Ruper Ordorika Lesoinun

Og, 2016-04-28 16:43

Igandean, maiatzak 1, Gezalan ariko da bakarka, 20:00etatik aurrera

Tomas Garbizu Udal Musika Eskolak antolatutako Lesoinu 2016 Aste Pedagogiko Musikalaren XXX. edizioaren bigarren zatiaren egitaraua bost musika emanaldik osatuko dute maiatzaren 1etik 7ra. Aste berean ospatuko den Donostia 2016 Europako Musika Eskolen Jaialdia aprobetxatuz, horietako hainbat ikastetxe Lezora gonbidatu dira.

Finlandiako, Frantziako, Toledoko eta Suediako musikariez gain, Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko Ganbara Taldea izango da gure artean. Hala ere, berrikuntza nabarmenena Ruper Ordorikak eskainiko duen kontzertua izango da. Abeslari oñatiarrak, Lesoinuko bigarren asteari emango dio hasiera, maiatzaren 1ean, arratsaldeko 20.00etan, Gezala Auditorioan. Sarrerak Lezoko Udaleko webgunean, Kultura Aretoan eta igandean bertan Gezalan eskuratu daitezke 8 €tan.

Ruper Ordorika
Ordorikak 2014an publikatu zuen bere azken diskoa, “Lurrean etzanda”, hamaika abestiz osatua. Guztira bere musika ibilbidean ehunka kontzertu eta hogei disko baina gehiago argitaratu ditu. Igandean Gezala Auditorioa abeslari oñatiarraren doinuez jantziko da. 

Ondorengoa da Lesoinu 2016 Aste Pedagogiko Musikalaren II. zatirako osatu den egitaraua:

Arloa edo saila