Bihar, asteazkenean, ITV/IAT aurreko zebrabidea lekuz aldatuko da. Lanek, eragina izango dute trafikoan eta “Madina” bezala ezagutzen den autobus geltokian. Egun horretan ITV/IAT aurrealdean dauden bi errotonden arteko bi errailetako bat kendu egingo da, herritik ateratzekoa hain zuzen ere. Horrela, egun horretarako trafikoaren noranzkoak horrela geratuko dira:

  • Herrigunera sartzeko betiko ibilbidea egin ahalko da, hau da, ITV/IAT aurretik sartu ahalko da Bergarara.

  • Herrigunetik irteteko, ITV/IAT aurreko kalea itxita egongo da eta Ernai kalea erabili beharko da.

 

Gainera, “Madina” autobus geldiunea 40 metrora kokatuta dagoen Ernai kaleko 1-3 zenbaki artera mugituko da.

 

Bergarako Udalak barkamena eskatu nahi du asteazkeneko lanek eragin ditzaketen eragozpenen aurrean.