Bihar, zapatua, Udal Pilotalekuan (20:30ean) Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta hainbat lagunek egingo duten 'Safe Passage' kontzertu solidarioak une hunkigarri eta sorpresa ugari izango ditu.

Horren baitan, Bergarako Orkestrak interpretatuko duen kantu siriar baten konposatzailea ere Bergarara etorri da entseguetan parte hartzera; eta gaur harrera ofiziala egin dio alkateak Suad Bushnaq andereari.

Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu kontzertu gogoangarri hau ikusi eta entzutera; eta, bide batez Grezian ume errefuxiatuak, musikaren bidez, hezitzen eta integratzen laguntzen duen elkarte bati dirua eta babesa ematera.

Arloa: