Baserritarren azokako urteko lehen otarra Sebe Etxaberentzat

2016/01/22
Card image cap
Aurtengo lehen baserritarren azoka egin zen aurreko zapatuan, zuhaitz feriarekin batera. Beti lez, bukaeran baserriko produktuekin osaturiko otar bat zozketatu zen azokako bezeroen artean

Jasotako boletoen artean, Arrasatera bizitzen duela hilabete gutxi etorritako Sebe Etxaberena suertatu zen. Modu goxoa gure artera ongi etorria emateko.

Gaur goizean BAZen ikusgai egon da Askasibar baserriko Rakelek eta Koldok prestaturiko otar ederra, eguerdian, Sebe Etxabek jaso duen arte.

On egin, Sebe, eta mila esker baserriko produktuak aukeratzeagatik!