Auzokonposta: informazio bilerak

Al, 2014-09-29 09:50

Gaur Arretxene-Txulotxoko bizilagunekin egingo da, 19:00etan Tomas Garbizu Musika Eskolan

Lezoko Udalak auzokonposta kanpainaren harira herritarrak informatzeko antolatu dituen informazio-saioak aurrera doaz. Joan den astean Lopeneko eta Alde Zaharreko bizilagunekin elkartu ziren, eta gaurkoan, Arretxene-Txulotxoko auzotarrekin elkartuko dira, 19:00etan, Tomas Garbizu Musika Eskolan.

Gaurkoa hirugarren informazio-saioa izango da. Falta diren hirurak asteartean, asteazkenean eta ostegunean egingo dira. Bilera guztiak 19:00etan hasiko dira.

Informazio bileretara joateko asmoa baduzu, mesedez, jakinarazi 943 492 215 telefonoan edo elkarrekin@gmail.com helbidean

Gainontzeko informazio bileren egutegia:

  • Irailak 30, Altamirako bizilagunekin Altzate Altamirako Auzo Elkartean.
  • Urriak 1, San Pedro-Pisbe bizilagunekin Tomas Garbizu Musika Eskolan.
  • Urriak 2, Aralarko bizilagunekin Euskara Kultura Aretoan.
     
Arloa edo saila