Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Durango Merindadeko Folklorearen XV. ikastaroa Bizkai Folklor Elkartearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Durango Merindadeko Folklorearen XV. ikastaroa Bizkai Folklor Elkartearen eskutik

2016/05/06 09:30

Sabin Egiguren Apraiz dantza-maisuaren eskutik eta Bizkai Folklor Elkarteak antolatuta, Durango Merindadeko Folklorearen XV. ikastaroa egingo da Bilbon maiatzaren 16tik aurrera.

Astelehenez hasita, asteazken eta ostegunetan izango dira klaseak eta ekainaren 2ra arte iraungo dute. Bilboko Autonomia kaleko 44 zenbakian egingo den ikastaroko saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du, 19:30etatik 21:30etara. Matrikulazioa aurrean aipatutako helbidean egin daiteke zuzenean eta informazioa Bizkai Folklor Elkarteko idatzita jaso daiteke.

Durango Merindadeko Folklorearen XV. ikastaroa

  • Dantza-irakaslea: Sabin Egiguren Apraiz.
  • Klase egunak: 2016ko maiatzaren 16, 18, 19, 23, 25, 26 eta 30ean, eta ekainaren 1 eta 2an.
  • Ordutegia: 19:30 - 21:30.
  • Tokia eta matrikulak: Autonomia, 44an. 48010 Bilbo.

Informazioa: sabin@bizkai-elkartea.net / Telefonoa 94 421 01 61

Bizkai Folklor Elkartea Durangaldeko dantzen XV. ikastaroa: Kartela

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.