraztera eraman dezaketenak.  

Pertsonen aldarteak arratzen dira, baina ezer gutxi iradokitzen dute

Ez du ezer berririk eskaintzen, dena da jakina, mila aldiz medioetan agertu dena, eta ardura minimo bat duenak pentsatu ohi dituenak.

Bi zatitan eta 20 ataletan banatuta. Zati bakoitzak aldi eberdinak adierazten ditu baina zati bakarrean ere berdin izanen zen

Kapitulu bakoitza pertsona baten inguruan egituratuta dago, eta kapitulu bakoitz horrek dakar osagai berriren bat

Ez da esaldi borobil eta landuak eginzale, baina idazkera txukuna, eta zuzena du 

Oso kritikoa da, baina egoerak azalduz, ez salaketa esaldi zuzenak erabiliz.Euskara erraza, esaldien egiturari eta hiztegiari dagokionez.

Istorio bat kontatu besterik ez du egiten, horren inguruan korapilatu eta harilkatzen da dena.

Esaldi laburrak

Elkarrizketa ugari

Ez dago hausnarketa edo zuzeneko ideia ekarpenik, kontakizunaren barruan doa

Deskribapen asko, baina ez dute ezer berri edo ekarpenik eskaintzen, gehiago dirudite betegarri edo egoeren borobiltze soila.

Jakin-mina sortzen du istorioak, nola bukatzen ote

Bukaera errealista, denak berdin darrai

Nobelak ez du ezer berririk, edo aberasgarririk, ez gaiaz eta idazkeraz

 

Gauaren sakonean. Haruki Murakami

Gau bateko gertakizunak: Japonian txinera dakien Mari neskak etxetik kanpo pasako du gaua, Takahasi musikaria den mutil bat ezagutuko du, zita-etxe batean neska txinatar  bat erasoko dute, Mariri deituko diote itzultzaile lanetarako, erasotzailearen atzetik hasiko dira prostituzio mafiakoak, neska mutilok maiteminduko dira, … Aldi berean Mariren ahizpa Eri lo dago urteetan, …

Hiriaren, tabernen, zita-etxearen, … deskribapena, bikotearen elkarrizketak gai ezberdinei buruz, Eriren loa eta loaren beste aldea: espazio hutsa, …, prostituzio mundua, exekutibo baten bulegoa eta aldarteak, ikasketak, justizia:hausnarketa luze eta sakona, loa, hil ondorengoa, sexua, pentsamenduak, , ...

Osagai kulturalak: Godart zinegilea, …

Kapitulu laburretan doa historia osatzen, bakoitzean osagai berri bat, orduka, atal bakoitza ordu ezberdin bat da; azkenengoetan nahasten diru

Tantoka ezagutarazten doa tokiak, pertsonaiak eta istorioa

Azken atalak arin doaz, orduak bata bestearen jarraian labur

Suspense puntua sortuz doa, … baina ez du suspense puntu indartsurik gertakizunen bat gogorra arren,  ez da ia ezer gertatzen, egoera eta gertakizun ezberdinak,

Jauziak egiten ditu atzera

Deskribapenetan luzatzen da, orriak eta orriak: lekuak, pertsonak, … betegarri itxura dute, ez dute kontakizunari ezer berririk eransten

Oso zehatzak dira deskribapenok, mugimendu bakoitza deskribatzen du, …

Elkarrizketa darabil usu, luze, gaiak sartzeko, eta kontakizuna osatzeko

Elkarrizketa artifizialegiak: gaia sartzeko jarriak, naturaltasuna falta zaie

Kamera baten ikuspegia darabil tarteka ingurua eta gertaera begiratu eta kontatzeko

Euskara garbia egiten du, erdal hitzik gabekoa

Sarri esanahi anbiguoa duten hitzak darabiltza: begi-babesa(bisera?), kirol-jaka, lege-emakumea, haizemaile (abanikoa?, ilearen oinarriak (bekokiko “entradak”), proba-saioa (entsegua), ...

Zehatza da adjektiboak jartzerakoan

Irudiak: azala, beroki bat bezalakoa

Zenbait esaldi berezi: jatorrizko testuarenak dira, edo itzultzaileak jarriak: lotura itsaskorra jarri zaurian: esparatrapua?.  

“Ezezko mutua”, edo baiezkoa: mutua hori sarri-sarri darabil, mila aldiz errepikatzen du

Ez du erdal hitzik sartzen, japonierako batzuk ezik, seguruenik jatorrizko bereziak

Konparaketa eta metafora egokiak,  atseginak: begiak erdi itxita zirrikitu batetik begira bezala, olagarroaren irudia, itsasoko eta ibaiko urak borrokan bokalean, …

Esaldi arraroak: bira osoa eman gelan, labur-labur begiratu, ...

 

Gauzen ordena naturala. Antonio Lobo Antunes

Bost liburutan dago banatua liburu osoa

1. Usain eztiak, hildako eztiak

7 atal ditu: 4 atal maiteari idatzitakoak dira, hiru idazle bati, atalok tartekatuz. Idazle ezberdinak dirudite. Idazlea, nolanahi, alproja bat da.

2. Argonautak

4 atal ditu: atal bat eta hiruan  Domingos Iolandaren aitak du hitza eta hiru eta lauan Orkideak Domingosen arrebak

Domingose kontatzen dizkio Iolanda alabari Afrikako meatzari lanak, ezkontza, emaztea, ospitalea, …. lehen atalean eta Portugaleko egunak laugarrenean.

Orkideak bene nebaren Portugaleko gorabeherak kontatzen ditu bi ataletan:

Izugarria  da meatze zuloko kontaketa, baita kanpokoa ere.

Hildakoak aipatzen ditu egoeraren laztasuna areagotuz

Portugaleko oroitzapenak Afrikan ere

Bizipozik gabeko egoera

Beste mundu bat da marrazten duena, berezia, esperpentokoa, ezohikoa, amets gaiztoko mundu bat bezalakoa, eszena surrealistak, …

Irrigarriak  ere badira, baina aldi berean dramatikoak, satirikoa, sarkastikoa,

Bizitzari buruzko ikuspegi mikatz mingotsa, etsipenak jota, halabeharrekoa, …

Ez du Portugal maite, iraultza ondorengo Portugal behintzat

Demokraziari kritika, Iraultzari, …

Pertsonaia bakar bakan bakartiak, hegan ari den jendean, beste mundu ametsezkoan,

Idazkera, estiloa aurreko liburukoaren jitea du

Mozten jarraitzen ditu paragrafoak

Hitzak eta esaldiak errepikatzen ditu esanahia azpimarratu eta indartuz, giroa oraindik gehiago mingostuz,

Plano ezberdinak, debora ezberdinak, nahasten ditu,

3.- Txinara bidean

7 atal ditu

-Diktaduraren aurkako bat atxilotu, galdeketa, torturatu, ziegetara eramana

Txinara bidaia polizia-etxera bidaia da

-Familiaren gorabeherak: Julieta ganbaran, … mutikoaren neskamea, kolegiora, …

- Tortura berriro, zurikeria, … kritika fina

- Oroitzapena: bakardadea, zirkua,

- Kartzela, Valadas maiorra salatzaile, salatuak bere buruaz beste presondegian,

- Valadez eta neskamea, familiari bisita,

- Kartzela, familiako gorabeherak, …

4. Zurekin bizitzea

4 atal ditu

- Joanesburgeko oroitzapenak, aurreko pertsonaia ezberdinak agertuz doaz / neska eta aguera ezagutzen direnekoa / jarrerak errepikatzen dira / Domingok emazterekin familiari bisita / zaharrak gazteari ezkontza eskatzen dio / Etxeko elkarrizketa luzea,

- Gorabehera ezberdinak bata bestearen jarraian

- Iolanda kontalari, zaharra etxera dator eta bertan geratzen da / zaharrak hegaz alde eginen du

- Elkarrizketa, esaldi paraleloak, bakoitza berean

5.- Desiraren agerraldi haluzinatua

7 atal ditu, 6.a oso laburra

Kontakizun osoko xehetasun asko argitzen doaz, zehazten

- Julieta kontalari. Familiako gorabeherak, umea nola izan zuen, anaia Jorge dago beti gogoan

- Emakume baten kontakizuna: minbizia du eta horretaz ari da luze

- Julieta: herri egituraren aldaketa, eraikin berriak, orubeen esplotazioa, …

- Minbiziak jotakoaren sentipen pentsaera, maitasun giroa, despedida, oroitzapenak, ...

Heriotza-jaiotza hausnarketa

Liburuaren nondik norakoak, zergatia, titulua bertan agertzen da, …

-Hausnarketa sorta: labur, ez diot zergatia edo lotura asmatzen

- Julieta: bera bakarrik geratzen da etxean, ez dakigu nondik eta nola bizi den, ala fikzio hutsa den, sinboloa. Etxea saldu nahi du lehengusuak, bera han denik ere ez dakite. Ihes egiten du

……..

Prust, Joyce eta Amurizaren tankera osoa du, paragrafo oso luzeak, orrialde osokoak, normalean oso gogokoak ditudanak.

Kontakizun ezberdinak nahastuz doa: atxiloketa, gogapen ezberdinak, maitalearekin gorabeherak

Hiruzpalau plano ezberdina korapilatzen ditu, kapitulu batean esaldi erabat laburra eskainiz bakoitzari, maiuskularik gabe, bitxigile lana dirudi

Azkenerako nor nor den igartzen duzu, bakoitza kokatzen doa irakurlea, historia lotuz doa, kontu pertsonaia leku, pertsonaiak kokatzen,  … ezberdin, asko eta nahastuak direnez ez da erraza, zaila da dena lotzea

Kale-giroa marrazten du, bietan kale giroaz ari da, kalea, jende mota ezberdina, putak et horien esplotazioa, kale-giro erabat gordina: ospitaleak, minbizia, zoroetxeak, polizia, tortura,  putak, esplotazioa, herri fisikoaren egoera, bizi-baldintzak, bizimaila, familiako harremanak, herriaren aldaketa, … eta egoera ezberdinak marrazten ditu.

Garai bateko Portugal

Muturreko egoerak, absurdoak, sinestezinak tarteka

Gordina da egoerengatik eta kontaeragatik

Idazleri idatzitakoan Portugaleko iraultzaz ari da batez ere: ez ditu gogoko komunistak, ez iraultzakoak, Saramagori ere etena, idazlea faxista da, legiokoa, polizia, salatzailea, …

Umore puntua du, baina erabat garratza da, egoera erabat gordina marrazten du

Elkarrizketak bakoitzaren esaldiak paraleloan, bakoitza berean,  nahastuta, …

Sarri ez da erraza nor den hizketa ari dena

Labirinto batean bezala galduta bezala dabil irakurlea tarteka, lekutu eta galdu, …

Idazkera eta idatzi-teknika ezberdinak darabiltza

Paragrafo oso luzeak egiten ditu orrialde osokoak eta jarraian etendako paragrafoetara jotzen du.

Zenbait paragrafo minuskulaz hasten ditu, baina ez diot antzik eman ze helbururekin

Baditu esaldi erabat motzeko paragrafo zatiketa bereziak.Egoera bitxiak, bereziak dira denak.

Bitxia da paragrafoen banaketa

Irudi asko sartzen du, adjektibo zehatzak esanahia zehaztuz

Mailegu hitzik ia ez darabil

Hitz asko bihurtzen ditu aditz

Historia bera baino giroa eta batez ere kontaera da erakargarria

Zirraragarria da tarteka, kontakizuna eta kontaketa, eragin egiten dizu

Ez nau erakarri hasieran, arin irakurtzen ere jarri naiz, baina azkenerako harrapatu nau.

Patxada handia eta denbora-pasa giroa behar duzu

Oso gustura irakurriz bukatu dut

 

Gerra txikia. Lander Garro

Ume baten koskor izateraino bilakaera da ardatza: horren inguruan korapilatzen du esan nahi duena. Kontakizuna bera ez da ezer, sinplea eta xumea da, korapilorik gabekoa.

Errefuxiatu edo iheslari baten eta bere familiaren gorabeherak.

Ume horren bizipenak, aldarte ezberdinak, pentsakizunak, erreakzioak, kontraesanak, … muturreko egoera batetan, esperientzia ezohikoetan: etxetik kanpo, iheslarien giroan, jende ezezaguna, lagun berriak, muga zeharkatzea, atzerrian bizitzea, giroa, … batez ere gerra zikinaren esperientzia, borroka armatuaren oihartzuna, aitaren eta inguruko lagunen atxiloketak, kartzelara bisita,  bonba, lagunen hilketa, boroka armatua, polimiliak, deportazioak,  isiltasuna, aberria, fedea, Beatles-musika, ikastola, aduana, polizia, atxiloketak, deportazioa, diru ekarpena, entxupanatzea, Madrilera bidaiak, kartzelara bisitak, polizia frantsesa eta espainolaren elkarlana, presoei harrera herrian, Herri Urrats, Ikastola,

Madrileko txaboletan ijitoak jartzen ditu, baina txabolotan Espainia guztiko jende bizi da

Horrez gain, lehen munduko gerra, Hendaia, Espainiako gerra zibila eta ondorioak,

Ez du ezer berririk eskaintzen

Hausnarketa labur asko egiten ditu,  laburrak, pasadan bezala botatzen ditu: nobelako zer erakargarriena:  maitasuna, heriotza,

Ongi dago gerorako gera dadin hainbat istorioren oroitzapena, edo gazteentzako izan daiteke interesgarria gaur egun ere, frankismo garaiko errealitate bat erakusten duelako

Adinekoentzako ez du ezer berririk

Modan dagoen egitura du: ardatz xume baten inguruan gauza piloa kontatu, hausnarketak korapilatu, …

Ez du indarrik, ez erakargarritasunik sortarazten

Umeek, batez ere protagonistak, nagusiagoen esaldiak eta ideiak botatzen dituzte zebait erreakio ez dira ume batenak.

Tarteka nagusiagoa dirudi mutil-koskorrak hurrengo umea, musuka, zigarroa, …

Esaldi arraro samarrak, agian poesian ikus daitezkeenak.

Egoerak luzatzeko abilezia du, hari mehar motz batetan korapilatzen daki

Ez da esaldi korapilatsuetan nahasten, hiztegi ezaguna du, …

Idazkera duina

Ez dit ezer esan edo erakutsi ez edukiz ez idazkeraz

Hasi dudalako, bukatu.

 

Gizon bat lotan. Georges Perec

Mutik gazte bat bere gela txikian, lo dago edo lotara doa, ikaslea da eta Parisen dago

Pertsonaia bakarra da, beste denak erabat bigarren mailako aipamenak dira

Alderrai ametseko munduan, bere bizitza ezdeusari errepasoa. Anonimoa da munduan, fantasma bat, sonanbulua, bizitzan galduta dabil, noraezean,

Lo garaiko edo lo inguruko era guztietako gorabeherak, pentsakizunak, sentipenak, bizipenak, …

Bakardadean, isiltasuna lagun, bizi da, bere gela txikian edo kanpora ateratzen denean

Bikoiztuta bezala dago pertsonaia: bata, bere barnean bakar bilduta, inguruari ihesi, bera baitan sartzen da; bestea kanpora ateratzen da, badabil, … baina alderrai bezala, bakarti.

Bere buruarekiko hausnarketak, eta inguruaren deskribapen zehatza, garunetako sarean kiribilduta barnera zein kanpora begiratzen duenean, barne araketa etengabea,

Biluztu egiten da pertsonaia, bere aurrean edo bere baitan

Terapia lan bat dirudi, edo psikoanalisiarena,

Gauzekiko pertzepzioa, hausnarketa zehatz eta aberatsak

Bizitzako osagai gehienak datoz

Bizitzaren ikuspegi ezkorra: gizakiak markatuta du ibilbide osoa,

Bizitza gris neutroa

Bizitzaren alegoria ere bada

Liburuxka laburra da, baina potoloa, lodia zabala, mardula zirrikitu, kiribilez

Kanpoan dabilenean ere ametsetako giro ez-erreala da

Ezbaia, logikarik eza, balorerik ez dago, erreala dirudien ez-errealtasuna,

Irudi eta sentipenen nahasmena

Gizakiaren eta gizartearen  argazki bat da orokorrean, mingotsa baina erreala

Gizakiaren barne pleguetan sartzen da, plegu gordeenak arakatzen ditu, gizakiaren labirintu bihurrienetan dabil, bizitzaren bihurgune zailenetan sartzen da

Gizartearen esparru ezberdinen kritiko ezkorra, mingotsa: munstroak

Bizitza planifikatuaren beharra

Hiri fosila, ustela, doilorra, higuingarria, Paris higatu mortua, hila

 Ezer ez dago finkoa, dena dago ezegonkor, datozen bezala doaz gogoeta sentipen sentsazioak, … batetik bestera garamatza arrastorik utzi gabe, ametsen esklabo gara,

Loturarik gabeko burutazioak, bata besteari lotuta, batak besteari lekua hartuz, barne jaulki ezberdinak, logikarik eza, …

Atalez atal doa eta atal bakoitzean gai zehatz baten inguruan doa hausnarketa.

Bizitzako hainbat zertzelada: janaria, denbora-pasako trikimailuan, iraupena, bakardadea zer den, hiri handian bakardadean bizitzea, itsasoa, oheko sentsazio fisikoak: gorputz atalekiko pertzepzio ezberdinak, posturak eta ukituak, gorputza ez sentitzea, airean zintzilik bezala sentitzea, …  bizitza gurpil bat da dena errepikatuz doa dator, arratoiak, kartak, sabaiko arrakalak, tabernak,  gizakiko hainbat osagaien kritika,

Harrigarria zenbat kontaezin zirrikitu, eta zehaztasun aurkitu eta bere barnean sartzen den egilea

Gela auzoko bizilaguna imajinatu eta bere gorabeherak irudikatzen ditu

Sarri ez dakizu zehazki zertaz ari den, baina zerbaitez ari dela bai

Parisera ateratzen da: Parisen argazki eta deskribapen ezin zabalago eta zehatzagoa, mila notizia eta zehaztasun, Le Monde,  bere estilo eta ikuspuntutik, pertsonaiaren bakardadetik

Gurasoen etxera doa Paristik kanpo: naturaren deskribapenak

Esaldi oso laburrak darabiltza batzuetan, bizitasuna emanez deskribapenari, erritmoa bizituz

Esaldi oso luzeak ere egiten ditu, ia orrialde osoko esaldiak.

Atalka doa kontakizuna, atal laburretan, paragrafo bakoitza tarte bikoitzez banatuta

Hika bere buruari doa kontakizun osoa, hikakoari errepasoa ere bada

Liburu zaila,

 

Hamar. Andrej Longo

Bat: Ni naiz zure Jainko Jauna; ez duzu beste Jainkorik izango

Kapoa da hiriko jauna

Papilu gazteak ez du inoren mende egon nahi, baina larrialdi batean kapoak aterako du atakatik, ondorioz kapoaren esanetara, morroi, geratuko da

Bi: Ez duzu Jainkoaren izena alferrik erabiliko

Saverio gazteak ederra du, arrakasta handia lortzen du, batez ere jauntxo baten bitartekotasunari esker. Gazteak mezenas hau utzi eta beste bat bilatzen du goragoko maila baten bila. Arrakastak galbidera eramango du, aurreko mezenasarengana itzuliko da, baina honek erabat hondoratuko du bere babesa alferrik baztertu izanagatik

Hiru: Jaiegunetan jai egingo duzu

Enzok Erroman egiten du lana, asteartea du jai eguna eta herrira itzuliko da familiarengana, jai egun hori nola igarotzen duen kontatzen da. Bakoitzak du bere jai eguna

Lau: Aita-amak ohoratuko dituzu

Cirok bere ama hiltzen du honen borondatea jarraituz, ama gaixo dagoela dirudi, amari mesede bat egin nahi dio. Gurasoekiko maitasuna muturrera eramanda

Bost: Ez duzu inor hilko

Etxeko giro gozoan, aita batek zazpi urteko semearekin play stationen jolasten du jendea barra-barra hilez; atrakzio zentro batera joango dira, baina aita mehatxu baten beldur da uneoro. Aita hiltzaile profesionala dela dirudi.

Sei: Ez duzu ekintza lizunik egingo

Rosa, 14 urteko neska, nabarmen jantzi eta kalera doa, elizara sartuko da, apaizarekin egonen da, abortatzen du eta etxera bueltatzen da. Aita da umearen  sortzailea.   

 Zazpi: Ez duzu lapurtuko

Bestearen begiradari eustean jartzen du bere nortasun indarra gazte batek agure bati dirua kenduko dio, baina agureak ez dio begirada apalduko ezta sendatu eta gero berriz ikusten direnean ere. Gatea hondatuta, lekuz kanpo, noraezean geldituko da.

Zortzi: Ez duzu gezurrezko testigantzarik egingo

Riccà Afganistanetik itzuli eta Nico lagunarekin elkartuko da, eguna elkarrekin pasako dute jan eta edan, bakoitzaren jarrera ezberdinak agertuko dira. Gasolindegi batetan autoa lapurtuko diete, galarazi nahian Riccà hil eginen da bere iritzi berriari eusteagatik,

Bederatzi: Ez duzu besteren emazterik desiratuko

Adelina ezkontzeko une berean ez ezkontzea erabakitzen du marinel bat duelako maitale

Hamar: Ez duzu besteren ondasunik desiratuko

 Reiban hirukote bateko gaztea da, hirukoteak ostiral gauean dantzalekura doaz: sartu truku susto bat emanen diote mutil bati neska batekin ibiltzeagatik, auto bat lapurtuko dute jabea egurtu, istripu bat izango dute eta azkenik bere bizitzaren truke bere laguna hilko du. Neska bat edo auto bat gutiziatzearen ondorioa.

Bibliako hamar mandamenduak hartzen ditu eta horien inguruan hamar narrazio osatu.

Ez du izenik botatzen baina kontra-azalean diotenez Napolin dago girotuta

Napoliko giroa margotu eta osatzen du atalik atal, Napoliko argazki bat

Giro bortitza da agertzen dena, zaila, gogorra

Suspense giroa sartzen du kontakizun bakoitzean, zerbait berezia pasatu behar dela susmatzen da, eta azkenean beti dago ezuste bat

Azken unean korapiloaren nondik norakoa intsinuatuz bukatzen du

Luzatu egiten da kontakizunean, hiriko marrazkia osatuz eta giroa sortuz

Erritmo bizia hartzen du

Deskribapen zehatzak egiten ditu

Abesti, esaldiak, … errepikatzen ditu erritmo bat ezarrik kontakizunari

Garbi esan gabe, intsinuatu iradoki egiten ditu gertakizunak, zergatiak, …

Ase egiten zaitu kontakizunak eta euskararen erraztasunak

Irakurterraza da

 

Hori da umorea, maisu. Mao Yan

Hitzaurrea eta zortzi ipuin

Nobel sariduna

Hori da umorea, maisu

Txinan kokatua

Handiko langile bat bota egiten dute eta maitaleek joan ahal izateko txoko bat eratzen du, kobratua noski.

Krisia, despidoak, ugazaben gehiegikeriak, ondo-biziak, pobrezia, gazteen sexu harremanetarako zailtasunak, politikaren faltsukeria, …

Gure gizartearekin alderatuz: giro ezberdina, baina giza portaera  antzerakoak

Kritikoa

Gizona eta piztia

Txinatar eta japoniarren gerran, bortxaketa baten ondoren japoniarrek familia bortxatu eta hil dioten soldadu txinatar bat Japoniako kobazulo batetan gordetzen da,  basoan biziko da urte luzez bakardadean, emakume bat aurkituko du, …

Inguruaren deskribapenak

-atzera aurrera jauziak egiten ditu leku eta garaian,

Txinako kultura: sendabelarrak, …,

Hegaldia

Bi familiako nesken trukaketa semeak ezkondu ahal izateko

Nesketariko batek hegan egiten du, ihesi, senarra eta herri osoa bere atzetik doa, hil eginen dute

Alegia bat dirudi baina ez dakit zer esan nahi duen zehazki

Herritxo bateko giroaren ispilu, nekazal giroa

Giro berezi maitagarria, ametsezkoa dirudiena.

Burdinazko haurra

Trenbide bat eraikitzen dute, umeak haurtzaindegi batera eramaten dituzte, gurasorik gebe gelditzen den ume bati beste batek burdina jaten erakusten dio beste bati. Biak harrapatzen dituzte.

Alegoria dirudi, irakurleak asmatu behar zer esan nahi duen

Sendagai miragarria

Exekuzioak, herria aspertuta dago horiekin, behartuta ikustera,

Zubi azpi batetik kontatzen du ume batek,  ez ditu zuzenean narratzen, baina irakurleak ia ikusi egiten ditu

Gizon batek behazuna kentzen diete gorpuei amaren itsumena sendatzeko, … baia ama hil eginen da

Makabroa: egoera gordinak, txakurrak gorpuak jaten: kontakizun beltza, seguruenik errealitatetik jasoa

Maitasun istorioa bat

Maitasun istorioa bat  baino neska mutil biren elkarganatzea

Shen lorategia

Gizonezko eta emakumezko heldu bikotea lorategia bat ikustera joaten dira

Hiri giroa, urbanoa

Harreman zailak, kosta egiten zaie akort jartzea, ez diote pentsatzen duena garbi elkarri azaltzen

Haur abandonatua

Soldadu batek ume abandonatu bat jasotzen du ekilore soro batetan, etxera eramaten du, etxeko eta umearen inguruko gorabeherak, azkenik berak ere abandonatzeko

Barne sentipen ezberdinen azalpenak

Armadari, Iraultza kulturari, seme bakarraren buruzko arauari kritikak

Herritarren giroa, gizarte txinatarraren deskribapen ezkorrak, nekazal giroa:

Nekazari munduko irudiak: etxeak, ohea, sugeak hozka, arbiak, kilkerra, igelak, arkakusoak,

*Maoren garaiko giroa, mobilizazioa, auzo-lan komunal behartua

Iraultza Kulturaleko garaia,

Komunista garaian aurreko kulturako zantzu, sinesmen eta jokamolde garbiak,

Oso giro eta kontakizun kritikoa

Txinako ohiturak, eta giroa.  

Giro berezia sortarazten du,

Euskara argia, ulerterraza, xume itxurakoa, klasiko tankerakoa, idazkeran eta lexikoan, …

Deskribapen eta kontakizun zehatzak, pertsonenak zein naturakoak.

Ipuin bakoitzeko ingurua zehatz,dotore, irudi eta adjektibo dotorez deskribatzen duUkitu poetikoa, hitzetan, irudien erabilpenean ez,

Begiekin ikusteko bezala deskribatzen ditu egoerak eta gertaerak, oso errealista da.

Irudi bitxiak: pinuak pintzelak dira zeru marrara begira

Neurriak nekazari girokoak: katiluaren diametroko enborrak, katu bat hozkaka, txakurrak, arrain baten sabela bezain zurixka, eguzkia gurpil baten tamainakoa, piparen erreketak neurtzen du denbora, ahateen ahotsa,  …

Minutu batek hemezortzi ordu adinako luze,

Oso errealista da

Umore puntua ia beti

Gaztelerazko hitzik ez erabiltzen ahalegintzen da: irazkidun zigarretak, …

Garbizaletasun jiteko asko, asmatu itxurakoak: ulukaria, iragazkidun, babesgailu, …

 

Intemperies (babes bila). Lourdes Oñederra

Luzia hizkuntzalaria Madrilera joan-etorrian dabil Eva neska-koskor baten amnesia kasuko ikerlanean, han Viktor medikua izanen du lagun, Luzia banatuta dago Martinengandik, eta Victor alargunduta Julia hil zitzaiolako. Beste pertsonaiak oso azalekoak dira.

Istorioa oso sinplea da eta ez da ezer berezirik gertatzen

Linealki ez dago ia istoriorik, barnera eta albora zabalduz doa kontakizuna, zuhaitz baten arrama eta orriak bezala

Bost pertsonaion harremanen prozesua da kontakizuna, 

Istorioa baino bere iruzkin eta azalpenak dira interesgarriak

Kontakizuna adar berriak botaz doa, osotasun bat hartuz, sakontasunez batez ere

Pertsonaien barnera bidaia da, bere barne sentimenduak eta pentsamenduak azaleratuz, bost pertsonaian barnean sartzen da etenik gabe

Pertsonaren barne zirrikituetan sartzen da

Barne prozesuak, irakurleak biziko dituen hainbat egoera eta bizipen mahairatzen ditu: dudak, ezjakinak, gabeziek, sentimendu oso pertsonalak,

Aberatsa gaiez, lerro bakoitza da pentsarazteko hari muturra

Galdera galderaren ondoren uzten doa, galdera-ikurrik gabeko galderak gehienetan

Gai zerrenda zenbatezina jarraian, hausnarketa labur etengabeak: afasia / ezaguera / denbora / lana-salbabidea / sexua / bakardadea / haserrea / emakumea /  gezurra / gizakiaren desbabestasuna / egia / heriotza / mugak / sufrimendua / besteek zer esango beldurra / familiarekiko harremanak / iragana / haurrak ekartzea / bikote harremanak / ahanztura / euskara / eraikuntza historikoak / bikote banaketa / Donostia / Madril / hilerokoa / maitasuna-desioa / homosexualitatea / gizonen prostituzioa / apaizak / familia-semeen heziketa / baladak / Gabonak / eta mila gairi buruzko hausnarketa labur iheskorrak, …

Ez da luzatzen gaiotan, baina bizi eta barrura sartzen du eztena

Hiru atal nagusi eta bigarrena, luzeena 19 zatitan, irakurketa erraztuz

Kontalari bat dago hirugarren pertsonan, zuka egiten du sarri,

Zatika, apurka, ematen ditu datu berriak, istorioa argigarri gutxia osatzen du, bitartean hausnarketekin jolasean ari da

Tarteka badirudi pertsonaia edo kontalaria ez ezik, idazlea bera ari dela bere buruarekin solasean

Egoera batzuk artifizialki sartuta daudela dirudi, gertatuta ditu eta sartzen doa

Denbora aldatuz, oraina eta iragana nahastuz

Zita ezberdinak jatorrizko hizkuntzan, premiarik gabe, pedante samarra iruditzen zait

Nahas samarra da, istorioak ez du ia ezer berririk eta hausnarketak uholdean datoz

Errepikatu egiten ditu zenbait hitz, jarraian, puntu batez bereiztuz, azalpena edo sentipena azpimarratuz

Zehaztasun asko dago deskribapenetan, dela pertsona, dela egoera, dela ingurua

Ez dago ia elkarrizketarik, dena da hausnarketa, pertsona nagusien barnera bidea

 

1812 isilpeko mezua.  Benjamin Aurrekoetxea

Hilketa baten kontaketa, bere suspense puntuarekin

Frantziako ejertzitoa, Euskal Herriko foralak, Gaztelako ejertzitoa

Baina ez du jakin minik ia sortarazten, bukaera ere antz ematen zaio

San Prudentzio garaiko Gasteiz

Euskal Herria, Frantzia eta Gaztela arteko historia kontatzen du, atal osoa hartuz, luze, astun eta hotz

Garai hartako gizarteko osagaiak azaldu nahi ditu, baina elementu solteak deskribatzen ditu, ez gizartea, ez bizimodua, bizitzarik gabe, museo bat erakutsiz bezala

Liburu hitz tristea

Ez dago ia istoriorik

Idazkera behartua, irreala,

Ejertzito eta epaileei buruzko irudia ezin makurragoa da

Ez du nahi gaztelaniazko hitzik erabili nahi, baina darabiltzan hitz berri edo asmatuok ez dute ez indarrik ez graziarik, naturaltasuna falta zaie.  

Seguruenik hitz nahiko galduak edo gutxi erabiliak berreskuratu eta abian jarri nahi ditu eta hori ekarpen baliagarria da

Hiztegi oso bat eskaini nahi duela dirudi, baina behartuta dator eta ez da erakargarria egite.

Ez dakit zeintzuk diren hitz berreskuratutako antzinakoak, zeintzuk asmatuak ,...: aldabe

Hiztegiarekin edo hitz asko ulertu nahian, edo ulertu gabe irakurri behar duzu, eta horrek irakurketa zaildu ez ezik, aspergarri ere bilakatzen du

Normalki erabiltzen ditugun hitzak ekidin nahi ditu, eta berriak asmatzen, sarri esaldia luzatuz: geraleku.geltoki, egipeko, mediku-leku, bihotzeko taupadarik gabea,

Premiarik gabeko asmakizunak: etxagun, gutxikia, ...

Idazkera hotza, baina aldi berean akademikoa edo dotorea ere ez da

Zertara datozen ez dakidan zenbait deskribapen luze

Elkarrizketak baliagarriak dira, deskribapenak ez

Deskribapen betegarriak, aspergarriak ere, inolako erakargarritasunik ez dutenak: bataila bat

Hitz arraro,ezezagun, asko

Hitz berriak asmatzen ditu

 

Jesusen haurtzaroa. J. M. Coetzee

Nobela: bost urteko haur baten eta gizon baten harremanak, eta honen inguruko hasnarketa etengabeak

Gizon bat eta haur bat herrialde berri batera heltzen dira, etorkin. Etorkinen esparru batean egin dute topo. Umeak ama galdu du. Gizonak haurrari ama bat bilatzea du helburu. Lana aurkituko du gizonak. Bilatuko dio ama bat.. Haurra eskolara joan beharko da.

Gizarte berezia da narrazioa kokatzen dena, “funtsik” gabekoa: ez da gure gizarte honen bezalakoa

Teorizatzen eta filosofatzen ari da liburu osoan

Oso hausnarketa eta ideia bitxiak dira

Gai ezberdinak ukitzen joango da, sakondu gabe, hausnarketarako bidea zabalduz: hausnarketa etenik gabea da liburu osoa. Gogoeta batzuk zuzenak, besteak kontakizunetik berez sortzen direnak, asko iradokitzen du, iradokizunak laburrak dira baina sakonak eta zuzenak.

Gai batzuk: etorkinen lehen egun latzak, ia kale gorrian / zamaketa lana portuan / giza elkartasuna / Burokrazia / gizartea: lan baldintzak / gosea / edertasuna-sexua / aita eta aitabitxiaren eginbeharrak / umearen elikadura / asma-bertigoa / gizakia-emakumea / maitasuna-onginahia / amatasuna / aitatasuna / giza-emakumeen harremanak / haurren heziketa / halabeharra / ideiak gizarteko funtsa / zertarako lan egin / zertarako bizi / zer zentzu du egiten dugunak / historia / kaka / heriotza-ehorzketa / putetxea / ipuinak-zenbakiak / hil ondorengoa / irakurketa-ikasketak / museoak / dirua-balioa / janaria-txerrikia-elikadura / errua norena / hizkuntza-komunkazioa / dislexia / bikoteen harremanak / kaosa / ijitoak / arauak-legeak /

On Kixoteren erreferentzia asko

Zenbakiei buruzko teoria oso bitxia da

Simon du izena gizonak, baina “bera” izenordea erabiliz identifikatzen du ia beti

Kontaketa zuzena egiten du, hari berari tiraka, kronologikoki narratuz gertakizunak, atzera-aurrera edo jauziak egin gabe

Hausnarketetan bai zabaltzen da kontakizunean zehar

Elkarrizketa da liburuaren erdia: bete ideiak botatzeko baliatzen ditu

Adjektibo zehatzak: bekozko ilun arina

Haurraren hizkera eta pentsaera heldu batenak dira, haurra berezia den arren

Ez du hiztegia konplikatzen

Irakurterraza da

Batzuetan teorikoegia da, ez da naturala, prestatutako gaiak botatzen ditu, naturaltasun falta, ---

Ironia eta umore puntua tarteka, …

Zenbait atal nahiko betegarria dira, bere teoriak botatzen aitzakia

 

Meaulnes handia. Alain Fournier

Frantzian gehien irakurri den liburua omen

Lau pertsonaia nagusi dituen istorioa: elkarlotuz doazen lau istorio ezberdin bezala dira

Pertsonaietako batek, narratzaileak, bere lagun baten historia kontatzen du, eta honen neska eta neskaren anaiarena

Pertsonaien haurtzarotik hasi, nerabezaroa eta gaztaroa kontatzen ditu

Bukaera lazgarria du

Abentura kutsua du, maitasun edo amodio zail baten historia ere bada, herri deskribapena, gizakiari buruzko hausnarketa, ...

Herriko, eskolako eta etxeko giroa

Istorioa herriko gorabeherak bezain xumea da

Pertsonaia konplexu korapilatsuak dira

Giro aparta sortzen du

Pertsonaien barnera sartzen da kontakizun soilarekin

Istorioa kontatu besterik ez du egiten, hausnarketa teorikoetan sartu gabe

Baina ideia soltean han-hemen ereinez doa

Elkarrizketek pertsonaien barnera daramate irakurlea

Ez da itxuraz ezer garrantzitsurik gertatzen, istorioa garratza den arren batez ere bukaeran

Une latzetan ere ongi edo dramarik gabe  bukatuko den giroa nabari da, azken garratza badu ere

3 sailetan banatua dago eta sail bakoitza  atal labur askotan

Egitura honek asko errazten du irakurketa

Badaude atzera jauziak, denbora eta leku ezberdinen nahasketa

Ulerterraza, irakurterraza

Irudi eta konparaketa asko sartzen ditu

Gozamena dira deskribapenak, lasai irakurtzekoak

Kutsu poetikoa dute narrazioek

Ez da hiztegi berezi  edo esaldi borobiletan tematzen

Deskribapen asko ditu, oso zehatzak, datuetan, eta datu eta izen-hitzak zehazteko adjektiboetan

Erdal kutsua dute  esaldi askok, zuzen itzulitakoak bezala

* Azken zatiak jakin-mina eta tentsioa sortarazten ditu

Itzultzailearen eranskin bat dakar azkenean, zena oso ondo datorren irakurleak bere irakurketako  bizipen gogoeta kezka harridura eta iritziak alderatzeko. Osatu egiten dute irakurketa.

Duda bat uzten du: iruzkineko hainbat gertakizun deskribapen eta istorioko osagai ez daude gainbaloratuta eta idealizatuta. Hainbat kontakizuneko osagai ez dira idazlearen akatsak, ez hain teorizatuak eta aurrez hausnartuak. Horrela atera zitzaizkionak eta gero maisu lan bezala juzgatu direnak?. Idazleak ez luke barretxoa eginen iruzkinok irakurriz, eta berari ez zitzaiola horrelakorik burutik pasa esanen?.

 

Mussche. Kirmen Uribe

Badirudi hasieran gerra garaian erbestera eramandako umeez izango dela baina ezerezean gelditzen da gaia, baina umeon erreferentzia liburu osoan dago.

Robert eta Herman bi gizonezkoen adiskidetasunaren inguruan dabil: ekintzailea da bata, teorikoa bestea.. Robert Mussche idazlearengan zentratzen da batez ere: idazlea: bere liburuak, Espainiako gerrako erreferentzia, konpromisoa, naziak, erresistentzia, gerra, kontzentrazio eremua, itzulera, …

Zer da historia, zer asmatua: egia ote emakumeek pilotua hil zuten hori?, Mussche idazlea izan zen?, kontzentrazio eremu zehatz hori izan zen?, … Ez dago asmatzerik, ez dago fidatzerik dioenaz

Hausnarketarako bideak irekitzen ditu, baina irakurlea zeri heldu ez dakiela geratzen da gertaera historikoetan.

Izen propioak eta egoera zehatzak sartzen ditu sartzen ditu: gerraren hasera eta harrera-giroaren bilakaera /gerra gordintasun osoan: gasa, lubakiak, soldaduen egoera eta moralaren bilakaera / Ardeko bataila / V1 eta V2 bonbak / Neuenganm Alemaniako kontzentrazio eremua / Lubeck portuko sarraskia / …

Errealismo fantastikoa ote berea ere?

Nahiago ditut liburu historikoak historia kontatzeko.

Hainbat gai ezberdin ukitzen ditu, aipatu besterik ez  batez ere atal bakoitzaren hasieran gertatuko dena kokatuz edo: Umeak gerra garaian Belgikara eraman zutenekoa, itzulera: hango giroa eta gorabeherak / adiskidetasuna-etena-beradiskidetzea / Musika: Mozart, Betowen, Bach, … / aitatasuna / poesia / haserreen zergatia / arima eta materia / determinismoa / sexua / liburuak eta egile ezberdinak: zitak / lagunak / errealismo fantastikoa / idaztearen helburuak / eskultura klasikoen kanonak / iraupena / Gantes / zer da literatura ona? / guraso izatearen izua / itzulpengintza / hizkuntza propioa / iraunkortasuna / transzendentzia / heriotza / pintoreak / gerra irabazleei kritika latza /

Magia falta zaio

Hotzegia, gela bateko irakaslea dirudi.

Euskara estandar xumea, dotoreziarik gabekoa, lexiko erraza, bost duroko hitzik gabekoa,

Badira esamolde deigarri batzuk, baina gutxi

Aurkitutako paperen teknika ere funtsezkoa da

Gutunen teknika darabil tarte batean, sentimenduak adierazteko batez ere

Azken zatia teorikoa da, elkarrizketa badarabil ere.

Ingeles zitak sartzen ditu honek ere, autore ezberdinak, … modari jarraituz

Ez dit ezer berririk erakarri, ez gaiaz ez euskara aldetik, ez esamoldez,  ez teknika aldetik

Mila gai iradokitzen ditu, baina dena geratzen da airean, eta datu historikoen duda utzi dit

 

4x4 operazioa. Xabier Amuriza

Gai pila:

Apaiz talde zabal batek Seminarion gauzatu zuen itxialdi sonatu baten inguruan doa, hori da ardatz nagusia, inola ere bakarra, horren inguruan hainbat istorio doa

Horrez gain: apaizen lana / maitasuna, / apaizen maitasun eta sexu problematika / biolentzia / seminarioko heziketa / itxialdikoaren zergatiak eta edukiak / Eliza / lan pastorala / gazteekin harremanak / denbora / hilezkortasuna / gauzak galtzea / musika / artea / ukoa / erlijioa /  nia / …

Existentzialista da, bizitzari lotua

Zeharkako burutapenak eta hausnarketak, esaldi borobilak eta esankorrak,

Gutxien uste duzunean ezuste bat eskaintzen dizu, gogoeta bat, egitura bat, hitz berri bat, ... Filosofatu egiten du,: Erroman Lukrezio aitzakiatzat hartuta, eta mila antzerako, …

Kontakizunaren barnean egiten dituen gogoetak filosofia emankizun aberatsak dira

Beste mundu eta logika ezberdin batera eramaten zaitu, mundu erreala da baina aldi berean irreala

Seminarioan bizi izan nituen bizipenak biziarazi dizkit; orduan, gero ere, ez dut teorizatu guzti horretaz, irakurketak horretaz hausnartzeko aukera eman dit.

Txundigarria egin zait Donostiako Seminarioko inaugurazioarena: ni han nintzen, teologia ikasten nengoen. Ez ginen inola ere erradikal, nahiz ados egon ez. Beldurra ere bagenuen Seminarioko zuzendaritzako gehienak, eta Gotzaina, frankista sutsuak zirelako. Harritu nau abestu ziren abestien edukia: FRANCO, FRANCO abestietan, … Bai gogoan dut apaiz fanatiko batzuk Caudilloaren izena goraka ibili zirela eta denok eskandalizatu ginela, gogoan dut abesti ozen batzuk estudianteok denok herri bezala tutia eginez, … baina Francoren izenik sartzen zenik ez. Ez nituen gogoratzen ere hainbeste pertsonaia, eta delako haiek gainera, egon zirenik, …  Gogoan dituk egun hartako bizipen batzuk: Kaudiloa nire aurretik pasa zen metro erdira, nork esan behar zidan arma hartuko nuela bere aurka egun batean, … Gure aurretik pasa zenean “viva el Papa” oihukatzea izan zen gure errebeldia zantzu bakarra, kokoteraino ginelako ekintza osoarekin. Dokumentu bezala gordeko dut liburuko zati hori, zabaldu ere eginen dut apaiz diren eta izandakoen bazkaria egiten dugunean.

Gaiez aparte, egituraz da ezberdina laugarren liburu hau, beste hainbat osagaietan antzerakoa arren.:

Ez du, aurrekoetan bezala, orri osoko perpausarik ere

Sailkatuta dago, perpausa motzagoetan, gaiz izartxo bidez berezituta,  …: irakurketa errazten du: pertsonalki labirinto haiek bota ditut faltan.

Elkarrizketa asko: irakurketa arintzen eta errazten dute, informazioa berria dakarte, herri esaldiak, aditz forma ezberdinak, ….

Bestela aurrekoen jite antzerakoan darrai, nahiz sakontzen duen aurrekoen ildoan.

Aditz trinko edo sintetikoaren erabilpena erabat berria da, forma berri kontaezin, logikoa, aberasgarria, bide berriak zabalduz, …

Ausarta da hitzak osatzean, esanahia eraldatuz, zehaztuz, biziberrituz,

Mila ukitu umorezkoa

Gustukoak zaizkit deskribapenak, nahiz ezberdinak diren, ez dakit zehazten ezberdintasuna non datozn, baina ez dira ohikoak

Aberatsegia, ezin da asimilatu aurkitzen duzun dena

Idazkerak eztabaidak sortaraziko ditu, sortarazi behar ditu behintzat, bide ohizkoetatik ateratzen delako: esaldiak egiterakoan, aditz sintetikoaren forma berriak, erdal hitzen erabilpena, hitz berri piloa sortzen ditu izenak aditzak zein adjektiboak atzizkien bidez eraldatu eta zentzu ezberdin do zehatzagoa emanez

Akatsik esatekotan:

- Ez dakit apaizak ez direnei zenbateraino interesatuko zaien orduko borroka hura, baina testigantza hor dago eta hala behar zuen

- Tarteka oso pertsonalizatua dela kontakizuna, nahiz egia den beti islatzen dela idazle oro bere kontakizunean.

-  Elkarrizketa zenbait betegarria dirudite, nahiz hitz-joko eta giza sentimenduen erakusketa bat ere izan

- Kontaera erabat ezberdina da, mundu ezberdin baten barruan ere badabil sarri: askori zaila eginen zaio  irakrketa

 

Parisen bizi naiz. Koldo Izagirre. Poema-liburua

Parisen bizi da Koldo baina Euskal Herriko gorabeheren inguruan dabil; Paristik edo, bere herriari hartzen dio pultsua

Ikuspegi goragoko ezberdin batetik begiratzen dio gizarteari eta munduari

Egunerokoak zein orokorragoak, denetik dago poemotan

Egunerokotasunetik urrunagoa doa

Kritika zorrotza  hainbat gaietan

Nahiko deskolokatuta uzten naute zenbait poemek, baina ezin dut asma zertaz, ez dira irakurlea irudi eta hitz-jokoen zurrunbiloan harrapatzeko soilik eginak

Gaioi buruzko ikerketa hasteko grina edo bultzada damaio irakurleari

Ezuste bat da poema bakoitza, gaiaz egituraz edo bukaerarengatik

Ezberdina eta berezia poemagintza hau

Poema bakoitzak du bere ukitu propio ezberdina

Zerez ukitu, edo nondik helduko zaituen hasten zara irakurtzen poema bakoitza

Arazo, egoera, sentipenei buruzko begirada berezia du

Esaeraz eta moldaeraz lortzen du goitikako begirada hori

Saltoka bezala doa zenbait poemen barnean, loturarik gabe bezala, baina bukaeran batasun bat hatzen du poemak

Hiztegi kilikagarria

Atzizkien erabilpen kilikagarria

Gozamena da hitzekin darabilen joko eta jolasa

Zirrara eragiten dute poemok

Ez da irudi behartu artifizialetan nahasten, berez bezala datoz irudiok, nauraltasunez

Hitzak osatu era eta erabiltzeko trebezia harrigarria

Hitzen aukera ezberdinekin jokatzek abilezia

Hain ortodoxoak ez diruditen hitzekin jokatzeko trebezia

 

Rasputin eta San Petesburgoko gauak. Joxemari Iturralde

Rasputin izen ezaguneko pertsonaiaz ari da, nor nolakoa zen, eragina gortean, ...

Tzarren gorteko giroa.

17ko iraultzaren aurreko urteak, gortea, herriaren egoera eta jarrera, gerra, Lenin Suitzan, ...

Sarajevoko atentatua

Iraultza egunak: ez du inola ere deskribapen baikorrik egiten, alde ilunena kontatzen du, hala izan bazen eta izanen zen aldaketa egun kontrolagaitz haietan.

Dadaismoa

Nabari da egilea jantzi dela gaiaz, datuok bota nahi ditu eta nolabait istorio bat asmatzen du bere inguruan datuok harilkatzeko

Ez dakit zer den erreala, zer asmatua datu errealak sartu ahal izateko

Oso egitura eta kontakizun artifizial iruditzen zait, datu gehienak egiazkoa arren

Nahiko linealki jarraitzen du historia, nahiz jauzi batzuk egiten dituen

Bi euskaldun, bikotez, ere ari d a, San Petesburgon tzarren jauregietan morroi, Iturraldetarra bata gainera: egia?

Ministro bat aldarazten du, baina nik uste nuen eragin politiko handiagoa izan zuela tzarren gortean

Kontaketa huts hutsala, oso azalekoa, batez ere elkarrizketak

Ez du indarrik, baina sortarazten du jakin-mina

Ez dago inolako hausnarketarik edo gogoetarik, kontaketa hutsa

Irakurleak eginen du bere gogoeta giro hari buruz

Idazkera lau ulerterraza

Atal motzetan banatuta, erraz irakurtzen da

Ez da dotoreziakerietan galtzen baina era berean dotore idazten du

Xume jitean idazten du

Betegarri franko du istorioa luzatzeko edo borobiltzeko, agian nobela bat egin nahi duelako, gidoiak horrela behartuta

Errepikagarria egin zait, Rasputinen emakumeekiko portaera, gorteko giroa, bere eragina, ...

Irakurritakoaz gain, ezer gehiagorik ez?, jakin-min baino gehiago desilusionatuta utzi nau, beste zerbait, beste zer gehiago espero nuelako

 

Sirena-hotsak. Xabier Etxaniz Rojo

4 narrazio edo ipuin ezberdin dira

Matxupitxu

Nikaraguar etorkin batek adineko bat zaintza hartzen du lan bezala

Lana hitzartzea, agurearekin harremanak, bukaera, eta azken ezustea

Hasieratik harrapatu nau

Kontakizuna luzatu egiten du baina gustagarria bihurtzen da errealitatearen erreflexu fina delako, hainbat bizitzako gorabeherei burutapenak eginez doa, giro umoretsu batean, gai ezberdinei buruzko hausnarketa eta burutapenak,  

Hiletak / abokatuak / morroiak eta nagusiak / Somoza / Sandinistak / Contra / etorkinak / maitaleak / ETA / GAL / bertakoak eta etorkinak /

Sandinistei buruzko ikuspuntu edo errealitate ezezagun ezberdin kritikoak izan zait ekarpen nagusia

Akelarreak

Idazle hildako baten emazteak senarraren liburuen bilduma egiten du. Alabak “Akelarreak Nafarroan” aitak maitale bat izan zuela jabetzen da. Familiari, amari adierazi ala ez?, hori da dilema.Gabon afarian familia osoa elkartuko da. Alabaren burutapen, bizipen, eta sentimenduak, psikologo edo psikiatra baten aurrean bezala, bera ere banatua baita. Aitaren geriza luzea, … Egia jakiteak merezi du?.

Betegarri edo luzapen asko du, ezer askorik erantsi gabe.

Idazlearen burutazioak egiten dute erakargarria irakurgaia.

American way of live

Langile soila fabrika bateko jabearen alaba oso berezi batekin ezkontzen da: Fabrika krisian. langileen borrokak, bikotea banatu egiten da, protagonistak indemnizazioa jaso eta bere ametsa gauzatuko du, Amerikako Estatu Batuak ezagutzea. Errepideko kontrol batetan hil eginen dute Amerikan.

Langile borrokak, banatze arazoak eta Ipar Estatu Batuetako deskribapenak nabarmentzen dira.

Ez du ezer erakargarririk, dena oso azaletik baitoa, burutazioak ere askoz urriagoak dira, … ez du ezer eskaintzen

Sirena-hotsak

Hiru gazteen istorioak: ekintza bat prestatzen dute, gaizki aterako zaie eta gero bakoitza bere bidetik joanen da bizitzan, bat aktore izanen da, beste musikaria eta hirugarrenak preso bukatuko du eta kartzelan aita izanen da.

Hausnarketa ezberdinak: ekintza aurreko eta ondorengo, telefonoa, aitatasuna, kartzela, kartzelan aita izatea, egoera berri politiko, ekintzaren porrotaren zergatia, taberna giroa, … ri buruzko gogoetak

Gai biziak dira, egunerokoak, agian norbaitentzat izan ditzakete erakargarritasuna

Niri ezagunak eta zirrararik gabekoak egin zaizkit

Jende batentzat izan daitezke hausnarketa eragiteko baliagarriak

Orokorrean, liburuak ez nau erakarri

Eman dit hainbat gaien gogoetarako bidea

Lehenengo kontakizunak du hausnarketa asko, eta hurrengo bakoitza gero gogoeta gutxiago du

 

Sukkawan irla. David Vann

Bi zatitan banatuta: lehenengoan aita semeak Alaskako irla bakarti betara doaz  aldi luze bat elkarrekin pasatzera, bigarrenean semeak bere buruaz beste  egin ondoren aita gorpua hartu eta alde egiten du bere herrira itzultzen den arte.

Munduaren bilakaera bortitza erakusten du, esperientzia berriaren zergatia argituz

Munduaren eta gizartearen lehen eguna, erabat sintetikoki, baina ukitu egiten du irakurlea, hunkitu ere,

Aitarekiko semearen jarrera aldatzen doa, aurrekoaren nostalgia, desesperazioa.

Egoera jasanezina bihurtzen da, harremanak zaildu eta zornatu ere, bakoitzaren barne egoera gaiztotu, …

Biziraupena

Pertsonaien arazoak, lehen egunak, baliabideen murritza, bakardadea, baso basa,   

Arazo pertsonalak azaltzen doaz, eginiko hutsak, elkarbizitzaren zailtasunak, gogorapenak

Semeak bere buruaz beste eginen du

Bigarren zatia: Aitak semearen gorpuarekin alde egiten du, sena galduta, etxera itzulera, aurkitzen duten arte. Gero bere herriko gorabeherak, erabat bakarrik geratuko da edo utziko dute, ihes eginen du, ezer ulertu ez duen sentipenarekin bukatzen du, … ezustekoarekin bukatzeko.

Bidaia kontatzen zu pausoz pauso, unez une: egiten duena, sentitzen duena, pentsatzen duena, pentsamenduak egunen joanean, gogoeta ezberdinak, norbere buruaz egiteaz ere ari da, …

Irla batean geratzen da

Hileta egitea eta amak ikustea obsesio bihurtzen zaio

Aitaren bilakaera, barne korapilatsua, barne bide galduetan ibilia, bere buruarekin aurkitzen da,

Bere buruarekin eta semearen gorpuarekin hitz egiten du

Atzera jauziak hemen ere: bizitakoa, jarrerak,

Biziraupena deskribatzen du, hemen ere

Psikologia ariketa bat da baina ez du beste zenbait lanen sakontasun jarraipen lotura osotasun, lilura, … ik.

Poesia ukitua du, batez ere deskribapenetan, kontaeraren gordintasunean, maitagarria egiten da kontaketa eta narratua, poema epiko baten kutsua du, batez ere hasieran

Paragrafo luzeez eta elkarrizketa oso motzez egiten du kontaketa

Zaila da, tarteka ezinezkoa, esaldi askoren esanahia argitzea, testuinguru barruan ere, ez sakoneko esan nahia edo sinbolizatua, baizik esaldia bera irakurlearen logikara itzultzea

Ez dakit jatorrizko testuaren ondorioa den, jatorrizko testuak dakartzan zailtasunak, jatorrizkoa erabat errespetatu nahia,  euskaraz desitxuratu gabe, euskararen eztabaida filologiko bati erantzuna eta jarrera hartzea, edizioaren akatsak diren, …: haizeak kiribilak altxatu, …

Zintzilik, bukatu gabe bezala geratzen da hainbat esaldi

Arraroak, zailak, traketsak ere ?,  iruditu zaizkit hainbat esaldi:  barna igeri ezineko / jaurtitzeko makila / aisa gaitezen / ez zen eguerdi, / lainoak haizatu / jatunak (izena) / milioi urteko bi / zartagina lerratu / ondo ematen du / ez zuen asmorik nahi /  hau gauza ere ez da /

“a” artikulua jaten du sarri, arraroa egiten zait

Kadentzia berezia du tarteka, ez dakit jatorrizkoarena den ala itzulpenarena

Monotonoa edo errepikakorra  bilakatzen da erdi aldera lehen zatia, bai pertsonaien bilakaeran, bai kontakizunetan, ez duelako pertsonen barnea sakonago arakatzen, barne inguru berean dabil aurrerapenik gabe barne ikerketan, sentimenduetan, pertsonaien bilakaeran: bere buruaz beste egitea ere ezustean bezala dator.

Esaldi irudimentsu bereziak: aireak bolumena eta pisua zuen.

 Itzultzailearen esperimentu bat ote den ere iruditu zait

 

Txartel bat (des)herrira. Garazi Goia

Bikote batek istripua izan du, neska ospitalean dago konorterik gabe, mutilak alde egiten du Londresera. Londresen Gernikako bonbardaketa ondoren Ingalaterrara eramandako mutiletako bat bizi da hirurogei urtez ia harremanik gabe familiarekin. Familiak bisitatzen du ospitalekoan dagoena, baina ahizpak alde egingo du Europa Iparraldera errudun sentitzen delako, gazteak Argentinara alde eginen du, eta gizona Euskal Herrira etorriko da.

Ibai, Peru, Sara, Maialen, dira pertsonaiak, deserrian bizi dira

Bakardadeen istorioak, azkenean denak geratuko dira bakardadean bakoitza bere destino berrian.

Ingalaterrara eramandako umeen odisea kontatzea du helburu nagusi bukaeran dioen arabera

Gerra, ontziratzea, bidaia, umeen esturak, traumak, beldurrak, Ingalaterrako lehen egunak, itzuli zirenak, geratu zirenak, familiarekiko harremanak, istripuaren zergatia, Francoren aurkako giroa, Orwell Espainian egon zen,

Pausoka pausoka doa istorioa argitzen, azkenerako badu bere suspense puntua

Oso historia tristea da

Pertsonaia bakoitzak bere barnea azaleratzen du gutunotan: sentimenduak, oroitzapenak, sekretuak, gurasoen banaketa eta honen eragina, …

Nahiko pentsalaria da idazlea, eta kontakizunean zehar hainbat eta hainbat burutapen labur daude, pentsarazten dutenak

Gerra eta ondorengo garaiko giroa, bizipenak, gaztedia, gosea, atzerrian etorkinen bizimodua, , Gauza ezagunak zaizkigu adinekooi eta ez du erakargarritasun handirik kontakizunak, ez du datu berririk ia ematen, bakar batzuk soilik.

Ia kontakizun osoa gutunen bidez kontatuta dago, elkarrekin gurutzatzen diren gutunak

Ametsak darabiltza datu berriak sartzeko

Nahiko zaila da hasieran istorioari antz ematea

Betegarri asko du istorioa osatzeko edo borobiltzeko. 

Interesik gabeko zatiak daude

Dibagatzen bezala idazten du, deskribapen eta zeharkako zertzeladatan galduz

Esaldi motzak

Ez du esaldi borobilik botatzen, baina jator idazten du: ez dik ekarpenik eskaini literatur aldetik, gutunen teknika ez bada

Hiztegi arrunta, hitz arrazoien bila ibili gabe

 

Villa triste. Patrick Modiano

Saboia Goian, Genevatik hur, laku baten alboan, uderri bat. Konde gazte bat bueltatzen da bertara eta bertan igarotako uda gogoratuko du.

Kondeak Yvonne neska gaztea ezagutu zuen, ondoren Meinthe gizon gatea, eta tartean Hendrickx sartzen da. Bi gazteak elkarrekin biziko dira, kondeak Ameriketara alde egitea proposatuko dio neskari eta honek alde eginen dio Hendrickxrekin. “Villa triste” du izena Meintheren etxeak, non zenbait egun pasako duen bikoteak, nobelari izena emanez.

Uderri bateko bizimodua kontatzen du, herria, hotelak, etxeak, parkeak, kaleak, ingurua, kafetegiak, tabernak,  bertako afari, festa, dantzak, paseoak, alferkeria, eta abar luzea kontatzen ditu. Bainuerri bateko giroa. Deskribapen luze eta zehatzak.

Iragana kontatzen du, nostalgiaz,   

13 atal motzetan banatua, atal bakoitza txatal motzagoez  osatua: irakurterrazagoa

Deskribapenak dira batez ere, horretan luzatzen da, berez ez dute interes handirik, aspergarri samarra ere egiten da

Ez du hausnarketa zuzenik egiten ez iritzi borobilik botatzen, pertsonen jokaera eta bizimodua, kontalariaren sentipenak, … kontatzen ditu. Pertsonen barne aldaketa eta egoerak. Bada klandestinitateko aipamenik ere. Tarteka bada gogoetarik, gerrari buruz, baina ez asko. Girotik eta kontakizun orokorretik irakurleak atera beharko ditu ondotio eta hausnarketarako hari-muturrak. Juduak agertzen dira, baina zeharka bezala; berdin nazismoari buruzko gandupeko erreferentzia.

Gauza asko ganduan uzten ditu, argitu gabe.

Uneoro du misterio kutsu bat, pertsonaiei buruz, zer gertatuko ote, pertsonaiek apurka argituko diren isilpekoak dituzte, …

Beste zerbait espero nuen egunkarietako Nobel saria dela eta, irakurritakoen ondoren.

Itzulpenak ez du erakargarritasun handirik, ez esamoldeetan ez hiztegian.

 

Zaindari ikusezina. Dolores Redondo

Jarraiko  3 hilketa dira kontakizunaren ardatz

Polizia, suspense, familia-saga, ... ; eragina izanen duten txikitako gertakizunak ere nahastuko dira,

Istorio oso korapilatsua: pertsona, leku, izen, gertakizun, ... asko eta nahastuak

Tarteka psikologia saiakera baten antza ere hartzen du,

Izaera ezberdineko pertsonaiak, beraien jarrera eta jokamoldeak, ...

Baztan bailara du protagonista nagusia, bertan kokatzen du istorioa, Baztan ezagutaraztea da bere helburuetariko bat nonbait

Iruñeko zenbait deskribapen ere eginen ditu

Gai pila ukitzen ditu: rigor mortis, Elizondoko gozoki fabrika, ibaia, koipuak: Hego Ameriketatik ekarritako ugaztunak bertako ibaian ugaritu direnak, basoa: hartza, furtiboak, basajaunaren istorioak, laxa pilota-jokoa, amatasuna, negozioak, familia, jarraiko hiltzailearen berezitasunak, loreen erabilera sinbolikoa, polizia talde ezberdinen barne ika-mikak, umeen psikologia gorpu baten aurrean, tarota, nola izan animalien berri: analisiak nolakoak, ..., hartzak Baztanen, ikerlari baten jokamoldea kasu zail baten aurrean, hainbat sentipen ezberdinen mundua: orgasmoaren ondorengoa...,  traumak eta estresa, dibortzioa, motoak:LUBE, Baztaneko klima, ...

Leku eta kale izenak, abizenak, Elizondoko historia, belagileak-sorginak, inkisizioa: hildako sorginak, mitologia, sineskeriak: Mari, ..., hilerria: gurutzeak, hilobiak,

Baztan ezagutu nahi duenarentzat egokia izanen da

Deskribapenak gustuko dituenak gustura irakurriko du

Zehatz esplikatzen ditu hainbat gauza, baina ez dute jakin-minik sortarazten, betegarri itxura darie: eraildakoen egoera, etxekoen zehaztasunak,

Nahiko jarraian doaz kontakizuneko gorabeherak, bata bestearen ondoren, baina atzera jauziak ere baditu pertsonaia nagusien historia osatuz.

Deskribapen asko eta zehatzak: herrikoak, basokoak, herria, polizia-etxekoak, basoa,  ... baina ez dute bertakoa ez den batentzako interesgunerik sartarazten, eta literatura aldetik era ez dute erakarpen berezirik, zuzen, jator eta egoki dauden arren

Horrelako nobela bati ez dagokio horrelako deskribapen luzerik, pertsonena edo lekuena, irakurleari istorioa interesatzen zaionez paso egiten die.

Jauzika eta gainbegiratuz irakurri dut

Konplikaziorik gabeko hiztegia

Gaztelerazko hitzak ekiditen ditu, euskarazko berriak sortu edo asmatuz

Erraz ulertzen diren hitzak dira gehienak, baina nahiko zailtzen dute irakurketa

Aberastu egiten du hiztegia

Aditz bihurtzen ditu izen asko, esaldia laburtuz

Ekarpen nagusia bilakatzen dira zenbait hitz osatu, asmatuak edo jasoak

Lexiko interesgarria

Euskararen ahalmena eta aukerak agerian uzten ditu

Beste hainbat hitz asmatu ez dirudite egokiak, zaila baita asmatzea zer esan nahi duten, testuingurutik ez bada, estaldura=covertura

Zenbait hitz asmatu edo deduzituk laburtzen dute esaldia, esaldi luzeago bat ekidinez

Baina hitz asmatu berriok luzeegiak dira askotan eta irakurtzea zailtzen du     

Errepikatu egiten dira zenbait gauza, ezagunak berrirakurtzea dakar, luzatuz

Lortzen du irakurlea interesatzea, baina hau jauzika joanen da, tarteak utziz

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.