Lana bilatzen laguntzeko tailerra

2015/09/01
Card image cap
Debagoieneko Garapen Agentziako Enplegu Zentroak abian jarri du lana bilatzen laguntzeko tailer bat irailerako.

Tailerraren izenburua "zutaz esan behar duzuna deitzea lortzeko" da, eta 2015eko irailaren 22an egingo da Debagoieneko Mankomunitateko Enplegu Zentroan, goizeko 9:30etatik 12:30etara.  Doanekoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da telefono honetara deituta (943 793090) edo bertara joanda (Nafarroa Etorbidea 17, ARRASATE).