Errege Mintegiko eliza zaharreko obrak azken fasean daude, eta herritarrei erakusteko bisitak antolatu dira.

2016ko maiatzean, “Obretan baino zabalik” ekimenaren barruan, obrak ikusteko aukera egon zen. Obrak amaitzear, Udalaren asmoa da berriro ere herritarrei obren egoeraren berri eman eta bertara bisita antolatzea da. Horretarako, bi bisita egitea aurreikusten dira eta bisita bakoitzean gehienez 30 lagun sartu ahal izango dira.

Bisitak azaroaren 10, ostirala, izango dira; bata 16:30etan eta bestea 17:30ean. Bisitak 45 minutuko iraupena izango du; eta elkartzeko tokia Errege Mintegiko sarrera izango da.

Interesatuek aurretik izena eman beharko dute, Kultura Zerbitzura deituta (943 779159) edo kultura@bergara.eus helbidera idatzita.

Arloa: