Bihar, larunbata, Antxintxika Kross lasterketa izango da 16:30etik 18:30era bitartean. Hori dela-eta, ordu tarte horretan herriaren erdiguneko hainbat kaletan autoen zirkulazioa etenda egongo da: Bideberri, Kruz Gallastegi, Irala, Irizar, Fraiskozuri, Juan XXIII, T. Aranzadi, Ibargarai eta Zurradero.

Horren ondorioz, aipatutako kaleetako aparkaleku edo garajeetatik autoak sartu edo atera nahi izanez gero, azaroaren 4ko 16:30ak aurretik egin beharko da.

Bestalde, bi ordu horien tartean Boluara sartu-irtenak egiteko Artekale erabili beharko da; han izango dira bi udaltzain zirkulazio alternatiboa errazten.