Azken asteetako beroaren eraginez, Agorrosin guneko kanpoko igerilekura herritar ugari gerturatzen ari da. Igerilekuak duen edukiera baino herritar gehiago ari dira gerturatzen eta honen aurrean, Bergarako Udalak epe motzeko zein epe ertaineko neurriak hartuko ditu. "Lehenengo eta behin barkamena eskatu nahi dugu erabiltzaileei, bizitzen ari diren egoerarengatik. Eta iradokizunak eta kexak aurkeztu dituzten guztiei, eskerrak eman nahi dizkiogu, zerbitzua  hobetzeko egiten duten ahaleginagatik. Bizi izaten ari garen egoera ez da normala, bero asko egiten ari da, ohikoa baino gehiago. Orain arte urtean 8-10 egunetan betetzen zen aforoa, aurten dagoeneko 3 egunetan bete da eta,  eta azken bi egunetan ilara handiak sortu dira. Ezinezkoa da 1500-2000 lagunei batera aukera ematea bainurako, kanpoko igerilekuan 187 lagunentzako edukiera muga dago eta 218 barrukoetan. Horregatik, neurriak hartzea erabaki da", agertu du Maite Agirre zinegotziak.

Egoera hobetzeko neurriak, epe motzera begira, honako hauek izango dira:

1.    Sorosle bat gehiago jarri da segurtasuna hobetzeko eta laguntzeko.

2.    Edukiera betetzen denean kanpoko jolas igerilekua 20 minututik 20 minutura  hustuko da erabiltzaile berriak sartu ahal izateko.

3.    Edukiera gaindituko dela aurreikusten den egunetan, ez da sarrerarik salduko, abonatuek soilik zango dute sarrera eskubidea.

Epe ertainera, berriz:

1.    Ur jolasen instalazioa aztertzen ari da Udala.

Azkenik, herritarrei sorosleen argibideak eta oharrak errespetuz eta zuzen betetzeko eskaera egiten zaie. 

Arloa: