Bergarako Udala lorezaintza zerbitzuko ofizial bat, aldi baterako eta txandakako kontratuarekin, kontratatzera doa lehiaketa-oposizio bidez .

Lehiakideen baldintzak:

Oinarrietan jasotakoak eta, besteak beste, ondorengoak:

  • Lorazaintzako erdi mailako teknikari titulua izatea, edo lorazaintza arloan parekidea eta maila altuagoko titulazioa izatea.

  • 2. Hizkuntza Eskakizuna derrigorrezkoa.

  • B motako gida baimena edo baliokide baten jabe izatea.

  • Kontratatuaren hasiera egunean Urriaren 23ko 2/2015 Errege Dekretu Legegilearen 12. artikuluko 7. atalean jasotako egoeran egotea, hau da, langabezi egoeran egotea edo epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udalarekin.

  • Fitosanitarioak aplikatzeko gaitasuna adierazten duen karneta izatea.

Instantziak aurkezteko epearen amaiera:

  • 2017/07/06, 13:00etan.

Oinarriak Idazkaritzako bulegoetan, eta hemen.