Azken asteotan hainbat lan burutu ditu Udalak Elorregi eta Buruñao auzoetan.

Elorregin Elkorobarrutia eta Beletxe baserrietara doan auzo bidea erabat konpondu eta asfaltatu dute. Elurlan SL enpresak egin du lanoi eta 33.265,32 euro (BEZ barne) izan da kontratazioaren kostua.

Bestalde, Elorregi eta Buruñao auzoetan kokatuta zeuden autobus markesina bana kendu ditu Udalak. Erabilpen ezarengatik zaharkituak zeuden eta biak kentzeko erabakia hartu zen maiatzean Udalak. Baina amiantoa medio, Eusko Jaurlaritzaren Osalan agentziaren protokoloa jarraitu eta astean kendu dituzte biak. Sasoi Eraikuntzak SL enpresak egin ditu lanok eta honako aurrekontua izan du: 10.928,84 euro (BEZ barne).