Aurkeztutako hiru mozioak aho batez onartuta

Or, 2015-01-30 12:49

Erregistro Zibilen pribatizazioa, Mate polizia operazioa eta Hassanna Aalia izan dira hizpide

Atzo arratsaldean Ohiko Osoko Bilkura egin zen Lezoko Udaleko areto nagusian. Bertan, EH Bilduko sei zinegotzik eta EAJko hirurek parte hartu zuten –PSE-EEko zinegotzia ez zen bertaratu–. Gai-zerrendarekin hasi aurretik, EH Bilduk urgentziazko mozioa aurkeztu zuen Hassanna Aaliari asiloa ematearen aldekoa –aho betez onartu zen–.

Jarraian, 2014ko azaroaren 27an egindako ohiko osoko bilkurako akta onartu, alkateak egindako aurrekontu aldaketen kontu eman eta kontuhartzaileak aurkeztutako txostenak aurkeztu ziren.

Osoko Bilkuran landu ziren gaiak puntuz puntu:

  • Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Erregistro Zibilen pribatizazioaren ingurukoa. Onartuta aho batez.
  • EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa, “Mate” polizia operazioaren baitan egindako atxiloketen ingurukoa. Onartuta aho batez.
Arloa edo saila