Ostegun honetarako iragarrita zegoen Rangsagar Performing Arts taldearen ikuskizunari beste bat gehitu zaio, egun eta ordu berean. Hortaz, bi emanaldi izango dira. Indiako musika eta dantzaz gain, Chuvashiako Kantu eta Dantza Konpainian emankizuna ere izango da 19:00etan San Martin plazan (Eguraldi txarra balego, emanaldiak Seminarioko karpan egingo litzateke).

Chuvashiako Kantu eta Dantza Konpainia 1924an jaio zen herri kantuak berreskuratzeko. Baina, gerora, bere kantutegia asko zabaldu da: abesti eta dantza folklorikoak, bidailagun duen orkestrarekin batera interpretatutako piezak... Errusiako jaialdi askotan ibilia da taldea.

Arloa: