Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ablitas, Arizkun eta Igantziko dantza taldeak Hondarribia dantzan jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Ablitas, Arizkun eta Igantziko dantza taldeak Hondarribia dantzan jaialdian

2015/05/27 09:20
Ablitas, Arizkun eta Igantziko dantza taldeak Hondarribia dantzan jaialdian

Igantziko dantzariak. Argazkia: Eire Vila, Dantzan CC BY-SA

Datorren asteburuan, maiatzaren 30 eta 31 ospatuko da Hondarribia Dantzan. Aurten Arizkun, Ablitas eta Igantziko dantza-taldeak izango dira Hondarribian Kemen dantza taldearekin batera.

Hondarribia dantzanAstean zehar zenbait ekitaldi izango badira ere, dantzaren festa nagusia asteburuan izango da. Kemen dantza taldeak Hondarribiko udalaren laguntzarekin antolatzen du Hondarribia Dantzan eta aurtengoa 9. edizioa izango da. Asteburua beteko duten dantza emanaldiez gain larrain-dantza ikastaroa eta Jon Iruretagoienaren hitzaldia ere prestatu dute aurtengoan. Azken honek Nondik nora? Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historia-ri buruz hitz egingo du bere hitzaldian.

Hondarribia dantzan 2015, programa:

  • Maiatzaren 25etik 28ra, 19:00etatik 20:00etara: Larrain-dantza ikastaroa Kultur Etxean.
  • Ostirala maiatzak 29, 20:00etan: Jon Iruretagoyenaren Nondik nora? Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historia hitzaldia Kultur Etxean.
  • Larunbata, maiatzak 30, 17:30etatik aurrera: Kalejira eta dantza ekitaldia Santa Maria Magdalenan (Ablitas, Arizkun eta Igantziko dantza taldeak eta Kemen dantza taldea).
  • Igandea, maiatzak 31, 11:00etatik aurrera: Dantzari txikien kalejira eta dantza emanaldia Arma plazan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.