Edukiontzi berrien ezarpena atzeratu egingo da

2015/01/29
Card image cap
Eskualdeko gainontzeko herriekin hondakinen bilketarako koordinazioa ondo egin guran sortutako eragozpenak direla medio, eta zenbait arrazoi teknikogatik, hondakinen bilketaren ezarpenerako aurreikusitako data betetzea ezinezko bihurtu zaigu

Dena den, espero dugu ezarpena epe oso laburrean gauzatzea eta horren data hurbil dugunean komunikabideen bidez jakinaraziko dizuegu herritar guztiei.

Bestalde, jakinarazi gura dugu edukiontzi berriak kalean jartzen ditugun momentutik bertatik erabili ahalko direla.

Sentitzen dugu atzerapen honek herritarrengan sortu ahal izan duen urduritasun eta endredoa.